Uholde: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
30. lerroa: 30. lerroa:


Espainian euri uholdeak dira, [[lehorte]]ekin batera, galera ekonomiko handienak eta, batez ere, hildako gehien eragiten dituen klimaren gertaera, batez ere irailean eta azaroan. Kantauri aldean, dena den, uda aldean izaten dira euri erauntsi larrienak (abuztuan batez ere), eta baita otsailean eta martxoan ere. Oso kontuan hartzekoak dira 1983ko abuztuan [[Nafarroa]]n, [[Kantabria]]n eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n izan ziren uholdeak, 80 hildako eta ekonomia kalte handiak sorrarazi baitzituzten.
Espainian euri uholdeak dira, [[lehorte]]ekin batera, galera ekonomiko handienak eta, batez ere, hildako gehien eragiten dituen klimaren gertaera, batez ere irailean eta azaroan. Kantauri aldean, dena den, uda aldean izaten dira euri erauntsi larrienak (abuztuan batez ere), eta baita otsailean eta martxoan ere. Oso kontuan hartzekoak dira 1983ko abuztuan [[Nafarroa]]n, [[Kantabria]]n eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n izan ziren uholdeak, 80 hildako eta ekonomia kalte handiak sorrarazi baitzituzten.

Azpian mundu zabaleko uholde hilgarrienen zerrenda, 100.000 hildakotik gora:
{| class="sortable wikitable" style="width:95%;"
|- style="background:#ccc;"
! style="width:20%;"|Hildakoak !! style="width:40%;"|Gertaera !! style="width:20%;"|Leku !! style="width:20%;"|Urte
|-
||2.500.000–3.700.000<ref>[http://www.nbc10.com/news/4030540/detail.html Worst Natural Disasters In History] {{erreferentzia|url=https://web.archive.org/web/20080421043514/http://www.nbc10.com/news/4030540/detail.html |data=2008-04-21 }} (2012-06-07), Kontsulta: 2012-06-12</ref> || 1931ko uholdeak || [[Txina]] || 1931
|-
||900.000–2.000.000 || 1887ko [[Ibai Urdin]]eko uholdea || [[Txina]] || 1887
|-
||500.000–700.000 || 1938ko Ibai Urdineko uholdea|| Txina || 1938
|-
||231.000 || Banqiao urtegiaren haustura, Nina tifoiaren eraginez. 86.000 ggb uholdeengatik eta 145.000 ondorengo [[izurri]]agatik. || Txina || 1975
|-
||230.000 || [[2004ko Indiako ozeanoko lurrikara|2004ko Indiako ozeanoko tsunamia]] || [[Indonesia]] || 2004
|-
||145.000 || 1935ko [[Ibai Hori]]ko uholdea || Txina || 1935
|-
||100.000+ || Sint-Felix uholdea, ekaitzak eraginda || [[Herbehereak]] || 1530
|-
||100,000 || [[Hanoi]] eta [[Ibai Gorria]]ren deltako uholdea || [[Ipar Vietnam]] || 1971
|-
||100.000 || 1911ko Ibai Horiko uholdea || Txina || 1911
|}


=== Euskal Herrian ===
=== Euskal Herrian ===

10:31, 7 martxoa 2021ko berrikusketa

Uholdea Hernanin (Gipuzkoa, 2011ko azaroa)
Uholdea Fort Waynen, 1982.

Uholdea lur eremuak urez estaltzea da[1], ohiko lekuetatik gainezka egiten duenean, adibidez euri jasen ondorioz ibaiek gainezka egitean edo tsunamiengatik itsas-maila igotzean. Beste hainbat arrazoi ere izan dezake, hala nola elur urtzea, urtegi baten haustura, maila freatikoaren igoera edo urakanak eragindako itsas-mailaren igoera. Ez da nahastu behar ur-goraldi edo uraldiarekin, non ur kopurua erruz handitzen bada ere, ez du ibilgutik gainezka egiten.

Ibai-uholdeak aldizkako prozesu naturalak dira eta ibai-ordokien sortzaile nagusiak, non ibaiertzeko lur emankorrek nekazaritza garatzean ahalbidetu duen. Horien adibide garbiak dira Nilo ibaiaren harana eta Mesopotamia.

Uholdea da munduko arrisku natural nagusienetako bat eta kalte gehien sortzen duen hondamen naturala. 1996-2005 aldian, munduko hondamendi naturalen %80 meteorologikoak edo hidrologikoak izan ziren. 1973 eta 1997 artean, uholdeek urtean batez beste 66 milioi pertsonei eragin zieten eta egoerak okerrera egin du kostaldeko herri askotan[2][3]: 136 metropoli nagusietan egindako ikerketa batean itsas mailaren goratzeak eragin lezaken kostua kalkulatzeko, uholdeek 1.000 milioi inguru kostua eragingo lukete urtero 2010etik 2050era, hiri horientzat bakarrik[4]. Euskal Herrian, klima-aldaketaren ondorioz euri-jasak %10 ugarituko direla aurreikusten da, uholdeak sarriagotuz[5]. Azkenaldian eginiko kanalizazioek eta lurren artifizializazioak arriskua areagotu dute[5].

Hitza

Uholde da euskara batuan erabili beharrekoa[1], baina euskaraz beste hainbat aldaera ere erabili izan dira, hala nola ugolde, ujolde, ujale, uriol, urjola, urolde, iholde, uheldo, usal, uxal, ufal[6].

Hala ere, euskara batuan badira beste sinonimo batzuk: pesia Ipar. (ur kopuru handia)[7] eta zoperna Ipar. (uholdea eta berau eragiten duen ekaitza)[8]. Zenbait testuingurutan, uraldi[9] sinonimotzat jotzen da, baina badirudi egokiagoa dela ur-goraldia adierazteko.

Motak

Eurizkoak

Uholdeak gerta daitezke eremu lau edo behekoetan euri-jasek (edo elur-urtzeak) ur gehiago hornitzen dutenean, infiltratu edo hustu daitekeena baino. Ur gehiegia bertan pilatzen da, batzuetan sakonera handiarekin. Lurra asetu egin daiteke, eta infiltrazioa zaildu edo geldiarazi, batez ere maila freatikoa azalekoa bada, uholde-lautadetan bezala. Infiltrazioa txikia edo ezinezkoa da lur izoztuetan, harkaitzetan, hormigoian, zoladuran edo teilatuetan. Arro endorreikoetan uholdeak gertatzen dira prezipitazioa lurruntzea baino handiagoa bada[10].

Ibaikoa

Ibai edo erreka mota guztietan gerta daitezke uholdeak, eskualde hezeetako baserreka txikienetatik hasi eta klima idorretako uhar eta uadietaraini, baita munduko ibai handienetan ere. Uholde batzuk oztopoek eragindakoak edo areagotutakoak izan daitezke, hala nola, luiziek, izotz izotz edo hondakin pilaketek edo kastoreen urtegiek.

Munduan

Hondamena ekarri ohi dute udako montzoi haizeekin sortzen diren eurite handiek. Asia hegoaldeko eta hego-ekialdeko montzoien eraginpeko lurraldeetan udan egiten du urte guztian egiten duen euriaren portzentajerik handiena. Txinan esaterako, 1000-2000 izaten dira urtean hegoaldeko ibai handien uholdeetan.

Bitarteko latitudeetan, goi troposferan aire masa hotzak zabaltzean sortzen diren konbekziozko ekaitzak dira euri eta ibai uholdeen eragileak. Estatu Batuetan uholde asko izaten dira, eta urtean 3.000 milioi dolarreko galerak sortzen dituzte; bereziki aipagarriak dira Missouri-Mississippi ibaien arroko uholdeak. Europan, berriz, udazkeneko euri jasak eta euri horien ondoriozko uholdeak dira arrisku gehien dakartenak; kalte handienak Mediterraneo mendebalean (Frantzia, Italia, Espainia) eta Afrika iparraldean izaten dira, euri bideetan eta ibaieuri bideetan sortzen diren uholdeen eraginez.

Espainian euri uholdeak dira, lehorteekin batera, galera ekonomiko handienak eta, batez ere, hildako gehien eragiten dituen klimaren gertaera, batez ere irailean eta azaroan. Kantauri aldean, dena den, uda aldean izaten dira euri erauntsi larrienak (abuztuan batez ere), eta baita otsailean eta martxoan ere. Oso kontuan hartzekoak dira 1983ko abuztuan Nafarroan, Kantabrian eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan ziren uholdeak, 80 hildako eta ekonomia kalte handiak sorrarazi baitzituzten.

Azpian mundu zabaleko uholde hilgarrienen zerrenda, 100.000 hildakotik gora:

Hildakoak Gertaera Leku Urte
2.500.000–3.700.000[11] 1931ko uholdeak Txina 1931
900.000–2.000.000 1887ko Ibai Urdineko uholdea Txina 1887
500.000–700.000 1938ko Ibai Urdineko uholdea Txina 1938
231.000 Banqiao urtegiaren haustura, Nina tifoiaren eraginez. 86.000 ggb uholdeengatik eta 145.000 ondorengo izurriagatik. Txina 1975
230.000 2004ko Indiako ozeanoko tsunamia Indonesia 2004
145.000 1935ko Ibai Horiko uholdea Txina 1935
100.000+ Sint-Felix uholdea, ekaitzak eraginda Herbehereak 1530
100,000 Hanoi eta Ibai Gorriaren deltako uholdea Ipar Vietnam 1971
100.000 1911ko Ibai Horiko uholdea Txina 1911

Euskal Herrian

Sakontzeko, irakurri: «Uholde historikoak Euskal Herrian»
Uholdeak Gipuzkoan (1932)

1983ko uholdeak izan ziren oso larriak, Euskal Herrian eta bereziki Bizkaian kalte ugariak eragin zituztenak. Mungian eta inguruko herrietan Butroe ibaiak, eta Gobelak Getxon zein Berangon ere kalte handiak eragin dituzte azken urteetan.

2008ko ekainaren 1ean uholde larriak gertatu ziren Bizkaian, Getxo eta Berangon besteak beste.

2011ko azaroaren 5tik azaroaren 7ra Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako iparraldean (batez ere Baztan eskualdean) jazo ziren, ondorioz Irunen pertsona bat hil eta Derion beste pertsona bat desagertu zelarik.

2015eko urtarrilaren 13an zabaldu zenez, 100 ziren EAEn uholdeak jasateko arriskua zuten tokiak[12].

Uholde Handia

Sakontzeko, irakurri: «Uholde Handia»
Uholde Handia XIII. mendeko miniatura batean (egilea: William de Brailles, Oxford, Ingalaterra)

Uholde Handiaren mitoak (zibilizazio-suntsitzaileak) kultura askotan hedatuak daude: Mesopotamiako uholde kontakizunak, manvantara-sandhya Hinduismoan, Gun-Yu txinatar mitologian, Deukalion eta Pirra greziar mitologian, Genesiko Uholde Handia, Bergelmir eskandinaviar mitologian, Polinesiako eskualde batzuetako kontakizunak, maia eta kitxeen ohiturak Ertamerikan, eta Australiako zenbait tribuetan.

Erlijiozko testuetan, uholdeak jainkozko zigortzat jotzen dira maiz. Adibide nagusia da Genesi liburuko Uholde Handiaren kontakizuna, rol nabarmena duena Judaismoan, Kristautasunean eta Islamean.

Erreferentziak

  1. a b Uholde Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-05)
  2. (Ingelesez) Hanson, S. et al. A global ranking of port cities with high exposure to climate extremes. Climatic Change 104, 89–111 (2011).
  3. (Ingelesez) De Sherbinin, A., Schiller, A. & Pulsipher, A. The vulnerability of global cities to climate hazards. Environ. Urban. 19, 39–64 (2007).
  4. (Ingelesez) « Future flood losses in major coastal cities » ; Nature aldizkaria, 2013-8-18.
  5. a b Mikel Garcia Idiakez. (2013ko ekainaren 23a). «UHOLDEAK Adabakietatik neurri eraginkorretara» Argia.
  6. Uholde Euskltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (kontsulta: 2021-3-6)
  7. Pesia Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-06)
  8. Zoperna Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-06)
  9. Uraldi Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2021-03-06)
  10. (Ingelesez) Jones, Myrtle. (2000). Ground-water flooding in glacial terrain of southern Puget Sound, Washington. (Noiz kontsultatua: 2015-07-23).
  11. Worst Natural Disasters In History 2008-04-21. (2012-06-07), Kontsulta: 2012-06-12
  12. «100», Berria, 2015-01-14

Ikus, gainera

Kanpo estekak