Benito Ansola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t Biografia abersatu eta antolatu eta filmografiaren estekak txertatu
Josi (eztabaida | ekarpenak)
t →‎Biografia: Testua antoaltu eta okerrak zuzendu
4. lerroa: 4. lerroa:


== Biografia ==
== Biografia ==
Benito Ansola Erkiaga, askoko On Benito bezala ezagutzen dutena, Lekeitioko Atxabal kalian jaio zen 1928ko abuztuaren 13an, [[Alfred Hitchcock]] zinegile handia jaio zen egun berean. zortzi neba-arreben famili batean. Bere umezaroa jaioterrian pasatu ondoren, [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibilaren]] ondorioz, [[Bilbo|Bilbora]] joan behar izan zuten, 1937ko udaberrian, aldean jarrita zeukatenarekin: barku bat hartu, [[Bizkaia|Bizkaiko]] hiriburura jo zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskal zinema bideo bilera. 40 urte zinea eta euskara bultzatzen|url=https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHA00177291&titulo=Euskal%20zinema%20bideo%20bilera.%2040%20urte%20zinea%20eta%20euskara%20bultzatzen|aldizkaria=web-argitalpena.adm.ehu.es|sartze-data=2021-04-17}}</ref>
Benito Ansola Erkiaga, askok ''On Benito'' bezala ezagutzen dutena, Lekeitioko Atxabal kalian jaio zen 1928ko abuztuaren 13an, [[Alfred Hitchcock]] zinegile handia jaio zen egun berean; zortzi neba-arreben famili batean. Bere umezaroa jaioterrian pasatu ondoren, [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|Gerra Zibilaren]] ondorioz, [[Bilbo|Bilbora]] joan behar izan zuten, 1937ko udaberrian, aldean jarrita zeukatenarekin: barku bat hartu eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] hiriburura jo zuten babes bila.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Euskal zinema bideo bilera. 40 urte zinea eta euskara bultzatzen|url=https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UHA00177291&titulo=Euskal%20zinema%20bideo%20bilera.%2040%20urte%20zinea%20eta%20euskara%20bultzatzen|aldizkaria=web-argitalpena.adm.ehu.es|sartze-data=2021-04-17}}</ref>


==== Bilboko bizimodua eta zinezaletasuna ====
==== Bilboko bizimodua eta zinezaletasuna ====
Arestian aipatutako liburuan, [[Miren Agur Meabe]] idazleari adierazi zion bezala, "Bilbon etxerik etxe ibili ginan. Ez dakit itxasontzitik non lurreratu ginan baina esnatu eta Ideal Zinema ikusi neban". Eta hiri horretan zeuden zinema tokiak txundituta utzi zuten Benito gaztea.
Arestian aipatutako liburuan, [[Miren Agur Meabe]] idazleari adierazi zion bezala, "''Bilbon etxerik etxe ibili ginan. Ez dakit itxasontzitik non lurreratu ginan baina esnatu eta Ideal Zinema ikusi neban''". Eta hiri horretan zeuden zinema tokiak txundituta utzi zuten Benito gaztea.


[[Francisco Franco|Francoren]] tropak sartu ondoren, aita kartzelan sartu zuten; eta semea janaria eramatera zihoala, Salon Vizcaya, Ideal Cinema, Coliseo Albia, Campos Eliseos... ikusten zituen; eta berauetan ematen zituzten pelikulen kartelak ere. Bere gaztaroan sarri bisitatu zituen zinema horiek eta Olimpia, Gran Via, Cinema Trueba, Gayarre, Buenos Aires, Actualidades... Benitoren ustez bere "zinezaletasuna, hortxe hasi zen".
[[Francisco Franco|Francoren]] tropak sartu ondoren, aita kartzelan sartu zuten; eta semea janaria eramatera zihoala, Salon Vizcaya, Ideal Cinema, Coliseo Albia, Campos Eliseos... ikusten zituen; eta berauetan ematen zituzten pelikulen kartelak ere. Bere gaztaroan sarri bisitatu zituen zinema horiek eta Olimpia, Gran Via, Cinema Trueba, Gayarre, Buenos Aires, Actualidades... Benitoren ustez bere "''zinezaletasuna, hortxe hasi zen''".


==== Ikasketak ====
==== Ikasketak ====
Hamairu urtekin [[Bergara|Bergarako]] seminariora joan zen: etxean [[Euskara|euskaraz]] bakarrik eginda, [[gaztelania]] oraindik ongi menperatu gabe. Handik [[Gasteiz|Gasteizera]] joan zen ikasketak jarraitzera, 3 urte Filosofia, 5 urte Humanidades eta 4 urte Teologia; baita latina ere ikasi zuen.
Hamairu urtekin [[Bergara|Bergarako]] seminariora joan zen: etxean [[Euskara|euskaraz]] bakarrik eginda, [[gaztelania]] oraindik ongi menperatu gabe.
Handik [[Gasteiz|Gasteizera]] joan zen ikasketak jarraitzera, 3 urte Filosofia, 5 urte Humanidades eta 4 urte Teologia; baita latina ere ikasi zuen.


==== Apaiza ====
==== Apaiza ====
19. lerroa: 21. lerroa:
Bere lehen destinoa [[Lea-Artibai]] eskualdean izan zen [[Etxebarria|Etxebarriako]] parrokian. Urte t'erdi pasa ondoren [[Markina-Xemein|Markina-Xemeingo]] auzo batera destinatu zuten: [[Barinaga|Barinagara]] hain zuzen ere. Hantxe ezagutu zuen [[Jose Maria Arizmendiarrieta]] apaiza, bere bizitzan eragina izango zuena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Benito Ansola, zinea eta erlijioa uztartuz|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=1ih0QcdFj0I|sartze-data=2021-04-17}}</ref>
Bere lehen destinoa [[Lea-Artibai]] eskualdean izan zen [[Etxebarria|Etxebarriako]] parrokian. Urte t'erdi pasa ondoren [[Markina-Xemein|Markina-Xemeingo]] auzo batera destinatu zuten: [[Barinaga|Barinagara]] hain zuzen ere. Hantxe ezagutu zuen [[Jose Maria Arizmendiarrieta]] apaiza, bere bizitzan eragina izango zuena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Benito Ansola, zinea eta erlijioa uztartuz|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=1ih0QcdFj0I|sartze-data=2021-04-17}}</ref>


Barinagan zegoela Markinako Eskola Laboralean klaseak ematen hasi zen, eta estatu osoan lehen aldiz, Zinema klaseak ematen hasi zen; baita zineklub saioak ere egiten zituzten: aintzindaria izan zela esan daiteke.
Barinagan zegoela [[Markina-Xemein|Markinako]] Eskola Laboralean klaseak ematen hasi zen, eta estatu osoan lehen aldiz, [[zinema]] klaseak ematen hasi zen; baita [[Zine-klub|zineklub]] saioak ere egiten zituzten, herrian bertan: aintzindaria izan zela esan daiteke.


Irakale zegoen artean, urte batez [[Madril|Madrilera]] joan zen [[Psikopedagogia|psikopedagogi]]<nowiki/>a ikastera.
[[Irakasle]] zegoen artean, urte batez [[Madril|Madrilera]] joan zen [[Psikopedagogia|psikopedagogi]]<nowiki/>a ikastera.


==== Jaioterrira itzulita ====
==== Jaioterrira itzulita ====
1977an Lekeitiora destinatu zuten, bertoko parrokoa izanez 24 urtez. Bere ama Sebastianak esaten zuenez ''"[[Ikurrin|ikurrina]] kendu zanian joan ginen eta ikurrina ipini danian bueltatu"''.
1977an Lekeitiora destinatu zuten, bertoko parrokoa izanez 24 urtez. Bere ama Sebastianak esaten zuenez ''"[[Ikurrin|ikurrina]] kendu zanian joan eta ikurrina ipini danian bueltatu"''.

[[Zinema|Zinemazale]] amorratua izanik, [[Euskal Herriko zinema|euskal zinema]] bultzatu zuen bere herrian, lagun batzuekin batera; [[1978]]an, [[Lekeitioko Bideo eta Zine Bilera|Euskal Zinema Bilera]] antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin: 30 urtez egin zuten antolaketa lan hori, udalaren eskuetan utzi arte.

2017an Euskal Zinema eta Bideo Bilerak 40 urte bete zituen. <ref>{{Erreferentzia|izena=Maialen|abizena=Goñi|izenburua=40. Euskal Zine Bilera jaialdia aurkeztu dute|hizkuntza=eu|data=2017-10-04|url=https://www.zinea.eus/2017/10/04/40-euskal-zine-bilera-2/|aldizkaria=Zinea|sartze-data=2021-04-17}}</ref>


[[Zinema|Zinemazale]] amorratua izanik, [[Euskal Herriko zinema|euskal zinema]] bultzatu zuen, lagun batzuekin batera; [[1978]]an, [[Lekeitioko Bideo eta Zine Bilera|Euskal Zinema Bilera]] antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu.
Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu.


2005ean, Amalur saria eman zioten [[Donostiako Zinemaldia]]n.
2005ean, Amalur saria eman zioten [[Donostiako Zinemaldia]]n.

20:39, 17 apirila 2021ko berrikusketa

Benito Ansola

Bizitza
JaiotzaLekeitio1928ko abuztuaren 13a (95 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
latina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra

Benito Ansola Erkiaga[1] (Lekeitio, Bizkaia, 1928ko abuztuaren 13a) apaiza eta zinemazalea da.

Biografia

Benito Ansola Erkiaga, askok On Benito bezala ezagutzen dutena, Lekeitioko Atxabal kalian jaio zen 1928ko abuztuaren 13an, Alfred Hitchcock zinegile handia jaio zen egun berean; zortzi neba-arreben famili batean. Bere umezaroa jaioterrian pasatu ondoren, Gerra Zibilaren ondorioz, Bilbora joan behar izan zuten, 1937ko udaberrian, aldean jarrita zeukatenarekin: barku bat hartu eta Bizkaiko hiriburura jo zuten babes bila.[2]

Bilboko bizimodua eta zinezaletasuna

Arestian aipatutako liburuan, Miren Agur Meabe idazleari adierazi zion bezala, "Bilbon etxerik etxe ibili ginan. Ez dakit itxasontzitik non lurreratu ginan baina esnatu eta Ideal Zinema ikusi neban". Eta hiri horretan zeuden zinema tokiak txundituta utzi zuten Benito gaztea.

Francoren tropak sartu ondoren, aita kartzelan sartu zuten; eta semea janaria eramatera zihoala, Salon Vizcaya, Ideal Cinema, Coliseo Albia, Campos Eliseos... ikusten zituen; eta berauetan ematen zituzten pelikulen kartelak ere. Bere gaztaroan sarri bisitatu zituen zinema horiek eta Olimpia, Gran Via, Cinema Trueba, Gayarre, Buenos Aires, Actualidades... Benitoren ustez bere "zinezaletasuna, hortxe hasi zen".

Ikasketak

Hamairu urtekin Bergarako seminariora joan zen: etxean euskaraz bakarrik eginda, gaztelania oraindik ongi menperatu gabe.

Handik Gasteizera joan zen ikasketak jarraitzera, 3 urte Filosofia, 5 urte Humanidades eta 4 urte Teologia; baita latina ere ikasi zuen.

Apaiza

1953an Bilboko Santiago katedralean apaiz ordenatu zen, 24 urte zituelarik; biharramonean, San Pedro egunez, bere lehen meza eman zuen San Anton elizan, Casimiro Morcillo apezpikua zenean.

Bere lehen destinoa Lea-Artibai eskualdean izan zen Etxebarriako parrokian. Urte t'erdi pasa ondoren Markina-Xemeingo auzo batera destinatu zuten: Barinagara hain zuzen ere. Hantxe ezagutu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza, bere bizitzan eragina izango zuena.[3]

Barinagan zegoela Markinako Eskola Laboralean klaseak ematen hasi zen, eta estatu osoan lehen aldiz, zinema klaseak ematen hasi zen; baita zineklub saioak ere egiten zituzten, herrian bertan: aintzindaria izan zela esan daiteke.

Irakasle zegoen artean, urte batez Madrilera joan zen psikopedagogia ikastera.

Jaioterrira itzulita

1977an Lekeitiora destinatu zuten, bertoko parrokoa izanez 24 urtez. Bere ama Sebastianak esaten zuenez "ikurrina kendu zanian joan eta ikurrina ipini danian bueltatu".

Zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bultzatu zuen bere herrian, lagun batzuekin batera; 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin: 30 urtez egin zuten antolaketa lan hori, udalaren eskuetan utzi arte.

2017an Euskal Zinema eta Bideo Bilerak 40 urte bete zituen. [4]

Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu.

2005ean, Amalur saria eman zioten Donostiako Zinemaldian.

2010ean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Benito Ansola izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei.

Filmografia

Ansolak hainbat film labur zuzendu ditu, besteak beste honako hauek:

  • Medexa-Lekeitioko goitiberak (1978) 15' [5]
  • Beranduegi (1979)
  • Asarre eguna (1980)
  • Kaskiñak eta kaskidunak (1982) 13' [6]
  • XV. mendeko eretaula (dokumentala), (1983)
  • Uste bako historioa (1984) [7]
  • Sorgin etxea (1985) [8]
  • Itsas ontzigintza (dokumentala) (1986) 20' [9]
  • Indar Komandoa (1986) 25' [10]
  • Bakardadea (1987)
  • Ostirala 13 (1990)
  • Biak bat (1994)
  • Biak bat II (1995)
  • Bakearen guda (1999) 27' [11]

Gainera, paper txiki bat ere badu 1983ko Mikelen heriotza film luzean.

Erreferentziak

  1. Abizena Ansola idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Antsola onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Euskal zinema bideo bilera. 40 urte zinea eta euskara bultzatzen» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  3. Benito Ansola, zinea eta erlijioa uztartuz. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  4. Goñi, Maialen. (2017-10-04). «40. Euskal Zine Bilera jaialdia aurkeztu dute» Zinea (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  5. Mendexa-Lekeitio 1978 Goitiberak. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  6. Kaskiñak eta Kaskindunak. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  7. Hustebako historia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  8. sorgin etxea. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  9. Itxas-ontzigintza. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  10. Indar komandoa. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  11. Bakearen Guda. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).