4.535
edits
t (176.12.81.214 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.) Etiketa: lehengoratzea |
No edit summary |
||
{{Wikipedia1000}}
{{politika aurkibidea}}'''Alderdi politikoa''' [[Ideologia|ideologiaz]] eta helburuz kideko diren pertsonek osatzen duten erakundea da. Alderdi politikoa erakunde politiko egonkor eta iraunkorra da, eta bere helburuak lortzeko, [[Botere politiko|aginte politikoaz]] baliatzen da, [[Alderdi-aniztasun|alderdi anitzeko demokrazietan]], [[Hauteskunde|hauteskundeetan]] lortutako ordezkarien bidez.
Alderdi politikoek sistema [[Partitokrazia|partitokratikoetan]] herritarren esku-hartze politikoa bideratzeko helburua dute. Alderdi bakoitzak bere ideologia du, [[ekonomia]], [[Gizarte|gizartea]], [[hezkuntza]] eta hainbat arlori buruzko bere iritzia eta interesak ditu.
Gaur ezagutzen diren moduan, alderdi politikoak [[XIX. mende|XIX. mendean]] sortu ziren, [[Herritarren esku-hartze|herritarren esku-hartzea]] eta [[ordezkaritzako demokrazia]] garatzearekin batera.
Alderdi politikoak honako modu honetan jarduten dute agintea eskuratzeko:
* Herritarrek hauteskundeetan agintean esku hartzeko ordezkariak bozkatzen dituzte.
* Hauteskundeen aurretik [[Hauteskunde-kanpaina|kanpaina]] bat egiten da. Bertan, alderdi bakoitzak bere egitasmo politikoa azaltzen die herritarrei, agintea lortzen badute zer ekintza egingo dituzten agertzeko.
* Ondoren, herritarrek alderdi politiko horien artean egokien irizten diotenari boza ematen diote.
* Bozen arabera sortzen dira [[Parlamentu|ordezkarien ganberak]] eta gehiengoa lortu duen alderdiak agintea eskuratzen du, bakarrik edo beste hautagaitza batzuekin bat eginez. Alderdiak, beraz, teorikoki aginte politikoaren eta biztanleen bitartekoak dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Alderdi politikoak – Infogunea|hizkuntza=eu|url=https://info.ikasgune.com/eu/alderdi-politikoak/|sartze-data=2021-03-12}}</ref>
== Erreferentziak ==
<references />
== Ikus, gainera ==
* [[Zerrenda:Euskal Herriko alderdi politikoak]]
== Kanpo
{{autoritate kontrola}}
|
edits