Mikel Zarate: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Biografia: Ofiziala hitza zuzendu
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t Testua antolatu eta erreferentzia tokiz aldatu
14. lerroa: 14. lerroa:
Bizkaiko [[Elizbarruti|Elizbarrutiak]] Derioko Seminarioa ikastetxe arrunt bat bihurtzea erabaki zuenean, irakasle bezala aritzeko proposamena egin zion 1969an
Bizkaiko [[Elizbarruti|Elizbarrutiak]] Derioko Seminarioa ikastetxe arrunt bat bihurtzea erabaki zuenean, irakasle bezala aritzeko proposamena egin zion 1969an


Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren, [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko Unibertsitatean]] Filologia erromanikoak ikasten zituen artean, [[euskara]] irakasteko hainbat material eta idazki sortzen hasi zen, [[Derio]]ko apaizgaitegian klaseak emateko; baita Derioko Udako Ikastaroetan ere (gerora [[Labayru Fundazioa|Labayru Ikastegia]] izendatu zena).
Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren, [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko Unibertsitatean]] Filologia erromanikoak ikasten zituen artean, [[euskara]] irakasteko hainbat material eta idazki sortzen hasi zen, [[Derio]]ko apaizgaitegian klaseak emateko; baita Derioko Udako Ikastaroetan ere (gerora [[Labayru Fundazioa|Labayru Ikastegia]] izendatu zena). <ref>{{Erreferentzia|izenburua=ZINEBI62 Mikel Zarate Bihotz Zabaleko AMESLARIA|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=ezL8R278eks|sartze-data=2021-04-10}}</ref>


==== Hizkuntza Eskola Ofizialean eta Unibertsitatean irakasle ====
==== Hizkuntza Eskolan eta Unibertsitatean irakasle ====
1975ean Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskarazko klaseak emateaz gain irakurgaiak eta material sortzen aritu zen. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=ZINEBI62 Mikel Zarate Bihotz Zabaleko AMESLARIA|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=ezL8R278eks|sartze-data=2021-04-10}}</ref>
1975ean Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskarazko klaseak emateaz gain irakurgaiak eta material sortzen aritu zen.


1978an [[Deustuko Unibertsitatea]]n Euskal [[Filologia|Filologiako]] karreran, [[Euskal literatura|Euskal Literatura]] ikasgaia ematen hasi zen, zendu arte.
1978an [[Deustuko Unibertsitatea]]n Euskal [[Filologia|Filologiako]] karreran, [[Euskal literatura|Euskal Literatura]] ikasgaia ematen hasi zen, zendu arte.

19:15, 10 apirila 2021ko berrikusketa

Mikel Zarate

Bizitza
JaiotzaLezama1933ko martxoaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLezama1979ko apirilaren 10a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, idazlea eta unibertsitateko irakaslea

Inguma: mikel-zarate-lejarraga-1933-1979 Literaturaren Zubitegia: 241

Mikel Zarate Lejarraga (Lezama, Bizkaia, 1933ko martxoaren 6a - Lezama, Bizkaia, 1979ko apirilaren 10a) euskal idazlea eta apaiz katolikoa izan zen.

Biografia

Lezamako Larretzalde baserrian jaio bazen ere, umetan Garaioltza auzoko Lejarrene baserrira bizitzen joan zen, bere familiarekin.

Gaztaroan bere aitarekin lanean hasi eta aparejadore ikasketak egiten aritu zen, 1954an Derioko Seminariora joan eta apaiz ikasketak egitea erabaki zuen arte; besteak beste, Xabier Amuriza izan zuen ikaskide garai haietan.

Abadea eta irakaslea

1964ko Ekainaren 24an abadetu egin zen, eta Gereako parrokiara destinatu zuten, Mallabiako auzko txiki batera, Oiz mendiaren magalean.

Bizkaiko Elizbarrutiak Derioko Seminarioa ikastetxe arrunt bat bihurtzea erabaki zuenean, irakasle bezala aritzeko proposamena egin zion 1969an

Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren, Deustuko Unibertsitatean Filologia erromanikoak ikasten zituen artean, euskara irakasteko hainbat material eta idazki sortzen hasi zen, Derioko apaizgaitegian klaseak emateko; baita Derioko Udako Ikastaroetan ere (gerora Labayru Ikastegia izendatu zena). [1]

Hizkuntza Eskolan eta Unibertsitatean irakasle

1975ean Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskarazko klaseak emateaz gain irakurgaiak eta material sortzen aritu zen.

1978an Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako karreran, Euskal Literatura ikasgaia ematen hasi zen, zendu arte.

Idazle oparoa

Karmel eta Anaitasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Hauek izan ziren haren obra nagusiak: Bizkaiko euskal idazleak (1970); Haurgintza minetan (1972), eleberria; Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975); Influencias del vascuence en el habla castellana (1975); Higidura berdez (1975), olerki bilduma; Euskal deklinabidea (1976); Euskal Literatura (1977), bi liburuki; Euskal Ortografia (1978); eta Bizipenen bultzadaz (1978) eta Utopiaren fantasian (1982), olerkiak.

1979an bat-batean hil zen Lezamako Lejarrene baserrian, 46 urte besterik ez zituelarik.

1991ean Haurgintza minetan argitaratu gabe utzi zuen eleberria plazaratu zen.

Lanak

Narrazioa

Nobela

Saiakera

Poesia

Gramatika

Kanpo loturak

Erreferentziak

Bibliografia

  1. ZINEBI62 Mikel Zarate Bihotz Zabaleko AMESLARIA. (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).