Irlandako Armada Errepublikazalea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Kamiruaga wikilariak «Irlandako Armada Errepublikarra» orria «Irlandako Armada Errepublikazalea» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

21:30, 17 martxoa 2021ko berrikusketa

IRA "Zaharraren" Tipperaryko 3. Brigadaren 2. Zutabe Mugikorraren kideak Irlandako Independentzia Gerran zehar, 1921. urtea. Gainontzeko irlandar talde errepublikar paramilitar guztiek beren buruak jatorrizko talde honen ondorengotzat jo eta "Irlandako Armada Errepublikarra" direla aldarrikatzen dute.

Irlandako Armada Errepublikarra edota IRA, irlanderaz: Óglaigh na hÉireann eta ingelesez: Irish Republican Army, XX. eta XXI. mendeetan Erresuma Batutik aske den Irlandako Errepublika bat lortzeko helburuz irlandar errepublikanismoren barnean dauden hainbat talde paramilitarrek jasotako izendapena da.

Jatorrizko erakundea 1917an Irlandar Boluntarioak, Irlandako Armada Hiritarra eta beste zenbait talde armatu errepublikarren kideen elkarketatik sortu zen, horietako batzuk 1916ko Pazko matxinadan erakunde horien eskutik parte hartu zuten eta beste batzuk Lehen Mundu Gerran Britainiar Armadako soldadu gisa borrokatuz eskarmentu militarra bereganatu eta desertatu ostean erakundera elkartu ziren, ironikoki Irlandako Independentzia Gerran Britainiar Armada beraren aurka borrokatzeko.

IRA eta bere eszisioen genealogia

Kanpo estekak