Baztan: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°08′48″N 1°31′02″W / 43.146787°N 1.5171681°W / 43.146787; -1.5171681
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 9 sources and tagging 2 as dead.) #IABot (v2.0.8
627. lerroa: 627. lerroa:
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
{{erreferentzia zerrenda|2}}

== Ikus, gainera ==
* [[Aroztegia (proiektua)]]


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

21:43, 18 apirila 2021ko berrikusketa

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztan
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ikuspegia, Ziga herriko Zigaurre auzoan dagoen Baztango behatokitik. Erdialde eta behealdean, Irurita eta Lekarozko ikastetxea, urrutirago Elizondo. Ezkerraldean, Lekaroz, eta eskuinaldean, Gartzain.
Baztango bandera
Bandera

Baztango armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Baztan
AlkateaJoseba Otondo Bikondoa (EH Bildu)
Posta kodea31700
INE kodea31050
Herritarrabaztandar
Geografia
Koordenatuak43°08′48″N 1°31′02″W / 43.146787°N 1.5171681°W / 43.146787; -1.5171681
Azalera373,55 km²
Garaiera432 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria7.831 (2023:  −20)
alt_left 3.848 (%49,1)(2019) (%50,2) 3.929 alt_right
Dentsitatea20,78 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,73
Ugalkortasuna[1]‰ 38,19
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,86 (2011)
Desberdintasuna[1]% 7,09 (2011)
Langabezia[1]% 7,11 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 74,90 (2018:  %-2,21)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.baztan.eus/

Baztan[3] ([bas̻tan]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta haran bat da, Baztan Bidasoa eskualdean kokatuta. Izen bereko ibaiaren arroan kokatua, Nafarroa Beherearekiko mugan. Iruñeko merindadean dago eta hamabost herrik osaturiko udalerria da; Elizondo da herri nagusia, udalerriaren erdigunean. Urdazubi eta Zugarramurdi udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du. 7.848 biztanle ditu; eta, 376,8 km² dituelarik, azaleraz Euskal Herriko udalerri handiena da. Hango euskalkia tarteko hizkera da, nafar-lapurteraren eta nafarreraren artekoa.

Izena

Baztan izenaren jatorria eta esanahi zehatza ezezagunak dira. Etimologia mitologiko eta fantastiko baten arabera, bat han esamoldetik omen dator, haraneko biztanleen arteko elkartasunari erreferentzia eginez.[4] Baztan abizena badago, ziurrenik haran hartan jatorria duena. Bearnon ere bada Bastanès izeneko udalerria.

Udalerriak Nuevo Baztán herriari (Madrilgo Erkidegoa, Espainia) eman zion izena XVIII. mendearen hasieran, Juan Goienetxe Gaston baztandar negozio-gizonak herri berria eraiki zuenean Madrildik gertu. Haren helburua herriko lantegietan Madrilgo goi-mailako gizarte-klaseentzat produktuak ekoiztea izan zen.[5]

Geografia

Ibai nagusia Baztan izenekoa da, haranetik ateratakoan Bidasoa deitzen dena. Ipar-mendebaldeko urak Orabidea errekak biltzen ditu, aurrerago Ugarana deitua eta Donibane Lohizunen itsasoratzen dena. Aritzakun eta Uritzate errekek, Urbakuran elkartuta, Errobi ibaiaren adar Baztan erreka osatzen dute.

Mugakideak

Udalerri eta lurralde hauek ditu mugakide: mendebaldean, Donamaria, Bertizarana, Etxalar eta Sara; hegoaldean, Erroibar, Esteribar, Lantz, Anue eta Ultzama; ekialdean, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepele; eta iparraldean, Sara, Zugarramurdi, Urdazubi, Senpere, Ainhoa, Ezpeleta, Itsasu eta Bidarrai.[6]

Ingurune naturala eta klima

Baztango klima ozeaniko epela da, Cfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Ezaugarri nagusia urte osoko prezipitazio ugariak izatea da. Batez beste 1.500 eta 2.200 mm bitartean izaten dira, nahiz eta udalerriko gunerik menditsuenetan ugariagoak diren. Euri egunak 180 inguru izaten dira. Bestalde, aldaketa termikoa nahiko txikia da eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 15 gradu artekoa izaten da.

Jatorrizko landaredia pagadiek osatzen zuten gune menditsuetan, hariztiak udalerriko haranetan zeuden, eta, gaztainondoak tarteko guneetan. Gizakiaren eragina dela eta, ordea, asko eraldatu da jatorrizko landaredi hori eta gaur egun 7.500 hektarea pagadi baino ez dira geratzen. Pagadiak hegoaldeko gune menditsuenetan hedatzen dira batez ere. Hariztiek, berriz, gizakiaren eragina gehien jasan zuten espezieak dira, asko bota dira eta, bai zura lortzeko bai nekazaritzarako larreak lortzeko. Birlandatutako zuhaitzek 2.100 hektarea hartzen dituzte (batez ere Otsondo-Alkurruntz eta Orabideko guneetan), Nafarroa Garaiko azalerarik handienetakoa. Intsinis pinua, haritz gorria eta japoniar laritzak erabili ziren birlandaketetarako.[7]

    Datu klimatikoak (Amaiur, Baztan 1974-2009)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 22.5 25.0 28.0 30.0 34.0 38.0 40.0 41.0 38.0 31.5 26.0 21.0 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.7 11.8 14.3 15.4 19.4 22.2 24.2 24.8 23.0 19.2 14.0 11.5 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.4 7.3 9.5 10.6 14.3 17.2 19.1 19.5 17.3 14.3 9.5 7.3 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.0 2.7 4.6 5.7 9.1 12.1 13.9 14.2 11.6 9.3 4.9 3.1 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -16.0 -12.0 -5.0 -3.0 0.0 3.0 5.0 5.0 1.0 -2.0 -8.0 -9.0 -16.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 200.0 178.4 192.2 204.2 167.2 98.5 93.0 100.7 136.3 176.6 223.0 218.5 1988.5
Iturria: meteo.navarra.es[8]


Mendiak

Haraneko tontor nagusien artean Saioa (1.418 m) dugu eta Belate eta Artesiaga mendateen artean dago kokatuta, Irurita herririk gertuena delarik. Saioa mendilerroan aipatzekoak dira, bertzeak bertze, Loiketa, Abartan, Elorregi, Aizkoa, Urlegi, Urdintz, Bagolegiko Kaskoa, Basaburuko Kaskoa, Ezkorlako Kaskoa eta Auzkue.

Autza (1.306 m) bertzela Izpegiko mendate aldean dago kokatuta, Erratzu eta Baigorri (Nafarroa Beherea) artean. Beste mendi ikur haietakoa da bailaran, mugakoa Iparla (1.049 m) moduan, Bidarrai (NB) bertze magalean duena.

Estazio meteorologikoak

Gorramendi mendiaren tontorrean, lehen militarren radar kokagunea izandakoan, itsasoaren mailatik 1.071 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologiko bat dago.[9]

Iruritako hiltegiaren ondoan, bestalde, Espainiako Meteorologia Agentziaren (AEMET) beste estazio meteorologiko bat dago.[10]

Herriak

Baztango herrien zerrenda
Herria Biztanleria[11] Argazkia Herria Biztanleria Argazkia
Almandoz 211 biztanle (2010) Elbete 271 biztanle (2010)
Amaiur 284 biztanle (2010) Erratzu 490 biztanle (2010)
Aniz 73 biztanle (2010) Gartzain 219 biztanle (2010)
Arizkun 610 biztanle (2010) Irurita 848 biztanle (2010)
Arraioz 239 biztanle (2010) Lekaroz 341 biztanle (2010)
Azpilkueta 176 biztanle (2010) Oronoz-Mugairi 457 biztanle (2010)
Berroeta 123 biztanle (2010) Ziga 196 biztanle (2010)
Elizondo 3.543 biztanle (2010) Denera (Baztan): 8.081 biztanle (2010)

Historia

Baztandik hurbil, Urdazubiko Alkerdi eta Berroberrian, Goi Paleolitoko aztarna ugari aurkitu dira. Haranean 600 monumentu megalitiko (trikuharri, harrespil eta zutarri) baino gehiago katalogatu dira.[12][13]

Erromatarrek Novenpopulania probintzian sartu zutela uste da. XI. mendetik behintzat Iruñeko Erresumaren barnean zegoen. Elizaz, berriz, Baionako elizbarrutian egon zen, 1567an Iruñekoan sartu zuten arte.

Koroak, Antso VII.a Azkarraren erregealditik (1154-1234) bederen, zergak jasotzen zituen Amaiurko eta Ainhoako postuetan. Ez ordea laborarien petxak, Arizkunen eta Almandozen izan ezik. Hori dela eta, biztanle askok kapareen pribilegioen antzekoak zeuzkatela uste da.

Baztango paisaia.

XII. mendean Lapurdiko mugan Salbatore monasterioa kokatu zen, inguru hurbilean eragin handia izan zuena. Monasterioaren menpeko izan ziren Urdazubi eta Zugarramurdi herriek, auzi luzeen ondoren, bai Baztandik, bai mojengandik askatzea erdietsi zuten. Zugarramurdi 1667an bihurtu zen udalerri eta Urdazubi 1774an.

1393an Karlos III.ak elizondarren kaparetasuna onartu zuen. Haren ondoregoek, Blanka eta Joanes II.ak, zerriak mendian bazkatzeagatik petxak kobratu nahi izan zituzten. Horren aurka Haranak Kontuen Ganbarara jo eta auzia irabazi zuen. Horren ondoren Vianako Printzeak baztandarren kaparetasuna onartu zuen.

XIV. mendetik aurrera populazioa azkarki emendatu zen. Bi arrazoi izan ziren horretarako: baliabide naturalen ustiapen handiagoa eta, batez ere, kapare izateak baztandarrentzat zekarren onura.

1522an, Amaiurko gazteluan, Henrike II.a Nafarroakoaren aldekoek Gaztelako Erresumaren aurkako azken erresistentzia borroka egin zuten.

1665ean, Amaiur Baztandik bereizi zen eta hala segitu zuen, 1969an itzuli zen arte.

Mugatik hurbil egonik, Espainiaren eta Frantziaren arteko gerren ondorioak pairatu zituen, latzenak Hogeita Hamar Urteko Gerrakoak eta Frantziako Iraultzako Gerretakoak.

Lehen Gerra Karlistan Elizondoko Arizkunenea jauregia Karlos Maria Isidroren egoitza izan zen (1834). 1835ean, Ziga eta Elizondoko gatazken ostean, Espoz y Mina jeneralak Lekaroz herriari su eman eta herritar andana fusilatu zuen. Hiru etxe eta eliza baino ez ziren erre gabe geratu. Hirugarren Gerra Karlistan Arsenio Martínez-Campos buru zuten liberalak Arxuriko guduan nagusitu ziren eta gerrari amaiera eman.[14]

XX. mendea

1913an eskualdean inoiz izandako hondamendi larriena izan zen, Autza mendian izandako bat-bateko euri-jasa izugarri batek eragindako oldeak Elizondo eta Erratzu herriak suntsitu eta bi emakume eraman zituelako. Uholdeak 18 zubi hondatu zituen Bidasoa ibaiaren ibilbidean. Egun, ura heldu zen maila erakusten duen plaka dago Elizondoko Jaime Urrutia kalean.[15]

Ekonomia

Nekazaritzak (zuhainak, fruta-arbolak) ez du garrantzi handirik; abeltzaintza (behiak eta ardiak), zerbitzu sektorea (administrazioa, irakaskuntza, osasuna, merkataritza, ostalaritza) eta industria (zurgintza, elektrizitatea, harrobi eta marmol-hobiak, elikagaiak) eta eraikuntza dira udalerriko ekonomi jarduera nagusiak.

Demografia

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Baztanek egonkor mantendu zuen populazioa XX. mendearen lehen erdialdean. Bigarren erdialdean, berriz, biztanle kopurua beheraka hasi zen eta mende amaierarako populazioaren % 20 galdua zuen.

XXI. mendearen hasieran, komunikazioak hobetzearekin batera, populazioa igotzen hasi zen.

Baztango biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 455 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 5,80 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

2007ko udal hauteskundeetan, Baztango alkatea Nafarroa Bai koalizioko Virginia Aleman Arraztio atera zen. Baztango udaleko hamahiru zinegotzietatik zazpi lortu zituen eta, hortaz, gehiengo osoa udalean. Ezker abertzalearen zerrenda Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi zuen. Baliogabeko botoak 780 izan ziren (emandako guztien % 16,80) eta 147 boto zuri izan ziren (botoen % 3,81). Abstentzioa % 37,02koa izan zen.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan, UPN eta Bilduk bosna zinegotzi atera zituzten. Lehena zerrendarik bozkatuena izan bazen ere, Baztango Ezkerrak (I-Etik hurbil,[16] 2 zinegotzi) Bilduko Garbiñe Elizegiri eman zioten botoa eta hark eskuratu zuen alkatetza.[17] NaBai 2011k abstentziora jo zuen. PSNk ez zuen hautetsirik lortu.

2015eko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bilduk (Bilduren ondorengoak) zinegotzi bat galdu zuen eta bostekin geratu zen, baina lehena izan zen botoen kopuruan; UPN alderdiak, berriz, zinegotzi bat galduta, bosti eutsi zien; Nafarroa Bai koalizioaren ondorengoa Geroa Baik zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen; Baztango Ezkerrak biak mantendu zituen; eta Baztan Auzolanean herri plataformak bat lortu zuen. Euskal Herria Bilduren hautagai Joseba Otondo hautatu zuten alkate, haren zinegotzien eta Baztango Ezkerraren bi zinegotzien botoei esker.

Baztango udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
4 / 13
1.449 (% 33,28)
5 / 13
1.487 (% 33,10)
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
4 / 13
1.216 (% 27,93)
5 / 13
1.524 (% 33,92)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
2 / 13
618 (% 14,19)
1 / 13
388 (% 8,64)
Baztango Ezkerra
2 / 13
595 (% 13,67)
2 / 13
817 (% 18,18)
Baztan Auzolanean
1 / 13
382 (% 8,77)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Alkateen zerrenda

1979-1983 Timoteo Plaza Mendiburu EAJ
1983-1987 Julio Iturralde Agorreta Unión Baztanesa
1987-1991 Francisco Javier Elizalde Apeztegia Unión Baztanesa
1991-2003 Patxi Oiarzabal Irigoien EA
2003-2007 Virginia Aleman Arraztio EA
2007-2011 Virginia Aleman Arraztio Nafarroa Bai
2011-2015 Garbiñe Elizegi Narbarte Bildu
2015-2020 Joseba Otondo Bikondoa Euskal Herria Bildu
2020- Joseba Otondo Bikondoa Euskal Herria Bildu

Udaletxea

Gaur egun udaletxea ezartzen den gunea Urdazubiko monasterioaren jabetza izan zen XVII. mendearen amaierara arte. Eraikinak estilo barroko-klasikoa du eta inguruko harri gorri ilunezko fatxada. 1986 eta 1987. urteen artean erabat zaharberritu zen, bai barrutik bai kanpotik, eta bertan 63 milioi pezeta inbertitu ziren. Udala alkateak eta hamalau zinegotzik osatzen dute.

Zinpeko alkateak

Baztan osatzen duten 15 herriek zinpeko-alkate bana dute. Zinpeko alkateak eguberri aurreko igandean hautatzen dira bi urteko agintaldirako.

Batzar Nagusia

Baztango administrazio-erakunde gorena da. Haren eginkizun nagusia herri-lurrak (azaleraren % 84) zaindu eta gobernatzea da. Batzar Nagusia honako hauek osatzen dute: Udaleko alkateak, hamabi zinegotziek, hamabost herrietako alkateek eta lau junteroek (Baztango Unibertsitateko kuartel bakoitzetik bat). Kuartelak hauek dira: Baztangoiza (Amaiur, Arizkun, Azpilkueta, Erratzu), Elizondo (Elbete, Elizondo, Lekaroz), Erberea (Arraioz, Gartzain, Irurita, Oronoz-Mugairi) eta Basaburua (Almandoz, Aniz, Berroeta, Ziga). Urtean lau ohiko bilkura egiten ditu.

Ordenantzak

Erdi Arotik Baztango gobernuaren oinarria izan dira. Bertan arautzen dira, besteak beste, herri-lurren erabilera, batzarrak, herrietako alkateen izendapena eta eskumenak, auzolanak eta Batzar Nagusiaren antolakuntza.

Batzarra

Auzokoen bilera da, haraneko 15 herrietako bakoitzean egiten dena. Bertan aztertzen dira herrian zein Baztan osoan interes publikoa duten gaiak.

Azpiegiturak

Garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia du Baztango Almandoz herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxinez bi zerbitzu izaten dira norabi bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

La Baztanesa autobus konpainiak Erratzu-Iruñea, Erratzu-Donostia eta Iruñea-Hondarribia-Donostia lineak betetzen ditu.

Hezkuntza

Hedabideak

Kultura

Euskara

Baztango Jabier Larralde.[18] Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa.

Baztango bertako hizkuntza euskara da (eskuara, hango hizkeran). Koldo Zuazo, Koldo Mitxelena, Salaburu eta bertze hainbat euskalarik adierazi dutenez, nafar-lapurteraren eta nafarreraren arteko mintzaira bat egiten da Baztango herri guztietan, Oronoz-Mugairin izan ezik, han nafarrera hutsean egiten baitute. Euskararen Nafar Institutuak baztanera izendatzen du hango euskalkia.[21] Baztango hizkera Mariano Izetak eta, berrikiago, Pello Salaburuk aztertu dute.[22][23] 2008an, biztanleen % 77,22 ziren euskaldunak.

Literatura

Dolores Redondo (1969-) donostiar idazlearen Baztan Trilogia (Zaindari ikusezina, Hezurren ondarea eta Ekaitzari eskaintza) Baztanen girotuak daude.

Urtarrilan, bestetik, 2015etatik, (H)ilbeltza edo Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatzen da.

Zinema

Udalerri eta haran hartan film hauek filmatu edo girotu dira:

Kirola

Laxoa

Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun jokatzen direnen artean aldaerarik zaharrena. XX. mendean erabat galdu zen, baina, gaur egun, Baztanen eta Malerrekan jokatzen da, 1960ko hamarkadan egindako berreskuratze ahaleginari esker; berreskuratze horretan, erabakigarria izan zen Jesus Jaimerena iruritar apaizaren lana.[24][25] Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua laxoa kultura ondasun izendatzea aztertzen ari da.[26]

Kirol taldeak

  • Baztango Kirol Taldeak (BKT). 1988an sortutako emakume eskubaloi kluba.[27]
  • C.D.Baztan. 1941-42an sortutako futbol kluba. Benjamin, alebin, infantil, kadete, gazte eta heldu taldeak ditu. 2016-2017 denboraldian helduak Nafarroako Foru Erkidegoko lehen mailan ariko dira.[28]
  • Baztan Rugby Taldea (BRT), 1978an sortua,[29] Euskal Ligako lehenengo mailan dagoena. Lekarozko ikastetxean dagoen errugbi zelaian jokatu ohi du.
  • Txaruta Pilota Elkartea.
  • Laxoa Elkartea. Baztan eta Malerrekan Laxoa eta Paxaka txapelketak antolatzen dituena.
  • Baztango Mendigoizaleak. 1980ko hamarkadan sortua.[30]
  • Amaiurko Sokatira Taldea. 2010eko Munduko Txapelketan txapeldunorde izan zen 560 kiloko kategorian.[31]
  • Basaburuko Herri Kirol Taldea.

GR 11 ibilbidea

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea aldenik zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea udalerri horretatik igarotzen da.


Museo etnografikoa

Jorge Oteiza - Baztango Museo Etnografikoa Elizondoko herrigunean kokatuta dago, Puriosenea izeneko hiru solairuko etxetzar batean. Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.

Dantzak

Mutil-dantza, irri-dantzak edo jostaketakoak eta sagar-dantza hango adierazgarrienak dira.

Baztandarren Biltzarra

Sakontzeko, irakurri: «Baztandarren Biltzarra»

1963tik urtero eta Done Jakue Egunaren, uztailaren 25a, aurreko edo ondorengo iganean Baztandarren Biltzarra ospatzen da, Baztango 15 herrien anaikidetza jaialdia. Hamabost herriek beren karrozak eramaten dituzte Elizondoko karriketan, jantzi tradizionalak eta abar erakutsiz. Bazkaldu baino lehen, plazan mutil-dantza jendetsua egiten dute.

Ondasun nabarmenak

Almandoz
Amaiurko gaztelua zegoen lekuan dagoen gaur egungo monolito edo oroitarria.
Amaiur
Urtsua jauregia, Arizkungo Ordoki auzoan, Pedro Urtsua esploratzaile eta militarraren jaiotetxea, baita Urtsua leinuaren dorretxea ere.
Jauregizarrea dorretxea, Arraioz.
Aniz
Arizkun
Arraioz
Zubiria jauregia, Arraioz.
Azpilkueta
Berroeta
Elbete
Santa Kruz eliza, Elbete.
Elizondo
Done Jakue eliza, Elizondo.
Erratzu
Xorroxin ur-jauziaren irudi panoramikoa.
Gartzain
Jauregia dorretxea, Irurita.
Irurita
Lekaroz
Lekarozko ikastetxea, Lekaroz.
Oronoz-Mugairi
Ziga

Baztandar ospetsuak

Azpilkueta herriko Apaioa auzoa.

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. (Gaztelaniaz) «Baztán» Mikel Belaskoren bloga.
  5. (Gaztelaniaz) «Un trozo de Navarra en Madrid» El País.
  6. «Baztanen mugarrien behaketa hasi da» Ttipi Ttapa (Noiz kontsultatua: 2016-11-3).
  7. «Baztango zuhaitzak eta animaliak», Baztan.es.
  8. Amaiurko estazioko balio klimatologikoak. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua (Noiz kontsultatua: maiatza 2, 2012).
  9. Gorramendiko estazioko balio klimatologikoak, Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
  10. Nafarroako Meteorologia Agentziaren webgunea.
  11. INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
  12. Nafarroako toponimia eta mapagintza LII-1-2-3, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi, Nafarroako Gobernua, 1998.
  13. (Gaztelaniaz) Gran Enciclopedia Navarra, Caja de Ahorros de Navarra, 1990.
  14. (Gaztelaniaz) «Baztan: Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  15. (Gaztelaniaz) «Elizondo recuerda la inundación de 1913» Diario Vasco.
  16. I-E llama a "sumar" todas las izquierdas frente a UPN, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 10a.
  17. Herri galdeketak egingo ditugu, Gara, 2011ko ekainaren 11.
  18. «Larralde Ustariz, Jabier - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  20. «Euskaldunak ongi ikusiak Ameriketan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
  21. «Nafarroako euskalkiak» Euskarabidea.es.
  22. Baztango Mintzoa:gramatika eta hiztegia. .
  23. (Gaztelaniaz) «Mariano Izeta Elizalde» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  24. Tiburcio Arraztoa (2010): Laxoa, la pelota en la plaza, Cenlit Ediciones. ISBN 84-96634-60-4.
  25. «Bitxikeriak», Doneztebeko Udalaren webgunean. Eskuratze data: 2011-01-13.
  26. (Gaztelaniaz) «12 localidades de Baztan-Bidasoa, dentro de la Ruta de la Pelota», Jauregia landa turismoko etxearen webgunean.
  27. Baztango Kirol Taldeak
  28. C.D.Baztan
  29. (Gaztelaniaz) Xabier Xoubelet: «Los primeros años del BRT»[Betiko hautsitako esteka], Noticias de Navarra, 2008-09-14.
  30. Baztango Mendigoizaleak
  31. «Munduko Sokatira Txapelketan azpitxapeldun izan da Amaiur»[Betiko hautsitako esteka], Ttipi-Ttapa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa