Herri kirol: berrikuspenen arteko aldeak
t 150.241.162.246 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Kilkerra wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8 |
||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
== Izena == |
== Izena == |
||
''Herri kirol'' [[izen]]a nahiko modernoa da; [[Ipar Euskal Herria]]n, bestalde, ''indar joko'' esan izan zaie kirol horiei.<ref>[http://www.eitb.com/bideoak/telebista/4-denbora/osoa/442020/4denbora-peio-dospital-doxpi/ Iñaki Perurena «'4.denbora': Peio Dospital 'Doxpi'» telebista saioan].</ref> |
''Herri kirol'' [[izen]]a nahiko modernoa da; [[Ipar Euskal Herria]]n, bestalde, ''indar joko'' esan izan zaie kirol horiei.<ref>[http://www.eitb.com/bideoak/telebista/4-denbora/osoa/442020/4denbora-peio-dospital-doxpi/ Iñaki Perurena «'4.denbora': Peio Dospital 'Doxpi'» telebista saioan]{{Apurtutako esteka|date=maiatza 2021 |bot=InternetArchiveBot |fix-attempted=yes }}.</ref> |
||
== Jatorria == |
== Jatorria == |
17:26, 3 maiatza 2021ko berrikusketa
Herri kirolak abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarriturik Euskal Herrian industrializazioaren aurretiko garaietatik jokatu izan diren kirolak dira.
Batez ere indarra eta erresistentziari loturiko kirolak dira, nahiz eta zenbaitzuetan zalutasunak eta bizkortasunak ere garrantzia baduten. Gehienetan teknikak ere badu zeresan handia.
Izena
Herri kirol izena nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, indar joko esan izan zaie kirol horiei.[1]
Jatorria
Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Abeltzain, nekazari, arrantzale nahiz artisauek ogibidez egin behar zituzten zenbait lan kirol bilakatu dira denborarekin, indartsuago, bizkorrago, trebeago... nor zen erakutsi nahian.
Jatorriz ez zeuden txapelketa moduan antolatuak, desafio eta apostuen logikaren mende zeuden.
Herri kirol "modernoenak" industrializazio garaikoak dira, harri zulaketa eta idi probak kasu.
Herri kirolen zerrenda
Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira herri kirol kategoria duten kirolak. Horrenbestez, herri kirolen ikurra H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:
- Aizkora proba
- Sega jokoa
- Harri jasotzea
- Sokatira
- Lasto altxatzea
- Lasto botatzea
- Lokotx biltzea
- Trontza
- Zaku eramatea
- Orga jokoa
- Ingude altxatzea
- Harri zulaketa
Txinga-ontzi eramatea:
Gizaki-abere probak:
Hala ere, badira tradizioa duten beste kirol edo joko batzuk, aurrekoez gain, askotan herri kiroltzat hartzen direnak:
- Antzara jokoa.
- Bola jokoa.
- Traineru estropadak.
- Palanka jaurtiketa.
- Sagar biltzea.
- Oilar jokoa.
- Toka.
Txapelketak
Herri kirol bakoitzak bere txapelketa izaten du. Kirolari kopuruaren arabera herrialdeetako txapelketak egiten dira eta denek badute Euskal Herriko txapelketa. 1987 urtetik aurrera Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketa jokatzen da urtero euskal herrialdeen artean.
Herri kiroletan berezia dugu Euskal Pentatloi Saria, bost herri kirol batera hartzen dituena. 1980ko hamarkadan hainbat edizio izan ondoren 2018an abiatu zen berriro.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Euskal Herriko Kirol eta Jokoak webgunea.
- Bizkaiko Herri Kirol Federakuntzaren webgunea.
- Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzaren webgunea.
- Nafarroa Garaiko Herri Kirol Federakuntzaren webgunea.
- «Herri kirolak zulotik atera nahian. Nola egin herri kirolak erakargarri kalekumeari?» erreportajea Argia astekarian (2007-04-29).
- «Emakumeak herri kiroletan» erreportajea Argia astekarian (2007-03-04).