Moderna COVID-19 txertoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Sarrera sortu
(Ez dago alderik)

11:34, 12 apirila 2021ko berrikusketa

Moderna COVID-19 txertoa (bestela ere mRNA-1273 deitua) COVID-19aren kontrako txerto bat da, erakunde hauek egina: Alergien eta Gaixotasun Infekziosoen Institutu Nazionala, Ikerketa eta Garapen Biomediko Aurreratuko Agintaritza (biak AEBetako erakundeak) eta Moderna enpresa. Muskulu barneko injekzio baten bidez aplikatzen da, bi ziztada emanez, lau hilabeteko tartearekin.

2020ko abenduaren 18an Moderna COVID-19 txertoak AEBetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioaren (FDA) larrialdiko erabilera-baimena jaso zuen. Bost egun geroago, antzeko baimena jaso zuen, Kanadan erabiltzeko. 2021eko urtarrilaren 6an, Sendagaien Europako Agentziak baimendu zuen txerto hau, berau “segurua” eta “eraginkorra” zela esanez.

Diseinua

2020ko urtarrilean, Modernak iragarri zuen RNA txerto bat garatuko zuela, MRNA-1273 izenekoa, SARS-CoV-2 birusarekiko immunitatea garatzeko, beste enpresa batzuekin lehian: Gilead Sciences, Vaxart, Inovio Pharmaceuticals eta Novavax.

Modernaren teknologia oinarritzen da RNA mezularian, baina modRNA nukleotidoek modifikatua (mRNA-1273 deitzen zaie). SARS-CoV-2 birusarekiko immunitatea eragiten du SARS-CoV-2 horren S proteina kodifikatuz.

Eraginkortasuna

Txertoaren efikazia ebidentziak lehen dosia hartu eta bi astera hasten dira. Eraginkortasun gorena immunizazio osoarekin lortzen da, bigarren dosia hartu eta bi astera: % 94,1.

Beraz, eraginkortasunari dagokionez, Modernaren eta Pfizer-BioNTech enpresaren txertoak maila berdintsuan dabiltza.

Fabrikazioa

Modernoa, neurri handi batean, kontratu bidezko fabrikazio-erakundeen mende dago txertoak fabrikatzeko prozesua zabaltzeko. Modernak Lonza Group kontratatu du bere txertoa Portsmouth (New Hampshire) eta Visp (Suitza) herrialdeetan dituen instalazioetan egiteko. Bestalde, CordenPharmako beharrezko eszipiente lipidikoak erosten ari da. Bialak betetzeko eta ontziratzeko, Modernak kontratuak egin ditu Catalentekin Estatu Batuetan eta Rovi laborategiekin, Espainian.

Biltegiratzea

Modernaren COVID-19 txertoa biltegiratzeko nahikoa da 2ºCko hozkailu mediku estandar bat (gogoan izan BNT162 txertoa biltegiratu behar dela -70ºCko tenperaturan). Horrek posible egiten du errazago eramatea leku gehiagotara, izozkailu bereziak ez dauzkatenak.

Erreferentziak