Jump to content

«Uholde»: berrikuspenen arteko aldeak

2.957 bytes added ,  Duela 6 hilabete
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
 
[[Legedi]]ak aurrerapen handia egin du, eraikuntzak debekatuz 100 urteko [[itzulera-denbora]]n urpean gera daitezkeen eremuetan. Kartografia zabalari esker, arrisku-eremuak zein diren jakin ahal izan da, ondoren lursailetan eragin ahal izateko.
 
===Arrisku kudeaketa===
 
[[Unesco]]ren arabera<ref>Flood Risk Management: A Strategic Approach. [[Unesco]], 2013</ref><ref name=Ura>{{erreferentzia
|izenburua=UHOLDE-ARRISKUA KUDEATZEKO PLANA 2015-2021
|url=https://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/informacion/docu_plan_gestion_riesgo_inund/eu_def/adjuntos/20151223/PGRI_DHC_ORIENTAL_2016_ED%2020_2016_eu.pdf
|egilea=
|argitaletxea=[[Ura agentzia]]
|data=2016
|sartze-data=2021-3-11
|formatua=pdf
}}</ref>, uholde-arriskuaren kudeaketaren funtsezko bederatzi erregela jasotzen dira. Hauek dira: *Babes absolutua ezinezkoa dela onartzea eta plangintza istripuak kontuan hartuta egitea. Onartu beharra dago errore gradu bat ia saihetsezina dela, eta horregatik azpimarratzen da lehengoratze ahalmena hobetu behar dela.
*Uholde batzuk nahita bultzatzea. Uholdeek eta [[uholde-lautada|uholde lautadek]] [[nekazaritza]]rako lursail emankorrak eta ingurumenaren aldetik balio handikoak sortzen dituzte. Ibaiari lekua emateak egoera onean mantentzen ditu [[ekosistema]]k eta beste gune batzuetako uholde posibilitatea murrizten du.
*Arriskuak eta ziurgabetasunak ulertzea erabakiak hartzeko oinarria izatea. Arrisku murriztuen, bultzatutako aukeren eta horiek lortzeko behar diren baliabideen arteko oreka esplizitu bat ezinbestekoa da uholde-arriskua kudeatzeko. Datuen eta ereduen barruko ziurgabetasuna era esplizituan aitortu behar da.
*Etorkizuna iraganarekiko bestelakoa izango dela kontuan hartzea. Bihar-etziko aldaketek ([[klima]], gizartea, egoera estrukturala eta bestelakoak) eragin erabatekoa izan dezakete uholde-arriskuan. Egokitzapen estrategiak garatzeak aukera ematen die kudeatzaileei errealitateak eboluzionatu ahala erantzuteko, etorkizuneko errealitateari.
*Erantzun multzo bat inplementatzea eta neurri bakarrean ez oinarritzea. Kudeaketa integratuak ekintza kopururik handiena kontuan hartzea eskatzen du. Horrek barruan hartzen ditu uholdeen probabilitatea gutxitzeko neurriak eta ondorioak (esposizioa eta kalteberatasuna) murrizteko neurriak.
*Baliabide mugatuak arriskua gutxitzeko modu efiziente eta egokian erabiltzea. Erabiltzen diren baliabideak arriskua murriztearekin eta ingurumen, ekonomia eta gizarte aukeren sustapenarekin izan behar dute zerikusia. Ez lirateke erabili behar babes-estandar orokortu eta unibertsalak.
*Gobernu eta ekintza ardurekin argia izatea. Gobernuek, enpresek, erkidegoek eta gizakiek parte-hartzaile aktiboak izan behar dute, erantzukizuna elkarrekin hartuaz eta lankidetza esparru argi batean finantzak euskarritzen lagunduaz.
*Arriskua eta ziurgabetasuna zabal eta eraginkor jakinaraztea. Arriskuak modu eraginkorrean adieraziz gero hobeto prestatuta egon daiteke eta, behar izanez gero, [[arintze neurri]]etarako laguntza bermatzen da.
*Tokiko [[ingurumen]]a islatu eta uholdeetarako plangintza beste plangintza prozesu batzuekin integratzea. Kokaleku baterako hautatu den estrategiak aurre egin behar dien arrisku espezifikoak islatuko ditu.
 
==Munduan==