Askatasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ASA
Savh (eztabaida | ekarpenak)
t 185.60.40.209 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Savh wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketak: lehengoratzea SWViewer [1.4]
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
{{HezkuntzaPrograma|Filosofia}}
{{Argitzeko|kontzeptu filosofikoari|Askatasuna (argipena)}}MEARTHUR IS A NOOB BRO[[Fitxategi:Eugène Delacroix - La liberté guidant le peuple.jpg|eskuinera|thumb|200px|''[[Askatasuna herriaren gidari]]'', [[Eugène Delacroix|Eugene Delacroixena]], ([[1830]]), [[Louvre museoa]], [[Paris]], non askatasuna emakume eder batek adierazten duen.]]
{{Argitzeko|kontzeptu filosofikoari|Askatasuna (argipena)}}
[[Fitxategi:Eugène Delacroix - La liberté guidant le peuple.jpg|eskuinera|thumb|200px|''[[Askatasuna herriaren gidari]]'', [[Eugène Delacroix|Eugene Delacroixena]], ([[1830]]), [[Louvre museoa]], [[Paris]], non askatasuna emakume eder batek adierazten duen.]]


'''Askatasun'''a, '''jaretasun'''a edo '''libertate'''a kontzeptu filosofiko zabala eta lauso samarra da. Azalpen ezberdinak eman izan zaizkio pentsamendu-korronte anitzetatik. Jarduera jakin bat egiteko ala ez egiteko [[gizaki]]ak duen ahalmena gisa definitu ohi da. [[XVIII. mendea|XVIII]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetako]] iraultzen ondorioz, [[Frantziako Iraultza|Frantziako iraultza]] batik bat, [[justizia]] eta [[berdintasun (argipena)|berdintasunaren]] kontzeptuekin lotu ohi da.
'''Askatasun'''a, '''jaretasun'''a edo '''libertate'''a kontzeptu filosofiko zabala eta lauso samarra da. Azalpen ezberdinak eman izan zaizkio pentsamendu-korronte anitzetatik. Jarduera jakin bat egiteko ala ez egiteko [[gizaki]]ak duen ahalmena gisa definitu ohi da. [[XVIII. mendea|XVIII]] eta [[XIX. mendea|XIX. mendeetako]] iraultzen ondorioz, [[Frantziako Iraultza|Frantziako iraultza]] batik bat, [[justizia]] eta [[berdintasun (argipena)|berdintasunaren]] kontzeptuekin lotu ohi da.

12:42, 1 martxoa 2021ko berrikusketa

Artikulu hau kontzeptu filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Askatasuna (argipena)».
Askatasuna herriaren gidari, Eugene Delacroixena, (1830), Louvre museoa, Paris, non askatasuna emakume eder batek adierazten duen.

Askatasuna, jaretasuna edo libertatea kontzeptu filosofiko zabala eta lauso samarra da. Azalpen ezberdinak eman izan zaizkio pentsamendu-korronte anitzetatik. Jarduera jakin bat egiteko ala ez egiteko gizakiak duen ahalmena gisa definitu ohi da. XVIII eta XIX. mendeetako iraultzen ondorioz, Frantziako iraultza batik bat, justizia eta berdintasunaren kontzeptuekin lotu ohi da.

Askatasuna, helburua ezarri eta gero, nork bere egiteak menperatu eta zuzentzeko ahalmena bezala definitu daiteke. Honetan, giza gogamenaren bi ahalmen sartzen dira: adimena eta nahimena. Nahimenaren bitartez, adimenak aurretik ezagututakoa aukeratuko dugu, baina, aukeratu aurretik gogoeta egin behar da, dauzkagun aukerak baloratzeko eta hauen abantaila eta desabantailak neurtzeko; azkenik, erabaki bat hartzeko horrek dakartzan ondorioekin.

Halaber, aurrekoa kontuan izanda, nahimenak (pertsona berak) daukan aukeratzeko gaitasunarekin lotu daiteke askatasuna eta horregatik, autonomiarekin doa ezinbestean. Horrez gain, gure gaitasuna ez da mugatzen baliabide sinpleak aukeratzera, helburuak ere aukeratu ditzakegu. Egia esan, historian zehar egon diren bidegabekeria eta sufrimenduak berriro gerta ez daitezen helburuak aldatzeko aukera dagoenean, benetako askatasuna emango da.

Hala ere, askatasun terminoa nahiko erlatiboa da eta azalpen ezberdinak eman zaizkio pentsamendu-korronte anitzetatik. Adibidez, ikuspegi postmodernista batetik, aukeratzeko askatasuna izanda, erabaki bat hartzean, bestelako aukerak deuseztatuko genituzkeen, berriro ere aukera guztiak hautatzeko askatasuna galduz.

Bestetik, XVIII. eta XIX. mendeetako iraultzen ondorioz, Frantziako iraultza batik bat, justizia eta berdintasunaren kontzeptuekin lotu ohi da askatasuna.

Barne eta kanpo askatasuna

Barne-askatasuna, inoren eragozpen ezta eraginik gabe, pertsonak bere adimena eta nahimenaren bitartez, hainbat aukeren artean hautatzeko gaitasuna duenean ematen da.

Kanpo-askatasuna, berriz, askatasun fisiko eta publikoari egiten dio erreferentzia. Fisikoa, leku fisikoetara joateko aukera izatea da eta askatasun publikoak, askatasun zibila, politikoa, adierazpen-askatasuna, askatasun ekonomikoa... eta abar barne hartzen ditu.

Askatasun guzti hauek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean, estatu demokratikoen konstituzioetan eta nazioetako estatuetan agertzen dira. Hala ere, teorikoki horrela den arren, askotan ez dira osotasunean betetzen.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak