Sixta Barrenetxea: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
→Kanpo estekak: Informazioa bilatzeko kanpoko lekuak |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
== Kanpo estekak == |
== Kanpo estekak == |
||
Sixta Barrenetxea Kalea Galdakaon Google Mapsen bilatuta https://goo.gl/maps/BZ4zJMvUmJ5MFLnB9 |
|||
{{bizialdia|1893ko|1976ko|Barrenetxea, Sixta}} |
|||
Galdakaoko historiaren lekua "Historia de Galdakao" (gaztelaniaz) https://sites.google.com/site/galdako<nowiki/>{{bizialdia|1893ko|1976ko|Barrenetxea, Sixta}} |
|||
[[Kategoria:Galdakoztarrak]] |
[[Kategoria:Galdakoztarrak]] |
10:24, 5 martxoa 2021ko berrikusketa
Sixta Barrenetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1893ko irailaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1976ko maiatzaren 6a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Sixta Barenetxea Gandasegi (1893eko irailaren 1a- 1976ko maiatzaren 6a) Galdakaoko Bengoetxe auzo-eskolako irakaslea izan zen 1920-1964 urte bitartean.
Bizitza
Sixta Barrenetxea Gandasegi Galdakaoko "Ospitaleko Etxea" delakoan jaio zan 1893ko irailaren 1ean.[1] Aita Gregorio Barrenetxea Gallano zen [2] eta ama Maria Concepcion Gandasegi Gorrotxategi.[3] Zortzi neba-arreben bosgarrena zen, umetan pare bat hil baziren ere: Pedro (1887), Juan Cruz (1888), Rufino (1890-1893), Alejandra (1892), Sixta (1893), Maria Magdalena Celestina (1896-1897), Amadeo Donato (1898) eta Regino (1899).
Remigio Gandasegi Gorrotxategi, Valladolid-en apezpikua zena, bere osaba zen. Ikasketak Zaragozan egin zituen, "Hermanas de la Caridad" ikastetxean, eta 15 urteekin bere etxean klase partikularrak ematen hasi zen. 1920 urtean Bizkaiko Diputazioak Bengoetxeko auzo-eskolarako deitu zituen irakasle oposaketetara aurkeztu zen Maria Gorriñorekin batera exequo lehenengo postua atereaz; Orduantxe hasi zen lanean eskola horretan,1964 urtean bertan jubilatu arte .
Maisu batekin ezkondu zen 1930an, Gandasegiko eskoletan irakasle zebilen Gregorio Perez Basconesekin, hain zuzen ere.
Mugaburu izeneko etxera joan zen bizitzen eta alaba biki bi izan zituzten: Maria Victoria (13 hilabeteekin zendu zena), eta Maria Asuncion.
Lanari utzi eta Bilbora bizitzen joan zen 1964an.
1976ko Maiatzaren 6an zendu zen.
Galdakoztar ezaguna
Bere bizitza pertsonala eraikitzeko, 1928an topatzen dugu lehenengo erreferentzia Galdakaoko Historiaren Sitesean: Galdakoztarren bidaiak azaltzen dituen atal batean Errioxatik etorri zela adierazten du informazioak: Calahorratik bueltatu dira Sixta Barrenechea eta Julita Zubiaur andreñoak. Ez zen arraroa Calahorratik etortzea, bere neba Pedro hango katedraleko kalonjea baitzen.[4]
Famili oneko alaba zela ere esan daiteke: bere senideak ugari bezain ezagunak baitziren Galdakaon, herriaren historia biltzen duen sitesan agertzen denez. Bere aita Gregorio de Barrenetxea hil zenean elkarretaratze publiko handi bat egon zen, jendetza handia elkartu zelako kanposanturaino laguntzeko. Honela deskribatu zuten hileta orduko egunkarietan: "Bere semea Pedro de Barrenetxea, Calahorrako katedralean kalonjea zena zuzendu zuen komitiba; Julián de Larrinaga eta Clemente de Itza presbiteroak; bere semeak, Restituto, Amadeo, Remigio y Marcelo. Eta irakasle bezala bere alaba Sixta Barrenetxea dagoen Bengoetxeko eskoletatik, neskato talde bat ere etorri zen".[5]
Lau urte beranduago bere lanaren berri aurkitzen dugu Sites berdinean: "Ikasturtea hasten da Bengoetxeko auzo-eskolan: bere irakasleak Sixta Barrenetxea eta Maria de Learreta eta Benita de Arregi andereñoak dira".[6]
Urte bete beranduago Galdakaoko Gizartearen atalean aipamen berri bat topatzen dugu: Galdakaoko profesionalen zerrenda egiterakoan Sixta azaltzen da berriz ere irakasle bezala: "Maistrak, Pia Ursuaga, Anastasia Quincoces, Paula Jausoro, Sixta Barrenechea, Asunción Gorriño, Emilia J. Mozo, María Legarreta, Bonifacia Pérez, María Luisa Mugica, Jesusa Abrisqueta e Ignacia Eguia".[7]
Urteak pasatu behar izan ziren bere lana publikoki eskertzeko Galdakaoko kale bati izena jartzeko eta Bengoetxeko eskolari ere bere izena emateko. Gaur egun Bengoetxeko Institutua dena, Sixta Barrenetxea kalearen 13 zenbakian dagoena hain zuzen ere,[8] lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa zenean Sixta Barrenetxea Auzo Eskola izena zuen.[9]
Erreferentziak
- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Galdakao - 1928» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Galdakao - 1931» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Galdakao - 1935» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Galdakao - 1936» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «IES Bengoetxe» www.bengoetxe.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las 'heroínas' de Galdakao llaman a la puerta del callejero municipal» El Correo 2016-05-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
Bibliografia
- BINKE aldizkariaren 16. alean https://issuu.com/binke/docs/binke_016-web 27. orrialdea
- Galdakaoko Historiaren SITESa: https://sites.google.com/site/galdako atalak, 1928, 1931, 1935, 1936 orrialdeak.
Kanpo estekak
Sixta Barrenetxea Kalea Galdakaon Google Mapsen bilatuta https://goo.gl/maps/BZ4zJMvUmJ5MFLnB9
Galdakaoko historiaren lekua "Historia de Galdakao" (gaztelaniaz) https://sites.google.com/site/galdako