Jump to content

«Lurrun-makina»: berrikuspenen arteko aldeak

193 bytes added ,  Duela 3 hilabete
Erreferentzia
t (Erreferentzia)
(Erreferentzia)
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:Steam engine in action.gif|thumb|450px|Lurrun makinaren funtzionamendua. Ezkerreko gezi gorriak lurrun beroaren sarrera adierazten du eta eskuineko gezi urdinak zirkuitua igaro duen lurrunaren irteera.]]
'''Lurrun-makina''', [[energia mekaniko|energia mekanikoa]] lortzeko [[Galdara|galdaren]] bidez berotutako [[ur]]aren [[energia termiko]]a eraldatzen duen [[kanpo-errekuntzako motor|kanpo-errekuntzako motorra]] da. Ur [[Lurrun|lurrunaren]] erabilera duela 2000 urte baino lehenago asmatu zen, nahiz eta azken 300 urtetan izan duen garapen nagusia, [[energia]] eta [[higidura|mugimendua]] lortzeko. Hasieran [[meatzaritza|meatzetan]] ura ateratzeko sistematan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=La máquina de vapor (1)|hizkuntza=es|data=2017-05-16|url=https://culturacientifica.com/2017/05/16/la-maquina-vapor-1/|aldizkaria=Cuaderno de Cultura Científica|sartze-data=2021-03-02}}</ref> erabiltzen bazen ere, aurrera-atzerako mugimendu [[Higidura zuzen|zuzen]] alternatiboa<nowiki/>a [[Higidura zirkular|zirkularra]] bihurtzeko sistemak asmatu zirenean [[makina]] ugari sortzea ahalbidetu zuen. Euskal Herrian ere aurki daitezke makina hauen adibideak, hala nola [[Gasteiz|Gasteizko]] Lascaray enpresan [[XX. mendea]]<nowiki/>ren erdialdera arte erabilitakoa<ref>{{Erreferentzia|abizena=Joaquin|izenburua=Lurrun-makina eta Ruston galdara, Proctor & Co. Ltd. Ia 200 urte topera|hizkuntza=es-ES|data=2020-06-19|url=http://www.patrimonioindustrialvasco.com/actividades/lurrun-makina-eta-ruston-galdara-proctor-co-ltd-ia-200-urte-topera/|aldizkaria=AVPIOP|sartze-data=2021-03-06}}</ref> edo Makina Erremintaren Museoan aurki daitekeena<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lurrun mákina. EMSIME|url=https://apps.euskadi.eus/emsime/katalogoa/museoa-makina-erremintaren-museoa-/izenburua-lurrun-makina/objektua-lurrun-makina-/ciuVerFicha/museo-28/ninv-00023|aldizkaria=apps.euskadi.eus|sartze-data=2021-03-06}}</ref>.
 
Sistema [[Hidraulika|hidraulikoen]] aldean, lurrun-makina edozein lekutan erabili daiteke, ez baitu ura mugimenduan egoterik eskatzen. Lurrun makina martxan jartzeko ura eta [[harrikatz|ikatza]] edo [[zur]]a nahikoak dira. Hori dela eta, [[Lurrunezko tren-makina|trenaren]] garapenerako funtsezkoa izan zen.
[[Fitxategi:Locomotora de vapor.jpg|thumb|ezkerrera|Lurrun-trena.]]
 
[[Industria Iraultza]] lurrun-makinaren sorreran oinarritzen da. [[Ingalaterra]]n hasi zen [[XVIII. mendea|XVIII. mendearen]] bukaeran<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Industria-Iraultza (I) - hiru|url=https://www.hiru.eus/eu/historia/la-revolucion-industrial-i|aldizkaria=www.hiru.eus|sartze-data=2021-03-06}}</ref>, eta ia [[XIX. mendea|XIX. mendearen]] erdira arte, [[Mendebaldeko Europa|Mendebaldeko Europako]] herrialde nagusietan eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] garapen ekonomikoa era nabarmenean bizkortu zuen. 1890 eta 1930 urteen artean ikatzaren errekuntzan oinarritutako lurrun-makinen erabilera murriztuz joan zen, [[erregai]] gisa [[petrolio]]tik eratorritako [[hidrokarburo]]ak erabiltzen dituzten [[Barne-errekuntzako motor|barne-errekuntzako motorrei]] bidea emanez.
 
Asko dira lurrun-makinaren asmakuntza data zehazten saiatu diren egileak baina asmakuntza hau izen bakar bati lotzeko saiakera alferrikakoa izan da. Izan ere, [[Heron Alexandriakoa|Heron Alexandriakoaren]] Spiritalia seu Pneumatica idazlanetik<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alexandriako Hero: bi mila urtedun lurrun makina eta “vending” makina {{!}} Liber Prodigiorum|url=https://www.argia.eus/blogak/ibon-larrazabal/2014/02/11/alexandriako-hero-bi-mila-urtedun-lurrun-makina-eta-vending-makina/|aldizkaria=www.argia.eus|sartze-data=2021-03-06}}</ref> [[James Watt|James Watten]] makina sofistikatuetara, lurrun-makinaren garapen historikoan zehar izen asko azaltzen dira. Aplikazio praktikorik zuten ezagutzen ez den oinarrizko [[Gailu|gailuetatik]] hasita, [[industria]] eta [[Garraio|garraioan]] txertatu zen [[Motor unibertsal|motor unibertsalaren]] garapera lortzeko, egindako hobekuntzak ugariak izan dira, batik bat Ingalaterran eta Industri Iraultza hasi berriaren testuinguruan, [[XVII. mendea|XVII]]. eta XVIII. mendeetan.
29

edits