Idazlan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
42. lerroa: 42. lerroa:


=== Kalifikazioak ===
=== Kalifikazioak ===
[[Fitxategi:Kalifikazioak zenbakiekin eta koloreekin.png|thumb|220px|Eskala bat hartu edo beste bat hartu, eta aldatu egiten dira gutxiegi, nahikoa, ongi, oso ongi, bikain eremuen zabalera,]]
[[Kalifikazio (hezkuntza)|Kalifikazio]]<nowiki/>a ebaluazio prozesuan une batean egiten den "argazki" moduko zerbait da.
[[Kalifikazio (hezkuntza)|Kalifikazio]]a [[Ebaluazio (hezkuntza)|ebaluazio]] prozesuan une batean egiten den "argazki" moduko zerbait da.


Arlo akademikoan, askotan, irakasleari ikasleen maila neurtzeko eskatzen zaio. Kalifikazioak hitz gutxitan (gutxiegi, nahiko, ondo, oso ondo, bikain) edota zenbakiekin (1-10) emateko ohitura nahiko hedatuta dago. Garai batean esanahi lanbrotsuago zuten esamoldeak ere erabili izan ziren ('Hobetu beharko', 'Aurrerapen egokia', etab.).
Arlo akademikoan, askotan, irakasleari ikasleen maila neurtzeko eskatzen zaio. Kalifikazioak hitz gutxitan (gutxiegi, nahiko, ondo, oso ondo, bikain) edota zenbakiekin (1-10) emateko ohitura nahiko hedatuta dago Euskal Herriko hezkuntza sistemetan. Garai batean esanahi lanbrotsuago zuten esamoldeak ere erabili izan ziren ('Hobetu beharko', 'Aurrerapen egokia', etab.).


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

14:03, 13 apirila 2021ko berrikusketa

Lehen Hezkuntzako ikasle batek eskuz egindako idazlana.
Arlo akademikoan, bigarren hezkuntzan, irakasle batzuek erabilitako zuzenketa txantiloia.

Idazlan hitza erabiltzen da arlo akademikoan eta, oro har, literatura eta kazetaritza munduan, komunikazio gaitasunaren alor bateko azken ekoizpenei buruz hitz egiteko. Hizkuntzen irakaskuntzan azken ekoizpenak ahozkoak eta idatziak izan daitezke. Idatziei, oro har, idazlana esaten zaie.

Arlo akademikoan

Gehiago jakiteko, irakurri: «Komunikazio konpetentzia»
Gehiago jakiteko, irakurri: «Testu tipologia»

Komunikagaitasunaren dimentsio hau asko landu izan da mundu akademikoan. Testu mota batzuk, batez ere, asko landu izan dira.

Normalean irakasleek honako prozedura erabiltzen dute, gutxi gorabehera:

Ereduak

Landu nahi den testu mota bereko eredu batzuk eskaintzen dira. Ereduak analizatzen dira. Testu mota horretan egon behar duten elementuak identifikatzen dira. Testu mota horretan erabilgarriak diren elementuak identifikatzen dira.

Kontsignak

Gehienetan, irakasleek ereduak eskaintzeaz gain, kontsigna edo eskaera bat egiten diete ikasleei. Halako testu motako, halako gaiari buruzko[1], halako neurriko (zenbat hitz, zenbat karaktere), halako epean (denbora mugatu ohi da).

Zuzenketak

  • "Paraleloen" arteko zuzenketa, ikasleen artekoa. Idatzi duenaren antzeko maila duten beste ikasleak, oso trebeak izaten dira zuzentzerakoan zenbait elementu identifikatzen. Askotan garrantzitsuena ondo zuzentzen dute eta azalekoa pasatzen zaie. Zuzentze ariketa horretan ikasten dela uste da.
  • Irakaslearen zuzenketa. Garrantzitsuena behar bezala zuzentzen eta azalekoenari ez ikusiarena egiten saiatu beharko litzateke irakaslea[2], beti ere ikasleari, bere ikasketa prozesuan, laguntzeko helburuarekin.

Dozenabat gomendio testuak zuzentzeko

IVAPeko estilo liburutik[3], (237-238 or.):

  • 1. Arau nagusia: lehen irakurraldian ulertzen ez denak, oro har, ez du balio, eta, beraz, berriro idatzi beharko. Beste modu batean esanda: idazki bat ulertzen ez bada, erruduna ez da irakurlea izaten, idazlea baizik, izan ere idazlea ez da gauza izan ideiak argi eta garbi aditzera emateko.
  • 2. Idazki guztiek ez dute zuzenketa bera eskatzen: idazkia zenbat eta luzeagoa, korapilatsuagoa edo garrantzitsuagoa izan idazkia, orduan eta zorrotzagoa izan beharko idazlearen lana. Alde horretatik garbi dago ez dela gauza bera hiruzpalau lerroko ofizio bat begiztatzea edo milaka lagunek irakurriko duten liburu bat inprimategirako prestatzea.
  • 3. Aukera izanez gero, testu bat idazten amaitu, eta zuzentzen hasi arte, tarte bat pasatzen uztea komeni da. Labetik atera berri den idazkia argia iruditzen zaigu gehienetan, ulergarria, ondo idatzia; hozten denean, berriz, zalantzak sortzen dira eta baita gaizki-ulertuak ere. Kontuan izan hau: zenbat eta tarte luzeagoa utzi testua amaitzen denetik zuzentzen hasten garen arte, orduan eta eraginkorragoa gure zuzenketa; ondo azalduta zirudiena, egunak pasatu ahala, ilun, aspergarri eta eskasa bihurtzen zaigu.
  • 4. Zuzentzaile ortografiko automatikoak izugarrizko laguntza ematen digu azaleko zuzenketak egiteko orduan. Dena dela, ez zaitez gehiegi fida: batzuetan zuzenak diren hitzak zuzentzen dizkigu; beste batzuetan akats nabarmenak beren horretan uzten ditu; eta larriena: edukiak eta testuaren antolaketa ukitu ere ez ditu egiten.
  • 5. Idazk ia luzea bada, ona da (begientzat, ez ekosistemarentzat) inprimatzea eta paperean zuzentzea.
  • 6. Irakurri testua bozgora, askotan gertatzen baita “ikusi” ez dugun akats bat gerora “entzutea”.
  • 7. Eutsi koherentziari zuzentzeko orduan. Erabaki baten alderdi on eta txarrak hausnartu ondoren erabakia hartzen bada, sendo gorde behar dugu testuan barrena, irizpideak behin eta berriro aldatu gabe.
  • 8. Kontraesana ematen badu ere, begiek txikikerietara jotzen dute maiz, garrantzirik gabeko akats txikietara, begi bistakoak izan beharko luketen okerretan erreparatu ere egin gabe. Gome ndio bat: ez begirik kendu, ez izenburuei, ez tamaina handiko hitzei , ez zenbakiei, ez hilen izenei eta horrelakoei, hortxe ezkutatzen baitira hanka-sartzerik potoloenak.
  • 9. Burutik behatzetarainoko zuzenketa egiteko astia dugunean, hau da, akats “ñimiñoen” bila gabiltzanean, bada teknika interesgarri bat: testua zuzendu “ulertu” gabe, arreta ez galtzeko. Horretarako, hitzez hitz irakurri behar da; are gehiago: batzuek atzekoz aurrera irakurtzen dute.
  • 10. Kontuz ibili zuzenketak garbira pasatzerakoan, ez dadila gerta paperean egindako lan ona itzulipurdika geratzea, zuzenketok ordenagailura pasatzerakoan hanka sartu dugulako.
  • 11. Betiere kontuan izan laguntzarik eraginkorrena beste pertsona batek emango dizula. Laguntzaile horrek irizpide berriekin egingo dio aurre idazkiari, zuk topatu ez dituzun akatsak aurkituko ditu, eta ideia berriak emango. Bigarre n pertsona hori ondo aukeratzea garrantzitsua da: testuak jorratutako gaian aditua den batek edukia ri buruzko iruzkinak egingo ditu; hizkuntza gaitasun ona daukanak idazkiaren hizkera eta estiloa hobetzeko gomendioak emango dizkigu; azkenik, gaiarekin zerikusirik ez duen lagun bat ek edo lagun-talde batek informazioa eman dezake gure idazki ak izan dezakeen harreraren inguruan (irakurgarritasuna, kontu ilunak, interesa...) .
  • 12. Azken oharra (eta ez garrantzi gutxiagokoa azkena izateagatik): une batetik aurrera, zuzenketaren zuzenketaz, nekatu egiten da zuzentzailea. Onartu ezazu: ez dago testu perfekturik.

Ebaluazioa

Hobetzeko dauden elementurik garrantzitsuenak identifikatu eta hurrengo baterako iradokizunak.

Garai batean, idazlanak zuzendu egiten ziren, akatsen zenbaketa egiten zen eta hizkuntzaren zuzentasun gramatikalari-eta garrantzi handia ematen zitzaion. Azken hamarkadetan, zuzentasunaz gain beste hainbat elementu ebaluatzen dira. Azken hamarkadetan ebaluazio-tresna mota asko erabili izan dira, batez ere errubrikak eta kontrol-zerrendak. Ebaluatzerakoan neurtzen da noraino bete diren helburu komunikatiboak[4] eta hobetzeko dauden elementuak identifikatzen dira helburu horien lorpen maila igotzeko.

Kalifikazioak

Eskala bat hartu edo beste bat hartu, eta aldatu egiten dira gutxiegi, nahikoa, ongi, oso ongi, bikain eremuen zabalera,

Kalifikazioa ebaluazio prozesuan une batean egiten den "argazki" moduko zerbait da.

Arlo akademikoan, askotan, irakasleari ikasleen maila neurtzeko eskatzen zaio. Kalifikazioak hitz gutxitan (gutxiegi, nahiko, ondo, oso ondo, bikain) edota zenbakiekin (1-10) emateko ohitura nahiko hedatuta dago Euskal Herriko hezkuntza sistemetan. Garai batean esanahi lanbrotsuago zuten esamoldeak ere erabili izan ziren ('Hobetu beharko', 'Aurrerapen egokia', etab.).

Erreferentziak

  1. EGA azterketetako idazlanetan erabilitako gai batzuk
  2. (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2019-11-19). “Reparar la escritura” para aprender a escribir. (Blogge@ndo blogean egindako laburpena) (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  3. IVAPeko estilo liburua. (3. argit. argitaraldia) Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea = Instituto Vasco de Administración Pública 2009 ISBN 84-7777-290-8. PMC 920237316. (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
  4. Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua: KOMUNIKAZIO GAITASUNA: TESTU IDATZIEN EKOIZPENA - Zuzenketarako orientabideak - Ebaluazio diagnostikoa - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Ikus, gainera

Kanpo estekak