Edukira joan

«Bright Young People»: berrikuspenen arteko aldeak

(Orri berria: «'''Bright Young People''' edo '''Bright Young Things''' ({{lang-eu|Gazte argiak}}) prentsa britainiarrak Londresko 1920ko Hamarkada Zoriontsuaren (''Roaring Twenties'') a...»)
 
 
== Testuingurua ==
Gerra bukatu berriak gizartearen ohiturak eta antolaketa aldatu zuenzituen. Gerran gizon asko zendu ziren, bestetik; hortaz, miloi bat emakume gehiago zegoen. Emakumeak jada ez ziren berehala ezkontzen eta askeago izateko borondatea zuten. Gatazkan parte hartu zuten herrialdeatan hedonismoarekin lotutako fenomeno desberdinak eman ziren, nolabait galdutako urteak berreskuratzeko asmoz:
*Erresuma Batuan: AEBetako kultura kontsumista erabat errotu zen gazteen artean, eta modernitate horren abangoardian emakumeak kokatu ziren. Sufragistek bozkatzeko eskubide partziala lortu zuten, eta antisorgailuak zabaltzen hasi ziren. Gerrako ahaleginaren ondorioz, emakumeek independentzia handiagoa lortu zuten.
*Parisen, gazte estatubatuar asko Frantziako hiriburura joan ziren, gau giroko festa basatiek erakarrita. Haiekin kontsumismoa eta hedonismoa zabaldu zen.
*Berlin munduko sexu hiriburua zen garai hartan. Eskaintza oso zabala zen: kabaretak, aldizkari erotikoak, topaketetarako klubak. Kaleak lesbianen gizarte klubez, trabestien saloiz eta prostituzio etxez josita zeuden.
 
== Gazte distiratsu batzuk ==
60.300

edits