Ebanjelio apokrifoak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa: 9. lerroa:


== Testuak ==
== Testuak ==
Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek. Gehienek Jesusen, batez ere haurtzaroa, eta apostoluen hitzak eta gertakizunak jasotzen dituzte. Asko galdu egin dira edo zatiak bakarrik gordetzen dira. Hona hemen abidide gutxi batzuk:
Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek. Gehienek Jesusen, batez ere haurtzaroa, eta apostoluen hitzak eta gertakizunak jasotzen dituzte.<ref>http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=2108&pb=0023&number=011&egilea=ALONSO%20Juan%20Carlos%20&izenburua=Nazareteko%20Jesus%20&urtea=1989%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=baino&aurreratua=false</ref> Asko galdu egin dira edo zatiak bakarrik gordetzen dira. Hona hemen abidide gutxi batzuk:
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:2; column-count:2;">
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:2; column-count:2;">
*''San Pauloren ebanjelioa''
*''San Pauloren ebanjelioa''

19:06, 13 martxoa 2021ko berrikusketa

Ebanjelio apokrifoak
Jatorria
Ezaugarriak
Nag Hammadiko eskuizkribuak. Hemen Joanen ebanjelio apokrifoaren baukaera ondoren Tomasen ebanjelioaren hasiera dator.

Ebanjelio apokrifoak kristautasunaren antzinako testuak dira, Ebanjelioen garaikideak edo ondorengoak, non Jesus Nazaretekoaren bizitza eta gertaerak jasotzen ziren baina Elizak ez zizkien benekotasuna aitortzen. Elizaren arabera testu horiek ez zuten Jaungoikoaren «benetako» hitza jasotzen eta ez zuten ere Espiritu Santuaren inspirazioa izan. Ondorioz, testu horiek ez dira Itun Berrian jasotzen, Elizak kanonikotzat ez ditu onartu.[1] Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek.

Origenes Alexandriakoak zera idatzi zuen: «Elizak lau ebanjelio ditu; hereseek, aldiz, asko».

Ezaugarriak

Apokrifo hitzak "ezkutuko" esan nahi zuen hasieran: Jesusek bere ikasleetakoren bati emandako irakaspen sekretua adierazten zuen, alegia. Errebelazio pribatu eta gorde gisa aurkezten zaizkigu, hain zuzen ere, ebanjelio gnostikoak, Egiptoko basamortu azpian bi mila urtez gorderik egon direnak. Gero, ordea, eliza nagusiek liturgian erabiltzen zituzten "idazki sakratuen" zerrendan sartzen ez zirenak "faltsu" eta "heretiko" zirela adierazteko erabili zen apokrifo hitza. Nolanahi ere, lehen mendeetako kristautasunaren aniztasun harrigarriaren lekuko dira. Jesus historikoari buruz, ia ez dute erakusten ebanjelio "kanonikoek" erakusten ez duten ezer. Hala ere, lehen kristau elkarteen teologia eta antolaera nolakoak ziren adierazten dute oso ondo. Halaber, benetako perla literarioak eta espiritualak ere badira tartean.[2][3]

Testuak

Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek. Gehienek Jesusen, batez ere haurtzaroa, eta apostoluen hitzak eta gertakizunak jasotzen dituzte.[4] Asko galdu egin dira edo zatiak bakarrik gordetzen dira. Hona hemen abidide gutxi batzuk:

  • San Pauloren ebanjelioa
  • San Joanen ebanjelioa
  • San Pedroren ebanjelioa
  • Maria Magdalenaren ebanjelioa
  • Judasen ebanjelioa
  • Jose arotzaren historia
  • Liber de Infantia Salvatoris
  • Markosen ebanjelio sekretua
  • Salbatzailaren mendekuaren ebanjelioa
  • San Pauloren eginak
  • San Joanen eginak
  • San Pedroren eginak

Santo Tomasen ebanjelioa

Garrantzitsuena Santo Tomasen izenean datorrena Goi Egiptoko hilobi batean aurkitu zen. Eskuizkribua bat zetorren IV. mendeko idazki gnostiko batzuekin, baina hau askoz lehenago idatzia zen. Kopto sahidiarrera egindako itzulpena edo egokitzapena da. Santo Tomasen Ebanjelioak ehun eta hamalau «esaera» dakartza, asko Itun Berritik hitzez hitz hartuak, denak Jesusen ahoan jarriak. Izaera gnostiko nabaria dario Ebanjelio honi, eta garrantzi handia du Lehen Elizako heresia hori ezagutzeko.[5]

Euskaratutako testuak

Ebanjelio apokrifoak izenburupean 2008an, "Erlijioen jakinduria" bilduman, Ibaizabak argitaletxeak edizio bat prestatu zuen (ISBN: 978-84-8394-223-9). Egile desberdinek hartu zuten parte edizioan: Iñaki Ugalde (itzultzailea), Ramon Irizar (itzultzailea eta sarreraren egilea), Jose Javier Pardo (testuen aukeratzailea), Joxe Arregi (laguntzialea), Juan Carlos Landa (diseinatzailea).[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak