Jump to content

«Anjeles Iztueta»: berrikuspenen arteko aldeak

712 bytes added ,  Duela 2 hilabete
''Euskal curriculuma'' ere onartu zen legealdi hartan 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua izan zen. Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen ere saiatu zen hezkuntza Sailak, baina ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Garai haietan oso mediatikoa izan zen [[Bertendonako institutua|Bertendonako institutuko]] irakasleen protesta. Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean gertatu zen, hauteskunde kanpaina baten erdian. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.<ref name=":4" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8820/hizkuntz-eskakizunik-bako-irakasleen-auzian-dekretua-betearaziko-duela-berretsi-du-iztuetak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8844/hizkuntz-eskakizuna-bete-ez-duten-irakasleen-auzian-malgutasuna-eskatu-dio-arartekoak-jaurlaritzari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
 
Etorkinak euskarazko ereduetara bideratzeko aholku bat zela-eta, Iztuetak Espainiako Gobernuaren, zenbait erakundetako buruen, [[PP|PPko]] zein [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] buruzagien kritiken jomuga izan zen. Izan ere, Hezkuntza Sailak etorkinen integrazioa bultzatzeko orientazio barne argiri batean EAE [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegora]] kanpotik heltzen ziren ikasle guztiak —nahiz eta [[Espainia|Espainiako]] Estatuko beste erkidego batzuetatik iritsi— etorkintzat hartzen zirela, eta euskarazko ereduetara bideratzeko aholkua ematen zen. Hori zela eta, salaketa gogorrak egin zizkioten Iztuetari: agiri hori baztertzailea zela, nazismoarekin zerikusia zuela, zein israeldarrek palestinarren aurka erabiltzen zituzten neurrien antza zuela. [[PSE-EE]] alderdiko bi legebiltzarkidek, [[Rodolfo Ares]] bozeramaileak eta [[Isabel Celaá|Isabel Celaa]] orduko hezkuntza gaietako arduradunak, Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko zuten "hezkuntza sistema ideologia abertzalea zabaltzeko erabiltzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/1868/anjeles-iztuetaren-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztuko-du-pse-eek.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
 
=== Ikastaro espezialitatuak ===
Espezialitate-ikastaroak eman ditu, graduondo eta euskal administrazioko prestakuntza plangintzetan, beti ere estatistika eta matematikaren arloetan.
 
* Laginketa teoriaren sarrera. [[Osakidetza]]. 1993.
* Ikerketa-proiektu bat egitea. Osakidetza. 1994-1995.
* Metodo kuantitatiboak eta ebaluazio-metodoak asistentziaren kalitatea neurtzerakoan. Osakidetza. 1995
* Ikerketaren metodologia II. "Osasun publiko eta komunitarioa" graduondoko berezko titulua EHU-UPV. Osakidetza. 1997
* Laginketa-teknikak. "Osasun publiko eta komunitarioa" graduondoko berezko titulua EHU-UPV. Osakidetza. 1997
* Laginketaren aplikazioak. [[Málagako Unibertsitatea|Malagako Unibertsitatean]]. 1999
 
== Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea ==
13.492

edits