Alderdi Laborista (Norvegia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Theklan wikilariak «Alderdi Langiletiarra (Norvegia)» orria «Alderdi Laborista (Norvegia)» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

18:30, 8 apirila 2021ko berrikusketa

Alderdi Langiletiarra
Arbeidarpartiet
Idazkari nagusiaJens Stoltenberg
Sorrera1887
Egoitza nagusiaOslo
Ideologia politikoaSozialdemokrata
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Sozialista
Internazional Sozialista
www.arbeiderpartiet.no

Alderdi Langiletiarra (norvegieraz: Arbeidarpartiet) Norvegiako alderdi politiko sozialdemokrata da. Egun, koalizio-gobernuko alderdi handiena da, eta bere buruzagia, Jens Stoltenberg, Norvegiako lehen ministroa da.

Tradizionalki, sozialdemokraziaren oinarriei lotua, 1930eko hamarkadatik aurrera "guztiontzako languneak" izan da bere lelo garrantzitsuena. Ongizate-estatu sendoa bultzatu nahi du, zerga-tasa garaietan oinarrituta. Azken 20-30 urteotan, dena dela, estatuaren zenbait enpresa pribatu bihurtzearen aldeko jarrera ere erakutsi izan du, baita pixkanaka zergak murriztekoa ere. 1980tik aurrera, bereziki Gro Harlem Brundtlanden gidaritzapean, alderdia eskuindartuz joan zen, alderdi kontserbadoreengana ihes zihoazen boto-emaileak atxikitzeko asmoz.

Alderdi Langiletiarraren egoitza.

1887an sortua, apurka-apurka hazi zen, 1927an Norvegiako alderdi bozkatuena bihurtu arte (gaur egunera arte gorde duen tokia). 1945 eta 1961 bitartean, gehiengo osoa izan zuen parlamentuan (Stortinget). Horrela, 1935etik gaur arte, hamasei urtetako epea kenduta (1963ko iraila, 1965-1971, 1972-1973, 1981-1986, 1989-1990, 1997-2000 eta 2001-2005) Norvegiako lehen ministro guztiak Alderdi Langiletiarreko kide izan dira. Agintean egon den urte guztietan, gainera, bakarrik jaurri izan du, 1945eko tarte labur bat (Bigarren Mundu Gerraren osteko egoera kudeatzen hasteko) eta 2005etik honakoa izan ezik. Azken horretan, Zentroko Alderdiarekin eta Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin jaurri du.

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

  • (Norvegieraz [bokmål]) Arbeidarpartiet - Webgune ofiziala.
  • (Ingelesez) [1] - Alderdiari buruzko informazioa, ingelesez.