Kalitatearen kudeaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robot: Cambios triviales
22. lerroa: 22. lerroa:


8) '''Erantzunkizun soziala''': Erakundeak gizartearen beharrak eta arazoak (sozialak, ingurugiro arlokoak, ekonomikoak, etab.)ulertzen ditu eta hauek hobetzeko jarduerak antolatzen ditu.
8) '''Erantzunkizun soziala''': Erakundeak gizartearen beharrak eta arazoak (sozialak, ingurugiro arlokoak, ekonomikoak, etab.)ulertzen ditu eta hauek hobetzeko jarduerak antolatzen ditu.







[[Kategoria:Ekonomia]]
[[Kategoria:Ekonomia]]

15:28, 25 iraila 2008ko berrikusketa

Erabateko Kalitatearen Kudeaketa (EK) erakundeen kudeaketa eremu guztietan kalitatearen kontzientzia txertatzen duen estrategia da.

EKren helburua bezeroaren asebetetzea da, pertsonen parte hartzea bultzatuz eta erakundearen prozesu guztien etengabeko hobekuntzaren bidez emaitza bikainak lortzeko helburuarekin.


Erabateko Kalitatea, filosofia bezala, ondorengo 8 printzipioetan oinarritzen da:


1) Emaitzekiko orientabidea: Erakundeak zer lortu nahi den zehazten du eta aldiro neurketak egiten ditu emaitzak lortu dituen ala ez jakiteko.

2) Bezeroarekiko orientabidea: Erakundeak interes-talde edo bezero guztiak asebetetzea du helburu eta kudeaketa osoa honen arabera antolatu du.

3) Buruzagitza eta koherentzia emaitzetan: Lidergoak argi eduki behar ditu erakundearen ikusmira eta ikuspegia eta hartutako erabakiak hauekin koherenteak izan behar dute.

4) Prozesuen eta gertakarien bidezko kudeaketa: Prozesuen bidezko kudeaketa sistema bat ezarrita dago eta erabakiak gertakari eta emaitza objektiboen arabera hartzen dira.

5) Pertsonak garatu eta inplikatzea: Erakundeko pertsona guztiek pertsonalki garatzeko eta kudeaketan parte hartzeko aukera dute.

6) Etengabeko ikaskuntza, berrikuntza eta hobekuntza: Erakundea bere kudeaketa jardueretan etengabe hobetuz doa, akatsetatik ikasiz eta lorpenak orokortuz.

7) Itunen garapena: Erakundeak bere interes-taldeei balio gehiago emateko lagungarri izan ditzakeen beste erakundeak bilatu eta hauekin elkarkidetza itunak ezartzen ditu, hobekuntzarako iturri bihurtzen direlarik.

8) Erantzunkizun soziala: Erakundeak gizartearen beharrak eta arazoak (sozialak, ingurugiro arlokoak, ekonomikoak, etab.)ulertzen ditu eta hauek hobetzeko jarduerak antolatzen ditu.