Edukira joan

«Uholde»: berrikuspenen arteko aldeak

3 bytes removed ,  Duela 8 hilabete
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Bitarteko latitudeetan, [[goi troposfera]]n aire masa hotzak zabaltzean sortzen diren konbekziozko ekaitzak dira euri eta ibai uholdeen eragileak. [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] uholde asko izaten dira, eta urtean 3.000 milioi dolarreko galerak sortzen dituzte; bereziki aipagarriak dira [[Missouri]]-[[Mississippi]] ibaien arroko uholdeak. Europan, berriz, udazkeneko euri jasak eta euri horien ondoriozko uholdeak dira arrisku gehien dakartenak; kalte handienak [[Mediterraneo]] mendebalean ([[Frantzia]], [[Italia]], [[Espainia]]) eta [[Afrika iparraldea]]n izaten dira, euri bideetan eta ibaieuri bideetan sortzen diren uholdeen eraginez.
 
Espainian euri uholdeak dira, [[lehorte]]ekin batera, [[ekonomia galera]] ekonomiko handienak eta, batez ere, hildako gehien eragiten dituen klimaren gertaera, batez ere irailean eta azaroan. Kantauri aldean, dena den, uda aldean izaten dira euri erauntsi larrienak (abuztuan batez ere), eta baita otsailean eta martxoan ere. Oso kontuan hartzekoak dira 1983ko abuztuan [[Nafarroa]]n, [[Kantabria]]n eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n izan ziren uholdeak, 80 hildako eta ekonomia kalte handiak sorrarazi baitzituzten.
 
=== Euskal Herrian ===