Ahalmen pasibo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
82. lerroa: 82. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
<references />

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}

[[Kategoria:Zuzenbide zibila]]
[[Kategoria:Zuzenbide terminologia]]

00:17, 13 apirila 2021ko berrikusketa

Ahalmen pasiboa edo ahalmen juridikoa harreman juridikoek sortzen dituzten eskubide eta oblig'azioak izateko gaitasuna da. Espainiako Kode Zibileko 20. artikuluak dioenez, pertsona kontsideratuko da jaiotako umea, jaio eta denbora gutxira hiltzen bada ere, eta Espainiako Erregistro Zibilean inskribatu ahal izango da. Beraz, ahalmen pasibo hau, pertsona (fisikoa nahiz juridikoa) eratzen den une beretik sortzen da, hau da, aski da pertsona jaiotzea ahalmen juridiko hau izateko.

Nahiz eta pertsonek jaio eta berehala gaitasun berezirik ez izan, gutxienez zibilki babestuta egongo dira eta interes eta eskubide batzuk izango dituzte. Beraz, ahalmen pasiboa pertsona guztiek subjektu juridiko hutsa izateagatik duten ahalmena da eskubide eta obligazioak edukitzeko. Hori horrela, pertsona bat ez bada gai bere eskubideak kudeatzeko, legezko ordezkari bat izendatuko zaio.[1]

Nasciturus eta concepturus-a

Haur jaioberrietaz hitz egitean, esan beharra dago ume jaioberri batek ez duela nahikoa adimen inolako erabakirik hartzeko eta orokorrean, ezer egiteko. Hala ere, Espainiako Kode Zibilak hau zehazten du 30. artikuluan:

Nortasuna bizirik jaiotzean eskuratzen da, umekia amaren sabeletik erabat kanpo dagoen unetik.[2]

Beraz, berdin da umea gaixorik dagoen ala jaio eta gutxira hiltzen den, pertsona izango da, eta une horretatik aurrera gaitasun juridikoa (=nortasun juridikoa) izango du. Zer esan nahi du horrek? Eskubide eta betebehar batzuen titular dela, baina ez du jarduteko gaitasunik izango, hau da, ezingo du titulartasun hori erabili.

Hala ere, esan bezala, gaitasun juridikoa eskuratzen dute, eta horrek jaiotzarekin interes batzuk ematen die. Horien artean, babestuak, zainduak, elikatuak izateko eskubidea izango dute. Pertsona bezala, ahalmen pasibo hori izango dute eta horrenbestez, zaintza eskubide orokor batzuk izango dituzte.

Baina zer gertatzen da jaiotzeko bidean dagoen haurrarekin, nasciturus-arekin, alegia? Historikoki, betidanik egon da nasciturusaren eskubide mailaren inguruko gatazka bat, baina gaur egun, aurretik esan dugunez, oraindik jaio ez denez, Zuzenbideak ez du pertsona kontsideratuko, eta ez du ahalmen pasiborik izango, hau da, oraindik ez da izango eskubide eta obligazioen egozpen puntu. Horrela, orain dela gutxira arte, jaiogabearen eskubideak babesteko, ez zegoen haurdunaldia eteteko eskubiderik, arrazoi hauek salbu: amaren osasuna edo bizia, umearen bizitza-kalitatea edo amaren duintasuna.

Gaur egun, berriz, akatasun osoa eskaintzen zaie emakumeei, haurdunaldiko lehenengo 14 asteetan, nahi izanez gero, hura eteteko. Umekiak ez dauka bizitzeko oinarrizko eskubiderik, bai, ordea, ordenamenduaren babesa. Beraz, pisu handiagoa ematen zaio amaren erabaki libreari, umekiari zor zaion babesaren aurrean.

Hala eta guztiz ere, Zuzenbideak nolabaiteko babesa ematen dio Nasciturusari, nahiz eta pertsona ez kontsideratu: Oinordetza-eskubidea aitortzen dio. Hori horrela, haur horrek, jaiotakoan, eskubide eta obligazio horiek jasoko ditu nahiz eta bere gurasoak... hilda egon, bere onura eta interesak babesten direlako. Alegia; norbaitek bere testamentuko eskubideak onartzen badizkio jaiogabeari (hil egiten bada eta oinordekotzat izendatu), nahiz eta jaiotzeko dagoen umeak nortasun juridikorik ez izan, herentzia hori jasotzeko eskubidea du. Hau da, bere onerako diren eskubideak eskuratzeko ahalmena ematen du Espainiako Kode Zibileko 29.artikuluak:

Jaiotzak nortasuna dakar; baina ernaldua jaiotzat jotzen da, mesedegarri zaizkion ondore guztietarako, ernaldu hori jaio bada hurrengo artikuluak adierazten dituen baldintzetan.[3]

Beraz, nahiz eta Nasciturus-a pertsona ez izan, jaiotakoan, atzeraeraginez jasoko ditu eskubideak, eta jaio bitartean, arduradun batek kudeatuko ditu.

Antzeko zerbait gertatzen da sortzeko dagoen haur-proiektuarekin, Concepturus-arekin, alegia. Kasu honetan, Zuzenbideak 3 aukera eskaintzen ditu:

  • Fideikomisioan, oraindik sortzeko daudenen aldeko ondasun-erreserbak egin daitezke.
  • Baldintzapeko oinordetza onartzen da.
  • Itzultze-klausuladun dohaintzak onartzen dira.

Ahalmen pasiboa eta pertsonaltasuna

Esan daiteke, ahalmen pasiboa pertsonatasunaren gutxieneko ondorioa dela. Subjektu juridikoa izateak dakarren muina da eta pertsona bezala ikusia izateko, eskubideak eta interesak izateko eta gizatalde batean kokatua izateko eskubidea ematen digu. Beraz, arrazoi ezberdinengatik subjektu bati ez balitzaio ahalmen pasiboa aitortuko, ez litzateke zuzenbidean petsonatzat hartuko. Ahalmen juridikorik gabe ez dago pertsona juridikorik, baina ahalmenak ez du pertsona eratzen. Izan ere, pertsona jaiotzak edo erroldatzeak eratzen du eta behin eratuta, automatikoki ondorioztatuko zaio zuzenbidean eragina izateko ahalmena. Subjektuak ez duenez ezer egin behar, ahalmen pasiboa deitzen zaio eta ezin da ez ukatu ezta zatitu ere.

Hala eta guztiz ere, pertsona fisiko batek pertsonaltasuna noiz lortzen duen inguruko aldaketa bat egon da Espainiako Kode Zibilean. Espainiako Erregistro Zibilari buruzko 20/2011 Legeko Azken Xedapenetatik Hirugarrenak erreformatu zuen Espainiako Kode Zibileko 30. artikulua. Honek, zera zioen:

“Ondore zibiletarako, fetua jaiotzat joko da, baldin eta giza itxura badu eta hogeita lau orduz amaren sabeletik oso-osorik askatuta bizi bada.”

Artikulu hori erreformatu ondoren, horrela gelditu da gure ordenamenduan:

“Nortasuna bizirik jaiotzen den unean lortzen da, amaren bularra erabat askatzen denean.”

Beraz, aurreko egoeran, Zuzenbideak jaioberria ez zuen pertsona kontsideratzen, hau da, ez zion ahalmen pasiboa aitortzen, honek, bizirik, 24 ordu igaro arte, betiere giza itxura zuelarik. Artikulu honek eztabaida sortu zuen, giza itxura duen jaioberri bat pertsona kontsideratzeagatik, eta giza itxura duen beste jaioberri bat ez, ordea.. Horrez gain, egoera horrek ezegonkortasuna sustatzen zuen, aurretik aipatutako Oinordetza-eskubidearen bitartez eskubide eta obligazioak jasotzeko.

Gaur egun, aldiz, umea jaiotzen den momentuan, honek, pertsona egoera eskuratuko du Zuzenbidearentzat ere, nahiz eta jaio eta denbora gutxira hil. Horregatik diogu, gaur egun, ahalmen pasiboa jaiotzeagatik lortzen dugula, existitzeagatik, eta gutxieneko babesa dela zuzenbidearen aldetik, interes minimo batzuk errespetatzen dizkiolako jaioberriari.

Ahalmen pasiboari harreman juridikoetarako ahalmena ere deitzen zaio, hau da, zuzenbidean eraginda izateko ahalmen pasiboa. Transakzio, negozio eta harreman juridiko guztietan, eskubide eta obligazioak aurkitzen ditugu bi pertsonen artean. Adibidez, dohaintzak eta jaraunspenak. Horrelako kasuetan, pertsonak ondasun batzuk jasotzen ditu, ez du ezer berezirik egin behar, emandakoa jaso eta onartu bakarrik egin beharko du. Pertsonak ezin badu onartu, ordezkari batek onartuko ditu bere izenean.

Ahalmen pasiboaren eta aktiboaren arteko desberdintasunak

Ahalmen pasiboa, pertsona izateagatik, existitzeagatik lortzen dugun gutxieneko ahalmena da. Honi esker eskubide eta obligazioen titular izan gaitezke. Gutxieneko interes batzuk juridikoki babestuta egotea bilatuko da ahalmen honekin.

Aipagarria da, ahalmen pasiboa estatikoa dela, mundu guztiak duena, baina inoiz aldatzen ez dena.

Ahalmen aktiboa, aldiz, ahalmen pasiboari esker aitortu zaizkigun eskubide eta obligazio horiek jarduteko/ekiteko eta trafiko juridikoan gaitasun osoz aritzeko ahalmena da. Horrela, gure ekintzen bitartez, eskubide eta obligazio gehiagoren titular bihurtu gaitezke (Jabetza berria eskuratzea, adibidez). Baina, gure ekintzen erantzule izango gara ere (sortzen ditugun kalte eta delituen erantzule izango gara).

Beraz, gauza bat da zerbaiten titularra izatea (gaitasun juridikoa edo ahalmen pasiboa) eta beste bat, titulartasun hori erabiltzeko gaitasuna edukitzea (jarduteko gaitasuna edo ahalmen aktiboa).

Ahalmen pasiboa guztiontzat berdina da, baina ahalmen aktiboa ez. Ahalmen aktiboa eskuratzeko bi gauza behar dira (pertsona fisikoen kasuan):

  • Adina: jarduteko gaitasun osoa 18 urterekin eskuratzen da iuris tantumaren arabera, hala ere, ordura arte pixkanaka eskuratzen joaten da. Iuris tantum presuntzio bat da, zeinaren arabera zer edo zer onartuko den (adibidez, kasu honetan, presuntzioa izango da 18 urterekin jarduteko gaitasuna eskuratzen dutela pertsona fisikoek). Baina posible izango da kontrakoa frogatzea (gure adibidean, pertsona jakin batek, nahi eta 18 urte izan, arrazoi jakin batzuengatik ez lukeela jarduteko gaitasun osoa eskuratu beharko).
  • Gaitasun naturala: pertsona negozioen esanahia ulertzeko eta bere ondorioak zein diren jakiteko gai izan behar da. Hori adinaren bidez frogatzen da. Gaitasun naturalik ez badu, iuris et de iure aplikatzen da; ez da kontrako frogarik onartzen.

Pertsona juridikoen kasuan, berriz, ahalmen aktibo hau izateko helburuarekin sortzen dira, trafiko juridikoan aritzeko. Izan ere, erakunde hauek sortzen diren momentu berdinean, ahalmen pasiboa eta ahalmen aktiboa aitortuko zaie, pertsona fisikoetan ez bezala.

Gaur egungo gure ordenamenduan ez da aurreikusten egoerarik non pertsona bati zeharo kentzen zaion ahalmen aktiboa. Beste garai eta ordenamendu batzuetan, ordea, bai; horixe da erromatar zuzenbidean esklabuen edo heriotza zibilaren kasuan gertatzen zena.[4]

Ezgaituen egoera

Pertsona fisikoaren jarduteko gaitasunari egiten zaion mozketa edo murrizketa da ezgaitzea.

  • Ezgaitze-kausa izango da, nork bere burua gobernatzea eragozten duten gaixotasunak. Gaixo honen gaineko babesa ezgaitua epaileak erabakitzen du.
  • Babes-erakunde gehiago aurreikusten dira gurasoez gain: tutorea, kuradorea eta defendatzaile judiziala.
  • Adingabeak ezgaitzeko aukera ematen da.
  • Ustezko ezgaiak erietxe psikiatrikoan barneratzeko, berak ez badu nahi, epailearen oniritzia behar da.

Epaileak erabakitzen du ea ezgaitzea izango den erabatekoa- ezgaitua jaio berri baten pareko bihurtzen duena— edo partziala, jarduteko murrizketa jakin batzuk besterik ezartzen ez dituena.

Ezgaitua zaintzeko erakundeak desberdinak daude, izan daitezkenak: tutoretza, kuratela, guraso-boterea luzatua edo defentsa judiziala. Epaileak esan beharko du horietako zein ezarri behar zaion ezgaituari. Guraso-botere luzatuak eta tutoretzak, esate baterako, ezgaituaren ordezkapen osoa dakar; kuradoreak, berriz, ezgaituaren ekimenak berretsi eta ikuskatu besterik ez du egin behar.

Arlo pertsonalari dagokionez, ezgaituak, ezkondu ahal izateko, medikuaren aldeko informea beharko du, epailearen epaiak kontrakorik esaten ez badu. Naziotartasuna eta auzotartasuna eskuratzeko, berriz, ezinbestekoa zaio legezko ordezkoaren laguntza (Espainiako Kode Zibilaren 20.2[5] eta 21.2[6] artikuluak). Espainiako Zigor Kodearen arabera ezgaitua antzutzeko eskaria egin diezaiokete haren ordezkoek epaileari.

Ondarezko eremuan, arau orokorra izaten da ezgaituek ezin dituztela beren ordezkoen edo kuradoreen laguntzarik gabe negozio juridikoak egin (Espainiako Kode Zibilaren 1.263.2 artikulua)[7]. Horien onespenik gabe egindakoak deuseztagarriak dira.

Ezgaitze-epaiak irmotasunetik aurrera sortzen ditu efektuak. Horrek esan nahi du epaiaren aurretik egindakoak ezin daitezkeela epaiaren indarrez deuseztatu.

Ahalmen pasiboaren galera

Espainiako Kode Zibilaren 32.artikuluak[8] dioenez heriotzak nortasun zibila iraungitzen du, hots, ahalmen pasiboaren galera heriotzarekin emango da.

Honen harira, aipatu beharra dago, gertaera honekin 3 motatako ondorioak eman daitezkela. Lehenik eta behin, hildakoaren familia-eremuan, ezkontza, guraso izatea, eta tutoretzak desagertuko dira. Horrez gain, ondare-arloei dagokionez, obligazio pertsonalak iraungiko dira eta era berean, nortasun eskubideak mantenduko dira.

Azkenik, azpimarratu beharra dago, heriotza frogatzeko Espainiako Erregistro Zibilera jo behar dela.

Erreferentziak

  1. «Capacidad» www.enciclopedia-juridica.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  2. Espainiako Kode Zibileko 30. artikulua: Nortasuna bizirik jaiotzean eskuratzen da, umekia amaren sabeletik erabat kanpo dagoen unetik.
  3. Espainiako Kode Zibileko 29. artikulua: Jaiotzak nortasuna dakar; baina ernaldua jaiotzat jotzen da, mesedegarri zaizkion ondore guztietarako, ernaldu hori jaio bada hurrengo artikuluak adierazten dituen baldintzetan.
  4. «Capacidad de derecho» www.enciclopedia-juridica.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
  5. Espainiako Kode Zibileko 20.2 artikulua: Espainiako naziokotasunaren aukeraren inguruko adierazpena egin dezakete: a) Legezko ordezkariak. b) Interesdunak berak, bere legezko ordezkariaren laguntzarekin
  6. Espainiako Kode Zibileko 21.2 artikulua: Espainian bizilekua izateagatik, halaber, Espainiako naziokotasuna eskuratzen da. Eskabidea egin dezakete: a) Interesdun emantzipatuak edo hemezortzi urtekoa baino nagusiagoa denak. b) Hamalau urtekoa baino nagusiagoa denak, bere legezko ordezkariaren laguntzarekin. c) Hamalau urtekoa baino gazteagoa den adingabearen legezko ordezkariak. d) Ezgaituaren legezko ordezkariak edo ezgaituak berak
  7. Espainiako Kode Zibileko 1263. artikulua: Ezin dute adostasunik eman: 1. Adingabeko emantzipatugabeek. 2. Ezgaituek.
  8. Espainiako Kode Zibileko 32. artikulua: Pertsonen heriotzak nortasun zibila azkentzen du.

Kanpo estekak