Txikipedia:Brasil: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea sortu dut
(Ez dago alderik)

14:55, 2 martxoa 2021ko berrikusketa

πŸ‘¨β€πŸ‘¨β€πŸ‘¦β€πŸ‘¦
Biztanleak
203.062.512
πŸ”Ž
Azalera
8.515.767 kmΒ²
πŸ™οΈ
Hiriburua
Brasilia
πŸ“·
Argazkiak
ikusi
Brasilen kokapena
Brasilgo bandera

Brasil Hego Amerikako estatu bat da.

Hego Amerikako estatu handiena eta populatuena da. Brasilia da hiriburua.

Geografia

8.515.767 kilometro koadro ditu.

Brasilgo mendirik handiena Pico de Neblina da (3.014 metro ditu).

Amazonas da ibairik luzeena.

Demografia

2016an 206 milioi biztanle zituen.

Herritarren %47,7 zuriak dira. %43,1 mulatoak eta mestizoak. %7,6 beltzak. Jatorrizko herri indigenak %0,4 dira bakarrik.

Hizkuntza ofiziala portugesa bada ere, badaude beste hizkuntza batzuk, jatorrizko indigenek hitz egiten dituztenak. Adibidez, tupiera.

Hiri handiena SΓ£o Paulo da eta 21.166.641 biztanle ditu. Bigarren hiri handiena Rio de Janeiro da eta 12.340.927 biztanle ditu.

Rio de Janeiro

Historia

Europarrak iritsi aurretik

Lehen giza aztarnak duela 11.000 urtekoak dira.

Europarrak iritsi aurretik, 2 eta 5 milioi pertsona artean bizi ziren. Hauen artean zeuden guaraniak edo arawakak.

Brasiliako katedrala

Portugaldarren kolonizazioa

Brasilgo kostaldera iritsi zen lehen europarra Pedro Alvares Cabral portugaldarra izan zen, 1500ean.

Portugaldarrak kostaldean kokatu ziren hasieran. Indigena batzuk esklabo egin zituzten, eta beste asko hil egin ziren europarrek eramandako gaixotasunen ondorioz.

XVI. mendean ekonomiaren oinarria azukre-kanaberaren produkzioa izan zen. Lan hori egiteko Afrikako esklaboak eraman zituzten Brasilera.

XVII. mendetik aurrera meategi garrantzitsuak aurkitu zituzten hegoaldean.

Independentzia

1825ean Brasil herrialde independente bihurtu zen.

Kultura

Sanba-dantzariak Rio de Janeiroko inauterietan

Brasilgo musika ezagunena samba da.