Lurrun-makina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zuzenketa
t Zuzenketa
10. lerroa: 10. lerroa:
# Presiopeko lurruna, sarrera eta irteera balbula batzuen bidez kontrolatzen da. Balbulek lurrun-emariaren berritze-prozesua erregulatzen dute, hau da, zilindrora sartzen eta irteten den lurrun kopurua erregulatzen dute.
# Presiopeko lurruna, sarrera eta irteera balbula batzuen bidez kontrolatzen da. Balbulek lurrun-emariaren berritze-prozesua erregulatzen dute, hau da, zilindrora sartzen eta irteten den lurrun kopurua erregulatzen dute.


Gaur egun elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren lurrunezko [[makina]] modernoak ez dira deskribatutakoaren modukoak. [[pistoi|Pistoiak]] eragindako desplazamendu positiboa erabiltzen duten makinak beharrean, turbomakinak erabiltzen dira. Lurrun-turbina ere esaten zaie, etengabeko lurrun-fluxu batek [[turbina]] bat zeharkatzen baitu, honen ardatza biratuaraziz. Esate baterako, [[zentral elektriko]]etan erabiltzen dira, munduko [[argindar|elektrizitatearen]] %80a sortzeko. [[Energia nuklear|Energia nuklearra]], [[eguzki-energia]] zein errekuntzan oinarritutako energia erabiltzen duten [[zentral termiko|zentral termikoetan]] aurki daitezke.
Gaur egun elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren lurrunezko [[makina]] modernoak ez dira deskribatutakoaren modukoak. [[pistoi|Pistoiak]] eragindako desplazamendu positiboa erabiltzen duten makinak beharrean, turbomakinak erabiltzen dira. Lurrun-turbina ere esaten zaie, etengabeko lurrun-fluxu batek [[turbina]] bat zeharkatzen baitu, honen ardatza biratuaraziz. Esate baterako, [[zentral elektriko]]etan erabiltzen dira, munduko [[argindar|elektrizitatearen]] %80a sortzeko. [[Energia nuklear|Energia nuklearra]], [[eguzki-energia]] zein erregai fosiletan oinarritutako [[zentral termiko|zentral termikoetan]] aurki daitezke.


== Bilakaera historikoa ==
== Bilakaera historikoa ==
16. lerroa: 16. lerroa:
[[Fitxategi:Locomotora de vapor.jpg|thumb|ezkerrera|Lurrun-trena.]]
[[Fitxategi:Locomotora de vapor.jpg|thumb|ezkerrera|Lurrun-trena.]]


Lurrun-makinan datza lehenengo [[Industria Iraultza]]. [[Ingalaterra]]n XVIII. mendearen bukaeran eta ia XIX. mende erdia arte, Mendebaldeko Europako herrialde nagusietan eta Estatu Batuetan nabarmenki bizkortu zuen garapen ekonomikoa. 1890 eta 1930 urte bitartean [[harrikatz|ikatzez]] bultzatutako lurrun-makinaren erabilera murriztu zen; [[petrolio]]tik eratorritako [[hidrokarburo]]ak [[erregai]] gisa erabiltzen duten barne-errekuntzako motorrei bidea eman zien.
[[Industria Iraultza]] lurrun-makinan oinarritzen da. [[Ingalaterra]]n hasi zen [[XVIII. mendea|XVIII. mendearen]] bukaeran, eta ia [[XIX. mendea|XIX. mendearen]] erdira arte, [[Mendebaldeko Europa|Mendebaldeko Europako]] herrialde nagusietan eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] garapen ekonomikoa era nabarmenean bizkortu zuen. 1890 eta 1930 urteen artean [[harrikatz|ikatzaren]] errekuntzan oinarritutako lurrun-makinen erabilera murriztuz joan zen, [[erregai]] gisa [[petrolio]]tik eratorritako [[hidrokarburo]]ak erabiltzen dituzten barne-errekuntzako motorrei bidea emanez.


Asko saiatu dira lurrun-makinaren asmakuntza data edo asmatzailea zehazten. Asmakuntza hau izen bakar bati lotzeko saiakera alferrikakoa izan zen. Bere garapen historikoan zehar izen asko azaltzen dira, Heron-en konpilaziotik [[James Watt]]-en makina sofistikatuetara. Lurrun-makinak hobekuntza ugari izan zituen Ingalaterran eta batez ere hasi berri zen Industri Iraultzaren testuinguruan, XVII. eta XVIII. mendeetan.
Asko dira lurrun-makinaren asmakuntza data zehazten saiatu diren egileak baina asmakuntza hau izen bakar bati lotzeko saiakera alferrikakoa izan da. Izan ere, Alexandriako Heronen bildumarik [[James Watt|James Watten]] makina sofistikatuetara, lurrun-makinaren garapen historikoan zehar izen asko azaltzen dira. Aplikazio praktikorik ez zuten oinarrizko gailuetatik hasita, industria eta garraioan txertatu zen motor unibertsalaren garapera lortzeko, egindako hobekuntzak ugariak izan dira, batik bat Ingalaterran eta Industri Iraultza hasi berriaren testuinguruan, [[XVII. mendea|XVII]]. eta XVIII. mendeetan.


Jerome Ayanz eta Beaumont [[gudari|militar]], [[margolaritza|margolari]] eta [[musika]]ri kosmografo, baina gehienbat asmatzaile espainiarrak, ezagutzen den lurrun-makinaren lehen patentea erregistratu zuen 1606. urtean. Beraz, lurrun-makinaren asmatzailetzat har daiteke. Izan ere, patente honen berri duela gutxi izan zen. Jendeak ezezaguna duen datua da.
Batez ere egindako asmakuntzengatik ezaguna den [[Jeronimo Aiantz|Jeronimo Aiantz Beaumont]] [[gudari|militar]], [[margolaritza|margolari]], [[musika]]ri eta kosmografo nafarrak erregistratu zuen lurrun-makinaren lehen patentea 1606. urtean. Ez da aspaldi patente honen berri izan zela eta horregatik ez da ezaguna.


=== Hedapen-Makina ===
=== Hedapen-Makina ===

19:34, 2 martxoa 2021ko berrikusketa

Lurrun makinaren funtzionamendua. Ezkerreko gezi gorriak lurrun beroaren sarrera adierazten du eta eskuineko gezi urdinak zirkuitua igaro duen lurrunaren irteera adierazten du.

Lurrun-makina, energia mekanikoa lortzeko galdaren bidez berotutako uraren energia termikoa eraldatzen duen kanpo-errekuntzako motorra da. Ur lurrunaren erabilera duela 2000 urte baino lehenago asmatu zen, nahiz eta azken 300 urtetan izan duen garapen nagusia, energia eta mugimendua lortzeko. Hasieran meatzetan ura ateratzeko sistematan erabiltzen bazen ere, mugimendu birakaria lineal bihurtzeko sistemak asmatu zirenean makina ugari sortzea ahalbidetu zuen. Sistema hidraulikoen aldean, lurrun-makina edozein lekutan erabili daiteke, ez baitu ura mugimenduan egoterik eskatzen. Lurrun makina martxan jartzeko ura eta ikatza edo zura nahikoak dira. Hori dela eta, trenaren garapenerako funtsezkoa izan zen.

Funtsean, makinaren lan-zikloa bi fasetan banatzen da:

  1. Hermetikoki itxita dagoen galdara batean ura irakiten da eta lurruna sortzen da. Modu honetan, zilindro baten barruan dagoen bolumenean espantsioa eragiten da, pistoi bat bultzatuz. Mugimendu hori lineala eta alternatiboa da baina biela-biradera mekanismo baten bitartez errotazio mugimendua lortzen da. Ibilbide-bukaerara heltzen denean, inertzi bolante baten energia zinetikoa erabiliz, enboloa hasierako posiziora itzultzen da eta ur-lurruna kanporatzen du.
  2. Presiopeko lurruna, sarrera eta irteera balbula batzuen bidez kontrolatzen da. Balbulek lurrun-emariaren berritze-prozesua erregulatzen dute, hau da, zilindrora sartzen eta irteten den lurrun kopurua erregulatzen dute.

Gaur egun elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren lurrunezko makina modernoak ez dira deskribatutakoaren modukoak. Pistoiak eragindako desplazamendu positiboa erabiltzen duten makinak beharrean, turbomakinak erabiltzen dira. Lurrun-turbina ere esaten zaie, etengabeko lurrun-fluxu batek turbina bat zeharkatzen baitu, honen ardatza biratuaraziz. Esate baterako, zentral elektrikoetan erabiltzen dira, munduko elektrizitatearen %80a sortzeko. Energia nuklearra, eguzki-energia zein erregai fosiletan oinarritutako zentral termikoetan aurki daitezke.

Bilakaera historikoa

Lurrun-trena.

Industria Iraultza lurrun-makinan oinarritzen da. Ingalaterran hasi zen XVIII. mendearen bukaeran, eta ia XIX. mendearen erdira arte, Mendebaldeko Europako herrialde nagusietan eta Estatu Batuetan garapen ekonomikoa era nabarmenean bizkortu zuen. 1890 eta 1930 urteen artean ikatzaren errekuntzan oinarritutako lurrun-makinen erabilera murriztuz joan zen, erregai gisa petroliotik eratorritako hidrokarburoak erabiltzen dituzten barne-errekuntzako motorrei bidea emanez.

Asko dira lurrun-makinaren asmakuntza data zehazten saiatu diren egileak baina asmakuntza hau izen bakar bati lotzeko saiakera alferrikakoa izan da. Izan ere, Alexandriako Heronen bildumarik James Watten makina sofistikatuetara, lurrun-makinaren garapen historikoan zehar izen asko azaltzen dira. Aplikazio praktikorik ez zuten oinarrizko gailuetatik hasita, industria eta garraioan txertatu zen motor unibertsalaren garapera lortzeko, egindako hobekuntzak ugariak izan dira, batik bat Ingalaterran eta Industri Iraultza hasi berriaren testuinguruan, XVII. eta XVIII. mendeetan.

Batez ere egindako asmakuntzengatik ezaguna den Jeronimo Aiantz Beaumont militar, margolari, musikari eta kosmografo nafarrak erregistratu zuen lurrun-makinaren lehen patentea 1606. urtean. Ez da aspaldi patente honen berri izan zela eta horregatik ez da ezaguna.

Hedapen-Makina

Newcomenen makinaren funtzionamenduaren animazioa.

Joseph Black-en laguntzarekin, bero sorra aurkitzera bultzatuko zuten ikerkuntzetan lanpetuta zebilela, Newcomen-en makina hobetzeko helburua hartu zuen James Watt-ek. Saiakuntzetan zehar, lurrina ura baino bero-erreserba askoz handiagoa zela ohartu zen. Ondorioztatu zuen Newcomen-en artisau-makinan sortzen ziren bero-galerak mugatu behar zirela erregai-kontsumoa txikitzeko, makina hauen eragozpen nagusia zena. Arazoa aztertzerakoan, hainbat fenomenoz jabetu zen: lurrina hozteko prozesuak hutsa nahikoa lortzeko makina mugitzeko, lurrunaren hondar-presioa eta zilindroak berak sortutako galerak. Bere ondorengo saiakuntzetan, benetako zientzia-lanetan murgilduta, zilindroa temperatura berdinean mantendu behar zela ondorioztatu zuen. Bere hitzen arabera, larunbat eder batean paseatzen ari zen bitartean, makinari buruz hausnartzen ari zela, ideia bat bururatu zitzaion: “lurruna gorputz elastikoa denez, hutsean hauspeatuko da. Beraz , zilindroa asetutako andel batekin elkartuta egongo balitz, bertan hauspeatuko litzateke kondentsatuz, zilindroa hoztu gabe”.

Hala ere, banatutako kondentsadorearen garapenak eta hobekuntzak behartsu utzi zuten Watt, eta 1765ean enplegua bilatu eta bere lana baztertu behar izan zuen. 1767an John Roebuck-ek bere saiakuntzak eta ustiapen komertziala finantzatzea onartu zuen, patentearen onuren bi herenen truke. 1768an Watt-ek modu egokian jarduten zuen eredu bat eraiki zuen, inperfektua, eta hurrengo urtean patente-eskaera aurkeztu zuten. Hainbat gorabehera ekonomiko ondoren, Roebuck bere zatiari uko ugin zion, Matthew Boulton-en onuran.Azkenean, Boulton-ek eta Watt-ek praktikara eraman zuten bere asmaketa eta baita beste hobekuntza batzuk ere.

1774an, lehenengo makina eraiki zen Kinneil-en, Boroughstoness-etik hurbil. Hemendik aurrera lurrun-makinaren historioa Boulton & Watt firmarena izango da, eta barneratutako hobekuntza gehienak Watt-ek asmatutakoak izango dira, hauen artean: Watt-en paralelogramoa, lurrin-hedapena, efektu bikoitzeko makina (non lurrinak pistoiaren bi aurpegietan eragiten duen), eta abar.

Kanpo estekak