Antonio Nabarro Larreategi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
13. lerroa: 13. lerroa:
1594ean [[Aitoren Seme]]en Anaidiko alkate izendatu zuten. Handik gutxira, [[Valladolid]]era joan zen Felipe III.aren idazkari gisa.
1594ean [[Aitoren Seme]]en Anaidiko alkate izendatu zuten. Handik gutxira, [[Valladolid]]era joan zen Felipe III.aren idazkari gisa.

1602. urtean, Magdalena, Adan Igartzakoraren alabarekin ezkondu eta haren deiturak hartu zituen, horrela Zubieta eta Igartzako oinetxeen jaun bilakatuz. Orduan Gortea utzi eta [[Lekeitio]]n kokatu zen. Garai horretan, Bizkaiko [[Busturia]] merindadeko probestu eta alkate karguak izan zituen.

1614ean [[Simancaseko Errege Artxiboak|Simancaseko Errege Artxiboen]] idazkari izendatu zuten. Gero, erregearen hainbat mandatu egin zituen, horietako batzuk garrantzitsuak.
1614ean [[Simancaseko Errege Artxiboak|Simancaseko Errege Artxiboen]] idazkari izendatu zuten. Gero, erregearen hainbat mandatu egin zituen, horietako batzuk garrantzitsuak.

13:12, 25 iraila 2008ko berrikusketa

Antonio Navarro Larreategi (Beasain, Gipuzkoa, 1554Trapani, Italia, 1624ko uztailaren 31) Felipe III.a Espainiakoaren idazkaria zen, gorteko kargu garrantzitsuak betez.

Bere eragina dela uste da Beasaingo herrian 1615. urteko bi gertaera garrantzitsu:

  • 1615ek otsailaren 4ean lortu zuen herri titulua lortzea, Felipe III.a erregeak Errege-Agiriaren bidez Goierriko zenbait herriri eman ziena
  • Frantziara zihoala, 1615eko azaroaren 2an Igartzako jauregia eta burdinola bisitatu zituen Felipe III.ak.

Kale bat ere badu bere omenez Beasainen.

Bizitza

1586-1590 urteetan erregearen kontulari gisa Txilera bidali zuten.

1594ean Aitoren Semeen Anaidiko alkate izendatu zuten. Handik gutxira, Valladolidera joan zen Felipe III.aren idazkari gisa.

1602. urtean, Magdalena, Adan Igartzakoraren alabarekin ezkondu eta haren deiturak hartu zituen, horrela Zubieta eta Igartzako oinetxeen jaun bilakatuz. Orduan Gortea utzi eta Lekeition kokatu zen. Garai horretan, Bizkaiko Busturia merindadeko probestu eta alkate karguak izan zituen.

1614ean Simancaseko Errege Artxiboen idazkari izendatu zuten. Gero, erregearen hainbat mandatu egin zituen, horietako batzuk garrantzitsuak.

Italian, Napoliko erregeorde zen Filiberto Savoiakoa printzearen aholkulari eta idazkari izan zen. Italiako Trapani herrian hil zen, 70 urte zituela, 1624ko uztailaren 31an.

Idazlanak

Bizkaiko Jaunen Laburpen baten egilea dugu, Italiara joan zenean Turinen argitaratu zuena 1620an.

Era berean, Espainiako nobleziaren oinarritzat gotikotasunaren tesia aldarrikatzen zutenen aurrean, euskaldunen aitonen semetasuna defendatu zuen, gizona gizonaren nagusi bilakatzen duen edozein sistemaren aurrekoa zelako. Lan honen bigarren argitalpen bat ere egin zen Madrilen 1702an.