Txikipedia:Pinotxo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa: 11. lerroa:


[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Haur eta Gazte Literatura]]
[[Kategoria:Txikipedia:Haur eta gazte literatura]]

19:21, 10 apirila 2021ko berrikusketa

Liburuaren 1902ko edizio bat.

Pinotxo haurrentzako ipuin famatu bateko fikziozko pertsonaia bat da. Istorioan, txotxongilo bat da, eta sudurra hazten zaio gezur bat esaten duen bakoitzean.

Carlo Lorenzini izeneko kazetari italiar batek idatzi zuen Pinotxori buruzko liburua, baina Carlo Collodi ezizenarekin argitaratu zuen. Liburuaren izenburua, berez, “Pinotxoren abenturak: txotxongilo baten istorioa” da. 1881ean agertu zen lehenengoz, umeentzako aldizkari italiar batean. Pinotxoren istorioa atalka argitaratu zen, aldizkariko hainbat zenbakitan. Liburu bezala 1883an argitaratu zen.

Pinotxoren istorioa Geppetto izeneko zurgin batekin hasten da. Gepettok seme bat egiteko gogoa zuen eta, horregatik, egurrezko txotxongilo bat egin zuen. Pinotxo deitu zion. Pinotxok, halako batean, Gepettoren ametsa betetzen du: egiazko ume bat bihurtzen da. Pinotxok benetako ume batek bezala jokatzen du. Ikusmin handia du, eta erabaki txarrak hartu ohi ditu. Pinotxok pertsonaia askorekin egiten du topo, eta arazoak ekartzen dizkiote batzuetan. Gezurrak esaten dituenean, sudurra luzatzen zaio. Egia esaten duenean, sudurra tamaina normalera itzultzen zaio. Pinotxok Geppetto zaintzen ikasten duenean, maitagarri batek bere nahia ematen dio: benetako haurra izatea.

Euskarazko itzulpena

Agustina Pontestak ekarri zuen euskarara 1987an, eta Elkarrek argitaratu zuen itzulpena; beranduago, 2011n, Galtzagorri Elkarteak Pontestarenean oinarritutako beste itzulpen bat argitaratu zuen, gaur egungo euskarara egokitua.