Anjeles Iztueta Azkue: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
sarrera zabaltzea
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa: 77. lerroa:
*1985: [[Tuberkulosi|Tuberkulosia]] zaintzeko nazioarteko [[Haga|Haya]]-ko zentroarentzat [[Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila|Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak]] eginiko ikerketan “Tuberkulosi-infekzioa Euskadin” izena zuen laginketa prozesuaren arduraduna izan zen Iztueta, [[Manu Errezola Saizar]]-ekin elkarlanean.
*1985: [[Tuberkulosi|Tuberkulosia]] zaintzeko nazioarteko [[Haga|Haya]]-ko zentroarentzat [[Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila|Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak]] eginiko ikerketan “Tuberkulosi-infekzioa Euskadin” izena zuen laginketa prozesuaren arduraduna izan zen Iztueta, [[Manu Errezola Saizar]]-ekin elkarlanean.
*1985: “E.I.F.E Euskeraren irakaskuntzan eragiten duten faktoreen analisia” ikerketan parte hartze zuzena estatistika-matematika gaietan. [[Josu Sierra Orrantia]]-rekin elkarlanean.
*1985: “E.I.F.E Euskeraren irakaskuntzan eragiten duten faktoreen analisia” ikerketan parte hartze zuzena estatistika-matematika gaietan. [[Josu Sierra Orrantia]]-rekin elkarlanean.
*1985: ”Euskal Herriko Administrazio Nagusian eta bere Administrazio Erakunde Autonomoetan, laginketa-tekniken bidezko interbentzioa araupetuz” dekretuan aholkulari izan zen Iztueta, [[Joseba Alkalde|Joseba Alkalde Amutxastegi-rekin]] elkarlanean.
*1985-1986: Eusko Jaurlaritzak eta hiru [[Foru aldundi|Foru Aldundiek]] zuzendutako “Euskadiko baso inbentarioa”n parte hartu zuen. Laginketa espazialak eta bolumen estimazioak erabili ziren. [[Jose Luis Barrena]]-rekin elkarlanean espezialista talde zabal batean.
*1985-1986: Eusko Jaurlaritzak eta hiru [[Foru aldundi|Foru Aldundiek]] zuzendutako “Euskadiko baso inbentarioa”n parte hartu zuen. Laginketa espazialak eta bolumen estimazioak erabili ziren. [[Jose Luis Barrena]]-rekin elkarlanean espezialista talde zabal batean.
*1986: [[Europar Batasuneko Kontseilua|Europar Kontseiluko]] Kirol atalean “EUROFIT Euskadiko Eskola-biztanleriaren gaitasun fisikoaren ebaluazioa” izenburuko azterketan parte hartu zuen, [[Josu Sierra|Josu Sierra Orrantia-ekin]] elkarlanean.
*1986: [[Europar Batasuneko Kontseilua|Europar Kontseiluko]] Kirol atalean “EUROFIT Euskadiko Eskola-biztanleriaren gaitasun fisikoaren ebaluazioa” izenburuko azterketan parte hartu zuen, [[Josu Sierra|Josu Sierra Orrantia-ekin]] elkarlanean.
*1985: ”Euskal Herriko Administrazio Nagusian eta bere Administrazio Erakunde Autonomoetan, laginketa-tekniken bidezko interbentzioa araupetuz” dekretuan aholkulari izan zen Iztueta, [[Joseba Alkalde|Joseba Alkalde Amutxastegi-rekin]] elkarlanean.
*1989: [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiak]] eginiko "''[[XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa|XX. mendeko euskararen corpus estatitiskoa]]''" eraikitzeko laginketa-diseinuaren arduraduna izan zen, [[Andoni Sagarna|Andoni Sagarna Izagirre-rekin]] elkarlanean. Euskarazko idatzi-mota guztien artean egiten zen lehenengo lehenengo laginketa masiboa izan zen hura, aurrerakoia eta berritzailea izan zen lagina lortzeko egin zuten planteamendua.
*1988: [[Euskararen Aholku Batzordea|Euskararen Aholku batzordeko]] kide iraunkorra izanda “Euskadi-ko lehen Mapa Soziolinguistiko”-an laginketa-prozesuaren arduraduna izan zen, [[Xabier Aizpurua Telleria|Xabier Aizpurua Telleriarekin]] elkarlanean.
*1988: [[Euskararen Aholku Batzordea|Euskararen Aholku batzordeko]] kide iraunkorra izanda “Euskadi-ko lehen Mapa Soziolinguistiko”-an laginketa-prozesuaren arduraduna izan zen, [[Xabier Aizpurua Telleria|Xabier Aizpurua Telleriarekin]] elkarlanean.
*1989: [[Euskaltzaindia|Euskaltzaindiak]] eginiko "''[[XX. mendeko euskararen corpus estatistikoa|XX. mendeko euskararen corpus estatitiskoa]]''" eraikitzeko laginketa-diseinuaren arduraduna izan zen, [[Andoni Sagarna|Andoni Sagarna Izagirre-rekin]] elkarlanean. Euskarazko idatzi-mota guztien artean egiten zen lehenengo lehenengo laginketa masiboa izan zen hura, aurrerakoia eta berritzailea izan zen lagina lortzeko egin zuten planteamendua.


== Politikaria: Eusko Jaurlaritzako Sailburua (1999-2005) ==
== Politikaria: Eusko Jaurlaritzako Sailburua (1999-2005) ==
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deituta 1999an Eusko Jaurlaritzako ''Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko'' Gizarte Gaietarako Sailburuorde hasi zen. Eta hurrengo legealdian, 2001ean, [[Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila|Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua]] izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ismael|abizena=Diaz de Mendibil|urtea=2003-05-30|izenburua=Elkarrizketa: Anjeles Iztueta|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.euskonews.eus/0212zbk/elkar21201eu.html|aldizkaria=www.euskonews.eus|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Anjeles Iztueta|hizkuntza=es|data=2004-06-26|url=https://elpais.com/diario/2004/06/27/domingo/1088307693_740215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Leyre|abizena=Arrieta Alberdi|izenburua=Ekinez egina : la política educativa a través de sus textos|argitaletxea=Alberdania|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/433834230|isbn=84-96310-27-2|pmc=433834230|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deituta 1999an Eusko Jaurlaritzako ''Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko'' Gizarte Gaietarako Sailburuorde hasi zen. Eta hurrengo legealdian, 2001ean, [[Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila|Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua]] izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Ismael|abizena=Diaz de Mendibil|urtea=2003-05-30|izenburua=Elkarrizketa: Anjeles Iztueta|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.euskonews.eus/0212zbk/elkar21201eu.html|aldizkaria=www.euskonews.eus|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Anjeles Iztueta|hizkuntza=es|data=2004-06-26|url=https://elpais.com/diario/2004/06/27/domingo/1088307693_740215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Leyre|abizena=Arrieta Alberdi|izenburua=Ekinez egina : la política educativa a través de sus textos|argitaletxea=Alberdania|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/433834230|isbn=84-96310-27-2|pmc=433834230|sartze-data=2021-05-04}}</ref>


Urte horietan Hezkuntza Sailak urratsak zituen gai hauetan: [[Haurtzaindegi|Haur Eskolak]], [[Lanbide heziketa|Lanbide Heziketaren]] bikaintasuna, gehiengo [[Sindikatu|sindikalarekin]] akordio zabalak, [[Euskal Curriculuma]], euskara eta [[D eredua|ereduen]] ebaluazioa... Hezkuntza sistema propio baten alde urratsa izan zen [[Unibertsitate Legea]] onartzea lortu zuen 2004an. Presio handiak izan ziren proiektuaren kontra, baina legearen aldeko kontsentsu zabala lortu zuen Iztietaren taldeak eta legea lantzeko orduan handia izan zen parte hartzea. Ordura arte, unibertsitate publikoko irakasleria bakarrik Espainiako funtzionarioa izan zitekeen; legearekin, atea ireki egin zitzaion urteetako unibertsitateko irakasleria propioaren eskaerari. Unibertsitate sistema osoarentzat egin zen legea (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea). Nire iritziz, aurrerapauso handia da hori. Esparru unibertsitarioan euskara berezko hizkuntzatzat hartzen zuen legeak, eta zentralitatea ematen zion. Gainera, euskarazko online unibertsitate bat sortzeko aukera ere zabaldu zuen legeak, nahiz eta gero oraindik horrelakorik ez den gauzatu.<ref name=":4">{{Erreferentzia|izena=Jokin|abizena=Sagarzazu|izenburua="Herri honek behar du EAJren eta EH Bilduren arteko aliantza"|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/125706/herri-honek-behar-du-eajren-eta-eh-bilduren-arteko-aliantza.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
Urte horietan Hezkuntza Sailak urratsak egin zituen gai hauetan: [[Haurtzaindegi|Haur Eskolak]], [[Lanbide heziketa|Lanbide Heziketaren]] bikaintasuna, gehiengo [[Sindikatu|sindikalarekin]] akordio zabalak, [[Euskal Curriculuma]], euskara eta [[D eredua|ereduen]] ebaluazioa... Hezkuntza sistema propio baten alde urratsa izan zen [[Unibertsitate Legea]] onartzea lortu zuen 2004an. Presio handiak izan ziren proiektuaren kontra, baina legearen aldeko kontsentsu zabala lortu zuen Iztietaren taldeak eta legea lantzeko orduan handia izan zen parte hartzea. Ordura arte, unibertsitate publikoko irakasleria bakarrik Espainiako funtzionarioa izan zitekeen; legearekin, atea ireki egin zitzaion urteetako unibertsitateko irakasleria propioaren eskaerari. Unibertsitate sistema osoarentzat egin zen legea (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea). Esparru unibertsitarioan euskara berezko hizkuntzatzat hartzen zuen legeak, eta zentralitatea ematen zion. Gainera, euskarazko online unibertsitate bat sortzeko aukera ere zabaldu zuen legeak, nahiz eta gero oraindik horrelakorik ez den gauzatu.<ref name=":4">{{Erreferentzia|izena=Jokin|abizena=Sagarzazu|izenburua="Herri honek behar du EAJren eta EH Bilduren arteko aliantza"|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/125706/herri-honek-behar-du-eajren-eta-eh-bilduren-arteko-aliantza.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>


''Euskal curriculuma'' ere onartu zen legealdi hartan 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua izan zen. Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen ere saiatu zen hezkuntza Sailak, baina ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Garai haietan oso mediatikoa izan zen [[Bertendonako institutua|Bertendonako institutuko]] irakasleen protesta. Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean gertatu zen, hauteskunde kanpaina baten erdian. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.<ref name=":4" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8820/hizkuntz-eskakizunik-bako-irakasleen-auzian-dekretua-betearaziko-duela-berretsi-du-iztuetak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8844/hizkuntz-eskakizuna-bete-ez-duten-irakasleen-auzian-malgutasuna-eskatu-dio-arartekoak-jaurlaritzari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
''Euskal curriculuma'' ere onartu zen legealdi hartan 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen, baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua zenez aurrera atera zen. Aldiz, Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen ere saiatu zen Hezkuntza Sailak, baina ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Bestalde, garai haietan oso mediatikoa izan zen [[Bertendonako institutua|Bertendonako institutuko]] irakasleen protesta. Hori gertatu zen Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean, hauteskunde kanpaina baten erdian. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.<ref name=":4" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8820/hizkuntz-eskakizunik-bako-irakasleen-auzian-dekretua-betearaziko-duela-berretsi-du-iztuetak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8844/hizkuntz-eskakizuna-bete-ez-duten-irakasleen-auzian-malgutasuna-eskatu-dio-arartekoak-jaurlaritzari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>


Etorkinak euskarazko ereduetara bideratzeko aholku bat zela-eta, Iztuetak Espainiako Gobernuaren, zenbait erakundetako buruen, [[PP|PPko]] zein [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] buruzagien kritiken jomuga izan zen. Izan ere, Hezkuntza Sailak etorkinen integrazioa bultzatzeko orientazio barne argiri batean EAE [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegora]] kanpotik heltzen ziren ikasle guztiak —nahiz eta [[Espainia|Espainiako]] Estatuko beste erkidego batzuetatik iritsi— etorkintzat hartzen zirela, eta euskarazko ereduetara bideratzeko aholkua ematen zen. Hori zela eta, salaketa gogorrak egin zizkioten Iztuetari: agiri hori baztertzailea zela, nazismoarekin zerikusia zuela, zein israeldarrek palestinarren aurka erabiltzen zituzten neurrien antza zuela. [[PSE-EE]] alderdiko bi legebiltzarkidek, [[Rodolfo Ares]] bozeramaileak eta [[Isabel Celaá|Isabel Celaa]] orduko hezkuntza gaietako arduradunak, Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko zuten "hezkuntza sistema ideologia abertzalea zabaltzeko erabiltzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/1868/anjeles-iztuetaren-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztuko-du-pse-eek.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
Etorkinak euskarazko ereduetara bideratzeko aholku bat zela-eta, Iztuetak Espainiako Gobernuaren, zenbait erakundetako buruen, [[PP|PPko]] zein [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] buruzagien kritiken jomuga izan zen. Izan ere, Hezkuntza Sailak etorkinen integrazioa bultzatzeko orientazio barne agiri batean EAE [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegora]] kanpotik heltzen ziren ikasle guztiak —nahiz eta [[Espainia|Espainiako]] Estatuko beste erkidego batzuetatik iritsi— etorkintzat hartzen zirela, eta euskarazko ereduetara bideratzeko aholkua ematen zen. Hori zela eta, salaketa gogorrak egin zizkioten Iztuetari: agiri hori baztertzailea zela, nazismoarekin zerikusia zuela, zein israeldarrek palestinarren aurka erabiltzen zituzten neurrien antza zuela. [[PSE-EE]] alderdiko bi legebiltzarkidek, [[Rodolfo Ares]] bozeramaileak eta [[Isabel Celaá|Isabel Celaa]] orduko hezkuntza gaietako arduradunak, Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko zuten "hezkuntza sistema ideologia abertzalea zabaltzeko erabiltzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/1868/anjeles-iztuetaren-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztuko-du-pse-eek.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>


== Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea ==
== Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea ==

17:42, 4 maiatza 2021ko berrikusketa

Anjeles Iztueta Azkue


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburua

2001 - 2005
Bizitza
JaiotzaTolosa1954ko urriaren 16a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakestatistikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)UNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
EUSTAT  (1982 -  2018)
Emakunde  (1989 -  1993)
Lan nabarmenak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Emakunde
Udako Euskal Unibertsitatea
Innobasque
International Statistical Institute
Asmoz Fundazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Inguma: anjeles-iztueta-azkue

Anjeles Iztueta Azkue (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko urriaren 16a) euskal matematikaria, irakasle, eta politikaria da. Eusko Alkartasuneko kidea. Emakunden eta Eustat-en egin du lan, beti ere ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua ere izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zela. Josu Iztueta bidaiariaren arreba da.

Matematika Zientzietan lizentziaduna da Valladolideko Unibertsitatean.[1] Estatistikako kontzeptuak eta metodologia ondo menperatzen duenez hainbat tesitan eta proiektutan aritu izan da alde estatistikoa lantzeko aholkulari tekniko gisa. Egindako ekarpenak batez ere alor hauetan izan dira: lagin-diseinu konplexuak, datuen sintesirako teknika kuantitatiboak eta aldagai anitzeko analisiak.

Ikasketak

Tolosako ikastolan ibili zen 1957-1960 arte, ezkutuko eta haserako ikastola haietako batean, Euskaraz ikasi zuen irakurtzen eta baita ere zenbatzen, biderkatzen eta zatiketak egiten. Gero, 1960an, izeba misiolariaren kongregazioak sortu berri zuen erdarazko eskolan hasi zen. Guztia gaztelaniaz zen eta eskola unitarioa zen, hau da, gela berdinean adin desberdinetako umeak batera ginen. Moja eskola horretan egin zuen batxilerra eta, urtez urte, libre erara egiten zituzten azterketak Donostiako Peñaflorida Institutoan.[2]

Hamalau urterekin goi mailako batxilerra egitera joan zen ikasketa ofizialak zituen beste moja eskola batera. Hamasei urterekin beka bat eman zioten Unibertsitate Laboraletarako eta Zaragozan egin zuen, orduan COU deitzen zen Unibertsitate aurreko urtea. Matematika ikasketak egin zituen gero Valladolideko Unibertsitatean.[2]

Garai hartan Tolosa erabat erdalduna zen, baina Iztuetatarrenean inoiz ez zen hitz bat bera ere gaztelaniaz egiten.[2]

UEUko Matematika saileko kide aitzindaria

1978an UEUk Larraona ikastetxean (Iruñea) antolatu zuen lehen hamabostaldian parte hartu zuen, Matematika Sailean. Garai hartan Valladoliden zen matematika ikasle. Gerora ere urtero parte hartu zuen Larraonan. [3]

Sarrikon dagoen Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle zela matematika euskaraz emateko lehen saiakera egin zuten 1977an. UEUko Matematika Saila izan zen ekinbide hori bideratzeko lan-taldea eta matematika hiztegia ere elkarrekin landu zuten, UEUren babesean.[3] Matematika euskaraz lantzen aitzindaria izan zen talde horretan ibili ziren hauek, besteak beste: Maria Jesus Esteban Galarza, Karlos Santamaria Ansa, Mikel Zalbide Elustondo, Maria Jesus Alkain, Arantza Areizaga, Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Jesus Mari Goñi Zabala, Xabier Mauleon, Yosu Yurramendi, eta Mari Jose Zarate Azkuna.

2000ko sarrera-hitzaldia emateko gonbidatu zuen UEUk. Hitzaldiaren izenburua hau izan zen: "Matematikak: zenbaki eta eredu bizidunak"

Irakaslea (1977-1982)

1977tik 1982ra Estatistika eta Matematika gaietarako irakaslea izan zen UPV/EHUn Sarrikon Donostiako Elizaren Magisteritza Eskolan, Deustu-ESTE, UNED). hogeitabi urte besterik ez zuen irakasle hasi zenean, Valladolidetik itzuli berritan buru-belarri murgildu zen horretan , batez ere unibertsitatea euskalduntze ahalegin hartan.

Ikasle gisa lehenik, eta gero irakasle gisa ere, Euskal Herriko Unibertsitatearen alde lan egiten zuen inguruko lankideekin. Amets egiten zuten artean existitzen ez zen Euskal Herriaren zerbitzura eta euskalduna ere izango zen unibertsitatearekin, eta horren alde ahaleginak egiten zituzten. Garai hartan antolatu ziren lehen matematika klaseak euskaraz Sarrikon, eta Iztueta izan zen lehenengoa. Karlos Santamaria buru zutela landu zuten lehen matematika hiztegia. Leioako Zientzia Fakultatean hasia zen fisika eta kimika euskaraz ematen Jose Ramon Etxeberria, Luis Mari Bandres, eta beste lagun batzuk ziren eredua. [2] UEUko Larraona ikastetxean landutako UEUkide-sare hura beti izan da bere erreferente bat ibilbide profesional horretan.[3]

« Nola sortu ziren zenbaki konplexuak? Zenbaki negatiboaren erroa askatu ezinik egon ziren —erraza ematen du baina zaila zen—, orduan esan zuten: -1 ren erroa, “i” da, eta horri zenbaki imajinarioa deituko diogu. Horrek bi arlotan pentsa arazten dit, zenbaki konplexuak beti dituzte bi zati, zati erreala eta zati imajinarioa. Errealitatean ere aurrera pausuak emateko beti erabili behar dugu errealismoa eta imajinazioa. Errealismotik bakarrik ez dugu ezer ez egiten eta imajinaziotik bakarrik ere ez, baina bien konbinazioa oso indartsua da aurrera egiteko. Formula horrek, errealismoa eta imajinazioa batze horrek, indar asko du »

—Anjeles Iztueta[4][5]


Matematikan profesionala eta ikertzailea (1982-2018)

1982an irakaskuntza utzi zuen, zuzenean matematikari moduan lan egitera joateko, ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Metodologia eta I+G+b Arduraduna izan zen Euskal Estatistika Erakundean (EUSTAT, 1982-2018). Eta geroago Ikerketa-, Plangintza- eta Dokumentazio-Arduraduna izan zen Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuan (1989-1993).[6][7]

Eustat estatistika-erakundean arduraduna

Eustat Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomo bat da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako populazio eta sektore ekonomiko guztietako informazio estatistikoa bildu, aztertu eta zabaltzen duena. 1979an ez zegoen horrelakorik, orduan ezin zen jakin ez zenbat ez nolako eskola zeuden, ezta zenbat komertzio ere. Oso informazio estatistiko gutxi zegoen euskal Herriari buruz, baina informazioa beharrezkoa zen edozein planifikaziotan. Zenbaki bidezko “herri argazki numerikoak” behar ziren eta hutsune hori betetzeko sortu zen Eustat erakundea. Iztueta Eustat-en Ikerketa eta Metodologia Estatistiko-Matematikoaren arloaren arduraduna izan zen urte askotan. Metodologiak, prestakuntza, bekak, ikerketaketa unibertsitateekiko lankidetzak sartzen ziren lan mota kreatibo horretan. Eustat-ek informazio asko bildu du urte guzti hauetan. Eustaten, nahiz Nafarroako Estatistika Bulegoan zein IINSEE Iparraldeko datu basean dauden datu guztiak batzen ditu gero Gaindegia zerbitzuak, Euskal Herri osoko informazio estatistikoa eskaini ahal izateko.[2]

Doktorego tesietan kolaboratzaile

Matematikatik kanpoko doktore-tesitan parte hartu zuen arlo estatistiko eta matematikoa ondo bideratzeko. Besteak beste lau hauetan:

  • 1983an, soziolinguistikaren arloan ikertzen zuen Maria Jose Azurmendi Aierbe-ren doktore-tesian Iztuetak arlo estatistiko eta matematikoetan lagundu zuen. Batez ere laginketa eta aldagai anitzeko faktore-analisi metodoak erabili zituzten. "Elebitasuna soziolinguistikoki deskribatzeko eredu bat sortzea eta bere aplikazio partziala Donostialdean" izenburuko tesi hark 1984an tesietarako ezohiko saria jaso zuen.[8] Tesia erdaraz aurkeztu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean ("Elaboracion de un modelo para el estudio socio-lingüístico del bilingüismo en la comarca de San Sebastian"), baina gerora euskaraz ere argitaratu zuten Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin.
  • 2016an, ekonomia eta administrazio publikoaren arloan ikertzen zuen Manu Urkijo Urrutia-ren doktore-tesian Iztuetak arlo estatistiko eta matematikoetan lagundu zuen. Batez ere aldagai anitzeko faktore-analisi metodoak erabili zituzten. "Gobierno corporativo responsable en el sector público empresarial: un análisis para la Comunicada Autónoma de Euskadi" izenburuko tesi hura UPV/EHUn aurkeztu zen.[9]

Ikerketa-eremuak

Bere ikerketa-lanak batez ere arlo kuantitatiboan zentratu dira, baita estatistika ofizialetako metodologia eta diseinuetan. Estatistika ofiziala eta I+G proiektuetan Ikerketa-proiektuak zuzendu ditu eta Eurostatek koordinatutako hainbat proiektuetan parte hartu du Europa mailan.

Aholkularitza teknikoa, irakaskuntza eta lan eta ikerketa eremuak hauek izan dira: lagin-diseinu konplexuak, datuen sintesirako teknika kuantitatiboak eta aldagai anitzeko analisiak.(3)

Argitalpen zientifikoak

Urteetan zehar 50etik gora artikulu eta partehartze izan ditu estatistikako kongresu eta nazioarteko foroetan.[10] Esaterako, artikulu hauek lotura dute Iztuetak estatistikan egin duen ikerketa-lanekin:

  • Mixed models for longitudinal data with applications to small area statistics in the Basque Statistical Office. I Montoya, J Aramendi, I Garmendia, A Iztueta - 2014 -
  • Principios metodológicos para la realizar el análisis de tipologías de jornadas laborales. Y Pérez, J Iraola, A Iztuet. Bilbao 1998 otsaila 26
  • Ajuste de muestras con información auxiliar. E Bueno, A Zarraga, A Iztueta
  • Elaboración de un modelo para descripción sociolingüística del bilingüismo y su aplicación parcial en la comarca de San Sebastián MJ Azurmendi Ayerbe - 2015
  • Microdata perturbation preserving multivariate relations of target categorical variables in the household environmental survey, M Mas, A Iztueta-Azkue - United Nations Statistical Commission and Economic 2009
  • Previsión de la utilización de servicios Hospitalarios de corta estancia de Osakidetza. M Ayestarán, S Esnaola, A Iztueta, C Anitua
  • Los retos de la evaluación de sistemas educativos. JS Orrantia - Revista de Educación, extraordinario, 2006 -
  • Europa en la escuela. M Shennan - 2005
  • Storytelling: transformar datos en historias. I Díez Oronoz - 2016 - addi.ehu.es
  • Grafiko elkarreragile eta dinamikoak estatistika ofizialetan. E Galbete Ahechu - 2015 - addi.ehu.es
  • Gobierno corporativo responsable en el sector público empresarial: un análisis para la Comunicada Autónoma de Euskadi.
  • El método del cubo. Un método para seleccionar muestras equilibradas. AA Urtasun, EG Ahechu, JA Rique
  • Análisis de tipologías de las secciones censales de la CA de Euskadi. EG Ahechu, AA Urtasun, JA Rique
  • Análisis de la falta de respuesta en EUSTAT: el Rindicador y la composición de la muestra de respondientes. JA Rique, EG Rementería
  • EUSTAT. Microdatos y técnicas de confidencialidad estadística. VL González, AI Azkue, CP Valle
  • Análisis de segmentación en el análisis de datos simbólicos. MCB Llatas, JMGS Martín-Tesorero

Ikastaro espezialitatuak

Espezialitate-ikastaroak eman ditu, graduondo eta euskal administrazioko prestakuntza plangintzetan, beti ere estatistika eta matematikaren arloetan.

  • Laginketa teoriaren sarrera. Osakidetza. 1993.
  • Ikerketa-proiektu bat egitea. Osakidetza. 1994-1995.
  • Metodo kuantitatiboak eta ebaluazio-metodoak asistentziaren kalitatea neurtzerakoan. Osakidetza. 1995
  • Ikerketaren metodologia II. "Osasun publiko eta komunitarioa" graduondoko berezko titulua EHU-UPV. Osakidetza. 1997
  • Laginketa-teknikak. "Osasun publiko eta komunitarioa" graduondoko berezko titulua EHU-UPV. Osakidetza. 1997
  • Laginketaren aplikazioak. Malagako Unibertsitatean. 1999

Aholkulari teknikoa estatistikaren erabileraz

Estatistikako kontzeptuak eta metodologia ondo menperatzen zuenez hainbat proiektu ofizial eta pribatutan aritu izan da aholkulari tekniko gisa. Egindako ekarpenak batez ere alor hauetan izan dira: lagin-diseinu konplexuak, datuen sintesirako teknika kuantitatiboak eta aldagai anitzeko analisiak. Besteak beste proiektu hauetan aritu da:

Politikaria: Eusko Jaurlaritzako Sailburua (1999-2005)

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deituta 1999an Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Gaietarako Sailburuorde hasi zen. Eta hurrengo legealdian, 2001ean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan zen.[11][12][13]

Urte horietan Hezkuntza Sailak urratsak egin zituen gai hauetan: Haur Eskolak, Lanbide Heziketaren bikaintasuna, gehiengo sindikalarekin akordio zabalak, Euskal Curriculuma, euskara eta ereduen ebaluazioa... Hezkuntza sistema propio baten alde urratsa izan zen Unibertsitate Legea onartzea lortu zuen 2004an. Presio handiak izan ziren proiektuaren kontra, baina legearen aldeko kontsentsu zabala lortu zuen Iztietaren taldeak eta legea lantzeko orduan handia izan zen parte hartzea. Ordura arte, unibertsitate publikoko irakasleria bakarrik Espainiako funtzionarioa izan zitekeen; legearekin, atea ireki egin zitzaion urteetako unibertsitateko irakasleria propioaren eskaerari. Unibertsitate sistema osoarentzat egin zen legea (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea). Esparru unibertsitarioan euskara berezko hizkuntzatzat hartzen zuen legeak, eta zentralitatea ematen zion. Gainera, euskarazko online unibertsitate bat sortzeko aukera ere zabaldu zuen legeak, nahiz eta gero oraindik horrelakorik ez den gauzatu.[14]

Euskal curriculuma ere onartu zen legealdi hartan 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen, baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua zenez aurrera atera zen. Aldiz, Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen ere saiatu zen Hezkuntza Sailak, baina ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Bestalde, garai haietan oso mediatikoa izan zen Bertendonako institutuko irakasleen protesta. Hori gertatu zen Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean, hauteskunde kanpaina baten erdian. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.[14][15][16]

Etorkinak euskarazko ereduetara bideratzeko aholku bat zela-eta, Iztuetak Espainiako Gobernuaren, zenbait erakundetako buruen, PPko zein PSOEko buruzagien kritiken jomuga izan zen. Izan ere, Hezkuntza Sailak etorkinen integrazioa bultzatzeko orientazio barne agiri batean EAE Euskal Autonomi Erkidegora kanpotik heltzen ziren ikasle guztiak —nahiz eta Espainiako Estatuko beste erkidego batzuetatik iritsi— etorkintzat hartzen zirela, eta euskarazko ereduetara bideratzeko aholkua ematen zen. Hori zela eta, salaketa gogorrak egin zizkioten Iztuetari: agiri hori baztertzailea zela, nazismoarekin zerikusia zuela, zein israeldarrek palestinarren aurka erabiltzen zituzten neurrien antza zuela. PSE-EE alderdiko bi legebiltzarkidek, Rodolfo Ares bozeramaileak eta Isabel Celaa orduko hezkuntza gaietako arduradunak, Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko zuten "hezkuntza sistema ideologia abertzalea zabaltzeko erabiltzeagatik".[17]

Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea

Eusko Ikaskuntzako Lehendakari ordea izan da geroago Arabatik eta Innobasque-ko Zuzendaritza Batzordekoa.[1][18][19][20][21]

Liburuak

Matematika orokorrean eta estatistika bereziki euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen Iztueta. Bi liburu hauek argitaratu zituen UEUko lehenengo urteetan:

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[24]

Ama eta langilea

Profesional langilea eta aldi berean ama izaten hasi ziren aitzindarietako bat izan zen 1970eko hamarraldian. Ordura arte ama lehenengo aldiz izatean ohiko zen bizitza profesionaletik erretiratzea eta etxeko bizimoduan bakarrik aritzea. Lanean jarraitzeko erabakia oso argi zuenez, moldatu egin zen ama eta langilea izaten, biak ala biak.

Errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. a b Solasaldiak - Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua, -2017/05/04-Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  2. a b c d e ASURMENDI, Mikel. «Anjeles Iztueta Azkue. Matematikaria: Matematika batez ere lengoaia da, Zientzien lengoaia» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. a b c Anjeles Iztueta: “UEUkideen sarea beti izan dut oso presente nire ibilbide profesional edo politikoan” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  4. «Anjeles Iztueta eta Enrique Zuazua. Matematikariak: Zenbaki konplexuek badituzte bi zati, erreala eta imajinarioa. Errealitatean ere aurrera pausuak emateko beti erabili behar dugu errealismoa eta imajinazioa» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  5. Ikaskuntza, Eusko. (2017). (Bideoa) Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta - Enrique Zuazua. Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  6. (Gaztelaniaz) ASURMENDI, Mikel. «Anjeles Iztueta Azkue. Matemática: La Matemática es principalmente lenguaje, el lenguaje de las Ciencias» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  7. Amenabar, Anakoz. (2008-05-31). «"Datuak eskuan, arazo bat dugu gazteekin, eta neurriak behar ditugu" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  8. (Gaztelaniaz) Azurmendi Ayerbe, Maria Jose. «ELABORACION DE UN MODELO PARA DESCRIPCION SOCIOLINGUISTICA DEL BILINGUISMO Y SU APLICACION PARCIAL EN LA COMARCA DE SAN SEBASTIAN» Tesis doctorales: TESEO (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  9. (Gaztelaniaz) Urikjo Urrutia, Manu. (2016). «Gobierno corporativo responsable en el sector público empresarial: un análisis para la Comunicada Autónoma de Euskadi”» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  10. Iztueta Azkue, Anjeles. «Google Académico» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  11. Diaz de Mendibil, Ismael. (2003-05-30). «Elkarrizketa: Anjeles Iztueta» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  12. (Gaztelaniaz) «Anjeles Iztueta» El País 2004-06-26 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  13. Arrieta Alberdi, Leyre. (2004). Ekinez egina : la política educativa a través de sus textos. Alberdania ISBN 84-96310-27-2. PMC 433834230. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  14. a b Sagarzazu, Jokin. «"Herri honek behar du EAJren eta EH Bilduren arteko aliantza"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  15. Berria. «Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  16. Berria. «Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  17. Berria. «Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  18. (Gaztelaniaz) Iztueta, Anjeles. (2018-04-27). «Un árbol con raíces alavesas. San Prudencio 2018» suplemento.elcorreo.com (Elcorreo) (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  19. DV. (2020-09-19). «Ana Urkiza da Eusko Ikaskuntzako zuzendari berria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  20. (Gaztelaniaz) Soria, Txema. (2017-05-16). «Regreso al futuro» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  21. (Ingelesez) «[PDF FUNDACIÓN ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA - Free Download PDF»] silo.tips (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  22. Iztueta, Anjeles. (PDF) Bariantz-analisia. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  23. Iztueta, Anjeles. (PDF) Estatistika: errealitatearen ikerketa osagai nagusien analisiaren bidez. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  24. Anjeles Iztuetaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (15 produktu).
  25. Urrezko Zeledonak Celedones De Oro. (2019). «URREZKO ZELEDONAK: BAZKIDE BERRIAK - CELEDONES DE ORO - NUEVOS SOCIOS» CELEDONES DE ORO - URREZKO ZELEDONAK (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).

Kanpo estekak