Burgos: berrikuspenen arteko aldeak
129. lerroa: | 129. lerroa: | ||
[[Gaztela Zaharra]]ren eskualde historikoaren hiriburua izan zen [[XIX. mende]]an zehar. Eta [[XX. mende]]an idustrializazio prozesu handia gertatu zenez, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan, hazkunde demografikoa izan zuen: 1900ean, 30.000 biztanle; 1940an, 60.000; eta 1970ean, ia 120.000. |
[[Gaztela Zaharra]]ren eskualde historikoaren hiriburua izan zen [[XIX. mende]]an zehar. Eta [[XX. mende]]an idustrializazio prozesu handia gertatu zenez, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan, hazkunde demografikoa izan zuen: 1900ean, 30.000 biztanle; 1940an, 60.000; eta 1970ean, ia 120.000. |
||
XX. mendearen azken herenean, [[Frankismo]]aren azken urteetan hain zuzen ere, historia garaikidearen garrantzi handia izan zuen [[Burgosko prozesua]] izenekoa |
XX. mendearen azken herenean, [[Frankismo]]aren azken urteetan hain zuzen ere, historia garaikidearen garrantzi handia izan zuen [[Burgosko prozesua]] izenekoa. Hiriko Gobernu Militarrean egin zen. |
||
[[XXI. mende]]an, azkenik, [[2014ko Gamonalgo gatazka]] aipagarria da, Udaleko plan urbanistiko baten aurkako herri ekimen erraldoia izan zena, helburua lortu zuena. |
[[XXI. mende]]an, azkenik, [[2014ko Gamonalgo gatazka]] aipagarria da, Udaleko plan urbanistiko baten aurkako herri ekimen erraldoia izan zena, helburua lortu zuena. |
||
136. lerroa: | 136. lerroa: | ||
Historian zehar, Burgosko alde zaharretik banandutako hainbat herri egon dira. [[XX. mendea|XX. mendeko]] hirigintza hazkundeak herri hauetako batzuk hiriko auzo bihurtu ditu eta gaur egun hirigunearen zati dira, [[Las Huelgas]], [[Hospital del Rey]], [[Villargámar]] eta [[Gamonal (Burgos)|Gamonal de Riopico]]. |
Historian zehar, Burgosko alde zaharretik banandutako hainbat herri egon dira. [[XX. mendea|XX. mendeko]] hirigintza hazkundeak herri hauetako batzuk hiriko auzo bihurtu ditu eta gaur egun hirigunearen zati dira, [[Las Huelgas]], [[Hospital del Rey]], [[Villargámar]] eta [[Gamonal (Burgos)|Gamonal de Riopico]]. |
||
Urrutiago zeuden herriak |
Urrutiago zeuden herriak ([[Castañares (Burgos)|Castañares]], [[Cortes (Burgos)|Cortes]], [[Cótar]], [[Villafría de Burgos]], [[Villagonzalo-Arenas]], [[Villalonquéjar]], [[Villatoro (Burgos)|Villatoro]], [[Villayuda]], [[La Ventilla (Burgos)|La Ventilla]] eta [[Villímar]]) Burgosen menpe egon arren, fisikoki banaturik daude oraindik. |
||
== Kultura == |
== Kultura == |
||
152. lerroa: | 152. lerroa: | ||
== Kirolak == |
== Kirolak == |
||
[[Burgos CF|Burgos Club de Fútbol]] [[1922]]an sortu eta [[1994]]an birsortutako hiriko [[futbol]] talde nagusia da, Espainiako ligaren klub historikoen artean dagoena. Izan ere Lehen Mailan 6 denboralditan jardun zuen [[1970eko hamarkada]]n. Hala ere, arazo ekonomiko larriak pairatu zituenez, Real Burgos Club de Fútbol sortu zuten, taldearen |
[[Burgos CF|Burgos Club de Fútbol]] [[1922]]an sortu eta [[1994]]an birsortutako hiriko [[futbol]] talde nagusia da, Espainiako ligaren klub historikoen artean dagoena. Izan ere Lehen Mailan 6 denboralditan jardun zuen [[1970eko hamarkada]]n. Hala ere, arazo ekonomiko larriak pairatu zituenez, Real Burgos Club de Fútbol sortu zuten, taldearen berriz sortu arte. Gaur egun Hirugarren Mailan dabil. El Plantío-ko udal estadioa (12.200 ikusle) taldearen zelaia da. |
||
[[Club Baloncesto Tizona]] hiriko [[saskibaloi]] talde nagusia izan zen, hiru aldiz lortu zuena Urrezko LEB Ligara igotzea 2012/13, 2013/14 eta 2014/15eko denboraldietan. 2015ean [[Club Baloncesto Miraflores]] profesional bilakatu eta 2017an [[ACB Liga]]ra igo zen. |
[[Club Baloncesto Tizona]] hiriko [[saskibaloi]] talde nagusia izan zen, hiru aldiz lortu zuena Urrezko LEB Ligara igotzea 2012/13, 2013/14 eta 2014/15eko denboraldietan. 2015ean [[Club Baloncesto Miraflores]] profesional bilakatu eta 2017an [[ACB Liga]]ra igo zen. |
08:58, 22 apirila 2021ko berrikusketa
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burgos (argipena)».
Burgos Burgos | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Daniel de la Rosa (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Burgos | ||||||||||
Jatorrizko izena | Burgos | ||||||||||
Posta kodea | 09001–09007 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09059 | ||||||||||
Herriburua | Burgos city (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°20′27″N 3°41′59″W / 42.3408°N 3.6997°W | ||||||||||
Azalera | 107.08 km² | ||||||||||
Altuera | 859 m | ||||||||||
Mugakideak | Villagonzalo Pedernales, Villalbilla de Burgos, Tardajos, Alfoz de Quintanadueñas, Quintanilla Vivar, Villayerno Morquillas, Hurones, Rubena, Orbaneja Riopico, Cardeñajimeno, Cardeñadijo, Saldaña de Burgos eta Villariezo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 174.451 (2023) 968 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.629,17 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 947 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Loudun, San Juan de los Lagos (udalerria), Peçac, Brujas, Vicenza eta Settat | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
aytoburgos.es |
Burgos[1] izen bereko Espainiako probintziaren hiriburua da. Gaztela eta Leon Autonomia Erkidegoaren barnean dago kokaturik, lurraldeko iparraldean. 2014an ia 180.000 biztanle zituen, Erkidego osoko bigarren populatuena izanda Valladolid eta gero, eta Salamanca baino lehen.
Gaztelako Erresumako hiriburua izan zen, baita Gaztelako koroakoa ere tarteka, 1230etik Errege Katolikoen garaia arte. XIX. mendean Gaztela Zaharra lurralde historikoko hiriburua izan zen halaber. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia izan zuen, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan.
Monumentu multzo zabala dauka, UNESCOk gizateria ondaretzat hartutako Katedrala eta Done Jakue bidea barne. 2010ean Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa.
Geografia
Mugakideok ditu: ipar-mendebaldean, Tardajos eta Alfoz de Quintanadueñas; iparraldean, Alfoz de Quintanadueñas, Quintanilla Vivar, Villayerno Morquillas eta Hurones; ipar-ekialdean, Hurones eta Rubena; mendebaldean, Tardajos eta Villalbilla; ekialdean, Rubena, Orbaneja Riopico eta Cardeñajimeno; hego-mendebaldean, Villagonzalo Pedernales; hegoaldean, Villagonzalo Pedernales, Villariezo, Modúbar de la Emparedada eta Cardeñadijo; eta hego-ekialdean, Cardeñajimeno eta Cardeñadijo.
Itsaso mailatik 856 metrora dago eta Arlanzón ibaiak zeharkatzen du.
-
Arlanzón ibaia udaberrian
-
Arlanzón ibaia udazkenean
-
Arlanzón ibaia neguan
Datu klimatikoak (Burgos (1971–2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.7 | 8.9 | 12.0 | 13.3 | 17.2 | 22.0 | 26.4 | 26.7 | 22.9 | 16.5 | 10.7 | 7.6 | 15.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.7 | 4.1 | 6.3 | 7.8 | 11.4 | 15.2 | 18.7 | 18.9 | 15.7 | 10.9 | 6.2 | 3.9 | 10.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.2 | -0.6 | 0.6 | 2.2 | 5.6 | 8.4 | 11.0 | 11.1 | 8.5 | 5.3 | 1.6 | 0.3 | 4.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 46 | 42 | 31 | 65 | 69 | 46 | 30 | 27 | 36 | 50 | 56 | 57 | 555 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 8 | 8 | 6 | 9 | 10 | 6 | 4 | 4 | 5 | 8 | 8 | 9 | 85 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 5 | 4 | 3 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 3 | 19 |
Eguzki orduak | 90 | 113 | 171 | 173 | 213 | 270 | 312 | 291 | 218 | 150 | 108 | 74 | 2183 |
Iturria: AEMET[2] |
Historia
Neolito eta Burdin Aroaren garaietako aztarnak daude Gazteluaren muinoan, hiriaren gainaldean.
Hala ere, Diego Rodríguez "Porcelos" kontea hiriaren sortzailetzat hartzen dute, 884. urtean. 930 inguruan, Gaztelako konderriaren hiriburu bihurtu zen, Leongo Erresumaren menpe lehenik eta independiente geroago Fernán González konteari esker. Halaber, Gaztelako Erresumaren hiribura izan zen eta, tarteka, baita Gaztelako Koroarena ere, 1230etik Errege-erregina Katolikoen agintaldia arte. Horiek 1512an Burgosko Legeak diktatu zituzten, Ameriketan aplikatzekoak. XVI. mende haren amaieran, oraingo azaleraz gain probintziak hartzen zuen Soria eta Kantabriako zati handi bana, Trebiñuko Konderriaz gain.
Gaztela Zaharraren eskualde historikoaren hiriburua izan zen XIX. mendean zehar. Eta XX. mendean idustrializazio prozesu handia gertatu zenez, batez ere automobilgintzan eta elikadura arloan, hazkunde demografikoa izan zuen: 1900ean, 30.000 biztanle; 1940an, 60.000; eta 1970ean, ia 120.000.
XX. mendearen azken herenean, Frankismoaren azken urteetan hain zuzen ere, historia garaikidearen garrantzi handia izan zuen Burgosko prozesua izenekoa. Hiriko Gobernu Militarrean egin zen.
XXI. mendean, azkenik, 2014ko Gamonalgo gatazka aipagarria da, Udaleko plan urbanistiko baten aurkako herri ekimen erraldoia izan zena, helburua lortu zuena.
Auzoak
Historian zehar, Burgosko alde zaharretik banandutako hainbat herri egon dira. XX. mendeko hirigintza hazkundeak herri hauetako batzuk hiriko auzo bihurtu ditu eta gaur egun hirigunearen zati dira, Las Huelgas, Hospital del Rey, Villargámar eta Gamonal de Riopico.
Urrutiago zeuden herriak (Castañares, Cortes, Cótar, Villafría de Burgos, Villagonzalo-Arenas, Villalonquéjar, Villatoro, Villayuda, La Ventilla eta Villímar) Burgosen menpe egon arren, fisikoki banaturik daude oraindik.
Kultura
Monumentuak
Burgosko katedrala estilo gotikoaren adibiderik ederrenetakoa da, hala Iberiar penintsulan nola Europa osoan ere. XIII. mendekoa, XV. eta XVI. mendeetan aldaketa garrantzitsuak egin zizkioten. UNESCOk 1984an Gizateria Ondare izendatu zuen, eta 10 urte geroago berriztatze lanei ekin zieten. 300.000-400.000 bisitari jasotzen ditu urtero.
Ondare erlijiosoan Las Huelgas monasterioa eta Mirafloreseko kartusia nabarmentzen dira, eta beste monumentuen artean Santa Clara komentua, San Lesmes eliza, San Esteban eliza eta Iglesia de la Antigua (Gamonal).
Ondare zibilean, Erregearen Ospitalea eta Santa Mariaren arkua, baita Kondestableen Jauregia (Casa del Cordón), Iñigo Anguloren etxea, Itsasoaren Kontsulatua, Gaztelua eta harresiaren aztarnak.
Museoak
2010ean zabaldu zuten Giza Eboluzioaren Museoa ireki zuten, batez ere 1976tik aurrera Atapuercako aurkikuntza arkeologikoek osatutakoa. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute, zehazki hiru hominido mota daudelarik: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro dira ikerlari nagusiak 1991tik. Museoan aztarnategian aurkitutako hezurrak eta bestelako objektuak ikus daitezke, eta Charles Darwini dedikatutako atalean HMS Beagle bere itsasontziaren zati baten erreplika dago.
Beste museoen artean, Probintziako Arkeologia museoa (Burgosko Museoa), Erdi Aroko oihalena, Liburuarena (Fadrique de Basilea) eta Gazteluarena aipatzekoak dira.
Kirolak
Burgos Club de Fútbol 1922an sortu eta 1994an birsortutako hiriko futbol talde nagusia da, Espainiako ligaren klub historikoen artean dagoena. Izan ere Lehen Mailan 6 denboralditan jardun zuen 1970eko hamarkadan. Hala ere, arazo ekonomiko larriak pairatu zituenez, Real Burgos Club de Fútbol sortu zuten, taldearen berriz sortu arte. Gaur egun Hirugarren Mailan dabil. El Plantío-ko udal estadioa (12.200 ikusle) taldearen zelaia da.
Club Baloncesto Tizona hiriko saskibaloi talde nagusia izan zen, hiru aldiz lortu zuena Urrezko LEB Ligara igotzea 2012/13, 2013/14 eta 2014/15eko denboraldietan. 2015ean Club Baloncesto Miraflores profesional bilakatu eta 2017an ACB Ligara igo zen.
Bestela, kirol ekitaldirik aipagarrienak Burgosko Itzulia txirrindularitzan eta Hiri Milia atletismoan ditugu.
Hedabideak
"Diario de Burgos" hiriko egunkaririk irakurriena da, eta Radio Castilla (SER) irrati-katerik entzunena. Beste batzuk Radio Arlanzón, Cope Burgos, Punto Radio Burgos eta Radio Evolución Burgos dira.
Telebista kateen artean Canal 54 eta CyL8 daude.
Alkateak
1979-1983 | José María Peña San Martín (UCD) |
1983-1987 | José María Peña San Martín (AP-PDP-UL) |
1987-1991 | José María Peña San Martín (Alianza Popular) |
1991-1995 | José María Peña San Martín (1992 arte) / Valentín Niño Aragón (PP) |
1995-1999 | Valentín Niño Aragón (PP) |
1999-2003 | Ángel Olivares Ramírez (PSOE) |
2003-2007 | Juan Carlos Aparicio Pérez (PP) |
2007-2011 | Juan Carlos Aparicio Pérez (PP) |
2011-... | Fco. Javier Lacalle Lacalle (PP) |
Argazkiak
-
Arlanzon ibaiaren neguko ikuspegia Burgosko alde zaharretik gertu.
-
San Gilen omenezko eliza.
-
El Cid-en omenezko irudia.
Demografia
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
30.167 | 31.489 | 32.301 | 40.061 | 60.425 | 74.063 | 82.177 | 119.915 | 156.449 | 169.111 | 166.251 | 161.984 | 167.962 | 178.966 |
Burgostar ezagunak
- Frantzisko Vitoria? (1483/86-1546), fraide humanista.
- Diego de Siloé (1495?-1563), arkitekto eta eskultorea.
- Rafael Calleja (1870-1938), musikagilea.
- Regino Sainz de la Maza (1896-1981), gitarra jotzailea.
- Rosa Maria Mateo (1943-), kazetaria.
Herri eta hiri senidetuak
- Brujas, Belgika
- Loudun, Frantzia
- Pessac, Frantzia
- San Juan de los Lagos, Mexiko
- Valentzia, Espainia
- Vicenza, Italia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Burgosko Udalaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Diario de Burgos
- (Gaztelaniaz) Radio Castilla (SER)