Alderdi Laborista (Norvegia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
t Kamiruaga wikilariak «Norvegiako Alderdi Laborista» orria «Alderdi Langiletiarra (Norvegia)» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik
(Ez dago alderik)

15:44, 27 martxoa 2021ko berrikusketa

Arbeiderpartiet
Idazkari nagusiaJens Stoltenberg
Sorrera1887
Egoitza nagusiaOslo
Ideologia politikoaSozialdemokrata, Sozialismo demokratikoa
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Sozialista, Internazional Sozialista
www.arbeiderpartiet.no

Alderdi Laborista edo Alderdi Langiletiarra[1] (norvegieraz: Arbeiderpartiet) Norvegiako alderdi politiko sozialdemokrata da. Egun, koalizio gobernuko alderdi handiena da, eta bere buruzagia, Jens Stoltenberg, Norvegiako lehen ministroa da.

Tradizionalki, sozialdemokraziaren printzipioei lotua, 1930eko hamarkadatik aurrera "guztiontzako lanpostuak" izan da bere lelo garrantzitsuena. Ongizate-estatu sendoa bultzatu nahi du, zerga tasa altuetan oinarrituta. Azken 20-30 urteotan, dena den, estatuaren zenbait enpresa pribatizatzearen aldeko jarrera ere erakutsi izan du, baita pixkanaka zergak murriztekoa ere. 1980tik aurrera, bereziki Gro Harlem Brundtlanden gidaritzapean, alderdia eskuineratzen joan zen, alderdi kontserbadoreengana ihes zihoazen boto-emaileak mantentzeko asmoz.

1887an sortua, apurka-apurka hazten joan da 1927an Norvegiako alderdi bozkatuena bihurtu arte (gaur egunera arte gorde duen postua). 1945 eta 1961 bitartean gehiengo absolutua izan zuen parlamentuan (Stortinget). Horrela, 1935etik gaur arte, hamasei urteko epea kenduta (1963ko iraila, 1965-1971, 1972-1973, 1981-1986, 1989-1990, 1997-2000 eta 2001-2005) Norvegiako lehen ministro guztiak Alderdi Laboristako kide izan dira. Agintean egon den urte guztietan, gainera, bakarrik gobernatu izan du, 1945eko tarte labur bat (Bigarren Mundu Gerraren osteko egoera kudeatzen hasteko) eta 2005etik honakoa izan ezin. Azken horretan, Zentroko Alderdiarekin eta Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin gobernatu du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Norvegieraz [bokmål]) Arbeiderpartiet - Orrialde ofiziala.
  • (Ingelesez) [1] - Alderdiari buruzko informazioa, ingelesez.