Txikipedia:Haiti: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
No edit summary
34. lerroa: 34. lerroa:


[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Amerikako herrialdeak]]

15:30, 6 martxoa 2021ko berrikusketa

👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
10.981.229
🔎
Azalera
27.750 km²
🏙️
Hiriburua
Port-au-Prince
📷
Argazkiak
ikusi
Haitiren kokapena
Haitiko bandera

Haiti Ameriketako estatu bat da. Karibe itsasoan kokatzen da.

Munduko herrialde behartsuenetako bat da, hurbil dagoen Dominikar Errepublika ez bezala.

Geografia

Hispaniola uhartearen mendebaldean kokatzen da. Ekialdean Dominikar Errepublika dauka.

Beste irla txikiago batzuek ere osatzen dute Haiti herrialdea.

Oso herrialde menditsua da, eta mendirik handiena Chaine de la Selle da (2.680 metro).

Klima tropikala dauka, beroa. Baina mendi garaietan eguraldia freskoagoa izaten da. Urakanak jasaten ditu sarritan.

Cap-Haitien hiria

Demografia

2016an 10,8 milioi biztanle zituen. Ia guztiak afrikar esklaboen ondorengoak.

Hiri nagusia Port-au-Prince da eta 1.234.742 biztanle ditu.

2010ean lurrikara gogor batek astindu zuen Haiti. Milaka hildako egon ziren, eta presidentearen etxea ere suntsitu egin zen.

Historia

1492an heldu zen Kristobal Kolon Hispaniola uhartera, eta konkistaren ondorioz laster hil ziren bertako jatorrizko biztanle gehienak (arawakak).

Espainiar konkistatzaileak uhartearen ekialdean kokatu ziren, eta pirata frantsesak mendebaldean. 1667an espainiarrek Frantziari eman zioten irlaren mendebaldea.

Afrikako esklaboen lanari esker, azukrea, kafea, kakaoa eta kotoia produzitu eta esportatzen zuten.

Esklaboak matxinatu egin ziren eta independentzia aldarrikatu zuten 1804an.

1915etik 1945era bitartean Estatu Batuek mendean hartu zuten Haiti.