Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
26. lerroa: 26. lerroa:


== Ikus gainera ==
== Ikus gainera ==
* [[Hypotheses non fingo]].
* ''[[Hypotheses non fingo]]''.
* [[Naturaren Filosofia]].
* [[Naturaren Filosofia]].
* [[Newtonen legeak]].
* [[Newtonen legeak]].

16:51, 22 otsaila 2021ko berrikusketa

Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica
1687ko lehen argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaIsaac Newton (1687ko)
Argitaratze-data1687ko uztailaren 5
GeneroaFisika, mekanika eta kalkulua
Jatorrizko izenburuaPhilosophiæ Naturalis Principia Mathematica
HizkuntzaLatina
Herrialdea Ingalaterra
Euskaraz
IzenburuaNaturaren Filofofiaren Oinarri Matematikoak

Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica (euskaraz Naturaren Filosofiaren Oinarri Matematikoak), laburbilduz Principia (Oinarriak) soilik ere deitua, 1687ko uztailaren 5ean Sir Isaac Newtonek idatziriko idazlan bat da, hau hiru liburuz osatua zegoen. Behin bere lehenbiziko argitalpenari zuzenketak burutu ondoren, 1713 eta 1726an ere beste bi argitalpen aurkeztu zituen. Idazlan honek zientziaren historiako inflexio une bat adierazi zuen, eta askok inoiz argitaratua izan den zientzia-lan nabarmenenatzat jo ohi dute.

Edukia

Idazlan honen argitalpena denboran zehar atzeratu egin zen, nagusiki Newtonek beste batzuk bere aurkikuntzak bereganatzeko arriskuaz beldur baitzen. Halere, Newtonen adiskidea zen Edmond Halley zientzialariak bere aurkikuntzak argitaratu zitzan bultzarazi zuen, ondorioz Newtonek bere idazlanaren aurreneko orrialdeetan Halleyri bere eskerrona adierazi zion.

Hiru liburuek geometria puruaren hizkuntzan idatzitako fisika eta astronomiaren oinarriak dauzkate. "I. liburuak" oharretan idatzirik "lehen eta azken arrazoien" metodoa du, "III. liburuaren" fluxioen teoriaren gehigarri gisa. Nahiz eta idazlan bikain honek Newtoni ospe handia eman izan, idatzita dagoen hizkera eta tonuen ondorioz, gaur egungo irakurleentzako irakurtzea zaila den idazlana da. Hori dela eta, gaur egungo kalkulu diferentzialean Leibnizen notazioa erabili ohi da, Newtonen notazioa ez bezala, kalkuluak erraztu eta askoz ere intuitiboagoa baita.

Mekanikaren alorrean Galileoren aurkikuntzak bildu eta bere Mugimenduaren lege ospetsuak aipatu zituen. Azken hauetatik Lurra eta Ilargiaren grabitate indarra ondorioztatu zuen. Gainera lege hauek unibertso guztiko gorputzei ezartzeko sen handia izan zuen, honenbestez ekuazio hau grabitate unibertsalaren legea bilakatu zen.

Gaur egun Newtonen jabetzakoa zen eta bere ohar idatziak eta zuzenketak dituen lehen argitalpenaren eskuizkribua Oxford hirian dagoen Oxfordeko Unibertsitateko Trinity College ikastetxeko Wren liburutegian gordeta dago.

Kalkuluaren asmatzailea Newton edo Leibniz izan ote zenaren inguruko eztabaida bat ere egon zen. Leibnizek bere ideiak aurrez argitaratu bazituen ere, Newtonek bere teoriak lehenagotik garatuak zituen, nahiz eta hauen argitarapena asko atzerarazi izan.

Ikus gainera

Kanpo estekak