Fanerozoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
43. lerroa: 43. lerroa:
==== Karboniferoa ====
==== Karboniferoa ====
{{sakontzeko|Karbonifero}}
{{sakontzeko|Karbonifero}}
[[Fitxategi:Pearl_River_backwater_in_Mississippi.jpg|thumb|Karboniferoko basoek horren antzeko itxura izan zezaketen.]]


==== Permiarra ====
==== Permiarra ====

15:07, 26 otsaila 2021ko berrikusketa

Fanerozoiko
Fanerozoiko

Kronologia
Hasieraduela 541 milioi urte
Amaierabaliorik ez
Honen parte daICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli eta Garai geologiko
OsatutaPaleozoiko
Mesozoiko
Zenozoiko

Proterozoiko eta Aurrekanbriar Fanerozoiko →baliorik ez

Fanerozoiko duela 542,0 ±1,0 milioi urte hasitako eta gaur egunera arte dirauen garai geologikoa da[1][2]. Eon honek Lurraren sorreran hasitako aurrekanbriarra ordezkatu du. Fanezorozoiko hitza antzinako grezierazko φανερός (bizitza) eta ζωή (ageriko) hitzen lotunea da, euskaraz ageriko bizitza esan nahi duena. Garai hau baino lehen Lurrean bizitza egon arren, fanerozoikoaren lehendabiziko aroa den kanbriarrean organismoek izaera konplexua hartu zutela esan dezakegu[3][4].

Geologikoki, fanerozoiko Pannotia superkontinentea banatu eta berehala hasi zen; denboraren poderioz, kontinenteek beste superkontinente bat, Pangea hain zuzen ere, sortu zuten baina, hau banatu zenean, egungo kontinenteak sortu ziren.

Etimologia

Izena antzinako grezieratik dator, φανερός (phanerós), ikus daitekeena, eta ζωή (zōḗ), bizia; izen hori jarri zitzaion biziaren jatorria Kanbriarrean eman zela uste zelako, eon honetako lehen periodoa. George Halcott Chadwick geologo estatubatuarrak sortu zuen izena 1930ean[5].

Proterozoiko-Fanerozoiko muga

Proterozoiko-Fanerozoiko muga orain dela 541 milioi urte ezarri da[6]. XIX. mendean muga hau animalien agerpen masiboarekin jarri zen, baina gaur egun ehunka talde proterozoiko ezagutzen dira, batez ere 1950ko hamarkadatik aurrera egin ziren ikerketei esker.

Fanerozoikoaren banaketa

Sakontzeko, irakurri: «Eskala kronoestratigrafiko»

Fanerozoikoa hiru arotan banatzen da: Paleozoikoa, Mesozoikoa eta Zenozoikoa, aldi berean 12 periodotan banatzen direnak. Paleozoikoan arrain, anfibio eta narrastien agerpena jazo zen. Mesozoikoan batez ere narrastiek izan zuten garrantzia, ugaztunen eboluzioa hasi zen eta dinosauroen (hegaztiak barne) garai gisa izendatu ohi da. Zenozoikoa ugaztunen aroa izan da, animalien aldetik eta, bere azken periodoan, gizakiena.

Paleozoikoa

Sakontzeko, irakurri: «Paleozoiko»

Paleozoikoa Lurraren historiako garai bat da, non bizitza konplexuak eboluzionatu, oxigeno arnastu zuten lehen aldiz lur lehorrean, eta Lurreko bizitza osoaren aitzindariak dibertsifikatzen hasi ziren. Garai paleozoikoan sei aldi daude: Kanbriarra, Ordoviziarra, Siluriarra, Devoniarra, Karboniferoa eta Permiarra[7].

Kanbriarra

Sakontzeko, irakurri: «Kanbriar» eta «Kanbriarreko leherketa»
Kainops invius trilobitea, alboz eta aurretik ikusia.

Kanbriarra Paleozoikoaren lehen aldia da; duela 541 milioi urtetik duela 485 milioi urte arte iraun zuen. Kanbriarrak eboluzioaren hedapen azkar bat eragin zuen Kanbriarreko leherketa bezala ezagutzen den gertaera batean. Gertaera honetan Lurraren historia emandako taxon berrien sorrerarik handiena eman zen. Algak eta landareak eboluzionatu egiten ziren, eta fauna artropodo blindatuek menderatzen zuten, hala nola trilobiteek. Ia itsas filum guztiak eboluzionatu zuten garai honetan. Denbora horretan, Pannotia superkontinentea apurtzen hasi zen, geroago Gondwana superkontinentean batu ziren zati guztiekin[8].

Ordoviziarra

Sakontzeko, irakurri: «Ordoviziar»

Ordoviziarra orain dela 485 milioi urte hasi eta orain dela 444 milioi amaitu zen. Ordoviziarrean gaur egun Lurrean oso ohikoak diren hainbat espezie eta talde eboluzionatu zuten, hala nola arrainak, zefalopodoak eta koralak. Hala ere, trilobiteak eta barraskiloak ziren formarik ohikoenak. Garai honetan lehen artropodoek lur lehorra ukitu zuten, Gondwana superkontinentera iritsita, animaliarik ez zuen lurralde bat. Ordoviziarraren amaierarako, Gondwana ekuatoretik Hego Polora mugitu zen eta Laurentiak Baltikarekin talka egin zuen, Iapetus ozeanoa itxiz. Gondwanaren glaziazioaren ondorioz itsas maila asko jaitsi zen, kostaldean egonkortua zegoen bizi forma askorekin amaituz. Glaziazioak Ordoviziar-Siluriar iraungitzea eragin zuen[9], itsas ornogabeen generoen %60[10] eta familien %25 desagerrarazi zuen gertakaria. Honakoa lehen iraungitze masibotzat hartzen da, eta Lurraren historiako bigarren larriena[11][12].

Siluriarra

Sakontzeko, irakurri: «Siluriar»
Palaeophonus, Archidesmus eta Cooksonia.

Siluriarra orain dela 444 milioi urte hasi zen eta orain dela 419 milioi urte amaitu. Garai honetan Ordoviziar glaziazioa amaitu eta lurra epeldu zen. Arrainen eboluzioan salto garrantzitsuak gertatu ziren, agnatuak ugaritu ziren, Gnatostomatuek eboluzionatu eta ur gezako lehen arrainak agertu ziren. Artropodoak, adibidez itsas eskorpioiak predatzaile nagusiak ziren. Lur lehorraren kolonizazioak aurrerapauso handiak izan zituen, araknido, onddo eta ehunzangoekin[13]. Cooksonia bezalako landare baskularrek lehorreratzea baimendu zuten[14]. Lehenengo landare hauek izan ziren gaur egungo lur lehorreko landare guztien aitzindariak.

Siluriarrean lau kontinente zeuden: Gondwana (Afrika, Hego Amerika, Australia, Antartika eta India), Laurentia (Ipar Amerika Europako atal batzuekin), Baltika (Europako beste eremuak) eta Siberia (Asiako iparraldea). Itsas mailak gora egin zuen eta habitat berriak sortu ziren espezie berrientzat[15][16].

Devoniarra

Sakontzeko, irakurri: «Devoniar»
Cephalaspis arraina.

Devoniarra orain dela 419 milioi urte hasi eta orain dela 359 milioi urte amaitu zen[17]. Informalki, "Arrainen Aroa" deitu izan zaio, arrainen dibertsifikazioa nabarmena izan zelako, tartean Dunkleosteus bezalako arrain korazadunak edo Sarcopterygiien sorreragatik, etorkizunean tetrapodoei bidea emango zion arrain taldea[18]. Lur lehorrean, landareak asko dibertsifikatu ziren; lehen zuhaitzak eta haziak sortu ziren. Devoniar Ertaina iritsi zenerako, zuhaixka tamainako basoak existitzen ziren: Lycopodiophyta, Equisetales, iratzeak eta Progymnospermophyta ziren baso hauetako landareak. Honela, habitat berriak sortu eta artropodoen dibertsifikazioa etorri zen. Lehen anfibioak garatu ziren eta arrainak zeuden kate trofikoaren goiko mailan[19]. Devoniarraren amaieran Devoniarreko iraungitzea gertatu zen, espezieen %70 desagertu ziren, ezagutzen den bigarren iraungitze masiboa[20].

Paleogeografiari dagokionez, Gondwana zen kontinenterik handiena hegoaldean eta Siberia kontinentea iparraldean. Bien artean Euramerika sortzen hasi zen.

Karboniferoa

Sakontzeko, irakurri: «Karbonifero»
Karboniferoko basoek horren antzeko itxura izan zezaketen.

Permiarra

Mesozoikoa

Triasikoa

Jurasikoa

Kretazeoa

Zenozoikoa

Paleogenoa

Neogenoa

Kuaternarioa

Erreferentziak

  1. Global Boundary Stratotype Section and Point (GSSP) of the International Commission of Stratigraphy
  2. International Stratigraphic Chart, 2008
  3. Markov, Alexander V.; Korotayei, Andrei V.. (2007). «Phanerozoic marine biodiversity follows a hyperbolic trend» Palaeoworld 16 (4): 311–318.  doi:10.1016/j.palwor.2007.01.002..
  4. Miller, K. G.; et al.. (2005). «The Phanerozoic record of global sea-level change» Science 310 (5752): 1293–1298.  doi:10.1126/science.1116412..
  5. A geologic time scale 1989. Cambridge University Press 1990 ISBN 0-521-38361-7. PMC 20930970. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  6. (Ingelesez) «Phanerozoic Eon | geochronology» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  7. «The Paleozoic Era» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  8. «The Cambrian Period» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  9. (Ingelesez) Finnegan, Seth; Bergmann, Kristin; Eiler, John M.; Jones, David S.; Fike, David A.; Eisenman, Ian; Hughes, Nigel C.; Tripati, Aradhna K. et al.. (2011-02-18). «The Magnitude and Duration of Late Ordovician–Early Silurian Glaciation» Science 331 (6019): 903–906.  doi:10.1126/science.1200803. ISSN 0036-8075. PMID 21273448. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  10. Christie, Max; Holland, Steven M.; Bush, Andrew M.. (2013). «Contrasting the ecological and taxonomic consequences of extinction» Paleobiology 39 (4): 538–559.  doi:10.1666/12033. ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  11. «The Ordovician Period» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  12. (Ingelesez) Harper, David A. T.; Hammarlund, Emma U.; Rasmussen, Christian M. Ø.. (2014-05-01). «End Ordovician extinctions: A coincidence of causes» Gondwana Research 25 (4): 1294–1307.  doi:10.1016/j.gr.2012.12.021. ISSN 1342-937X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  13. (Ingelesez) Garwood, Russell J.; Edgecombe, Gregory D.. (2011/09). «Early Terrestrial Animals, Evolution, and Uncertainty» Evolution: Education and Outreach 4 (3): 489–501.  doi:10.1007/s12052-011-0357-y. ISSN 1936-6434. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  14. Rittner, Don. (2004). Encyclopedia of biology. Facts On File ISBN 978-1-4381-0999-2. PMC 241301996. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  15. «The Silurian Period» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  16. (Ingelesez) Munnecke, Axel; Calner, Mikael; Harper, David A. T.; Servais, Thomas. (2010-10-15). «Ordovician and Silurian sea–water chemistry, sea level, and climate: A synopsis» Palaeogeography, Palaeoclimatology, Palaeoecology 296 (3): 389–413.  doi:10.1016/j.palaeo.2010.08.001. ISSN 0031-0182. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  17. A geologic time scale 2004. Cambridge University Press 2004 ISBN 0-511-08201-0. PMC 60770922. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  18. (Ingelesez) Tracks record oldest land-walkers. 2010-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  19. «The Devonian Period» ucmp.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
  20. (Ingelesez) Newitz, Annalee. (2013-06-13). «How Do You Have a Mass Extinction Without an Increase in Extinctions?» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).

Kanpo estekak