Guggenheim Bilbao Museoa: berrikuspenen arteko aldeak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Koordenatuak: 43°16′08″N 2°56′03″W / 43.26883°N 2.934099°W / 43.26883; -2.934099
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 2 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
== Eraikina ==
== Eraikina ==
[[Fitxategi:Guggenheim bilbao02.jpg|ezkerrera|thumb|200px|Museoko atrioa.]]
[[Fitxategi:Guggenheim bilbao02.jpg|ezkerrera|thumb|200px|Museoko atrioa.]]
Museoa [[Frank Gehry]] arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.
Museoa [[Frank Gehry|Lionel Messi]] arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.


[[1997]]ko [[urriaren 18]]an zabaldu zuten: bertan [[Jose Antonio Ardanza]] lehendakaria eta [[Espainia]]ko errege [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]] izan ziren. Museoa [[dekonstruktibismoa]]ren estilo arkitektonikoaren arabera eraiki zen, eta [[CATIA]] izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.<ref>[http://www.lemonde.fr/culture/article/2005/03/30/2005-annee-heroique-pour-la-construction_633245_3246.html Le Monde: 2005, année héroïque pour la construction]</ref>
[[1997]]ko [[urriaren 18]]an zabaldu zuten: bertan [[Jose Antonio Ardanza]] lehendakaria eta [[Espainia]]ko errege [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos I.a]] izan ziren. Museoa [[dekonstruktibismoa]]ren estilo arkitektonikoaren arabera eraiki zen, eta [[CATIA]] izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.<ref>[http://www.lemonde.fr/culture/article/2005/03/30/2005-annee-heroique-pour-la-construction_633245_3246.html Le Monde: 2005, année héroïque pour la construction]</ref>

12:07, 2 martxoa 2021ko berrikusketa

Guggenheim Bilbao Museoa
Museo Guggenheim Bilbao
Solomon R. Guggenheim Fundazioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′08″N 2°56′03″W / 43.26883°N 2.934099°W / 43.26883; -2.934099
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko urriaren 18a
Inaugurazioa1997ko urriaren 18a
JabeaSolomon R. Guggenheim Fundazioa
KudeatzaileaSolomon R. Guggenheim Fundazioa
Arkitektura
ArkitektoaFrank Gehry
Bisitariak urtean530.967
Kontaktua
HelbideaAvenida Abandoibarra, 2, 48009 Bilbo, Bizkaia
E-postamailto:informacion@guggenheim-bilbao.eus
Telefonoatel:+34-944-35-90-80 eta tel:+34 944 35 90 80
Webgune ofiziala

Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da,[1] Bilbon (Bizkaia) kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du, munduko beste bost museo bezala.[2] Zuzendaria Juan Ignacio Vidarte da.

Eraikina

Museoko atrioa.

Museoa Lionel Messi arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.

1997ko urriaren 18an zabaldu zuten: bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a izan ziren. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoaren arabera eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.[3]

Guztira 11.000 metro koadroko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeriatan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute. Horietaz aparte, administraritza eta kudeaketa bulegoak Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.

Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera du. Leihoek Natural 62 dute izena, eta Idom enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen.

Eraikuntza

Museoko sarrera.

Museoa Bilbon egitea erabaki zenean eta Frank O. Gehry arkitektoa kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran Alondegiako gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina hark ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako.

Orduan, Abandoibarreko guneko orubea (guztira 32.500 metro karratuko zabalera zuen) aukeratu zuten, Salbeko zubiaren eta Mazarredo zumarkalearen bitartean. Obrak 1995ean hasi ziren, eta bi urte eta erdi iraun zuten. 30.000 milioi pezeta inguruko kostua izan zuten, eta gehiegizko kostua zelakoan, kritika ugari egin ziren: hasieran, jende asko aurka agertu zen.

Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zen titanioa erabiltzea. Metal hori aukeratu aurretik, beste 29 materialekin probak egin ziren. Obrak hasi zirenean, titanioak nazioarteko merkatuan izandako prezio-igoerak arriskuan jarri zuen museoa eraikitzea baina, azkenik, Errusiatik ekarritako titanio merkeagoa erabili zen.

Obretan enpresa hauek hartu zuten parte, besteak beste:

Museoaren ikuspegi orokorra.

Museoaren inguruak

Sakontzeko, irakurri: «Puppy»
Puppy, lorezko txakurkumea.
Louise Bourgeoisen Ama armiarma erraldoia.

Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude; esaterako, Puppy txakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean. Jeff Koonsen sorkuntza da, printzipioz museoaren irekierarako sortua, baina gero, etengabe berrizturik eta zaindurik, geratu egin da.

Itsasadarreko gunean, Louis Bourgeoisen Mamma (Ama) izeneko 10 metroko armiarma dago.[5] Itsasadarraren alde berean, apur bat aurrerago hiriko erdialderantz, Ramón Rubialen estatua dago.

Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi aintzira txiki daude: aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi horrek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik.

Museoaren eta Salveko zubiaren ikuspegi orokorra.

Horrez gain, Frank Gehryk Salveko zubia museoarekin elkartu nahi izan zuen, eta horretarako museoaren alboan 57 metroko dorre bat eraiki zuen.[6] Dorreak helburu bakarra du, Abandoibarreko gunea zubiarekin batzea, horretarako eskailera batzuk eraiki ziren. Aurrealdeko lakuaren barruan sua botatzen duten bost su pizgailu daude, normalean arratsalde aldera.

Museoaren eragina

Hasieran kritika ugari jaso zituen, Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren inbertsioa gehiegizkoa zelako. Horrez gain, Euskal Herriko artista batzuek, Jorge Oteiza esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.

Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela hirian: esan liteke Bilbo turismoaren nazioarteko mapan "ipini" duela.[7] Urtero ehundaka milaka turista joaten dira Bilbora museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioren garapena ekarri du eta milaka euroko eragina dauka hiriko eta Bizkaiko Barne Produktu Gordinean.[8]

Museoaren 10. urteurrena

Guggenheim Bilbao Museoa; atzean, Iberdrola dorrea.

2007. urtean zehar Guggenheim Bilbao Museoak 10. urteurrena ospatu behar zuela eta, hainbat ekitaldi eta egitasmo antolatu ziren. Horien artean, museoak aukeraturiko Daniel Buren arkitekto frantsesaren Zeharkatzen proposamena: haren arabera, museoaren ondoko Salveko zubia eusten duen "arkua" gorriz margotu zen. Egileak zioenez, gorria zubiaren berde kolorearekin bat zihoan eta museoaren forma kurboekiko kontrajarria zen.

Daniel Burenen proposamenaz gain, beste bi aurkeztu ziren lehiaketara: Liam Gillick artista britainiarrarena eta Jenny Holzer estatubatuarrarena.

2014ko abenduaren 3an, Bilboko Guggenheim museoa autonomoago bihurtu zuten Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta Solomon R. Guggenheim museoak, hurrengo hogei urteetarako sinatu zuten kudeaketa hitzarmenagatik.[9]

2015eko urtarrilaren 3an jakin zenez, guztira 1.011.363 bisitari jaso zituen museoak 2014an.[10]

Filmazioak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo