Hartzidura alkoholiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa: 37. lerroa:
Ikusten denez, NADH<sub>2</sub> oxidatzen da azetaldehido erreduzitzen denean.
Ikusten denez, NADH<sub>2</sub> oxidatzen da azetaldehido erreduzitzen denean.


Hartzidura laktikoa egiten duten mikrobioek ([[Saccharomyces]] generoko legamiek eta [[Zymomonas]] generoko bakterioek, esaterako) behar duten energia kimikoa (ATP) lortzen dute prozesu anaerobio horren bidez. Modu naturalean fruta, barazki eta zerealeetan dauden mikrobioak dira hartzidura laktikoa egiten dutenak.
Hartzidura laktikoa egiten duten mikrobioek ([[Saccharomyces]] generoko legamiek eta [[Zymomonas mobilis]] izeneko bakterioak, esaterako) behar duten energia kimikoa (ATP) lortzen dute prozesu anaerobio horren bidez. Modu naturalean fruta, barazki eta zerealeetan dauden mikrobioak dira hartzidura laktikoa egiten dutenak.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

14:30, 15 apirila 2021ko berrikusketa


Saccharomyces cerevisiae izeneko legamia hartzidura alkoholiko askoren atzean dagoen mikrobioa da

Hartzidura alkoholikoa hartzidura mota bat da, zeinean glukolisian sortutako azido pirubikoa alkohol etiliko (etanol) bihurtzen da, CO2 ere sortuz. Prozesu anaerobioa da, hots, oxigenorik gabeko baldintzetan burutzen da.

Sortutako etanola edari alhoholikoen industrian erabiltzen da ardoa, garagardoa edo sagardoa bezalako produktuak ekoizteko [1]. Etanol hori erregai bezala ere erabil daiteke [2]

Ogigintzan ere hartzidura alkoholikoak garrantzi handia du: ogiaren masa puzten da legamiek burutzen duten hartzidura alkoholikoagatik (CO2 sortzen baita), baina alkohol hori desagertzen da gero ogia labean egosten denean.

Hartzidura mota hau legamiek, alde batetik, eta bakterio gutxi batzuek, bestetik, besterik ez dute burutzen.

Biokimika

Hartzidura alhoholikoaren erreakzioak

Hartzidura alkoholikoaren hasierako substratuak gluzidoak dira: glukosa, fruktosa, sakarosa, almidoia... Hasierako molekula horiek lehenengo fase batean glukolisian katabolizatzen dira pirubatoa sortu arte:

C6H12O6 + 2 ADP + 2 Pi + 2 NAD+ → 2 CH3COCOO + 2 ATP + 2 NADH + 2 H2O + 2 H+

Fase horretan 2 ATP sortzen dira, hartzidura egiten duen legamia edo bakterioaren behar energetikoak asetzeko erabiltzen direnak.

Bigarren fasean pirubatoa azetaldehido bihurtzen da (1), eta gero hori etanol bilakatzen da (2):

1. CH3COCOO + H+ → CH3CHO + CO2
2. CH3CHO + NADH + H+ → C2H5OH + NAD+

Bi dira fase honetan parte hartzen duten funtsezko entzimak: pirubato deskarboxilasa (1) eta alkohol deshidrogenasa (2).

Erreakzio osoa formula honetan laburbiltzen da:

C6H12O6 + 2 Pi + 2 ADP + 2 NADH + 2H+2 CH3-CH2OH + 2 CO2 + 2 ATP + 2 NAD

Ikusten denez, NADH2 oxidatzen da azetaldehido erreduzitzen denean.

Hartzidura laktikoa egiten duten mikrobioek (Saccharomyces generoko legamiek eta Zymomonas mobilis izeneko bakterioak, esaterako) behar duten energia kimikoa (ATP) lortzen dute prozesu anaerobio horren bidez. Modu naturalean fruta, barazki eta zerealeetan dauden mikrobioak dira hartzidura laktikoa egiten dutenak.

Erreferentziak

  1. Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, Zio Bilduma-EHU (2019), 161-165 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2
  2. European Bioethanol Fuel Association (eBIO): World Biofuels 2006 - Seville, 9-11; 2006ko maiatza