Txikipedia:Uruguai: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdea sortu dut
(Ez dago alderik)

16:42, 6 martxoa 2021ko berrikusketa

πŸ‘¨β€πŸ‘¨β€πŸ‘¦β€πŸ‘¦
Biztanleak
3.444.263
πŸ”Ž
Azalera
176.215 kmΒ²
πŸ™οΈ
Hiriburua
Montevideo
πŸ“·
Argazkiak
ikusi
Uruguaiko bandera

Uruguai Hego Amerikako estatu bat da.

Geografia

Lurralde gehiena oso laua da, eta mendi altuena ez da oso garaia (513,66 metro).

Uruguairen kokapena

Klima epela eta hezea dauka.

Demografia

2011an 3.286.314 biztanle zituen.

Herritar gehienak (%87,7) europar jatorrikoak dira. Esklaboen ondorengo beltz, mestizo eta mulatoak ere badaude. Amerindiarrak XIX. mendean desagertu ziren.

Hiri nagusia Montevideo da eta 1.304.687 biztanle ditu.

Montevideo

Historia

Europarrak heldu aurretik herri amerindiarrak zeuden Uruguaiko lurretan. Adibidez, txarrua eta guarani herriak.

Europarrak 1516an heldu ziren, eta lurraldea Espainiako eta Portugalgo inperioen mugan egon zen denbora luzez.

Espainiarrek 1726an sortu zuten Montevideo.

1827an lortu zuen independentzia Uruguaik.