Edukira joan

«Danteren Infernua»: berrikuspenen arteko aldeak

1.868 bytes added ,  Duela 6 hilabete
ez dago edizio laburpenik
t (Onintza eta Nerea wikilariak «Danteren Infernua (Jainkotiar Komedia)» orria «Danteren Infernua» izenera aldatu du)
Durante Alighieri berezko izena duen [[Dante Alighieri]] poeta, 1265. urtean [[Florentzia|Florentzian]] jaiotako filosofo eta politikari italiarra dugu, eta 1321. urtean [[Ravenna|Ravenan]] hil zen. Bere familia, Florentziar behe nobleziari zegokion eta gaztetatik jaso zuen politikan, literaturan, gramatikan eta beste hainbat disziplinatan formakuntza. Are gehiago, [[Bruneto Lattini|Bruneto Lattiniren]] pupiloa izan zen, Erdi Aroko [[Humanismo|humanismoaren]] figura garrantzitsua izan zena.<ref>IRIARTE CASTILLO, E.: El infierno de Dante imaginado por Gustave Doré. Zaragozako unibertsitatea, filosofia eta letren fakultatea, 2019/2020. 27. orr. </ref> Dantek, hainbat lan idatzi zituen, baina horiek ulertzeko, nahitaezkoa dugu berak bizitako testuinguru politiko soziala azaltzea:
 
XII. mende amaiera eta XIII. mende hasierak hartzen dituen etapa florentziar honetan, hainbat gerra eta gatazka erlijioso eman ziren; lehenik eta behin [[güelfo eta gibelinoen arteko gatazka]] emango zen; hau da, lehen taldeak, [[Baviera]] eta [[Aita santu|Aita Santutza]] defendatzen zuten bitartean, bigarrenek [[Sakro Inperio Erromatar Germanikoa]] defendatzen zuten. Honek, Florentzia eramango du egoera latz eta ezegonkor batera, Dante horrela, politikan sartu nahi izango da.<ref>Ibid., 27. orr.</ref> Haren Jainkotiar Komedian ikusiko dugun bezala, Florentziako hiriaren deskribapena egingo digu baita erreferentzia zuzenak ere, azken finean, pekatuan erori den hiri bat bezala planteatuko baitigu.
 
Danteren produkzio literarioari dagokionez, hurrengo obra garrantzitsu hauek ditu: ''[[Vita nuova]]'' (1292-93), [[Beatrice|Beatricekin]] experimentatutako amodioari buruzkoa; ''[[Convivio y De Vulgari Eloquentia]]'' (1304), honetan, bere bisio kultural eta politikoa kontatzen du; ''[[De Monarchia]]'', [[Enrique VII|Enrique VII.ak]] Italia inbaditu ostean, kontatzen du enperadore baten koroazioaren garrantzia, Aita Santutzaren aurrean. Azkenik, Jainkotiar komedia (1304-1321) aipatu beharko genuke, Danteren azken obra izanik, hark Virgilio poeta klasikoaren laguntzaz egiten duen bidai bat narratzen digu, infernutik, purgatoriotik eta paradisutik igarotzen direlarik.<ref>Ibid., 28. orr.</ref>
 
== Infernuaren estruktura ==
Purgatorioak eta paradisuak ez bezala, infernuak duen estruktura zigorrean oinarritzen da eta ez aldiz, moralean. Beraz, infernuaren errepresentazioak bat egin behar du zigortzeko den eremu espazial batekin. Gainera, Danteren garaiko zientziak adierazten zuen bezala, uste zen eguzkia izar bat zela eta lurra, bere aldetik, unibertsoaren erdialdean zegoela mugiezin. Lurraldearen zentroan, Jerusalem aurkitzen zen, eta honen inguruan zegoen [[Golgota|Golgota mendiaren]] azpian, egongo litzateke Dantek haren poeman aipatzen duen infernua.<ref>IRIARTE CASTILLO, E.: op. cit., 13. orr. </ref>
 
Infernua harrera batez eta bederatzi zirkuluz osatua dago eta ostera aztertuko dugun bezala laugarren kantutik aurrera, zirkulu bakoitzak [[Bekatu|pekatu]] bana du protagonista, eta gero eta okerragoa izan pekatua, hare eta gogorragoa izango da inposatuko den zigorra. Bederatzigarren zirkulua pasa bezain pronto, Luziferrekin egiten dugu topo.<ref>Ibid., 13. orr. </ref>
 
=== Infernuaren harrera (I, II eta III kantuak) ===
Dantek infernuaren ateak zeharkatu bezain pronto, aurkitzen duen lehen espazioa harrera-lekua izango litzateke: Bere burua oihan ilun batean aurkitzen du, aurretik testuinguruan aipatutako Florentzia dekadente horri eramaten gaituena; izan ere, gatazka politikoek, Aita Santuaren gidaritza falta… Florentzia hiriak infernuarekiko gero eta antz gehiago hartuz zihoan. Bertan, hiru piztirekin egingo du topo; alde batetik, pantera izango dugu, lizunkeriaren sinbolo; bestetik, lehoia, harrokeriaren sinbolo dena eta azkenik, otsemea, abariziaren pekatuaren errepresentatzaile gisa (gogoratu, otsemea dugula Erromaren sorkuntzaren mitoan, eta italiaren sinbolo bihurtu izan zela horren ondorioz). Hiru pizti hauek, florentziarren pekatuen adierazgarri izango dira.<ref>NEIRA SOTO, K.: El infierno de Dante. Lo esencial es invisible a los ojos. Chileko unibertsitatea, filosofia eta giza zientzien fakultatea. 4-5. orr. Eskuragarri: <nowiki>https://www.researchgate.net/profile/Katherine-Soto-Neira/publication/321480151_El_Infierno_de_Dante/links/5a236fba4585155dd41cc83e/El-Infierno-de-Dante.pdf</nowiki> (Azken kontsulta: 2021/03/29) </ref>
 
Momentu honetan, Dante kikildurik, Virgilioren laguntza eskatuko du, miresten zuen Antzinateko poeta izanik hain zuzen ere. Virgilio, arrazoiaren errepresentazioa izango da, eta gure poeta lagunduko du infernuaren bidai horretan, bere gidari izanik. Virgilio agertaraziko duten hiru emakume ditugu: [[Beatrice]] (lehen aipaturiko bere maitasun platonikoa) [[Santa Lucia]] (erlijio kristauaren martirretako bat); azkenik, [[Maria|Ama Birjina]] izan daitekeena. Honen atzean dugu Hirutasunaren sinbologia, bere obran oso errekurrentea izango den zenbaki kristaua izanik. Gainera, ezin dugu aurrera egin Beatriceren papera aipatu barik; izan ere, Beatrice santutzen du, ongiaren errepresentazioa izanen. (Lehen kantua).<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 4-5. orr.</ref>
 
Hortaz, infernuaren ateak zeharkatzera doaz. Bertan, [[Aqueronte]] ibai ertzean, arima batzuk topatzen dituzte, infernutik barne ez at daudenak: Pertsona hauek, ez ziren ez txarrak ez onak izan ([[Celestino V.|Celestino V.arekin]] topo egiten du), bertan zigortuak dira estandarte zuri baten atzean korrika egitera behartuak egonik, erle eta liztorrek jarraitzen dituzten bitartean. Jarraian, Aquerontea zeharkatzeko ontzian sartzen dira, [[Caronte]] dugularik gidari eta orain bai, infernuaren zirkuluetan barneratuko dira gure bi poetak.
 
=== Lehen zirkulua: Limboa (IV Kantua) ===
Gure bi poetak, lehen zirkulu honetan hurrengo arimekin egingo dute topo: bataiatu ez direnak eta kristautasuna sortu aurretik jaio ziren pertsonaiak agertuko dira eta zerura igotzeko jainkoaren grazia jaso ez dutenak. Pertsonaia hauek azken finean, ez dira zigortuak izango, ez baitzuten kristoren jarraitzaile izateko aukerarik izan, baina Kristotik hurrun egoterakoan, ezin dira paradisuan egon. Bertan, Atziñaroan oso garrantzitsuak izan ziren hainbat intelektual egongo dira; Virgilio bera, bertako gazteluan bizi da. Beraz, Dantek, [[Homero]], [[Horazio|Horacio]], [[Publio Ovidio|Ovidio]]… ezagutuko ditu; baita [[Sokrates]], [[Platon]] eta [[Aristoteles]] filosofoak ere.<ref>CEA ANFOSSI, P.: Política en el Infierno; Dante Alighieri y el develamiento de una interpretación de la Commedia. Chileko conepción unibertsitatea, arte eta humanitateen fakultatea, 2013. 70. orr. Berreskuratua: <nowiki>http://repositorio.udec.cl/bitstream/11594/833/1/Tesis_Politica_en_el_Infierno.Image.Marked.pdf</nowiki> (Azken konstulta: 2021/03/29)</ref> Aipagarria da ere, Dantek aurkitzen dituen filosofo hauek miresten dituela eta aurretik aipatutako ''Monarchia'' obrako ondorioak horietan oinarrituak daudela.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 5. orr. </ref>
 
=== Bigarren zirkulua: Lizunkeria. (V kantua) ===
Hurrengo zirkulu honek zazpi pekatuei egingo die harrera, lizunkeria lehen pekatu protagonista izanik. Beraz, zirkulu honetan, arrazoia alde batera utzi eta haien pasioek bultzatuta jokatu dutenak izango ditugu. Hauek iada zirgotuak dira, eta amaierarik ez duen zurrunbilo baten barne egongo dira betiko. Zurrunbilo horretan Dantek Francescarekin egingo du topo; izan ere,  bere koinatu eta amorante Paolorekin harreman sexualak izateagatik dugu zirgortua (biak ditugu infernuko zirkulu honetan).<ref>Ibid., 5. orr. </ref>
 
Esan bezala, infernuaren estruktura pekatu leunetik okerrenera antolatuta dago, aditzera ematen diguna lizunkeria, zazpi horietatik leunena izango litzatekeela; Gauza da, Dantek V. kantua amaitzerakoan, bikotea parkatzenbarkatzen du, amodioaren kontuarekin askoz ere gupidatsua baita.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 5. orr. </ref>
 
=== Hirugarren Zirkulua: Sabelkeria (VI Kantua) ===
Aurreko istorioarekin lotuta, bikotearekiko pena senti bezain pronto, hurrengo zirkuluan agertzen da, hemen, sabelkeria praktikatzeagatik zirgortuak direnak aurkitzen ditugularik.  Hauen zigorra hurrengoa dugu: Betiereko ekaitz bortiz batengatik astinduak izatea, gainera, hiru buru dituen txakur - monstruo batek ([[Cerbero]]) ere atormentatzen ditu bertako arimak.<ref>Ibid., 6. orr.</ref>
 
Lizunkeriarekin batera, salbelkeria bezalako pekatuak arrazoimena alde batera utzi eta senak bultzatutako pekatuak ditugu. Momentu honetan, oso garrantzitsua den debate filosofiko baten aurrean aurkitzen gara; izan ere, Danterekin batera, [[Francesco Petrarca|Petrarca]] eta [[Giovanni Boccaccio|Bocaccio]] bezalako autoreek humanismoaren lehen zantzuak emango dituzte, arrazoimenaren aldarrikapen sutsu hori izango duena definizioz.<ref>Ibid., 6. orr.</ref>
 
=== Laugarren zirkulua; Zuhurkeria. (VII kantua) ===
Amildegian aurrera egin ahala, laugarren zirkuluan sartzen gara, zeinetan zuhurrak aurkitzen ditugun. Nola ez, zirkulu honetan [[Pluton (mitologia)|Pluto]] aurkitzen dugu, aberastasunaren jainkoa, alegia. Oso aipagarriak dira Danteren hitzak, hemen aurkitzen ditugun pertsonaien definizioa ematen digunean kontuan hartu behar dugu Dantek eskrituraIdazki Santuan idatzia zegoen bezala, kleroak ezin zuen haren jabetzaren menpe urrerik, ez zilarrik ezta kobrerik ere izan.<ref>Ibid, 6. orr.</ref>
 
Bestalde, bi talde agertzen zaizkigu zirkulu honetan; alde batetik, aipatutako kleroak, urreaz jabetzen zirenak eta bestetik, aberastasun oro irazten zituztenak. Hauen arteko betiereko borroka izango dugu; izan ere, batak urrea batu nahiko du eta besteak, huraxe irazi. Virgilio arima hauekin hitz egiten saiatuko da, baina segituan ikusiko dute ezineskoaezinezkoa dela, haien arteko borroka horretan murgilduegiak baitaude.<ref>Ibid., 6. orr.</ref>
 
=== Bostgarren zirkulua: Zekenkeria (VII kantua) ===
Laugarren fosatik jaisten diren unean beste infernuko maila batetara iristen dira; bertan bizitzan zehar haien aberastasunak ongi maneiatu ez dituztenak aurkitzen dira, eklesiatiko tontsuratu zein laikoak ere, haien artean zirkulu moduan talka eginez eta beti esaldi berdinak errepikatzera kondenatuak izanik. [[Fortunaren]] jainkosa edo figura aipatzen da, antzinateko kultura klasikoko beste figura bat, eta lurrean bizi diren gizonen arrakasta edo galeraren bultzatzailea dena. Puntu edo zirkulu horretatik Estigia lakura edo urtegira jotzen dute, ur beltzak dituena.Bertatik suminaren pekatuaren arabera kondenatuak ikusten ditu, elkarri joka eta haginka dabiltzalarik biluzik. Sumindura (VIII kantua): [[Estigia]] Hadeseko afluenteetako bat izanik, honen ur beltzen inguruan suminaren pekatuan zigortuak agertzen dira,  jotzen, haginka eta urak zikinduaz eta berotuaz.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 7. orr.</ref> Bertan itsas-gizon bezala edo hau gurutzatzeko ontziaren arduraduna [[Flegias]] dugu.<ref>Ibid., 7. orr.</ref> Zeharkatzen ari direlarik, besteak beste, zikintasun, lokatz eta ur ilun artean ematen diren sufrikarioak deskribatzen ditu Dantek, horien artean haien itsasontzira hurbildu eta azkenean ur zikinek irentsia amaitzen duen [[Filippo Argenti]] pertsonaia historikoa agertzen delarik (Filippo Cavillucci Argenti, florentziako aristokrata eta Alighieri familiaren etsaia zen familia-sagaren partaidea, izan ere güelfoen partido politikoa zuri eta beltzetan banatzean, beltzak zirenak irabaqzita, Argentik Danteren ondasunak bereganatu zituen). Ondoren [[Dite]] hirira hurbiltzen ari direla abisatzen dio Virgiliok, pekatuaren hiri, mezkitak honen ortzi-mugan ikusten direlarik. Hemen [[Meskita|mezkitak]], erlijio [[Musulman|musulmanaren]] sinbolo, pekatuaren sinonimotzat uler daitezke, hau da eliza [[Kristautasun|kristau]] baten aurkako figura bailitzan.<ref>Ibid., 7. orr.</ref>
 
=== Dite hiriko mugaldea (IX kantua) ===
Pekatariak eta hildakoak hiriaren edo zonaldearen kanpoaldean kokatuta sarrera ezeztatzen diote batez ere Danteri, nahiz eta Virgilio konbentzitzen saiatu, deabruek ateak itxiko dizkiete. Honela bada, hiru infernuko suminak/eriniak agertuko zaizkie sugez inguratuta eta ilea sugegorriz osatua ere, haien bularra hatzez urratuz eta garrasika, [[Medusa]]/Gorgona deituko zutela adieraziz. Azkenean ordea, zerutik bidalitako figura bat agertuko da, aire zikin eta kez-betetakoa urrunduz atea irekiko diena azkenean.<ref>ALIGHIERI, D., MARTÍNEZ DE MERLO, L. (Itz.): Divina comedia. Madrid, Cátedra, 1988, IX. kantua.</ref>
 
=== Seigarren zirkulua: Heresia (X kantua)<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 7-8. orr.</ref> ===
Hiriaren barnean, hilobiz betetako gune ilun bat ikusiko dute, bertatik irteten diren garrasiak, oihuak eta giro zapaltzaileak izutuko ditutelarik, bertan kristautasuna zlanatzatan jarri edota beste erlijio/sekta edo gidari bati jarraitu ziotenak daude. Josafateko bailaratik haien gorpuak iritsiko direla adierazten dio Virgiliok eta [[Epikuro|Epikurorekin]] bezala, arimari atentzioa jartzen ez bazaio hau gorpu materialarekin hiltzen dela dio. Josafat-eko bailaran Jainkoak arimak zigortzen edo epaitzen omen ditu, egungo Jerusalem inguruan. Epikuro antzinateko filosofoa hemen zentzu negatiboz ulertu behar dugu, garaiko kristautasunaren aszetismoak ez bezala bizitza hedonistikoa bultzatzen zuelako, nahiz eta ondoren berirakurketak egin ziren oraindik ere materialtasunean ulertzen zuten, hortik heresiaren zonaldean aipatzea Dantek. Epikuroren jarraitzaile herese moduan eta botere erlijiosoaren aurkako moduan [[Farinata degli Uberti]] pertsonaia agertzen zaigu, eta honek Danterekin tinte politikoak dituen elkarrizketa bat mantenduko du, honen azkenaren exilioa ere aipatuz.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 8. orr.</ref>
 
=== Zazpigarren zirkulua: Biolentzia (XI., XII, XIII, XIV, XV, XVI eta XVII. kantuak) ===
Haran batetara hurbilduta eta bertako haitzetatik, bestelako mailak ikusten dituzter Dantek eta Virgiliok. Hurrengo pekatuak gizakiaren naturan soilik aurkiten omen diren bizioetatik sortzen omen dira, hori dela eta gogorrago dira zigortuak edo Jainkoak gorroto handiagoa diela dio Virgiliok.<ref>ALIGHIERI, D., MARTÍNEZ DE MERLO, L. (Itz.): op.cit., XI. kantua. </ref> Biolentziaren zirkuloa, edo gehiegizko haserrerarena era berean hiru zatitan omen dago banatuta; haien buru propioaren aurka jokatzen dutenak, hurkoren aurka jokatzen dutenak eta hauen jabetzekiko ere (Jainkoarekiko).<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 8. orr.</ref> Orohar hortaz esan dezakegu hiru zatitan banatzen dela biolentzia: Hurkoaren aurka jokatu duten biolentoak (odolezko ibai batetan zentauroen geziak sufritzen dituzte), haien buruaren aurka eta haien ondasunen aurka joatu zutenak (ehiza eszena bat bailitzan erbi-txakurrek jaten dituztenak) eta azkenik Jainkoa eta naturaren/artearen/sorkuntzaren aurka biolentoak (suzko euri baten azpian aurkitzen direnak).<ref>Ibid., 8-9. orr.</ref>
 
=== Zortzigarren zirkulua: Iruzurra ( XVIII. kantutik XXX.enera) ===
Azkenaurreko zirkulu hau beste hainbat mailatan banatzen da paisaia labartsua bailitzan ([[Malebolge]] izenekoa) hamar fosa ditu orotara: Lehenengoan proxenetak eta limurtzaileak deabruen latigoez zigortuak dira, biluzik egonda.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 8. orr.</ref> Bigarrenean, lausengariak gorotzetan murgildu eta itoak dira. <ref>Ibid., 8-9. orr</ref>Hirugarren fosan [[simonia]] burutu zutenak aurkitzen dira, horien artean [[Nikolas III.a|Nicolas III.a]] Aita Santua aipatzen delarik; hauek lurrean dauden zuloetan buruz behera sartuak dira, oinak soilik ikusten zaizkielarik, eta hauek suz inguratuak dira era berean.<ref>Ibid., 8-9. orr.</ref> Laugarrenean magoak edota iragarleak dira zigortuak, hauek etorkizuna asmatu eta aldatzeko duten ahalmena aldarrikatzeagatik jasotzen dute zigorra, eta haien aurpegiak edo buruak atzealderantz bihurtzen dira honela ironikoki.<ref>bid., 8-9. orr.</ref> Hurrengo fosan bidegabekoak izan direnak aurkitzen dira, adibidez haien postu publikoetatik onura propioak bilatu zituztenak: Irakiten dagoen brean murgilduak dira eta ateratzen saiatzen direnak deabruek zirikatzen dituzte (horietako askori izen propioa ematen die Dantek gainera).<ref>Ibid., 9. orr.</ref> Seigarren zatian hipokritak aurkitzen dira, soinean berunezko jantzi oso pisutsuak daramatzatelarik baina kanpotik urrezkoak diruditenak, haien itxurak bezala bizitza materialean.<ref>Ibid., 9. orr.</ref> Hurrengo haranean edo zuloan lapurrak aurkitzen dira sugeek haien eskuak inguratzen dituzte eta hauekin sinbiosian haien natura edo itxura ere aldarazten zaie, honela haien izaera galdurik; hau agian sugeak duen engainuaren sinbologiarekin lotu genezake Jatorrizko Pekatutik.<ref>Ibid., 9. orr.</ref> Zortzigarren fosan aholkulari gezurtiak aurkitzen dira sutan erretzen ari direlarik eta hitz egiteko zailtasunak ere aurkezten dituzte.<ref>Ibid., 9. orr.</ref> Azken-aurreko fosan zisma erlijioso, politiko zein sozialen instigatzaileak agertzen dira, deabruek ezpata batez hain azaletan zauriak irekitzen dituzte eta itxi orduko berriro ireki. Zirkulo honen azken zatian faltsifikatzaileak agertzen dira, mota eta arlo guztietakoak eta bakoitzak gaixotasun mingarri bat jasotzen du.<ref>Ibid., 9. orr.</ref>
 
=== Bederatzigarren zirkulua: Traizioa (XXXI kantutik XXXIVraino) ===
Iruzurraren eta gaizkiaren antzeko alderdia erakusten dute azkeneko zirkulu hauek, hala ere, azkeneko honek pekatariak harengan konfiantza zuten horien aurka jokatzeagatik dira zigortuak. Hemen zaindari eta era berean zigortu moduan erraldoiak aukitzen dira, boteredunen edo jainkoen aurka altxatzeagatik famatuak ziren figura mitologikoak, infernuaren erdiguneko putzu sakonaren inguruan zintzilik. Honela bada, justifikazio honen barnean kokatu genezake Luzifer berbera. Zirkulu honek era berean antolaketa propioa dauka: Caina lehen zatia, bertan Caín haren anaia traizionatu eta hil zuelarik kokatzen da; bigarren zatia Antenora; hirugarrena Tolomea eta azkena Judeca (bertan Judas Iskariote egonik, Kristo etsaiei saldu ziena). Luzifer bera edo deabru nagusia zentruan legoke, haren hiru ahorekin Kristoren etsaiak eta pekatariak irentsi eta urratuz.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit.,10. orr.</ref>
 
Infernuaren deskribapen ikaragarria (danteskoa moduan definitu ohi dena, izugarria, ikaragarria, beldurgarria edo gordina moduan) eta honen antolaera eta zigor bakoitza pekatuekiko lotuta azaldu ostean, Dantek haren bidaia Purgatorio eta ondoren Paradisuko lurraldeetan eta zirkulu ezberdinetan zehar ere jarraitzen du, azkenean Empireora iritsirik haren maite Beatrizenganaino.