Marie Curie: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
arreglandolo todo como jesus
Savh (eztabaida | ekarpenak)
t 81.42.217.192 wikilariaren aldaketak ezabatuz, InternetArchiveBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Wikipedia1000}}
{{Wikipedia1000}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Marie Salomea Skłodowska-Curie''' ([[1867]]ko [[azaroaren 7]]a – [[1934]]ko [[uztailaren 4]]a), '''Marie Curie''' izen-deiturez ezaguna, zientzialaria izan zen. Sortzez poloniarra, frantziar nazionalizatu zen. [[Erradiologia]] arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan [[Nobel Sariak|Nobel saria]] lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, [[Parisko Unibertsitatea]]n lehenengo emakume katedraduna<ref>{{erreferentzia|izena=Julie|abizena=Des Jardins|urtea=2011|izenburua="Madame Curie's Passion"|argitaletxea=Smithsonian Magazine|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> izan zen. [[Paris]]ko eta [[Varsovia]]ko [[Curie Institutua]]k eratu zituen.
'''Maria Salomea Skłodowska-Curie''' ([[1867]]ko [[azaroaren 7]]a – [[1934]]ko [[uztailaren 4]]a), '''Marie Curie''' izen-deiturez ezaguna, zientzialaria izan zen. Sortzez poloniarra, frantziar nazionalizatu zen. [[Erradiologia]] arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan [[Nobel Sariak|Nobel saria]] lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, [[Parisko Unibertsitatea]]n lehenengo emakume katedraduna<ref>{{erreferentzia|izena=Julie|abizena=Des Jardins|urtea=2011|izenburua="Madame Curie's Passion"|argitaletxea=Smithsonian Magazine|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> izan zen. [[Paris]]ko eta [[Varsovia]]ko [[Curie Institutua]]k eratu zituen.


[[Varsovia]]n jaio zen, garai horretan Poloniako batzarra zena ([[Errusiar Inperioa|errusiar erresumaren]] lurraldea). Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako  “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. [[1891|1891.]] urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen [[Paris]]era, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen. [[1903]]ko Fisikako [[Nobel Sariak|Nobel saria]] bere senarra [[Pierre Curie]]rekin eta [[Henri Becquerel]]ekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, [[1911]]n, Marie Curiek [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] irabazi zuen. Frantziako herritartasuna jaso eta Frantzia aberritzat onartu arren, inoiz ez zuen bere Poloniako nortasuna galdu;<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Her 1911 Nobel Prize in Chemistry was granted to "Marie Sklodowska Curie"|argitaletxea=File:Marie Skłodowska-Curie's Nobel Prize in Chemistry 1911.jpg.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> bere alabei [[Ama-hizkuntza|ama hizkuntza]] irakatsi zien eta [[Polonia]]ra bisitak egitera eramaten zituen.<ref name=":10">{{erreferentzia|izena=Barbara|abizena=Goldsmith|urtea=2005|izenburua=Obsessive Genius: The Inner World of Marie Curie. W.|url=https://archive.org/details/obsessivegeniusi00gold|argitaletxea=W. Norton & Company|orrialdea=p. 149|orrialdeak=|ISBN=978-0-393-05137-7|hizkuntza=En}}</ref> Aurkitutako lehen [[elementu kimiko]]a [[Polonio]] deitu zuen, bere jaiotze-herrialdeari ohore eginez. Bere aurkikuntzek biltzen dute [[Desintegrazio erradioaktibo|erradioaktibitateari]]<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|izenburua="The Discovery of Radioactivity"|urtea=1921|url=https://archive.org/details/ost-chemistry-discoveryofradiu00curi|argitaletxea=Berkeley Lab. Archived from the original on 1 November 2015. "The term radioactivity was actually coined by Marie Curie […]."|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=Archived from the original on 30 July 2018|izenburua="Marie Curie and the radioactivity, The 1903 Nobel Prize in Physics"|argitaletxea=nobelprize.org|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , [[isotopo]] erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —[[polonio]]a eta [[radio]]a—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako [[Neoplasia|neoplasien]] tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian [[Curie institutua]] sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. [[Lehen Mundu Gerra]]n, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2013|izenburua="The Genius of Marie Curie: The Woman Who Lit Up the World"|argitaletxea=YouTuben, BBC dokumentala.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>
[[Varsovia]]n jaio zen, garai horretan Poloniako batzarra zena ([[Errusiar Inperioa|errusiar erresumaren]] lurraldea). Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako  “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. [[1891|1891.]] urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen [[Paris]]era, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen. [[1903]]ko Fisikako [[Nobel Sariak|Nobel saria]] bere senarra [[Pierre Curie]]rekin eta [[Henri Becquerel]]ekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, [[1911]]n, Marie Curiek [[Kimikako Nobel Saria|Kimikako Nobel saria]] irabazi zuen. Frantziako herritartasuna jaso eta Frantzia aberritzat onartu arren, inoiz ez zuen bere Poloniako nortasuna galdu;<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=|izenburua=Her 1911 Nobel Prize in Chemistry was granted to "Marie Sklodowska Curie"|argitaletxea=File:Marie Skłodowska-Curie's Nobel Prize in Chemistry 1911.jpg.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> bere alabei [[Ama-hizkuntza|ama hizkuntza]] irakatsi zien eta [[Polonia]]ra bisitak egitera eramaten zituen.<ref name=":10">{{erreferentzia|izena=Barbara|abizena=Goldsmith|urtea=2005|izenburua=Obsessive Genius: The Inner World of Marie Curie. W.|url=https://archive.org/details/obsessivegeniusi00gold|argitaletxea=W. Norton & Company|orrialdea=p. 149|orrialdeak=|ISBN=978-0-393-05137-7|hizkuntza=En}}</ref> Aurkitutako lehen [[elementu kimiko]]a [[Polonio]] deitu zuen, bere jaiotze-herrialdeari ohore eginez. Bere aurkikuntzek biltzen dute [[Desintegrazio erradioaktibo|erradioaktibitateari]]<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|izenburua="The Discovery of Radioactivity"|urtea=1921|url=https://archive.org/details/ost-chemistry-discoveryofradiu00curi|argitaletxea=Berkeley Lab. Archived from the original on 1 November 2015. "The term radioactivity was actually coined by Marie Curie […]."|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=Archived from the original on 30 July 2018|izenburua="Marie Curie and the radioactivity, The 1903 Nobel Prize in Physics"|argitaletxea=nobelprize.org|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref> buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , [[isotopo]] erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —[[polonio]]a eta [[radio]]a—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako [[Neoplasia|neoplasien]] tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian [[Curie institutua]] sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. [[Lehen Mundu Gerra]]n, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.<ref>{{erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2013|izenburua="The Genius of Marie Curie: The Woman Who Lit Up the World"|argitaletxea=YouTuben, BBC dokumentala.|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=En}}</ref>

11:14, 11 martxoa 2021ko berrikusketa

Marie Curie

(1920)
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarya Salomea Skłodowska
JaiotzaVarsovia1867ko azaroaren 7a
Herrialdea Errusiar Inperioa  (1867 -  1918)
 Frantzia  (1895 -
 Polonia  (1918 -  1934)
BizilekuaVarsovia
Paris
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaSancellemoz (en) Itzuli1934ko uztailaren 4a (66 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Cemetery Sceaux (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Anemia aplasikoa
Familia
AitaWładysław Skłodowski
AmaBronisława Skłodowska
Ezkontidea(k)Pierre Curie  (1895eko uztailaren 26a -  1906ko apirilaren 19a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaHouse of Skłodowski (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Zientzien Fakultatea
X LO im. Królowej Jadwigi in Warsaw (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea Zientzietako doktore : fisika
Parisko Unibertsitatea 1894) Master of Science (en) Itzuli : matematika
Flying University (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
(1891 - 1893) Master of Science (en) Itzuli : fisika
Hezkuntza-mailalizentzia
doktoretza
TesiaResearch into radioactive substances (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGabriel Lippmann
Doktorego ikaslea(k)André-Louis Debierne (en) Itzuli
Óscar Moreno (en) Itzuli
Marguerite Perey
Branca Edmée Marques (en) Itzuli
Zheng Dazhang (en) Itzuli
Shi Shiyuan (en) Itzuli
Emile Henriot (en) Itzuli
Ștefania Mărăcineanu
Hizkuntzakerrusiera
poloniera
frantsesa
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lateralitateaezkerra
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Sorbona
Curie Institutua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Lwów Scientific Society (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
International Committee on Intellectual Cooperation (en) Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Royal Czech Society of Sciences (en) Itzuli
Commission on Isotopic Abundances and Atomic Weights (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm1792513 Musicbrainz: 73f235f9-98b7-4092-a219-85ad031bcd6d Discogs: 2064516 Find a Grave: 1613 Edit the value on Wikidata

Maria Salomea Skłodowska-Curie (1867ko azaroaren 7a1934ko uztailaren 4a), Marie Curie izen-deiturez ezaguna, zientzialaria izan zen. Sortzez poloniarra, frantziar nazionalizatu zen. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen, eta lehena izan zen bi arlo desberdinetan Nobel saria lortu zuena (Fisikan eta Kimikan). Gainera, Parisko Unibertsitatean lehenengo emakume katedraduna[1] izan zen. Parisko eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.

Varsovian jaio zen, garai horretan Poloniako batzarra zena (errusiar erresumaren lurraldea). Ezkutuan ikasi zuen Varsoviako  “unibertsitate flotante”-an eta bere formazio zientifikoa hasi zuen hiri horretan. 1891. urtean (24 urterekin) bere ahizpa Bronislawa Duska jarraitu zuen Parisera, bertan bere ikasketak amaitu eta lan zientifiko bikainak burutu zituen. 1903ko Fisikako Nobel saria bere senarra Pierre Curierekin eta Henri Becquerelekin partekatu zuen. 1906an Pierre, senarra, istripu batean hil zen. Handik urte gutxitara, 1911n, Marie Curiek Kimikako Nobel saria irabazi zuen. Frantziako herritartasuna jaso eta Frantzia aberritzat onartu arren, inoiz ez zuen bere Poloniako nortasuna galdu;[2] bere alabei ama hizkuntza irakatsi zien eta Poloniara bisitak egitera eramaten zituen.[3] Aurkitutako lehen elementu kimikoa Polonio deitu zuen, bere jaiotze-herrialdeari ohore eginez. Bere aurkikuntzek biltzen dute erradioaktibitateari[4][5] buruzko lehen ikasketak (berak asmatutako terminoa) , isotopo erradioaktiboak isolatzeko teknikak eta bi elementuren aurkikuntza —polonioa eta radioa—. Bera burua zelarik, isotopo erradioaktiboekin egindako neoplasien tratamenduei buruzko lehen ikerketak burutu ziren. Parisen eta Varsovian Curie institutua sortu zuen, gaur egun medikuntza ikerketen zentro garrantzitsuenen artean mantentzen dena. Lehen Mundu Gerran, erabilpen militarrerako lehen zentro erradiologiko mugikorrak sortu zituen.[6]

1934an hil zen 66 urterekin, Sancellemoz erietxean, anemia aplasikoak jota. Anemia aplasikoa sortu zitzaion, ziur aski, denbora luzean bere poltsikoetan gordetzen zituen saio-hodien erradiazioarengatik eta Lehen Mundu Gerran sortutako  unitate mugikorren X izpiengatik.

Bizitza

Haurtzaroa eta ikasketak Polonian

1867ko azaroaren 7an jaio zen, Varsovian. Władysław Skłodowski[7] eta Bronisława Boguska-ren bosgarren alaba zen. Władysław Skłodowski fisika eta matematika irakaslea zen eta Bronisława Boguska abeslaria, irakaslea eta pianista. Mariak 3 ahizpa eta neba bat izan zituen Zofia (1862-1876), Józef (1863-1937), Bronisława (1865-1939) eta  Helena (1866-1961).[8][9]

Władysław Skłodowski alabekin: (ezkerretik) Maria, Bronisława eta Helena, 1890ean.

Aitaren aldetik eta amaren aldetik, familiak jabetza eta fortunak galdu zituzten Poloniako independentzia berreskuratzeko helburuaz abertzaleekin parte hartzeagatik (azkena 1863-65eko urtarrileko altxamendua izan zen).[10] Horrek ondorengo belaunaldia kondenatu zuen, Maria eta bere anai-arrebak, bizitza aurrera ateratzeko borroka zaila izatera.[10] Mariaren aitaren aldeko aitona, Józef Skłodowski, errespetatutako irakaslea izan zen Lublinen, eta bertan Bolesław Prus gazteari irakatsi zion,[11] Poloniako literaturan pertsonaia bihurtuko zena.[12]

Władysław Skłodowski aitak matematikak eta fisika irakatsi zituen, Mariak landuko zituen gaiak, eta gainera Varsoviako bi gymnasium edo institutuko mutilen zuzendaria izan zen. Errusiako agintariek laborategiko klaseak Poloniako ikastetxeetatik kendu ondoren, laborategiko ekipoen zati handi bat etxera eraman zuen, eta haurrei bere erabilera irakatsi zien.[9] Azkenean bere ikuskatzaile errusiarrek kanporatu egin zuten bere poloniar sentimenduengatik, eta soldata txikiagoko postu bat hartzera behartu zuten. Bestalde, familiak ere dirua galdu zuen inbertsio txar baten ondorioz, eta ondorioz beren diru sarrerak osatzeko, etxean mutil batzuei ostatu ematea erabaki zuten.[9] Mariaren ama Bronisławak, Varsoviako nesken barnetegi ospetsu bat kudeatzen zuen, baina bera jaio ondoren kargua utzi zuen.[9] 1878ko maiatzean 1878ko maiatzean tuberkulosiaz hil zen, Mariak hamar urte zituenean.[9] Hiru urte lehenago, Mariaren ahizpa zaharrena, Zofia, barnetegian kutsatutako tifus batengatik zendu zen. Mariaren ateoa zen, eta ama berriz katolika elizkoia.[13] Amaren eta arrebaren heriotzen eraginez, Mariak katolizismoari uko egin eta agnostika bilakatu zen.[14]

Hamar urte zituenean, J. Sikorskaren barnetegira joaten hasi zen; gero, nesken institutuan parte hartu zuen, non 1883ko ekainean graduatu zen urrezko domina jasoz. Kolapso baten ondoren,[9] ziurrenik depresio baten ondorioz,[7] hurrengo urtea baserri baten pasatu zuen aitaren senideekin, eta ondorengoa Varsovian aitarekin, bertan tutoretza batzuk eginaz. Emakumea zitzaielako goi mailako hezkuntzako instituzioetan matrikulatzea, bera eta bere arreba Bronisława Flying Unibertsitate klandestinoan hartu zuten parte.[7] Poloniako goi mailako ikaskuntzako erakunde abertzalea zen, emakumezko ikasleak onartzen zituena.[7][9]

Maria bere ahizpa Bronisławarekin akordio batera ailegatu zen. Bronisława Parisen mediku ikasketak egiten zituen bitartean berak laguntza ekonomikoa emango zion, eta ondorengo bi urteetan trukean alderantziz egingo zuten.[7][15] Horri lotuta, Mariak etxeko tutore kargua hartu zuen lehenik Varsoviako etxeko baten, eta gero bi urtez Szczukin bere aitaren senideak ziren Żorawskistarren etxean.[7][15] Azken familia horretan lanean zegoela, bertako semea Kazimierzekin, etorkizunean matematikari ospetsua, maitemindu zen. Gurasoek ez zuten onartu dirurik ez zuen senide batekin ezkontzea, eta Kazimierzek ezin izan zuen ezer egin horren aurka.[15] Neska-mutilei harremana apurtu beharrak oso zoritxarrekoa egin zitzaien. Kazimierzeki laster doktoregoa lortu zuen, eta karrera akademikoa matematikari bezala jarraitu zuen, Kraków Unibertsitateko katedradun eta errektore izatera heldu arte. Varsoviako Politeknikoan matematikako irakaslea zebilela, jadanik zahartuta, 1935ean Radium Institutuaren aurrean eraiki zuten Mariaren estatuaren aurrean eserita egoten zen, hari begira. [10][11]

1890. urte hasieran, Bronisława - hilabete batzuk lehenago Kazimierz Dłuski poloniar medikua eta aktibista sozial eta politikoarekin ezkondu zena - Mariari Parisera joateko gonbidapena egin zion.[7] Uko egin zion, ezin baitzuen unibertsitateko irakaskuntza ordaindu, izan ere, urtebete eta erdi beharko lituzke beharrezko dirua aurrezteko. Baina aitaren laguntza izaten zuen, berriro postu hobeago bat lortu zuelako. Denbora guztian, bere buruari irakasten jarraitu zuen, liburuak irakurtzen, gutunak trukatzen eta tutoretzak bere kasa egiten.[9] Etxeko tutore  lanetan jarraitu zuen 1891ko amaiera arte. Tutoretzak egin ondoren Flying Unibertsitatean ikasten zuen, eta prestakuntza zientifiko praktikoa hasi zuen (1890-91) Industria eta Nekazaritza Museoko laborategi kimikoan, Varsoviako Alde Zaharretik gertu.[7] Laborategia Józef Boguski bere lehengusuak zuzentzen zuen.[7][9][16]

Lehen urteak Parisen

Marie Curie eta bere senarra laborategian lan egiten.

1891ren amaieran Polonia utzi eta Frantziarako bidea hartu zuen.[7] Parisen, Mariak (edo Mariek, Frantzian hala ezagutzea nahi baitzuen) bere arreba eta koinatuen etxean aurkitu zuen aterpea, atiko bat alokatu arte  unibertsitatetik gertuago, Latin auzoan. Parisko Unibertsitatean fisika, kimika, eta matematika ikasketetan matrikulatu zen.[11][17]Bere baliabide apalekin iraun zuen bizirik, negu hotzetan zituen arropa guztiak aldean jantzita epel mantentzeko. Ikasketetan hain gogor zentratu zen, batzuetan jatea ere ahaztu egiten zitzaiola.[17]

Skłodowskak egunean zehar ikasi zuen, eta iluntzetan klaseak ematen zituen, ozta ozta bizitzeko lain irabaziz. 1893an fisikan lizentziatu zen, promozioko lehena izanik. Eta Gabriel Lippmann katedradunaren laborategi industrial baten hasi zen lanean. Bien bitartean, Pariseko Unibertsitatean ikasten jarraitu zuen, eta beka bati esker 1894an bigarren titulu bat lortzeko gai izan zen, matematikan lizentziatuz promozioko bigarrena geratuz.[7][17]

Parisen hasi zuen bere ibilbide zientifikoa, hainbat altzairuren propietate magnetikoen inguruko ikerketa batekin. Gizarte Nazionalaren Sustapenerako Elkarteak eskatuta (Société d'encouragement pour l'industrie nationale). [17] Urte hartan Pierre Curie bere bizitzan sartu zen; natur zientziekiko biak zuten interesak elkartu zituen.[18] Pierre Curie Parisko Hiriko Fisika Industrialeko eta Kimikako Goi Mailako Institutuko irakaslea zen (École supérieure de physique et de chimie industrielles de la ville de Paris [ESPCI]).[7] Józef Wierusz-Kowalski fisiko poloniarrak aurkeztu zituen, bazekielako Marie laborategi espazio handiago baten bila zebilela. Kowalskik pentsatu zuen Pierre Curiek lortuko zuela horrelako zerbait.[17][7] Pierren laborategia handiegia ez izan arren, Marieri lekua utzi ahal zion  lanean hasteko.[17]

Zientziarekiko biak zuten zaletasunagatik elkarrekiko gero eta hurbilago zeuden, eta elkarrenganako sentimenduak sortzen hasi ziren.[7][17] Azkenean, Pierre Curiek ezkontzea proposatu zion, baina hasiera batean Mariek ez zuen onartu, oraindik jaioterrira itzultzeko asmoa zuelako.[17] Curie-k, ordea, berarekin Poloniara mugitzeko prest zegoela adierazi zion, eginbeharra frantsesa irakastera murriztuko bazen ere.[7] Bien bitartean, 1894ko udako oporretan Skłodowska Varsoviara itzuli zen familia bisitatzera.[7][17] Polonian lan egiteko gai izango zelako ilusioarekin jarraitzen zuen, baina Kraków Unibertsitatean plaza bat ukatu egin  zioten emakumea zelako.[10] Pierre Curie-ren eskutitz batek konbentzitu zuen Parisera itzultzeko doktoretza egitera. Skłodowskaren animoekin, Pierrek magnetismoari buruzko ikerketak amaitu zituen eta 1895eko martxoan bere doktoretza jaso zuen. Titulu horrekin Eskolako katedradun  izatera igo zen. Garai hartako txantxa batek zioen Skłodowska zela "Pierren aurkikuntza handiena". [10]1895ko uztailaren 26an ezkondu ziren Sceauxen (Sena);[19] eta batak ere ez zuten nahi izan erlijio zerbitzurik. Mariek emaztegaien ohiko eztei-jantziaren ordez, jantzi urdin ilun bat eraman zuen, geroago laborategiko jantzi bezala balioko zuena urte askotan. Bi zaletasun partekatu zituzten: bizikleta bidaia luzeak, eta atzerrira egindako bidaiak. Horiek, are gehiago gerturatu zituzten. Pierrengan, Mariek maitasun berria, bikotekidea, eta konfiantzazko kolaboratzaile zientifikoa aurkitu zituen.[10]

Doktoretza tesia eta radioaren aurkikuntza

1895ean, Wilhelm Roentgenek X izpien existentzia aurkitu zuen, nahiz eta oraindik ez zen ulertu haien produkzioaren mekanismoa.[20] 1896an, Henri Becquerel-ek aurkitu zuen uranio gatzek X izpien ahalmen barneratzaileen antza zuten izpiak igortzen zituztela.[20] Frogatu zuen erradiazio hau, fosforeszentzia ez bezala, kanpoko energia iturri baten mende ez zegoela, baizik eta ematen zuela uraniotik berez sortzen zela. Bi aurkikuntza garrantzitsu hauen eraginez, Mariek uranio izpiak aztertzea erabaki zuen, tesi baterako ikerketa-arlo posible bezala.[20][7]

Marie eta Pierre Curie laborategian.

Laginak ikertzeko teknika berritzailea erabili zuen. Hamabost urte lehenago, senarrak eta bere anaiak elektrometroaren bertsio bat garatu zuten, karga elektrikoa neurtzeko gailu sentikorra.[20] Senarraren elektrometroa erabiliz, aurkitu zuen uranio izpiek lagin baten inguruko airean elektrizitatea eramaten zutela. Teknika hori erabiliz, uranio konposatuen jarduera uranio kantitatearen arabera soilik zegoela konturatu zen. Bere hipotesia zen erradiazioa ez zela molekulen elkarrekintza batzuen emaitza izan, baizik eta atomo berarengandik etorri behar zela.[20] Hipotesi hau urrats garrantzitsua izan zen atomoak zatiezinak zirela suposatzeko.[20][11]

1897an, bere alaba Irène jaio zen. Familia mantentzeko, Marie École Normale Supérieuren hasi zen irakasten.[7] Curietarrek ez zuten prestatutako laborategi bat; eta ikerketa gehienak ESPCI ondoan zegoen egokitutako estalpe baten egin ziren.[7] Estalpea, aurretik medikuntza eskolako hilotzen disekzio gela izandakoa, eskas aireztatuta zegoen eta ez zegoen inpermeabilizatuta ere.[21] Bestalde, ez zekiten erradiazio esposizioak eragin kaltegarriak sortzen zituztela, substantzia erradioaktiboekin babestu gabe lanean jarraitzen zutenean. ESPCIk ez zuen bere ikerkuntza diruz babesten, baina laguntzak jaso zituzten metalurgia eta meatzaritza konpainietatik, eta gobernuko hainbat erakundetatik.[7][21][22]

Azterketa sistematikoak egiteko Meriek bi uranio mineral erabiltzen zituen, pitchblende eta torbernite (txalkolite izenaz ere ezagutzen dena).[21] Haren elektrometroak pitchblende uranioa bera baino lau aldiz aktiboagoa zela erakutsi zuen, eta txalkolite bi aldiz aktiboagoa. Ondorioztatu zuen, lehenagoko uranio kantitatea jarduerarekin erlazionatzen bazen ere, bi mineral horiek uranioa baino aktiboagoak ziren beste substantzia kantitate txiki batzuk eduki behar zituztela.[21][23] Erradiazioa igortzen zuten substantzia osagarrien bilaketa sistematikoa egiten hasi zen, eta 1898an aurkitu zuen torio elementua ere erradioaktiboa zela.[20] Pierre Curiek gero eta jakin-min handiagoa zuen bere lanaz. 1898. urtearen erdialdera bere kristaletako lana uztea erabaki zuen, emaztearekin bat eginaz.[21][7]

Reidek idatzi zuenez, ikerketaren ideia Marierena izan zela, inork ez ziola lagundu formulatzen, eta senarraren iritzia kontutan hartu bazuen ere, argi zuen bere jabetzakoa zela. Geroago, bi aldiz azpimarratu zuen senarraren biografian, anbiguotasunik txikienik ere ez zegoela ziurtatzeko. Litekeena da bere ibilbidearen hasierako fase honetan konturatu zela ... zientzialari askok zaila izango zutela sinestea, emakume bat gai izan zitekeela jatorrizko lan bateko arduraduna izatea.[24]

Oso jakituna zen bere aurkikuntzak berehala argitaratzearen garrantziaz, eta beraz bere lehentasuna finkatzea. Bi urte lehenago, Becquerelek bere aurkikuntza Académie des Sciencesen aurkeztu izan ez balu hurrengo egunean, erradioaktibitatearen aurkikuntzaren kreditua (eta baita Nobel Saria ere), Silvanus Thompsonengana joango zen. Mariek argitalpen bide azkar bera aukeratu zuen. Bere artikulua, lanaren laburpen sinple bat kontutan hartuta, 1898ko apirilaren 12an aurkeztu zuen bere izenean Académien Gabriel Lippmann irakasle ohiak.[25] Hala ere, Becquerelek Thompsoni aurrena hartu zion bezala, Marieri aurrena hartu zioten beste aurkikuntza kontatzeko, hots, torioaren izpiak uranioaren modu berean ematen direla; bi hilabete lehenago Gerhard Carl Schmidtek bere aurkikuntza argitaratu zuelako Berlinen.[25]

Marie Curiek 1898an Zientzien Akademiaren eskutik Gegner psaria lortu zuen, 4.000 franko, metalen propietate magnetikoen gaineko lanagatik. Sari hau beste bi aldiz irabazi zuen, 1900ean eta ondoren 1902an.

Pierre Curie, Irène Joliot-Curie eta Marie, 1902an.

Garai hartan, fisikaren munduan inor ez zen ohartu Mariek bere artikuluko esaldi baten idatzi zuena, pitchblende eta txalkolitaren jarduerak uranioarenak baino handiagoak zirela deskribatuz: "Oso nabarmena da, eta badirudi mineral horiek uranioa baino aktiboagoa den elementuren bat izan ditzaketela." Geroago gogoraraziko zuen "hipotesi hau ahalik eta azkarren egiaztatzeko nahia sutsua" sentitzen zuela.[25] 1898ko apirilean, Curietarrak era baikorrean pisatu zuten 100 gramoko pitbende lagin bat, eta mortero batekin lurreratu zuten. Garai hartan ez ziren ohartzen zer bilatzen zuten, horrelako kantitate minimo bat lortzeko mineralaren tona bat prozesatzeko premia egongo zelako.[25]

1898ko uztailean, Mariek eta bere senarrak artikulu baten iragarri zuten "polonioa" elementu baten existentzia. Poloniako jaioterriaren omenez izendatu zuten horrela, Errusia, Austria eta Prusiakoa inperioen artean banatuta zegoena.[7] 1898ko abenduaren 26an, Curietarrek bigarren elementu baten existentzia iragarri zuten, "radium" izendatu zutena, "ray" hitza latinetik hartuta.[21] Ikerketan, "erradioaktibitate" hitza ere asmatu zuten.[7][26]

Beraien aurkikuntzak zalantzarik gabe frogatzeko, Curietarrak polonioa eta radioa forma puruan isolatu nahi zituzten.[21] Pitchblende mineral konplexua da, eta osagaien bereizketa kimikoa lan neketsua zen. Polonioaren aurkikuntza nahiko erraza izan zen; kimikoki bismuto elementuaren antza du, eta polonioa da mineralen artean bismutoren antzeko substantzia bakarra.[21] Radioa ordea, gogorragoa zen; kimikoki erlazionatuta dago barioarekin, eta pitchblendek bi elementuak ditu. 1898. urterako Curietarrak radio arrasto batzuk lortu zituzten, baina oraindik ere ez ziren iristen barioarekin kutsatu gabeko kantitate nabarmenak izatera. [27]Lan gogorra egin zuten radioaren kristal gatza bereizteko kristalizazio diferentzialaren bidez. Pitchblende tona batetik, radio kloruroaren gramo baten hamarrena soilik banandu zuten 1902. urtean. Mariek radio metal purua isolatu zuen 1910ean. Baina inoiz ez zuen polonioa isolatzea lortu. Gainera, bere bizitza balioa 138 egunekoa bakarrik izaten da.[21]

1898 eta 1902 urteen artean, Curietarrek, elkarrekin edo bereizita, 32 artikulu zientifiko argitaratu zituzten, horien artean bat iragarriz radioaren eraginpean zeuden zelula gaixoak, tumore-zelulak, zelula osasuntsuak baino azkarrago suntsitzen zirela.[28]

1900ean, Marie Goi Mailako Eskola Normaleko lehen emakume irakaslea izan zen, eta bere senarra Parisko Unibertsitateko irakasle bilakatu zen.[29][30] 1902an Mariek Poloniara joan zen, aita hil zitzaionean.[7]

1903ko ekainean, Gabriel Lippmannek zuzendaritzapean Mariek doktoretza lortu zuen Parisko Unibertsitatean.[7][31] Hilabete horretan bikotea Londresko Royal Institutionera gonbidatu zuten erradioaktibitateari buruzko hitzaldi bat ematera. Marieri hitz egitea galarazi zioten, emakumea zelako, eta Pierrek bakarrik eman zuen hitzaldia.[32] Bien bitartean, industria berria garatzen hasi zen, radiumean oinarrituta.[29]  Curietarrak ez zuten patentatu beraien aurkikuntza, eta ia ez zuten aprobetxatu etekin gero eta handiagoak ematen zituzten negozio hauek.[33][32]

Polonioa eta radioa.
Marie eta Pierre Curie laborategian.

Bi Nobel Sariak

1903ko abenduan, Suediako Zientzien Errege Akademiak Pierre Curie, Marie Curie eta Henri Becquereli Fisikako Nobel Saria eman zien, "Henri Becquerel katedradunak aurkitutako erradiazio-fenomenoen inguruan egindako ikerketa bateratuekin egin dituzten aparteko zerbitzuak aintzat hartuta."[7] Hasieran, komitearen asmoa Pierre Curie eta Henri Becquerel soilik omentzea izan zen, baina batzordeko kide eta emakume zientzialarien defendatzaile zen Magnus Goesta Mittag-Leffler matematikari suediarrak, Pierreri egoeraz ohartarazi zion, eta kexatu ondoren, Marien izena hautagaitzara gehitu zuten.[33] Marie Curie Nobel Saria lortu zuen lehen emakumea izan zen.[7]

Mariek eta bere senarrak uko egin zioten Estokolmora joateari saria pertsonalki jasotzeko, lan gehiegi zutela esanda. Pierrek zeremonia publikoak ez zituen gustuko,  eta gero eta gaixoago sentitzen zen.[32][33] Nobel saridunek hitzaldi bat eman behar zutenez, Curietarrek azkenean 1905ean bidaiatu zuten bertara.[33] Sariaren 15.000 dolarri esker, Curietarrek laborategiko lehen laguntzailea kontratatu zuten.[33] Nobel sariaren eraginez, Pierri Ginebrako Unibertsitateak eskaintza bat egin zion, eta hori ikusita, Parisko Unibertsitateak fisikako katedra eman zion, Curietarrek oraindik laborategi egokia izan ez arren.[7][30][29] Pierren eskaerei erantzunez, Pariseko Unibertsitateak laborategi berri bat hornitzea adostu zuen, baina ez zen prest egongo 1906. urtera arte.[33]

Bikotea ospetsu bilakatu zen, eta aurkikuntza horiek zaletasuna piztu zuten zientifiko zein publikoaren aetean. Loïe Fuller dantzariak ea radioarekin jantzi fosforeszente bat egiten lagundu diezaieken, eta ezetza eman zioten arrazoiak azalduz. Dantzaria beraien lagun bihurtuko zen, eta behin ikuskizun bat eskaini zien etxean, radioaren gaiari buruzko espektakulu berri bat estreinatu aurretik. 1903an, Mariek Davy Domina irabazi zuen,[34] hori lortzen lehen emakumea izanik. Eta hurrengo urtean Matteucci domina jaso zuen.

1904ko abenduan, Mariek bigarren alaba izan zuen, Ève.[33] Poloniar zaintzaile bat kontratatu zuen alabei bertako hizkuntza irakasteko, eta tarteka Poloniara bidaltzen zituen edo beraiekin joaten zen.[3]

1906ko apirilaren 19an, Pierre hil egin zen errepideko istripu baten. Erabateko euritean Rue Dauphine zeharkatzen zegoela, zaldi-karro batek jo eta gurpilen azpira erori zen, burezurra apurtuz.[35][36] Marie lur jota geratu zen  senarraren heriotzarekin.[37] 1906ko maiatzean, Pariseko Unibertsitateko fisika departamentuak senarrarentzat sortutako aulkia Marieri eskaintzea erabaki zuen. Onartu egin zuen, mundu mailako laborategi bat sortzeko itxaropenarekin, bere senar Pierri omenaldia egiteko.[37][38] Parisko Unibertsitateko lehen emakume katedraduna izan zen, unibertsitatea sortu eta handik 650 urtera.[7]

Lehen Solvay Biltzarra (1911), Marie Curie (jesarrita, bigarrena eskuinetik, emakume bakarra) hitz egiten Henri Poincarérekin; zutik, laugarrena eskuinetik, Ernest Rutherford; bigarrena eskuinetik, Albert Einstein; eta lehena, Paul Langevin.

Hala ere, Mariek laborategi berria sortzeko lana ez zen amaitu Parisko Unibertsitatearekin. Ondorengo urteetan, Pasteur Institutuak eta Parisko Unibertsitateak sortutako erradioaktibitate Radioa Institutuko (Gaur egun Curie Institutu bezala ezagutzen dena) laborategiaren buru izan zen.[38] Radioa Institutua sortzeko ekimena 1909an etorri zitzaion, Pasteur Institutuko zuzendari Pierre Paul Émile Rouxen eskutik. Desengainatuta zegoen Parisko Unibertsitateak ez ziolako Marieri laborategi egoki bat eraikitzen, eta Pasteur Institutura joatea proposatu zion.[35][39] Orduan bakarrik, Mariek aldentzeko mehatxuarekin amore eman zuen Parisko Unibertsitateak, eta azkenean Curie pabilioia Pariseko Unibertsitatearen eta Pasteur Institutuaren ekimen bateratua bilakatu zen.[39]

1910ean Mariek radioa isolatzea lortu zuen, eta nazioarteko estandar bat definitu zuen emisio erradioaktiboei buruzkoa, eta beraren eta Pierreren ohorez “curie” izena jarri zitzaion.[38] Hala ere, 1911an Frantziako Zientzien Akademiak huts egin zuen, boto bat[35] edo biatik,[40] Akademiako kidetzat hautatzeko. Aukeratua Édouard Branly izan zen, Guglielmo Marconi haririk gabeko telegrafoa garatzen lagundu zuen asmatzailea.[41] Mende erdi bat geroago, 1962an, Marien doktoregaia izandako Marguerite Perey izan zen lehen emakume hautatua Akademian.

Radioaren masa atomikoa zehazteko, Mariek masa ezaguna zuen radio kloruroa disolbatu zuen, eta ondoren, kloruro ioiak jaurti egin zituen zilar nitratoa gehituz. Zilarrezko kloruro jaurtiaren masa zehaztuz, klororen eta zilarraren masa atomikoak ezagunaz zirenez, hasierako radio kloruroan zegoen kloroaren masa ondorioztatu ahal izan zen, eta beraz, kenketa soil baten bidez zehaztu radioaren masa atomikoa.[10]

Marie Curie Frantzian lan egiten zuen zientzialari ospetsua izan arren, publikoaren jarrera xenofobiara jo zuen –Dreyfusen afera ekarri zuen arrazoi bera– eta Curie judutzat jo zuten espekulazio faltsuak.[35][40] Frantziako Zientzien Akademiaren hauteskundeetan, eskuin muturreko prentsak atzerritarra eta ateista zela esan zuen.[40] Urte batzuetara, bere alabak Frantziako prentsaren hipokresia aipatu zuen, Curie atzerritar ezohiko gisa erretratatzeagatik Frantziako ohore baterako izendatu zutenean, baina frantses heroia bezala erretratatu zuten atzerriko ohoreak jaso zituenean, hala nola Nobel Sariak.[35]

1911. urtean, Marie Curiek emaztearengandik aldenduta zegoen gizon ezkondu batekin, Paul Langevin fisikaria Pierre Curien ikasle ohiarekin,[42] urte osoko amodio-historia bat izan zuela agerian geratu zen.[40] Prentsa eskandalu bat sortu zen, aurkari akademikoek ustiatu zutena. Marie, orduan 40 urtetako hamarkada erdialdean, Langevin baino bost urte zaharragoa zen. Hau gaizki irudikatu zuten garaiko egunkarietan, judu atzerritar familia apurtzailea zela esanaz.[43] Eskandalua lehertu zenean, Belgikako kongresu baten. Itzultzerakoan, haserre zegoen jendetza aurkitu zuen etxe aurrealdean, eta aterpe bila Camille Marbo lagunaren etxera joa behar izan zen alabekin.[40]

Bere lanek gero eta ospe gehiago zuten, nazioarteko maila gorenera iritsi arte, eta Suediako Zientzien Errege Akademiak, Langevin eskandaluak eragindako oposizioa gaindituz, bigarren aldiz saritu zuen, 1911ko Kimikako Nobel Saria emanaz.[44] Sari hau "kimikaren aurrerapenari eskainitako zerbitzuei esker, radioa eta polonioa elementuak aurkitzeagatik, radioa isolatzeagatik, eta elementu aipagarri honen izaera eta konposaketa aztertzeagatik izan zen."[45] Pertsona berak bi Nobel Sari irabazi edo partekatutako lehena izan zen, eta oraindik ere Linus Pauling eta bera dira bakarrak Nobel saria bi arlotan jasotakoak. Azpimarratu beharra dago aurrekoan bezala, ez zuela radioa isolatzea patentatu, zientzialari guztiek azter zezaten. Henryk Sienkiewicz eleberrigilea buru zuen Poloniako ikaskuntzako gizon ospetsuen ordezkaritza batek, Poloniara itzultzea eta bere jaioterrian ikertzen jarraitzea eskatu zion.[10] Curieren bigarren Nobel sariak Frantziako gobernua konbentzitzeko balio izan zion, 1914an eraikitako Radium Institutua laguntzeko, eta ikerketa kimika, fisika eta medikuntzara zabaltzeko.[39] 1911ko Nobel Saria onartu eta handik hilabete batera, depresioarekin eta giltzurruneko gaitz batekin ospitaleratu zuten. 1912an zehar bizitza publikoa saihestu zuen, baina Ingalaterran denbora eman zuen Hertha Ayrton bere lagun fisikariarekin. Abendu arte ez zen laborategira itzuli, 14 hilabete inguruko atsedena hartu ondoren.[46]

1912an, Varsoviako Elkarte Zientifikoak Varsovian laborategi berri baten zuzendaritza eskaini arren, uko egin zion, 1914ko abuztuan osatuko zen Radium Institutuaren garapenean buru belarri sartuta zegoelako, eta Rue Pierre-Curie izeneko kale berri bat irekitzekotan zenbiltzalako.[39][46] 1914an halaber, Parisko Unibertsitateko Radium Institutuko Curie Laborategiko zuzendari bezala izendatu zuten.[47] 1913an Polonia bisitatu zuen, eta Varsovian harrera ona izan arren, Errusiako agintariek baztertu egin zuten gehienbat. Hasi berria zen Institutuaren garapena gerrak eten egin zuen, eta ikertzaile gehienak Frantziako Armadarako deituak izan zirenean, 1919 arte ez zion berriro ekin jarduerari.[39][46][48]

Marie Curie X izpien ibilgailu mugikorrean.

Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerran, Curiek aitortu zuen zauritutako soldaduak hoberen zerbitzatzen zirela ebakuntza ahalik eta azkarren egiten bazitzaien.[49] Zirujauei laguntzeko, lehen lerroetatik gertu zentro erradiologikoen beharra ikusi zuen.[48] Erradiologia, anatomia eta automobilen mekanikaren azterketa azkar baten ondoren, X izpien ekipamendua, ibilgailu egokituak, sorgailu laguntzaileak eta erradiografia mugikorreko unitateak garatu zituen, “Curies txikiak” izenarekin ezagunak egin zirenak.[48] Gurutze Gorriaren Erradiologia Zerbitzuko zuzendari bilakatu zen, eta 1914ko amaieran Frantziako lehenengo erradiologia militarreko zentroa sortu zuen.[48] Hasieran mediku militar batek eta bere 17 urteko alaba Irènek lagunduta, Curiek gerraren lehen urtean 20 ibilgailu erradiologiko mugikor eta beste 200 kanpainako unitate erradiologiko instalatzea lortu zuen.[39] Geroago, beste emakume laguntzaile batzuk trebatzen hasi zen.[50]1916an, gidabaimena atera zuen, eta aldian-aldian joaten zen Irenekin x izpiak egitera landa-ospitaletara.[51]

1915ean, Curiek "radioa ematen" zuten orratzak ekoiztu zituen, radioak emandako kolorerik gabeko gas erradioaktiboa, gero radon bezala identifikatua, kutsatutako ehuna esterilizatzeko erabili ahal izateko.[50] Radioa gordeta zuen bere gramo bakarretik hornitu zuen. Kalkulatzen da milioitik gora soldadu zauritu tratatu zirela bere X izpien unitateekin.[11] [39]Zeregin horrekin lanpetuta, oso ikerketa zientifiko gutxi burutu zituen garai hartan.[39] Frantziako gerraren ahaleginari egindako ekarpen humanitarioak gorabehera, Curiek ez zuen sekula horren aitorpen formalik jaso Frantziako gobernuaren eskutik.[48]

Halaber, gerra hasi eta berehala Urrezko Nobel Sarien dominak gerrarako donazio bezala eman nahian saiatu zen, baina Frantziako Banku Nazionalak uko egin zion. Gerrako bonoak erosi zituen, bere Nobel Saria erabiliz.[50] Eta esan zuen: “Daukadan urre apurra emango dut, eta horri gehituko diiot domina zientifikoak, niretzako guztiz alferrak direnak. Beste zerbait dago: nagikeriagatik, nire bigarren Nobel sariaren dirua Stockholmen utzi nuen Suediako koroetan. Hori da daukagun zati nagusia. Hona ekarri nahiko nuke, eta gerra bonoetan inbertitu. Estatuak beharra du. Dena den, ez dut ilusiorik egiten, diru hori ziurrenik galduta egongo delako.”[49]

Era berean, Poloniako kausari laguntzeko Frantzian eratu ziren Poloniako batzordeetako kide ere izan zen.[52] Gerra ostean, bere gerraren inguruko esperientziak liburu baten laburbildu zituen, Erradiologia Gerran (1919).[50]

Meloney, Irene, Marie eta Eve Curie, 1921ean,

Gerraosteko urteak

1918ko azaroan, gerra amaitzean, Marie Curiek azkenean denbora zuen Radio Institutuko postuaren ardura hartzeko. Irène bere alaba laguntzaile lanetan aritu zen. Institutuak zailtasun ekonomikoak zituen, eta 1920ko hamarkadaren hasierara arte ez zen laguntza handirik sartu institutua garatzeko. Minbiziaren aurkako borrokarako radioaren propietate terapeutikoak aurkitu ondoren, radioak industrian gorakada izan zuen, eguneroko produktu askotan erabiliz, hala nola gaztetze-kremak, zigarroak, iratzargailuak, etab.

Radio Institutura ikasle eta fisikari ugarik jo zuten, batez ere atzerritarrak, eta horien artean emakume asko (Marguerite Perey Nobel sariduna bere laguntzailea izan zen), eta horrela emakumearen emantzipazioan laguntzen zuen Frantzian zein atzerrian.[53]

1920an, radioa aurkitu zuten 25. urteurrena zela eta, Frantziako gobernuak diru-laguntza bat ezarri zion. Horrelako sari bat hartzen lehena Louis Pasteur izan zen (1822-95).[39] 1921ean harrera arrakastatsua izan zuen Estatu Batuetan barrena joan zenean, radioa ikertzeko funtsak biltzeko. William Brown Meloney andreak, Curie elkarrizketatu ondoren, Marie Curie Radio Funtsa sortu zuen, eta dirua bildu zuen radioa erosteko, bere bidaia ezagutaraziz.[39][54]

1921ean, Warren G. Harding AEBetako presidenteak Etxe Zurian hartu zuen, Estatu Batuetan bildutako radio gramo bat aurkezteko, eta Lehen Damak goraipatu egin zuen adibide bezala, emakume profesional garailea izateaz gain emaztea ere izan zelako.[55][56] Bileraren aurretik, atzerrian zuen ospea gero eta handiagoa zela aitortuta eta jendaurrean janzteko Frantziar bereizgarri ofizialik ez zuelako, Frantziako gobernuak Ohorezko Legioa domina eman nahi izan zion, baina berak ez zuen onartu.[57] 1922an Frantziako Medikuntza Akademiako kide izendatu zuten.[39] Beste herrialde batzuetara ere bidaiatu zuen, jendaurrean agertuz eta Belgika, Brasil, Espainia eta Txekoslovakian hitzaldiak emanez.[58]

Curiek gidatuta, Institutuak beste lau Nobel Sari irabazi zituen, besteak beste, bere alaba Irène Joliot-Curie eta Frédéric Joliot-Curie suhiak.[59] Laborategia erradioaktibitate-ikerketako munduko lau nagusietako bat bihurtu zen, honakoak izanik besteak: Cavendish laborategia Ernest Rutherfordekin batera, Vienako Radio Ikerketa Institutua, Stefan Meyerekin; eta Kaiser Wilhelm Kimika Institutua Otto Hahn eta Lise Meitnerrekin.[59]

1922ko abuztuan Marie Curie Genevan sortu berria zen zen, Nazioarteko Lankidetza Intelektualaren Batzordeko kidea izan zen.[60][61] Batzordean 1934ra arte egon zen, eta koordinazio zientifikoan lagundu zuen beste ikerlari ospetsu batzuekin, hala nola Albert Einstein, Hendrik Lorentz eta Henri Bergson.[62] 1923an, bere senarraren biografia idatzi zuen, Pierre Curie izenekoa.[63] 1925ean Polonia bisitatu zuen, Varsoviako Radio Institutuaren oinarriak ezarri zituen zeremonia baten parte hartzeko.[39] Ameriketara egindako bigarren itzulian, 1929an, Varsoviako Erradio Instituturako radioa lortu zuen. Institutua 1932an inauguratu zen, bere ahizpa Bronisława zuzendaria zela.[39][59] Lan guzti horiek eta publizitatearen loturak, lan zientifikoengandik urrundu egin zuten ondoeza eraginen, baina baliabideak lortzeko balio izan zioten.[56] 1930ean, Pisu Atomikoen Nazioarteko Batzordean aukeratu zuten, eta hil arte bere zerbitzura egon zen.[64] 1931an, Curiek Edinburgoko Unibertsitateko Terapeutikako Cameron saria jaso zuen.[65]

Bere nortasun poloniarrari atxikimendua

Frantziara bertakotuta egon arren ezkontzarekin, Marie Skłodowska-Curiek (bi izenak erabili zituen) ez zuen inoiz galdu bere Poloniako identitatea. Era berean, alabei Poloniako hizkuntza irakatsi zien, eta Poloniara eraman zituen hainbat aldiz. Elementu kimikoaren polonio izena ere Marie Skłodowska-Curie aukeratu zuen, Poloniari egindako omenaldian.[66]

1935 estatua, Radium Institutuaren aurrean, Varsovian.

Heriotza

Curie 1934 hasieran joan zen azken aldiz Poloniara.[10][67] Hilabete batzuk geroago, 1934ko uztailaren 4an, Passyko Sancellemozeko erietxean zendu zen, anemia aplasiko baten ondorioz. Uste da erradiazioaren esposizio luzeetatik kutsatuta zegoela.[68][69]

Erradiazio ionizatzailearen eragin kaltegarriak ez ziren ezagutzen horretan lana egin zuen garaian. Izan ere, segurtasun neurriak garatu gabe zeuden oraindik.[67] Adibidez, isotopo erradioaktiboak zituzten saio-hodiak poltsikoetan gordetzen zituen,[70] eta bere mahaiko tiradera baten gordetzen zituen, substantziak iluntasunean ematen zuen argi urria nabarituz.[71] Bestalde, Curie babes ekipamendurik gabe egon zen X izpiekin lanean erradiologo bezala aritu zenean gerra garaian.[50] Erradiazioaren esposizioan hamarkadetan egoteak, gaixotasun kronikoak ekarri zizkion (kataratak eraginda ia itsutu arte), eta bere heriotza arte, ez zen inoiz konturatu erradiazioaren esposizioak zekarren osasun arriskuaz.[72]

Sceaux-eko hilerrian lurperatu zuten, Pierre senarrarekin batera.[39] Hirurogei urte geroago, 1995ean, izan zituzten lorpenen omenez, bien gorpuzkiak Pariseko Panteoira lekuz aldatu zuten. Lehen emakumea izan zen bere merezimenduengatik Panteoian sartzeko ohorea izan zuena.[60]

Kutsadura erradioaktiboen maila zela eta, 1890. hamarkadako dokumentuak aztertzeko arriskutsuegiak direla uste da, eta ezin dira manipulatu.[73] Bere sukaldaritza liburua ere oso erradioaktiboa da.[74] Dokumentu guztiak berunez forratutako kutxetan gordetzen dira, eta kontsultatu nahi dutenek babes-jantziak eraman behar dituzte.[74] Azken urtean, Erradioaktibitatea liburu baten lan egin zuen, eta hil ondoren 1935ean argitaratu zen.[67]

1935ean, Irène Joliot-Curie alaba nagusiak ere Kimikako Nobel saria jaso zuen, erradioaktibitate artifizialaren aurkikuntzarengatik. Bigarren alaba, Ève Denise Julie (1904-2007), pianista eta kazetaria izan zen. Bere amaren biografia bat idatzi zuen eta 1937an herrialde askotan argitaratu zen: Frantzia, Ingalaterra, Espainia, Estatu Batuak, Italia eta beste herrialde batzuetan.

Ondarea

Marie Curie eta Albert Einstein 1913an.

Eragin orokorra

Tadeusz Estreicher historialariak, Polski słownik biograficzny-n (1938), ziurtatzen du Curiren lanen alderdi fisikoak eta sozialak nabarmen lagundu dutela XX. eta XX. mendeetako munduaren garapenean.[7][75] Cornell Unibertsitateko L. Pearce Williams-ek honela dio: “Curietarren lanen emaitza oihartzun handia izan zuen, garaia markatuz. Radioaren erradioaktibitatea hain handia zen, ezin zela ezikusia izan. Bazirudien energia kontserbatzeko printzipioa gezurtatzen zuela, eta ondorioz fisikaren oinarriak berriro aztertzea behartu zuen. Maila esperimentalean, radioa aurkitzeak Ernest Rutherford bezalako ikerlariei erradioaktibitatearen-iturriak eskaini zizkieten, atomoaren egitura esploratu zezaten. Rutherfordek alfa erradiazioarekin izandako esperimentuen ondorioz, atomo nuklearra lehen aldiz postulatua zen. Medikuntzan, erradioaktibitateak minbizia arrakastaz erasotzeko bideak eskaintzen zituen.”[76]

Françoise Giroudek uste du Curietarren lanek fisikan eta kimikan finkatutako ideiak iraultzen lagundu bazuten, eragin berbera izan zutela gizartearen esparruan. Bere lorpen zientifikoetara ailegatzeko, Mariek oztopoak gainditu behar izan zituen, bere jaioterrian zein adopzioko herrialdean, emakumea zelako. Bere bizitzaren eta ibilbidearen alderdi hau Françoise Girouden “Marie Curie: A Life” liburuan ageri da, eta Marie Curieren feminista aitzindariaren rola azpimarratuz.[77]Polonian emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak Marie Curieren lana goraipatu arren, Natalie Stegmann historialariak ziurtatu du ez zuela talde horiekin konpromisorik hartu edo beren helburuak babestu.[78]

Estreicherrek dioenez, Zituen zintzotasunagatik eta bizimodu apalagatik ezaguna zen.[79] 1893an beka txiki bat jaso ondoren, 1897an itzuli  egin zuen, dirua irabazten hasi bezain laster. Lehen Nobel sariaren diru asko lagunei, familiakoei, ikasleei eta ikerlariei eman zien.[80] Ezohiko erabaki batean, Curiek nahita ez zuen radioa isolatzeko prozesua patentatu, komunitate zientifikoak oztoporik gabeko ikerketak egin ahal izateko. Nahiago zuen diru-opariak eta sariak bera lanean zebilen erakunde zientifikoei ematea, berari pertsonalki baino.[81] Berak eta bere senarrak sarri egiten zien uko sariei eta dominei, Ohorezko Legioarekin gertatu zen bezala.[82] Albert Einsteinek adierazi zuenez, ziurrenik ospearengatik ustel ez zitekeen pertsona bakarra izan zen.[83]

Ohore zientifikoak

Marie Curie Nobel Saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen, bi Nobel Sari irabazi zituen lehen pertsona, bi arlotan irabazi zuen emakume bakarra, eta zientzia anitzetan irabazi zuen pertsona bakarra.[84] Jaso zituen sarien artean, honakoak daude:

Irene eta Marie Curie laborategian lanean, 1925ean.

1893, Fisikako lizentziatura, promozioko lehen ikaslea.[85]

1894, Matematikako lizentziatura, promozioko bigarren ikaslea.[85]

1898, Marie eta Pierre Curie berresten dute Torioa erradioaktiboa dela. (90 zenbakia duen elementu kimikoa).[35]

1898, Polonioaren aurkikuntza argitaratzen dute (84 zenbakia duen elementu kimikoa).[35]

1898, Radioaren aurkikuntza argitaratzen dute. (88 zenbakia duen elementu kimikoa).[35]

1903, Fisikako Nobel saria,  Pierre senarrarekin eta Henri Becquerelekin partekatua.[35]

1903, Davy Medal, Pierre senarrarekin.[86]

1904, Matteuci domina Pierre senarrarekin.[86]

1907, Actonian Saria.[87]                  

1909, Elliott Cresson Domina.[87]

1911, Kimikako Nobel saria. Polonio eta radioaren isolamendua eta karakterizazioagatik.[88]

1914, Radioaren Institutua sortzen da (gaur egun Curie institutua dena) medikuntza, fisika, biologia eta kimika ikertzeko.[85]

1921, Franklin Medal, American Philosophical Society-ren eskutik.[89]

Marie Curiek 1898an bere senarrarekin eta haien kolaboratzailea Gustave Bémontekin [93] idatzi zuten artikulua  radioaren eta polonioaren aurkikuntzaren berri ematen, Kimikaren Amerikar Elkarteak emandako saria jaso zuen Pariseko ESPCIen 2015ean.[90]

96. zenbaki atomikoa zuen elementua curio izendatu zuten.[91] Hiru mineral erradioaktiboek Curie izena dute: curite, sklodowskite eta cuprosklodowskite.[92]

Omenaldiak izenari

Zientzialari ospetsuenetako bat bezala, Marie Curie ikono bat bihurtu da mundu zientifikoan, mundu osoko omenaldiak jasoz, baita pop kulturaren esparruan ere.[93] New Scientistek egindako 2009ko galdeketa baten, "zientziako emakume inspiratzaileena" izan zela bozkatu zuten. Curiek botoen ehuneko 25,1 jaso zituen, ia bikoiztuz bigarren postuan zegoen Rosalind Franklin (ehuneko 14,2).[94][95]

Poloniak eta Frantziak 2011 Marie Curieren urtea izendatu zuten, eta Nazio Batuek Kimikaren Nazioarteko Urtea izango zela adierazi zuten.[96]Europar Batasuneko Marie Skłodowska-Curie Actions beka programa, atzerriko herrialde batean lan egin nahi duten zientzialari gazteentzat da.[97]

Marie Curie erradioterapiaren onurak azaltzen sendagile eta erizain talde bati.

1995ean, Pariseko Panteoian egindako bere merituengatik hilobiratu zuten lehen emakumea izan zen.[60]  Curie (Ci sinboloa) erradioaktibitate unitate bat, bera eta Pierre senarraren omenez izendatzen da horrela (nahiz eta izenean adostu zuen batzordeak ez argi eta garbi utzi Pierre, Marie edo bien izenean izendatu zuten).[98]

Ohorezko gradu ugari jaso zituen mundu osoko unibertsitateetatik.[9] Polonian, ohorezko doktoregoak jaso zituen Lwów Politeknikan (1912),[99]  Poznań Unibertsitatean (1922), Krakówko Jagiellonian Unibertsitatean (1924), eta Varsoviako Politeknikoan (1926).[100]  1921ean, AEBetan Iota Sigma Pi emakume zientzialarien elkarteko kide egin zuten sari bezala.[101] 1924an Poloniako Kimika Elkartearen ohorezko kidea bilakatu zen.

Mundu osoko leku ugarik dute bere izena. Hamburgon, Alemanian, 1936an eraiki zen Nazio guztietako X izpien eta radioen martirien monumentuan idatzita dago.[102] 2007an, Pariseko metro geltoki bat izendatu zuten Curietar biak omentzeko.[93] Poloniako ikerketa nuklearreko erreaktoreari Maria izena jarri zioten.[103] 7000 Curie asteroideak ere bere izena du.[92] KLM konpainiako McDonnell Douglas MD-11 hegazkina (erregistroa PH-KCC) bere omenez dago izendatua.[104]

Sklodowska ilargi kraterrak izen hori darama bere memorian. ESP. 2020ko urtarrilean Satellogi-ek, bereizmen handiko Lurraren behaketa irudiak eta analitikak egiten dituen enpresak, ÑuSat motako mikro-satelite bati Marie Curie izena jarri zioten bere omenez.[105]

Erakunde ugarik ere bere  izena dute,[56] Curie bi institutuetatik hasita: Maria Skłodowska-Curie Onkologia Institutua, Varsovian, eta Institut Curie Parisen. Bera da 1944an sortutako Lublineko Maria Curie-Skłodowska Unibertsitatearen patroia, eta baita Pierre eta Marie dira Frantziako zientzia unibertsitate ospetsua den Curie Unibertsitatearena (Paris VI), Britainia Handian, gaixo terminalak zaintzeko Marie Curie Cancer Care antolatu zen.[106]

100 frankoko txanponaren altzealdea (1984an landua) Maria Skłodowska-Curieren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko.

Omenaldiak irudiari

Curieren irudia munduan zehar billeteetan, zigiluetan eta txanponetan ere agertu da. 1980ko hamarkada amaieran Poloniako 20.000 złotyko billetean agertu zen,[107] baita frantsesaren 500 frankoko azken billetean ere, euroak frankoa ordezkatu aurretik.[108] Curieren irudia beste hainbat lekuetako zigiluetan ageri izan da, hala nola Mali, Togo, Zambia eta Gineako Errepublika.[109]

2011n, Marie Curieren bigarren Nobel sariaren mendeurrena zela eta, mural alegoriko bat margotu zen Varsovia jaiotetxeko fatxadan.[10] Maria Skłodowska izeneko haurra irudikatu zuen, nagusitu zenean aurkitu zituen radioa eta polonioa irteten zirela eskuan zuen saio-hoditik. Halaber, 2011an Varsoviako Vistula ibaiaren gainean jaso zuten zubi berri bat bere omenez izendatu zuten.[110]

Marie Curie artean

"Madame Curie" ospatzen zuen instalazio artistikoak Jacobs Gallery-a bete zuen, San Diegoko Arte Garaikidearen Museoan.[111] Azaroaren 7an, Googlek bere jaiotzaren urteurrena ospatu zuen Google Doodle berezi batekin.[112] Abenduaren 10ean, New Yorkeko Zientzien Akademiak Marie Curien bigarren Nobel Sariaren mendeurrena ospatu zuen Suediako Madeleine printzesa bertan zegoela.[113]

Bi museo daude Marie Curie-ri eskainita. 1967an Maria Skłodowska-Curie Museoa zabaldu zen Varsoviako "Hiri Berrian", ulica Fretako (Freta kalea) bere jaiotetxean.[10] Bere Parisko laborategia Curie Museoa bezala gordetzen da, eta 1992tik irekita dago.[114]

Artelan ugarik bere antzekotasunera eginak daude. 1935ean, Michalina Mościcka Poloniako presidente Ignacy Mościckiren emazteak, Marie Curieren estatua bat inauguratu zuen Varsoviako Radium Institutuaren aurrean. 1944ko Bigarren Mundu Gerran, Varsoviako Altxamendua izan zenean alemaniar nazien okupazioaren aurka, monumentua fusilen tiroak hondatu zuten; gerra ostean zeuden bala-markak estatuan eta haren oinarrian bertan  uztea erabaki zen.[10] 1955ean, Jozef Mazurrek Marieren beirazko panel bat sortu zuen, Maria Skłodowska-Curie Domina, Buffalo Unibertsitatearen Poloniako gelan dagoena.[115]

Marie Curie antzerkian eta zinean

Marie Curie hainbat film biografikoren gaia izan da:

• Greer Garson eta Walter Pidgeon aktoreek osatutako Madame Curie filma 1943ko Oscar sarietarako izendatuta egon zen.[9]

1931, Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Batasuna.

• 1997an, Pierre eta Marie Curieri buruzko film frantses bat estreinatu zen, M. Schutzen esku-azpiak. Izen bereko antzezlan batetik moldatua izan zen. Filmean, Marie Curie Isabelle Huppertek antzeztu zuen.[116]

Marie Curie: ezagutzaren kemena Europako filma, nazioarteko kolborazioan sortua, eta 2016an estreinatu zen.[117]

Radioactive ('Erradioaktiboa') filma estreinatu zen 2019an.[118]

Curie Lawrence Aronovitchen 2013ko Suposizio faltsuak antzezlanaren gaia da. Bertan, beste hiru emakume zientzialariren mamuak bere bizitzako gertakariak behatzen dituzte.  Susia Marie Frontczakek ere erretratatu egin zuen Curie, bere Manya: Marie Curieren bizitzaren historia antzezlanean. Emakume bakarreko ikuskizuna zen, 2014an AEBetako 30 estatuetan eta bederatzi herrialdetan antzeztu zena.[119]

2019ko azaroan, Marie Curieren bizitza erdia antzezlana estreinatu zen New Yorkeko Minetta Lane antzokian, Curierek izan zuen adiskidetasuna matematikari-fisikari-asmatzaile zen Hertha Ayrton sufragistarekin azaltzen zuena (https://thehalflifeofmariecurie.com). Lauren Gundersonek idatzi zuen, Gaye Taylor Upchurchek zuzendu, eta Kate Mulgrew eta Francesca Fari[120]dany ziren aktoresak.

Biografiak

Hainbat biografia eskaini zaizkio, horien artean, 1938an bere alabak Ève Curiek argitaratu zuen, Curie Anderea. 1987an Françoise Giroudek Marie Curie: bizitza bat idatzi zuen. 2005ean Barbara Goldsmith-ek Genio obsesiboa Marie Curieren barne-mundua idatzi zuen.[121] Eta 2011n Lauren Rednissek  Erradioaktiboa: Marie eta Pierre Curie, amodioaren eta hautsaren ipuina argitaratu zuen.[122]

Argitalpenak (aukeraketa)

Liburuak

- 1910, Skłodowska-Curie, M. Traité de radioactivité. Bi ale (frantsesez). Paris: Gauthier-Villars. OCLC 2191426.

- 1921, Skłodowska-Curie, M.  La radiologie et la guerre (frantsesez). Paris: Librairie Félix Alcan. OCLC 8783347.

- 1923, Skłodowska-Curie, M.  Pierre Curie (frantsesez). París: Payot. OCLC 3022646.

- 1924, Skłodowska-Curie, M.  «Recueil des conférences-rapports de documentation sur la physique : L’Isotopie et les éléments isotopes». Journal de Physique (frantsesez) IX (2) (Paris: Blanchard in Komm). pp. 382-412. OCLC 162650959.

- 1933, Skłodowska-Curie, M.  Les rayons α, β, γ des corps radioactifs en relation avec la structure nucléaire (frantsesez). Paris: Hermann. OCLC 600589812.

- 1935, (Hil ostean),  Joliot-Curie, I; Joliot-Curie, JF, Radioactivité (frantsesez). Paris: Hermann. OCLC 3623999.

- 1954, (Hil ostean),  Joliot-Curie, I Prace Marii Skłodowskiej-Curie [Œuvres de Marie Skłodowska Curie] (polonieraz eta frantsesez). Varsovia. Państwowe Wydawn. Naukowe. OCLC 782530.

- 2004 [1959, hil ostean]. Autobiografia i wspomnienia o Piotrze Curie (polonieraz). Varsovia: Dom Wydawniczo-Promocyjny GAL. ISBN 978-83-921882-8-5. OCLC 750495927.

Aldizkari zientifikoetako artikuluak

- 1897, Skłodowska-Curie, M. «Propriétés magnétiques des aciers trempés». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Typographie Chamerot et Renouard) 125: 1165-1168. ISSN 0567-655X.

- 1898 urtarrila, Skłodowska-Curie, M. «Propriétés magnétiques des aciers trempés». Bulletin de la Societe d’Encouragement pour l’Industrie Nationale. Cinquième série (frantsesez) (Paris: Typographie Chamerot et Renouard) 3: 36-76. ISSN 0366-3191. OCLC 13463832.

- 1898 urtarrila, Skłodowska-Curie, M.,  Lippmann, G. «Rayons émis par les composés de l’uranium et du thorium». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences ( frantsesez) (Paris: Gauthier-Villars) 126 (1): 1101-1103. ISSN 0567-655X. OCLC 755721633.

- 1898 uztaila,  Skłodowska-Curie, M.,Curie, P; Becquerel, H , «Sur une substance nouvelle radio-active, contenue dans la pechblende». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Gauthier-Villars) 127 (3): 175-178. ISSN 0567-655X. OCLC 28555444.

- 1898 abendua, Skłodowska-Curie, M.,Curie, P; Bémont, G; Becquerel, H (diciembre de 1898). «Sur une nouvelle substance fortement radio-active contenue dans la pechblende». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Gauthier-Villars) 127 (26): 1215-1217. ISSN 0567-655X. OCLC 28555645.

- 1899 azaroa, Skłodowska-Curie, M.,. «Sur la radio-activité provoquée par les rayons de Becquerel». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Gauthier-Villars) 129 (11): 714-716. ISSN 0567-655X. OCLC 922932365.

- 1899 azaroa,  Skłodowska-Curie, M.,. «Effets chimiques produits par les rayons de Becquerel». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez ) (Paris: Gauthier-Villars) 129 (11): 823-825. ISSN 0567-655X. OCLC 922929798.

- 1900 urtarrila,  Skłodowska-Curie, M., «Sur la charge électrique des rayons déviables du radium». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez ) (Paris: Gauthier-Villars) 130 (1): 647-650. ISSN 0567-655X.

- 1900, Skłodowska-Curie, M., Curie, «Les nouvelles substances radioactives et les rayons qu’elles emettent». Rapports présentés au congrès International de Physique réuni à Paris en 1900 sous les auspices de la Société Française de Physique (frantsesez) (Paris: Gauthier-Villars) 3: 79-114. OCLC 16881169.

- 1902,  Skłodowska-Curie, M., «Sur les corps radioactifs». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez ) (Paris: Gauthier-Villars) 134 (2): 85-87. ISSN 0567-655X. OCLC 54279169.

- 1902, Skłodowska-Curie, M., Mascart, E, «Sur le poids atomique du radium». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez ) (Paris: Masson) 135 (7): 161-163. ISSN 0567-655X.

- 1906, Skłodowska-Curie, M., Curie, P,  «Sur la diminution de la radioactivité du polonium avec le temps». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 142 (9): 273-276. ISSN 0567-655X.

- 1907, Skłodowska-Curie, M., «Sur le poids atomique du radium». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 145 (2): 422-425. ISSN 0567-655X. OCLC 75533761.

-1907, Skłodowska-Curie, M., «Action de la pesanteur sur le dépôt de la radioactivité induite». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Pars: Masson) 145 (2): 477-480. ISSN 0567-655X.

- 1908, Skłodowska-Curie, M.,Gleditsch, E., «Action de l’émanation du radium sur les solutions de sels de cuivre». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 147 (8): 345-349. ISSN 0567-655X.

- 1910, Skłodowska-Curie, M., Debierne, A-L. , «Sur le radium métallique». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 151 (15): 523-525. ISSN 0567-655X.

- 1913, Skłodowska-Curie, M., Kamerlingh Onnes, H., «The radiation of radium at the temperature of liquid hydrogen». Proceedings of the Royal Netherlands Academy of Arts and Sciences (ingelesez) (Ámsterdam: Koninklijke Nederlandse Akademie van Wetenschappen/Noord-Hollandsche Uitgeversmaatschappij) 15 (2): 1406-1430. ISSN 0370-0348.

- 1930, Skłodowska-Curie, M., Cotelle, S., «Sur la vie moyenne de l’ionium». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 190 (22): 1289-1292. ISSN 0567-655X.

- 1930, Skłodowska-Curie, M., Fournier, G., «Sur une relation entre la constante de désintégration des radioéléments émettant des rayons et leur capacité de filiation». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 191 (23): 326-329. ISSN 0567-655X.

- 1930,  Skłodowska-Curie, M., «Sur la relation entre l’émission de rayons de long parcours et de rayons». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 191 (191): 1055-1058. ISSN 0567-655X.

- 1931. Skłodowska-Curie, M., Aminyu Rosenblum, S., «Spectre magnétique des rayons du dépôt actif de l’actinon». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 193 (1): 33-35. ISSN 0567-655X.

- 1932,  Skłodowska-Curie, M., Aminyu Rosenblum, S., «Sur la structure fine du spectre magnétique des rayons du radioactinium». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 194 (7): 1232-1235. ISSN 0567-655X.

- 1933,  Skłodowska-Curie, M., Aminyu Rosenblum, S., «Sur la structure fine du spectre magnétique des rayons du radioactinium et de ses dérivés». Comptes rendus hebdomadaires des séances de l’Académie des sciences (frantsesez) (Paris: Masson) 196 (19): 1598-1600. ISSN 0567-655X.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Des Jardins, Julie. (2011). "Madame Curie's Passion". Smithsonian Magazine.
  2. (Ingelesez) Her 1911 Nobel Prize in Chemistry was granted to "Marie Sklodowska Curie". File:Marie Skłodowska-Curie's Nobel Prize in Chemistry 1911.jpg..
  3. a b (Ingelesez) Goldsmith, Barbara. (2005). Obsessive Genius: The Inner World of Marie Curie. W.. W. Norton & Company, p. 149 or. ISBN 978-0-393-05137-7..
  4. (Ingelesez) "The Discovery of Radioactivity". Berkeley Lab. Archived from the original on 1 November 2015. "The term radioactivity was actually coined by Marie Curie […].".
  5. (Ingelesez) "Marie Curie and the radioactivity, The 1903 Nobel Prize in Physics". nobelprize.org.
  6. (Ingelesez) "The Genius of Marie Curie: The Woman Who Lit Up the World". YouTuben, BBC dokumentala..
  7. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad (Polonieraz) Estreicher, Tadeusz. (1938). "Curie, Maria ze Skłodowskich". Polski słownik biograficzny, vol. 4 (in Polish), p. 111 or..
  8. (Ingelesez) Craig, Nelson. (2014). The Age of Radiance: The Epic Rise and Dramatic Fall of the Atomic Era. Simon & Schuster, p. 18 or. ISBN 978-1-4516-6045-6..
  9. a b c d e f g h i j k (Ingelesez) "Marie Curie – Polish Girlhood (1867–1891) Part 1". American Institute of Physics.
  10. a b c d e f g h i j k l (Polonieraz) Wierzewski, Wojciech A.. (21 June 2008.). "Mazowieckie korzenie Marii" [Maria's Mazowsze Roots]. Gwiazda Polarna, 100 (13): 16–17 or..
  11. a b c d e (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). Marie Curie. New American Library, p. 12 or. ISBN 978-0-00-211539-1..
  12. (Ingelesez) Czesław, Miłosz. (1983). The History of Polish Literature. University of California Press, p. 291 or. ISBN 978-0-520-04477-7..
  13. (Ingelesez) Barker, Dan. (2011). The Good Atheist: Living a Purpose-Filled Life Without God. Ulysses Press, p. 171 or. ISBN 978-1-56975-846-5..
  14. (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). "Marie Curie. Unusually at such an early age, she became what T.H. Huxley had just invented a word for: agnostic.". New American Library, p. 6 or. ISBN 978-0-00-211539-1..
  15. a b c (Ingelesez) Marie Curie – Polish Girlhood (1867–1891) Part 2". American Institute of Physics.
  16. (Ingelesez) Marie Curie – Polish Girlhood (1867–1891) Part 1". American Institute of Physics.
  17. a b c d e f g h i (Ingelesez) "Marie Curie – Student in Paris (1891–1897) Part 1". American Institute of Physics.
  18. (Ingelesez) Williams, L. Pearce. (1986). "Curie, Pierre and Marie". Encyclopedia Americana, vol. 8.. Danbury, Connecticut: Grolier, Inc, p. 331 or..
  19. (Ingelesez) "Marie Curie".. Les Actus DN..
  20. a b c d e f g (Ingelesez) Marie Curie – Research Breakthroughs (1807–1904) Part 1". American Institute of Physics.
  21. a b c d e f g h i (Ingelesez) "Marie Curie – Research Breakthroughs (1807–1904) Part 2". American Institute of Physics.
  22. (Ingelesez) "Marie Curie – Student in Paris (1891–1897) Part 2". American Institute of Physics.
  23. (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). Marie Curie. New American Library, pp. 63–64 or. ISBN 978-0-00-211539-1. Archived from the original on 11 June 2016. Retrieved 15 March 2016..
  24. (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). Marie Curie. New American Library, p. 64 or. ISBN 978-0-00-211539-1..
  25. a b c d (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). Marie Curie. New American Library, pp. 64–65 or. ISBN 978-0-00-211539-1..
  26. (Ingelesez) "The Discovery of Radioactivity". Lawrence Berkeley National Laboratory.
  27. (Ingelesez) Williams, L. Pearce. (1986). "Curie, Pierre and Marie". Encyclopedia Americana, vol. 8. Danbury, Connecticut: Grolier, Inc, pp. 331–332 or..
  28. (Ingelesez) "Marie Sklodowska Curie". Encyclopedia of World Biography, 2nd ed., vol. 4. Detroit, Gale, pp. 339–41 or..
  29. a b c (Ingelesez) "Marie Curie – Research Breakthroughs (1807–1904) Part 3". American Institute of Physics.
  30. a b (Ingelesez) Quinn, Susan. (1996). Marie Curie: A Life. Da Capo Press, pp. 176, 203 or. ISBN 978-0-201-88794-5..
  31. (Ingelesez) Mould, R. F.. (1998). "The discovery of radium in 1898 by Maria Sklodowska-Curie (1867–1934) and Pierre Curie (1859–1906) with commentary on their life and times". The British Journal of Radiology 71 (852): 1229–54 ISBN doi:10.1259/bjr.71.852.10318996. PMID 10318996..
  32. a b c (Ingelesez) Marie Curie – Recognition and Disappointment (1903–1905) Part 1". American Institute of Physics.
  33. a b c d e f g (Ingelesez) "Marie Curie – Recognition and Disappointment (1903–1905) Part 2". American Institute of Physics.
  34. (Frantsesez) Langevin-Joliot, Hélène. (2011). Marie Curie et ses filles: Lettres. Pygmalion.
  35. a b c d e f g h i (Polonieraz) Estreicher, Tadeusz. (1938). "Curie, Maria ze Skłodowskich". Polski słownik biograficzny, vol. 4 (in Polish), p. 112 or..
  36. (Ingelesez) "Prof. Curie killed in a Paris street" (PDF). The New York Times.
  37. a b (Ingelesez) "Marie Curie – Tragedy and Adjustment (1906–1910) Part 1". American Institute of Physics.
  38. a b c (Ingelesez) "Marie Curie – Tragedy and Adjustment (1906–1910) Part 2". American Institute of Physics.
  39. a b c d e f g h i j k l m n (Polonieraz) Estreicher, Tadeusz. (1938). "Curie, Maria ze Skłodowskich". Polski słownik biograficzny, vol. 4 (in Polish), p. 113 or..
  40. a b c d e (Ingelesez) "Marie Curie – Scandal and Recovery (1910–1913) Part 1". American Institute of Physics.
  41. (Ingelesez) Goldsmith, Barbara. (2005). Obsessive Genius: The Inner World of Marie Curie. W. W. Norton & Company, pp. 170–71 or. ISBN 978-0-393-05137-7..
  42. (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). Marie Curie. New American Library, pp. 44, 90 or. ISBN 978-0-00-211539-1..
  43. (Ingelesez) Goldsmith, Barbara. (2005). Obsessive Genius: The Inner World of Marie Curie. W. W. Norton & Company, pp. 165–76 or. ISBN 978-0-393-05137-7..
  44. (Polonieraz) Wierzewski, Wojciech A.. (2008). "Mazowieckie korzenie Marii" [Maria's Mazowsze Roots]. Gwiazda Polarna. 100 (13). , pp. 16–17 or..
  45. (Ingelesez) Marie Curie – Scandal and Recovery (1910–1913) Part 2". American Institute of Physics.
  46. a b c (Ingelesez) "Marie Curie – Scandal and Recovery (1910–1913) Part 2". American Institute of Physics.
  47. (Ingelesez) "Marie Curie-biographical". Nobel Prize.org..
  48. a b c d e (Ingelesez) "Marie Curie – War Duty (1914–1919) Part 1".. American Institute of Physics.
  49. a b (Ingelesez) Coppes-Zantinga, Coppes, A. R., M. J.. (1998). Marie Curie's contributions to radiology during World War I. Med. Pediatr. Oncol., 31. , pp. 541–543 or. ISBN [[Special:BookSources/doi:10.1002/(SICI)1096-911X(199812)31:6<541|doi:10.1002/(SICI)1096-911X(199812)31:6<541]]..
  50. a b c d e (Ingelesez) "Marie Curie – War Duty (1914–1919) Part 2".. American Institute of Physics.
  51. (Frantsesez) Jacquemond, Louis-Pascal. (2014). Irène Joliot-Curie: Biographie. Odile Jacob, p. 48 or..
  52. (Polonieraz) Śladkowski, Wiesław. (1980). Emigracja polska we Francji 1871–1918 (in Polish).. Wydawnictwo Lubelskie, p. 274 or. ISBN 978-83-222-0147-3..
  53. (Frantsesez) Pigeard-Micault, Natalie. (2013). Les femmes du laboratoire de Marie Curie (Biographie). Paris, Éd. Glyphe, p. 297 or. ISBN 978-2-358-15111-5..
  54. (Ingelesez) Lewicki, Ann M.. (2002). "Marie Sklodowska Curie in America, 1921". Radiology 223 (2), pp. 299–303 or. ISBN doi:10.1148/radiol.2232011319. PMID 11997527..
  55. (Ingelesez) Des Jardins, Julie. (2011). "Madame Curie's Passion". Smithsonian Magazine.
  56. a b c (Ingelesez) "Marie Curie – The Radium Institute (1919–1934) Part 1". American Institute of Physics.
  57. (Ingelesez) Pasachoff, Naomi. (1996). Marie Curie:And the Science of Radioactivity. Oxford University Press, p. 93 or. ISBN 978-0-19-509214-1..
  58. (Polonieraz) Zwoliński, Zbigniew. (2012). "Science in Poland – Maria Sklodowska-Curie". Uniwersytet im. Adama Mickiewicza w Poznaniu.
  59. a b c (Ingelesez) "Marie Curie – The Radium Institute (1919–1934) Part 2". American Institute of Physics.
  60. a b c (Ingelesez) "Marie Curie Enshrined in Pantheon". New York Times.
  61. (Italieraz) Grandjean, Martin. (2017). "Analisi e visualizzazioni delle reti in storia. L'esempio della cooperazione intellettuale della Società delle Nazioni". Memoria e Ricerca (2), pp. 371–393 or. ISBN doi:10.14647/87204..
  62. (Frantsesez) Grandjean, Martin. (2018). Les réseaux de la coopération intellectuelle. La Société des Nations comme actrice des échanges scientifiques et culturels dans l'entre-deux-guerres. Lausanne: Université de Lausanne, pp. 303-305 or..
  63. (Ingelesez) "Marie Curie and Her Legend". American Institute of Physics.
  64. (Ingelesez) Holden, Norman E.. (2004). "Atomic Weights and the International Committee: A Historical Review". Chemistry International.
  65. (Ingelesez) "Maria Skłodowska-Curie". Europeana Exhibitions.
  66. (Ingelesez) Goldsmith, Barbara. (2005). Obsessive Genius: The Inner World of Marie Curie. W. W. Norton & Company, p. 149 or. ISBN 978-0-393-05137-7..
  67. a b c (Ingelesez) Marie Curie – The Radium Institute (1919–1934) Part 3". American Institute of Physics.
  68. (Frantsesez) Perret, Didier. (2012). « Marie Curie est-elle morte à cause de son exposition à la radioactivité ? ». .
  69. (Ingelesez) Rollyson, Carl. (2004). Marie Curie: Honesty In Science. iUniverse, p. x. or. ISBN 978-0-595-34059-0..
  70. (Ingelesez) Shipman, Wilson, Todd, James, Jerry D., Aaron. (2012). An Introduction to Physical Science. Cengage Learning, p. 263 or. ISBN 978-1-133-10409-4..
  71. (Ingelesez) Blom, Philipp. (2008). "1903: A Strange Luminescence". The Vertigo Years: Europe, 1900–1914. Basic Books, p. 76 or. ISBN 978-0-465-01116-2..
  72. (Ingelesez) Grady, Denise. (1998). A Glow in the Dark, and a Lesson in Scientific Peril. The New York Times.
  73. (Ingelesez) Clark, Adam. (2017). "Marie Curie's century-old radioactive notebook still requires lead box". Estes.
  74. a b (Ingelesez) Bryson, Bill. (2012). A Short History of Nearly Everything. Random House Digital, Inc, p. 74 or. ISBN 978-0-385-67450-8..
  75. (Polonieraz) Tadeusz. (1938)., p. 114 or..
  76. (Ingelesez) L. Pearce, Williams. (1986). "Curie, Pierre and Marie". Encyclopedia Americana, vol. 8. Danbury, Connecticut: Grolier, Inc, p. 332 or..
  77. Wierzewski. (2008)., pp. 16,17 or..
  78. (Alemanez) Stegmann, Natalie. (2007). «Marie Curie: Eine Naturwissenschaftlerin im Dickicht historischer Möglichkeiten». Lundt, Bea; Völkel, Bärbel, eds. Outfit und Coming-out: Geschlechterwelten zwischen Mode, Labor und Strich. Historische Geschlechterforschung und Didaktik I. Hamburgo, pp. 37-74 or. ISBN 3-8258-0491-7. OCLC 184701786..
  79. Wierzewski. (2008)., p.112 or..
  80. Wierzewski. (2008)., pp.16,17 or..
  81. (Ingelesez) Reid, Robert William. (1974). Marie Curie. New American Library, p. 265 or. ISBN 978-0-00-211539-1..
  82. Tadeusz. (1938)., p.114 or..
  83. Wierzewski. (2008)., pp.16-17 or..
  84. (Ingelesez) "Nobel Prize Facts". Nobelprize.org.
  85. a b c (Polonieraz) Zwoliński, Zbigniew. (2012). "Science in Poland – Maria Sklodowska-Curie". Uniwersytet im. Adama Mickiewicza w Poznaniu..
  86. a b (Ingelesez) Curie, Sheean, Eve, Vincent. (1999). madame Curie: A Biography. Turtleback Books, p. 389 or. ISBN 978-0-613-18127-3..
  87. a b (Ingelesez) "Franklin Laureate Database". The Franklin Institute Awards. The Franklin Institute.
  88. Wierzewski. (2008)., pp. 16-17 or..
  89. (Ingelesez) "Minutes". Proc. Am. Philos. Soc. 60 (4): iii–xxiv ISBN JSTOR 984523..
  90. (Ingelesez) "2015 Awardees". American Chemical Society, Division of the History of Chemistry. University of Illinois at Urbana-Champaign School of Chemical Sciences.
  91. (Ingelesez) "Curium". Chemistry in its element. Royal Society of Chemistrgy.
  92. a b (Ingelesez) Borzendowski, Janice. (2009). Sterling Biographies: Marie Curie: Mother of Modern Physics. Sterling Publishing Company, Inc., p. 37 or. ISBN 978-1-4027-5318-3..
  93. a b (Ingelesez) Borzendowski, Janice. (2009). Sterling Biographies: Marie Curie: Mother of Modern Physics. Sterling Publishing Company, Inc, p. 36 or. ISBN 978-1-4027-5318-3..
  94. (Ingelesez) "Most inspirational woman scientist revealed". Newscientist.com.
  95. (Ingelesez) "Marie Curie voted greatest female scientist". The Daily Telegraph. London.
  96. (Ingelesez) "2011 – The Year of Marie Skłodowska-Curie". Cosmopolitanreview.com.
  97. (Ingelesez) "Marie Curie Actions" (PDF). European Commission, p. 5 or..
  98. (Ingelesez) Frame, Paul W.. (1996). "How the Curie Came to Be". Oak Ridge Associated Universities.
  99. (Ingelesez) "Coventry professor's honorary degree takes him in footsteps of Marie Curie". Birmingham Press.
  100. (Ingelesez) "2011 – The Year of Marie Skłodowska-Curie".. Cosmopolitanreview.com. 3 July 2011.
  101. (Ingelesez) "Professional Awards". Iota Stigma Pi: National Honor Society for Women in Chemistry.
  102. (Ingelesez) "Museum of Modern Imaging". .
  103. (Ingelesez) "IEA – reaktor Maria". Institute of Atomic Energy, Poland.
  104. (Ingelesez) "Picture of the McDonnell Douglas MD-11 aircraft". Airliners.net.
  105. (Ingelesez) "China lofts 4 satellites into orbit with its second launch of 2020". space.com.
  106. (Ingelesez) Marie Curie (charity). Charity Commission. ISBN 207994..
  107. (Ingelesez) Council of Scientific & Industrial Research. Science reporter. Council of Scientific & Industrial Research, p. 117 or..
  108. (Ingelesez) Letcher, Piers. (2003). Eccentric France. Bradt Travel Guides, p. 59 or. ISBN 978-1-84162-068-8..
  109. (Ingelesez) Main, Douglas. (2014). "This Famous Image Of Marie Curie Isn't Marie Curie". Popular Science www.popsci.com.
  110. (Polonieraz) "Most Marii Skłodowskiej-Curie, Polska". Vistal Gdynia. www.vistal.pl..
  111. (Ingelesez) Chute, James. (2011). "Video artist Steinkamp's flowery 'Madame Curie' is challenging, and stunning". signonsandiego.com.
  112. (Ingelesez) "Marie Curie's 144th Birthday Anniversary". DoodleToday.com.
  113. (Ingelesez) "Princess Madeleine attends celebrations to mark anniversary of Marie Curie's second Nobel Prize". Sveriges Kungahus.
  114. (Ingelesez) "Curie museum | Institut Curie". Curie, Institut.
  115. (Ingelesez) "Marie Curie Medallion Returns to UB Polish Collection By Way of eBay". News Center, University of Buffalo.
  116. (Ingelesez) "Les-Palmes-de-M-Schutz (1997)". Movies. New York Times.
  117. Marie Curie In IMDB. .
  118. "Radioactive" In IMDB. .
  119. (Ingelesez) Main, Douglas. (2014). "This Famous Image Of Marie Curie Isn't Marie Curie". Popular Science www.popsci.com.
  120. (Ingelesez) Borzendowski. (2009)., p. 37 or..
  121. (Ingelesez) 2011 – The Year of Marie Skłodowska-Curie". Cosmopolitanreview.com..
  122. (Ingelesez) "Radioactive: Marie and Pierre Curie, a Tale of Love and Fallout". Cosmopolitanreview.com.

Kanpo estekak