Caparroso: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°19′40″N 1°39′07″W / 42.32790391°N 1.65185462°W / 42.32790391; -1.65185462
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t «Kaparrotsu» izenaren erreferentziarik ez dago inon
25. lerroa: 25. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Caparroso'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> ([[Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|[kaparoso]]] [[Gaztelania|gaztelaniaz]] eta ofizialki; '''Kaparrotsu''' [[Euskarazko Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa|[kaparots̺u]]] [[Euskara|euskaraz]] baina ez ofizialki) [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] hegoaldeko [[udalerri]] bat da, [[Erriberriko merindadea]]n eta [[Nafarroako Erribera|Erriberan]] kokatua. {{Nafarroa Garaiko udalerrien biztanleria|urtea}}. urtean {{formatnum:{{Nafarroa Garaiko udalerrien biztanleria|Caparroso}}}} biztanle zituen.
'''Caparroso'''<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 155. araua: Nafarroako udal izendegia}}</ref> [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] hegoaldeko [[udalerri]] bat da, [[Erriberriko merindadea]]n eta [[Nafarroako Erribera|Erriberan]] kokatua. {{Nafarroa Garaiko udalerrien biztanleria|urtea}}. urtean {{formatnum:{{Nafarroa Garaiko udalerrien biztanleria|Caparroso}}}} biztanle zituen.


== Izena ==
== Izena ==

19:31, 26 otsaila 2021ko berrikusketa

Caparroso
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Caparrosoren ikuspegi orokorra.

Bandera

Caparrosoko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Erriberri
EskualdeaArga-Aragoiko Erribera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Caparroso
AlkateaAquilino Jiménez Pascual
(PP)(2015)
Posta kodea31380
INE kodea31065
Herritarracaparrosoar
Geografia
Koordenatuak42°19′40″N 1°39′07″W / 42.32790391°N 1.65185462°W / 42.32790391; -1.65185462
Azalera80,8 km²
Garaiera304 metro
Distantzia56 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.786 (2023:  3)
alt_left 1.308 (%46,9)(2019) (%52,3) 1.458 alt_right
Dentsitatea34,52 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,06
Ugalkortasuna[1]‰ 59,02
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,52 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,53 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 1,20 (2018:  %-0,06)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.caparroso.es/

Caparroso[3] Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, Erriberriko merindadean eta Erriberan kokatua. 2014. urtean 2.794 biztanle zituen.

Izena

Udalerriaren izen ofiziala eta euskal izen arautua Caparroso[4] bada ere, hainbatean Kaparrotsu erabili izan da.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Aragon ibaia Caparrosoko herrigunetik gertu.

Caparroso Erriberriko merindadearen hegoaldeko muturrean dago, Bardeako iparreko mugatik gertu. Herria, N-121 errepideak zeharkatzen du Iruña-Tuterako norabidean. Herrigunetik ekialdera Melida eta Traibuenas herrietara doan NA-5500 errepidea dago.

Geografiaren aldetik, Aragoi behereko eskualdean dago, hau da, Aragoi ibaiaren ibilguaren behereneko aldean.[5][6]

Caparrosok udalerri hauek ditu mugakide: iparraldean Erriberri, ekialdean Murillo el Cuende, hegoaldean Bardea, eta mendebaldean Alesbes, Martzilla eta Azkoien.

Klima eta landaredia

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da, neguak hotzak dira (4,9 gradu batez beste urtarrilean), eta udak oso beroak (23,9 gradu batez beste abuztuan). Prezipitazioak, bestalde, eskasak dira urte osoan zehar (urtero 424mm batez beste), eta, oro har, udaberrian eta udazkenean izaten dira ugarien. Ibai nagusia Aragon ibaia da (Caparroso parean 81 metro kubikoko batez besteko emaria daukana). Urteroko egun euritsuak 60 baino ez dira izaten eta iparreko ziertzo haizeak maiz jotzen du.

Herriaren inguruko basoetan zuhaixkak eta birlandaturiko 200 hektarea pinu daude. Pinu gehienak udalerriaren iparraldean daude, N-121 errepidearen bi aldeetan. Udalerriaren gainontzeko azaleran laborantza lurrak eta sastrakak baino ez dira.

Estazio meteorologikoa

Caparroson, itsasoaren mailatik 303 metrora, Nafarroako gobernuak 1953an jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]

Auzoak eta hirigintza

Auzoaren Alde Zaharra muino batean hedatzen da, (inguruko Nafarroako herri gehienak bezala), N-121 errepidetik mendebaldera. XX. mendean N-121 errepidetik ekialdera dauden etxe eta auzoak garatu ziren. Nahiz eta errepide horrek antzina herria bitan banatzen zuen, AP-15 autobidea eraikitzean, herria zeharkatzen zuten ehunka kamioiek eta autoek Caparrosotik igarotzeari utzi zioten.

Caparrosoko auzoak honakoak dira:

Alde zaharra/Parte vieja, Txantrea, Alde berria/Zona nueva eta Caparrosoko Geltokia.

Historia

Herriaren sortze data zehatza ezezaguna da, baina XI. mendean Iruñeko Erresuma garaian, musulmandarren defentsarako gotorleku izan zela uste da. Zaragozako Al-Muqtadir erregeak, herria konkistatu zuen arren, 1073an Antso IV.a erregeari itzuli zion, trukean Nafarroako erregeak Tudejengo gaztelua eman zuen. Caparrosoko eliza Conquesko Santa Fe monasterioari eman zion Pedro Roda apezpikuak 1092an. 1102an Pedro I.a erregeak erresumaren mugetan zeuden herri gehienek zeuzkaten eskubide eta pribilegio berak eman zizkien Caparrosoko biztanleei.

Dena den, Erdi Aroan herria jauntxo baten jabetza izan zen, trukean herritarrek 1.000 soldatako petxa eta gari, garagar eta bestelako laboretan ordaindu beharreko zerga zuten. 1332an Joana II.a eta Filipe III.a erregeek herriko gotorlekuaren mantenu lanez arduratzetik aske utzi zituzten herritarrak. Caparrosoarrek aldi berean, Zidakos ibaiaren aprobetxamendua Tafallarekin partekatzea erabaki zuten (1227an eta 1325ean. Karlos II.a erregeak herritarrek ordaindu beharreko petxa aldatu eta herrian zituen hainbat jabetzaren truke saldu zion herria Olibako Andre Mariaren monasterioari 1350ean.

Ondorengo mendeetan, Caparrosok hainbat jabe izan zituen, Juan Enexorbues (1365etik aurrera), Karlos II.aren sasiko semea zen Godofre (1414tik aurrera), eta Juan Cardona 1447tik aurrera). Dena den, koroak behin betiko berreskuratu zuen herria1451n. 1472an Leonor printzesak Bardeako lurren aprobetxamenduaren eskubidea eman zien herritarrei, Nafarroako gerra zibilean agaramontarren alde agertu izanagatik.

Aro modernoa

Aro modernoan Caparrosoren historia Nafarroako historiaren antzekoa izan zen. XVIII. mende hasierako uholde indartsuek Sotoko Andre Mariaren baseliza suntsitu zuten, eta 1787ko uholdeak (Zangozan ehunka hildako eragin zituen uholde berak), erabat suntsitu zuen Aragon ibaiaren gaineko zubia. Nafarroako aldundiak berehala ekin zien zubia berreraikitzeko lanei eta zubi berria 1802an amaitu zuten. XIX. mendearen hasieran, herrian, irina eta olioa ekoizteko errota bana zegoen, horrez gain, igeltsu harrobia eta gesal lantegia zeuden.

Herriko jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta abeltzaintza ziren, eta behi eta ardi ugari egoteak alfonbrak egiten zituzten lantegi txikien agertzea eragin zuen. Sotoko Andre Mariaren baseliza errege bidearen ertzean berreraiki zuten XIX. mendearen hasieran. 1850ean Caparrosok mutilen eta nesken eskolak zeuzkan. Mutilen eskolako maisuak 2.920 erreal irabazten zituen urtero, eta nesken eskolako maistrak 730 erreal baino ez. Mutilen eskolan 80 ikasle zeuden, eta nesken eskolan 36. 12.000 errobada lur ureztagarri zeuden, ogia egiteko hainbat labe, mende hasierako irina ekoizteko errota, olioa egiteko beste lau errota, pattarra egiteko hiru galdara, eta oihal lantegi txikiak.

XIX. mendean zehar alfonbra eta espartzuaz egindako hainbat jantziren ekoizpen tradizionalak jarraitu zuen. XVIII. mende amaieran eraikitako Erriberako autobideak asko hobetu zituen inguruko herritarako komunikabideak, Tuterara eta Iruñera batez ere. Caparrosok ospitalea izan zuen, XVIII. mendea baino lehenago. Ospitalearen mantenuaz Andre Mariaren eta Santa Katalinaren kofradia arduratzen zen eta berez herriko gaixoez gain, behartsuen beharrez arduratzen ziren. 1738an Divino Pastor izeneko kongregazioak hartu zuen ospitalearen mantenuaren ardura. Ordena erlijioso horretako kideak klausurakoak izanik, limosna eskatzeko bakarrik ateratzen ziren kalera.

Erriberri, Azkoien eta Tafallako aurkakotasuna dela eta, kongregazio horretako kideek ospitalea utzi behar izan zuten, Nafarroako elizbarrutiak hogei kilometrotan komentu eta erakunde erlijioso berrien ezarpena debekatzen zuela argudiatu baitzuen. 1749tik aurrera, Iruñeko gotzain zen Gaspar Mirandaren aginduz, ospitalea Caparrosoko eliz kabildoaren menpean geratu zen. 1800ean ospitalearen eraikinaren berritze lanek 700 pesoko aurrekontua izan zuten. Independentzia gerran zehar, Frantziako Armadak lau hilabete eman zituen ospitalean. Ondoren, XIX. mendearen erdialdean, Caparrosoko udaletxearen egoitza izan zen.

Ekonomia

Historikoki Caparroso nekazaritza herria izan den arren, 1960ko hamarkadatik aurrera, ekonomia garatuz joan da eta gaur egun, industriak garrantzia handia dauka. Horrela, industrialde bat eraiki zen herrigunearen iparraldean eta bertan hainbat enpresa ezarri ziren, besteak beste, Rockwoll edo EHN etxeak. Azken enpresa hau Nafarroako garrantzitsuenetakoa da (Acciona Energiaren jabetza) eta energia berriztagarrien negozioan dihardu.

Bioerregaiak ekoizteko Acciona enpresak eraikitako lantegia 2005ea inauguratu zen, urtero 35.000 tona bioerregai ekoizteko gaitasunarekin. Lantegia eraikitzeko 25 milioi euroko inbertsioa egin zen eta eskari altua dela eta, Accionak lantegiaren edukiera bikoizteko asmoa dauka.

Bardea

Erdi Aroan, Caparrosok, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Cabanillas, Alesbes, Cadreita, Valtierra, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur amankomunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoarekin.

Parke eolikoa

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Caparrosoko mugen barruan, Nafarroako gobernuak eraikitako "Caparroso" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 30,10 megawattekoa da, eta parkearen jabea Nafarroako gobernua da gaur egun.

Demografia

Caparrosoko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 401 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %15,41 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika

Udal hauteskundeak

Caparrosoko alkatea PSN alderdiko Irene Jiménez Iribarren atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Asamblea de Izquierdas de Caparroso (AIC, ezkertiar eta euskaltzaleak[8]) herri ekimenaren botoari esker lortu zuen alkatetza, zerrendarik bozkatuena UPNkoa izan zelako. Baliogabeko botoak 33 izan ziren (emandako guztien %2,02) eta 15 boto zuri ere izan ziren (botoen %0,94). Abstentzioa %17,91 izan zen.

Caparrosoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 753 5
PSN 704 5
AIC 127 1

2011n ordea alderantzizkoa gertatu zen; PSN (4 zinegotzi) izan zen bozkatuena baina UPNk (4) alkatetza -María Josefa Lasterra Etxeberria- erdietsi zuen PPren (2) laguntzaz. AICk bakarra lortu zuen.

Caparrosoko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 520 4
UPN 509 4
PP 339 2
AIC 139 1

Udaletxea

Antzinako udaletxea udalerriko alde zaharrean egon zen Plaza Zaharrean elizaren ondoan. Gaur egungo udaletxea herriaren zabalgunean dago eta zaharra eraistean eraiki zen 1958an. Beheko solairu eta honen gainean eraikitako beste hiru solairu dauzkan adreiluzko fatxadadun eraikina da. Fatxadako alde batean arkuak ageri dira. Udala alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Espainia Plaza, 12

Alkateen zerrenda

1979-1983 Félix Aicua Indep.
1983-1987 Francisco Arana AP
1987-1991 Alberto Labiano Amadoz UPN
1991-1995 Alfonso Igea PSN
1995-1999 Pedro Tabar Oneka UPN
1999-2003 Pedro Tabar Oneka UPN
2003-2007 Pedro Tabar Oneka UPN
2007-2011 Irene Jiménez Iribarren PSN
2011-2015 María José Lasterra Etxeberria UPN
2015- Aquilino Jiménez Pascual PP

Azpiegitura eta garraioak

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Caparroso eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,30ek zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Kirolak

Herriak bi kirol talde nagusi ditu, batetik Azkarrena futbol taldea, eta bestetik, Peña Roya izeneko txirrindularitza kluba.

Horrez gain, kirolean aritzeko, hainbat instalazio daude herrian: Santa Fe futbol estadioa (bi futbol zelaikoa), estalitako kiroldegia, gimnasioa, udako igerilekuak, igerileku estalia, eta bi frontoi, estalia eta irekia.

Zerbitzuak

Caparroso, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenak

  • Santa Feko eliza, XVI. mendean, adreiluz eginiko eraikina da. Gurutze latindarraren oinarria dauka eta izardun sabaiez estalitako aurrealde zuzenarekin. Barruan, XVII. mende eta XVIII. mendeko artelan barrokoak dira aipagarri, kanpoaldean, dorre barrokoa eta portada, azken hau XVII. mendearen bigarren erdikoan egina.
  • Kristo Erregearen eliza, XIII. mendeko gurutzadura kontserbatzen duen estilo gotikoko eraikina da.
  • Sotoko Ama Birjinaren baseliza, XVIII. mendean eraikia. Gurutze latindarraren oinarria dauka, gurutzadura zabala, eta aurrealde zuzena.

Caparrosoko zubi zaharra

Aragon ibaiaren gainean eraikitako zubia da, jatorrizko 11 begietatik 9 kontserbatzen dira gaur egun, 1700. urtean egondako uholdearen ondorioz. Azken urteetan, zaharberritze prozesuan dago, eta udalerriaren armarrian agertzen da.

Caparrosoar ezagunak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Ibidem
  5. (Gaztelaniaz) Mairaga-Erdialdea Mankomunitatearen webgunean adierazten dute eskualde horretakoa dela.
  6. Euskaltzaindiak 151. arauan (5. orrialdea) dio «Aragoi beherea (-a)» izena duela Nafarroako eskualde geografiko horrek.
  7. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  8. AICri elkarrizketa Gerinda Bai blogean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Txantiloi:Arga-Aragoiko Erribera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa