Anjeles Iztueta Azkue: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa: 26. lerroa:
1982an irakaskuntza utzi zuen, zuzenean matematikari moduan lan egitera joateko, ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Metodologia eta I+G+b arduraduna izatera pasa zen [[Eustat|Euskal Estatistika Erakundean]] ([[Eustat|EUSTAT]]). Eta geroago Ikerketa-, Plangintza- eta Dokumentazio-Arduraduna izan zen [[Emakunde|Emakunde-Emakumearen Euskal Institutua]]n (1989-1993).<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=ASURMENDI|izenburua=Anjeles Iztueta Azkue. Matem&aacute;tica: La Matem&aacute;tica es principalmente lenguaje, el lenguaje de las Ciencias|hizkuntza=es|url=http://www.euskonews.eus/0518zbk/elkar_es.html|aldizkaria=www.euskonews.eus|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Anakoz|abizena=Amenabar|urtea=2008-05-31|izenburua="Datuak eskuan, arazo bat dugu gazteekin, eta neurriak behar ditugu" - Araba|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://alea.eus/araba/1527755504268-datuak-eskuan-arazo-bat-dugu-gazteekin-eta-neurriak-behar-ditugu|aldizkaria=Alea.eus|sartze-data=2020-10-26}}</ref>
1982an irakaskuntza utzi zuen, zuzenean matematikari moduan lan egitera joateko, ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Metodologia eta I+G+b arduraduna izatera pasa zen [[Eustat|Euskal Estatistika Erakundean]] ([[Eustat|EUSTAT]]). Eta geroago Ikerketa-, Plangintza- eta Dokumentazio-Arduraduna izan zen [[Emakunde|Emakunde-Emakumearen Euskal Institutua]]n (1989-1993).<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=ASURMENDI|izenburua=Anjeles Iztueta Azkue. Matem&aacute;tica: La Matem&aacute;tica es principalmente lenguaje, el lenguaje de las Ciencias|hizkuntza=es|url=http://www.euskonews.eus/0518zbk/elkar_es.html|aldizkaria=www.euskonews.eus|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Anakoz|abizena=Amenabar|urtea=2008-05-31|izenburua="Datuak eskuan, arazo bat dugu gazteekin, eta neurriak behar ditugu" - Araba|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|url=https://alea.eus/araba/1527755504268-datuak-eskuan-arazo-bat-dugu-gazteekin-eta-neurriak-behar-ditugu|aldizkaria=Alea.eus|sartze-data=2020-10-26}}</ref>


=== Eustat estatistika-erakundean arduraduna ===
=== Eustat estatistika-erakundean "metodologia" arduraduna ===
Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomo bat da Eustat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako populazio eta sektore ekonomiko guztietako informazio estatistikoa bildu, aztertu eta zabaltzen duena. 1979an ez zegoen horrelakorik, orduan ezin zen jakin ez zenbat ez nolako eskola zeuden, ezta zenbat komertzio ere. Oso informazio estatistiko gutxi zegoen Euskal Herriari buruz, baina informazioa beharrezkoa zen edozein planifikaziotan. Zenbaki bidezko “herri argazki numerikoak” behar ziren eta hutsune hori betetzeko sortu zen Eustat erakundea. Iztueta Eustat-en Ikerketa eta Metodologia Estatistiko-Matematikoaren arloaren arduraduna izan zen urte askotan. Metodologiak, prestakuntza, bekak, ikerketa-lankidetzak unibertsitateekin sartzen ziren lan mota sortzaile horretan. Eustat-ek informazio asko bildu du urte guzti horietan. Eustaten, [[Nafarroako Estatistika Bulegoa|Nafarroako Estatistika Bulegoan]] eta [[INSEE|IINSEE]] Iparraldeko zerbitzuan dauden datu guztiak batzen ditu gero [[Gaindegia]] zerbitzuak, Euskal Herri osoko informazio estatistikoa eskaini ahal izateko.<ref name=":3" />
Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomo bat da Eustat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako populazio eta sektore ekonomiko guztietako informazio estatistikoa bildu, aztertu eta zabaltzen duena. 1979an ez zegoen horrelakorik, orduan ezin zen jakin ez zenbat ez nolako eskola zeuden, ezta zenbat komertzio ere. Oso informazio estatistiko gutxi zegoen Euskal Herriari buruz, baina informazioa beharrezkoa zen edozein planifikaziotan. Zenbaki bidezko “herri argazki numerikoak” behar ziren eta hutsune hori betetzeko sortu zen Eustat erakundea. Iztueta Eustat-en Ikerketa eta Metodologia Estatistiko-Matematikoaren arloaren arduraduna izan zen urte askotan. Metodologiak, prestakuntza, bekak, ikerketa-lankidetzak unibertsitateekin sartzen ziren lan mota sortzaile horretan. Eustat-ek informazio asko bildu du urte guzti horietan. Eustaten, [[Nafarroako Estatistika Bulegoa|Nafarroako Estatistika Bulegoan]] eta [[INSEE|IINSEE]] Iparraldeko zerbitzuan dauden datu guztiak batzen ditu gero [[Gaindegia]] zerbitzuak, Euskal Herri osoko informazio estatistikoa eskaini ahal izateko.<ref name=":3" />


89. lerroa: 89. lerroa:


''Euskal curriculuma'' ere onartu zen legealdi hartan, 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen, baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua zenez aurrera atera ahal izan zuten. Aldiz, Hezkuntza Saila Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen saiatu bazen ere, ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Eta bestalde, [[Bertendonako institutua|Bertendonako institutuko]] irakasleen protesta oso mediatikoa izan zen garai hartan. Hori gertatu zen Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.<ref name=":4" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8820/hizkuntz-eskakizunik-bako-irakasleen-auzian-dekretua-betearaziko-duela-berretsi-du-iztuetak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8844/hizkuntz-eskakizuna-bete-ez-duten-irakasleen-auzian-malgutasuna-eskatu-dio-arartekoak-jaurlaritzari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
''Euskal curriculuma'' ere onartu zen legealdi hartan, 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen, baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua zenez aurrera atera ahal izan zuten. Aldiz, Hezkuntza Saila Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen saiatu bazen ere, ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Eta bestalde, [[Bertendonako institutua|Bertendonako institutuko]] irakasleen protesta oso mediatikoa izan zen garai hartan. Hori gertatu zen Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.<ref name=":4" /><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8820/hizkuntz-eskakizunik-bako-irakasleen-auzian-dekretua-betearaziko-duela-berretsi-du-iztuetak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/8844/hizkuntz-eskakizuna-bete-ez-duten-irakasleen-auzian-malgutasuna-eskatu-dio-arartekoak-jaurlaritzari.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>

Geroago ere, hainbat kritiken jomuga izan zen Iztueta, Etorkinak euskarazko ereduetara bideratzeko aholku bat zela-eta, Iztuetak Espainiako Gobernuaren, zenbait erakundetako buruen, [[PP|PPko]] zein [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEko]] buruzagien kritika gogorrak jaso zituen. Izan ere, Hezkuntza Sailak etorkinen integrazioa bultzatzeko orientaziorako barne agiri batean [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomi Erkidegora]] kanpotik heltzen ziren ikasle guztiak —nahiz eta [[Espainia|Espainiako]] Estatuko beste erkidego batzuetatik iritsi— etorkintzat hartzen ziren, eta euskarazko ereduetara bideratzeko aholkua ematen zen. Hori zela eta, salaketa gogorrak egin zizkioten Iztuetari: agiri hori baztertzailea zela, nazismoarekin zerikusia zuela, zein israeldarrek palestinarren aurka erabiltzen zituzten neurrien antza zuela. [[PSE-EE]] alderdiko bi legebiltzarkidek, [[Rodolfo Ares]] bozeramaileak eta [[Isabel Celaá|Isabel Celaa]] orduko hezkuntza gaietako arduradunak, Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko zuten "hezkuntza sistema ideologia abertzalea zabaltzeko erabiltzeagatik".<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=Anjeles Iztuetaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko du PSE-EEk|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/1868/anjeles-iztuetaren-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztuko-du-pse-eek.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-04}}</ref>


== Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea ==
== Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea ==
[[Eusko Ikaskuntza]]ko Lehendakari ordea izan da geroago Arabatik eta [[Innobasque|In]][[Innobasque|nobasque]]-ko Zuzendaritza Batzordekoa.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Solasaldiak - Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua, -2017/05/04-Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua|hizkuntza=eu|url=http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/albisteak/eusko-ikaskuntzako-solasaldiak-anjeles-iztueta-enrique-zuazua/al-24611/|sartze-data=2017-06-23}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Anjeles|abizena=Iztueta|urtea=2018-04-27|izenburua=Un árbol con raíces alavesas. San Prudencio 2018|argitaletxea=Elcorreo|hizkuntza=es|url=https://suplemento.elcorreo.com/san-prudencio/2018/18/#zoom=z|aldizkaria=suplemento.elcorreo.com|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=DV|urtea=2020-09-19|izenburua=Ana Urkiza da Eusko Ikaskuntzako zuzendari berria|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2020-09-19|url=https://www.diariovasco.com/culturas/urkiza-eusko-ikaskuntzako-20200919182842-nt.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Txema|abizena=Soria|urtea=2017-05-16|izenburua=Regreso al futuro|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es-ES|data=2017-05-16|url=https://www.elcorreo.com/bizkaia/201705/17/regreso-futuro-20170516173248.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=[PDF] FUNDACIÓN ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA - Free Download PDF|hizkuntza=en|url=https://silo.tips/download/fundacion-asmoz-de-eusko-ikaskuntza|aldizkaria=silo.tips|sartze-data=2020-10-26}}</ref>
[[Eusko Ikaskuntza]]ko Lehendakari ordea izan da geroago Arabatik eta [[Innobasque|In]][[Innobasque|nobasque]]-ko Zuzendaritza Batzordekoa.<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Solasaldiak - Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua, -2017/05/04-Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua|hizkuntza=eu|url=http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/albisteak/eusko-ikaskuntzako-solasaldiak-anjeles-iztueta-enrique-zuazua/al-24611/|sartze-data=2017-06-23}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Anjeles|abizena=Iztueta|urtea=2018-04-27|izenburua=Un árbol con raíces alavesas. San Prudencio 2018|argitaletxea=Elcorreo|hizkuntza=es|url=https://suplemento.elcorreo.com/san-prudencio/2018/18/#zoom=z|aldizkaria=suplemento.elcorreo.com|sartze-data=2021-05-04}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=DV|urtea=2020-09-19|izenburua=Ana Urkiza da Eusko Ikaskuntzako zuzendari berria|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=2020-09-19|url=https://www.diariovasco.com/culturas/urkiza-eusko-ikaskuntzako-20200919182842-nt.html|aldizkaria=El Diario Vasco|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Txema|abizena=Soria|urtea=2017-05-16|izenburua=Regreso al futuro|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=es-ES|data=2017-05-16|url=https://www.elcorreo.com/bizkaia/201705/17/regreso-futuro-20170516173248.html|aldizkaria=El Correo|sartze-data=2020-10-26}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=FUNDACIÓN ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA|hizkuntza=es|url=https://silo.tips/download/fundacion-asmoz-de-eusko-ikaskuntza|aldizkaria=silo.tips|sartze-data=2020-10-26}}</ref>


== Liburuak ==
== Liburuak ==
110. lerroa: 108. lerroa:
* 1986z gero [[International Statistical Institute|ISI International Statistical Institute]]-ko kide izendatua da.
* 1986z gero [[International Statistical Institute|ISI International Statistical Institute]]-ko kide izendatua da.
*2000: UEUko sarrera-hitzaldia eman zuen izenburu honekin: "''Matematikak: zenbaki eta eredu bizidunak"''
*2000: UEUko sarrera-hitzaldia eman zuen izenburu honekin: "''Matematikak: zenbaki eta eredu bizidunak"''
*2019: Urrezko [[Zeledon]] saria jaso zuen Gasteizen.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Urrezko Zeledonak Celedones De Oro|urtea=2019|izenburua=URREZKO ZELEDONAK: BAZKIDE BERRIAK - CELEDONES DE ORO - NUEVOS SOCIOS|data=2019-03-16|url=http://celedonesoro.blogspot.com/2019/03/bazkide-berriak-nuevos-socios.html|aldizkaria=CELEDONES DE ORO - URREZKO ZELEDONAK|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
*2019: Urrezko [[Zeledon]] Elkarteko kidea da. ''2019ko apirilaren 4an ekitaldi berezi batean jaso zuen diploma beste zazpi kide berrirekin batera..''<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=|urtea=2019|izenburua=URREZKO ZELEDONAK: BAZKIDE BERRIAK - CELEDONES DE ORO - NUEVOS SOCIOS|hizkuntza=eu-es|data=2019-03-16|url=http://celedonesoro.blogspot.com/2019/03/bazkide-berriak-nuevos-socios.html|aldizkaria=CELEDONES DE ORO - URREZKO ZELEDONAK|sartze-data=2021-05-04}}</ref>
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}

08:25, 5 maiatza 2021ko berrikusketa

Anjeles Iztueta Azkue


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailburua

2001 - 2005
Bizitza
JaiotzaTolosa1954ko urriaren 16a (69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakestatistikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)UNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
EUSTAT  (1982 -  2018)
Emakunde  (1989 -  1993)
Lan nabarmenak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Emakunde
Udako Euskal Unibertsitatea
Innobasque
International Statistical Institute
Asmoz Fundazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Inguma: anjeles-iztueta-azkue

Anjeles Iztueta Azkue (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko urriaren 16a) euskal matematikaria, irakasle, eta politikaria da. Eusko Alkartasuneko kidea. Emakunden eta Eustat-en egin du lan, beti ere ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua ere izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zela. Josu Iztueta bidaiariaren arreba da.

Matematika Zientzietan lizentziaduna da Valladolideko Unibertsitatean.[1] Estatistikako kontzeptuak eta metodologia ondo menperatzen dituenez hainbat tesitan eta proiektutan aritu izan da alde estatistikoa lantzeko aholkulari tekniko gisa. Egindako ekarpenak batez ere alor hauetan izan dira: lagin-diseinu konplexuak, datuen sintesirako teknika kuantitatiboak eta aldagai anitzeko analisiak.

Ikasketak

Tolosako ikastolan ibili zen 1957-1960 arte, ezkutuko eta haserako ikastola haietako batean, euskaraz ikasi zuen irakurtzen eta baita ere zenbatzen, biderkatzen eta zatiketak egiten. Gero, 1960an, izeba misiolariaren kongregazioak sortu berri zuen erdarazko eskolan hasi zen. Guztia gaztelaniaz zen eta eskola unitarioa zen, hau da, gela berean adin desberdinetako umeak batera ginen. Moja-eskola horretan egin zuen batxilerra eta, urtez urte, libre erara egiten zituzten azterketak Donostiako Peñaflorida Institutoan.[2]

Hamalau urterekin goi mailako batxilerra egitera joan zen ikasketa ofizialak zituen beste moja-eskola batera. Hamasei urterekin beka bat eman zioten Unibertsitate Laboraletarako, eta Zaragozan egin zuen, orduan COU deitzen zen unibertsitate aurreko urtea. Matematika ikasketak egin zituen gero Valladolideko Unibertsitatean.[2]

Garai hartan Tolosa erabat erdalduna zen, baina Iztuetatarrenean inoiz ez zen hitz bat bera ere gaztelaniaz egiten.[2]

UEUko Matematika saileko kide aitzindaria

1978an UEUk Larraona ikastetxean (Iruñea) antolatu zuen lehen hamabostaldian parte hartu zuen, Matematika Sailean. Garai hartan Valladoliden zen matematika ikasle. Gerora ere urtero parte hartu zuen Larraonan. [3]

Sarrikon dagoen Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakasle zela matematika euskaraz emateko lehen saiakera egin zuten 1977an. UEUko Matematika Saila izan zen ekinbide hori bideratzeko lan-taldea eta matematika hiztegia ere elkarrekin landu zuten, UEUren babesean.[3] Matematika euskaraz lantzen aitzindaria izan zen talde horretan ibili ziren hauek, besteak beste: Maria Jesus Esteban Galarza, Karlos Santamaria Ansa, Mikel Zalbide Elustondo, Maria Jesus Alkain, Arantza Areizaga, Edurne Biritxinaga Gaztelurrutia, Begoña Carrascal Platas, Mari Carmen Castillo Aranburu, Jesus Mari Goñi Zabala, Xabier Mauleon, Yosu Yurramendi, eta Mari Jose Zarate Azkuna.

2000ko sarrera-hitzaldia emateko gonbidatu zuen UEUk. Hitzaldiaren izenburua hau izan zen: "Matematikak: zenbaki eta eredu bizidunak"

Irakaslea (1977-1982)

1977tik 1982ra Estatistika eta Matematika gaietarako irakaslea izan zen UPV/EHUn Sarrikon, Donostiako Elizaren Magisteritza Eskolan, Deustu-ESTEn, eta UNEDen. Hogeita bi urte besterik ez zuen irakasle hasi zenean; Valladolidetik itzuli berritan buru-belarri murgildu zen horretan, batez ere unibertsitatea euskalduntze-ahalegin hartan.

Ikasle gisa lehenik, eta gero irakasle gisa ere, Euskal Herriko Unibertsitatearen alde lan egiten zuen inguruko lankideekin. Amets egiten zuten artean existitzen ez zen Euskal Herriaren zerbitzura eta euskalduna ere izango zen unibertsitatearekin, eta horren alde ahaleginak egiten zituzten. Garai hartan antolatu ziren lehen matematika klaseak euskaraz Sarrikon, eta Iztueta izan zen lehenengo irkaslea. Taldekoek Karlos Santamaria buru zutela landu zuten lehen matematika hiztegia. Leioako Zientzia Fakultatean hasia zen fisika euskaraz ematen Jose Ramon Etxeberria, kimika ematen Luis Mari Bandres. Horiek ziren imitatzeko eredua.[2] UEUko Larraona ikastetxean landutako UEUkide-sare hura beti izan da erreferente bat Iztuetaren ibilbide profesionalean.[3]

« Nola sortu ziren zenbaki konplexuak? Zenbaki negatiboaren erroa askatu ezinik egon ziren —erraza ematen du baina zaila zen—, orduan esan zuten: -1 ren erroa, “i” da, eta horri zenbaki imajinarioa deituko diogu. Horrek bi arlotan pentsa arazten dit, zenbaki konplexuak beti dituzte bi zati, zati erreala eta zati imajinarioa. Errealitatean ere aurrera pausuak emateko beti erabili behar dugu errealismoa eta imajinazioa. Errealismotik bakarrik ez dugu ezer ez egiten eta imajinaziotik bakarrik ere ez, baina bien konbinazioa oso indartsua da aurrera egiteko. Formula horrek, errealismoa eta imajinazioa batze horrek, indar asko du »

—Anjeles Iztueta[4][5]


Matematikan profesionala eta ikertzailea (1982-2018)

1982an irakaskuntza utzi zuen, zuzenean matematikari moduan lan egitera joateko, ikerketa eta estatistika matematikoaren arloan. Metodologia eta I+G+b arduraduna izatera pasa zen Euskal Estatistika Erakundean (EUSTAT). Eta geroago Ikerketa-, Plangintza- eta Dokumentazio-Arduraduna izan zen Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuan (1989-1993).[6][7]

Eustat estatistika-erakundean "metodologia" arduraduna

Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomo bat da Eustat, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako populazio eta sektore ekonomiko guztietako informazio estatistikoa bildu, aztertu eta zabaltzen duena. 1979an ez zegoen horrelakorik, orduan ezin zen jakin ez zenbat ez nolako eskola zeuden, ezta zenbat komertzio ere. Oso informazio estatistiko gutxi zegoen Euskal Herriari buruz, baina informazioa beharrezkoa zen edozein planifikaziotan. Zenbaki bidezko “herri argazki numerikoak” behar ziren eta hutsune hori betetzeko sortu zen Eustat erakundea. Iztueta Eustat-en Ikerketa eta Metodologia Estatistiko-Matematikoaren arloaren arduraduna izan zen urte askotan. Metodologiak, prestakuntza, bekak, ikerketa-lankidetzak unibertsitateekin sartzen ziren lan mota sortzaile horretan. Eustat-ek informazio asko bildu du urte guzti horietan. Eustaten, Nafarroako Estatistika Bulegoan eta IINSEE Iparraldeko zerbitzuan dauden datu guztiak batzen ditu gero Gaindegia zerbitzuak, Euskal Herri osoko informazio estatistikoa eskaini ahal izateko.[2]

Doktorego tesietan kolaboratzaile

Matematikatik kanpoko doktore-tesitan parte hartu zuen Iztuetak arlo estatistiko eta matematikoa ondo bideratzeko. Besteak beste lau hauetan:

  • 1983an, soziolinguistikaren arloan ikertzen zuen Maria Jose Azurmendi Aierbe-ren doktore-tesian Iztuetak arlo estatistiko eta matematikoetan lagundu zuen. Batez ere laginketa eta aldagai anitzeko faktore-analisi metodoak erabili zituzten. "Elebitasuna soziolinguistikoki deskribatzeko eredu bat sortzea eta bere aplikazio partziala Donostialdean" izenburuko tesi hark 1984an tesietarako ezohiko saria jaso zuen.[8] Tesia erdaraz aurkeztu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean ("Elaboracion de un modelo para el estudio socio-lingüístico del bilingüismo en la comarca de San Sebastian"), baina gerora euskaraz ere argitaratu zuten Gipuzkoako Aurrezki Kutxarekin.
  • 2016an, ekonomia eta administrazio publikoaren arloan ikertzen zuen Manu Urkijo Urrutia-ren doktore-tesian Iztuetak arlo estatistiko eta matematikoetan lagundu zuen. Batez ere aldagai anitzeko faktore-analisi metodoak erabili zituzten. "Gobierno corporativo responsable en el sector público empresarial: un análisis para la Comunicada Autónoma de Euskadi" izenburuko tesi hura UPV/EHUn aurkeztu zen.[9]

Ikerketa-eremuak

Bere ikerketa-lanak batez ere arlo kuantitatiboan zentratu dira, baita estatistika ofizialetako metodologia eta diseinuetan. Estatistika ofiziala eta I+G proiektuetan Ikerketa-proiektuak zuzendu ditu eta Eurostatek koordinatutako hainbat proiektuetan parte hartu du Europa mailan.

Aholkularitza teknikoa, irakaskuntza eta lan eta ikerketa eremuak hauek izan dira: lagin-diseinu konplexuak, datuen sintesirako teknika kuantitatiboak eta aldagai anitzeko analisiak.(3)

Argitalpen zientifikoak

Urteetan zehar 50etik gora artikulu eta parte hartze izan ditu estatistikako kongresu eta nazioarteko foroetan.[10] Esaterako, artikulu hauek lotura dute Iztuetak estatistikan egin duen ikerketa-lanekin:

  • Mixed models for longitudinal data with applications to small area statistics in the Basque Statistical Office. I Montoya, J Aramendi, I Garmendia, A Iztueta - 2014 -
  • Principios metodológicos para la realizar el análisis de tipologías de jornadas laborales. Y Pérez, J Iraola, A Iztuet. Bilbao 1998 otsaila 26
  • Ajuste de muestras con información auxiliar. E Bueno, A Zarraga, A Iztueta
  • Elaboración de un modelo para descripción sociolingüística del bilingüismo y su aplicación parcial en la comarca de San Sebastián MJ Azurmendi Ayerbe - 2015
  • Microdata perturbation preserving multivariate relations of target categorical variables in the household environmental survey, M Mas, A Iztueta-Azkue - United Nations Statistical Commission and Economic 2009
  • Previsión de la utilización de servicios Hospitalarios de corta estancia de Osakidetza. M Ayestarán, S Esnaola, A Iztueta, C Anitua
  • Los retos de la evaluación de sistemas educativos. JS Orrantia - Revista de Educación, extraordinario, 2006 -
  • Europa en la escuela. M Shennan - 2005
  • Storytelling: transformar datos en historias. I Díez Oronoz - 2016 - addi.ehu.es
  • Grafiko elkarreragile eta dinamikoak estatistika ofizialetan. E Galbete Ahechu - 2015 - addi.ehu.es
  • Gobierno corporativo responsable en el sector público empresarial: un análisis para la Comunicada Autónoma de Euskadi.
  • El método del cubo. Un método para seleccionar muestras equilibradas. AA Urtasun, EG Ahechu, JA Rique
  • Análisis de tipologías de las secciones censales de la CA de Euskadi. EG Ahechu, AA Urtasun, JA Rique
  • Análisis de la falta de respuesta en EUSTAT: el Rindicador y la composición de la muestra de respondientes. JA Rique, EG Rementería
  • EUSTAT. Microdatos y técnicas de confidencialidad estadística. VL González, AI Azkue, CP Valle
  • Análisis de segmentación en el análisis de datos simbólicos. MCB Llatas, JMGS Martín-Tesorero

Ikastaro espezializatuak

Espezialitate-ikastaroak eman ditu, graduondo eta euskal administrazioko prestakuntza plangintzetan, beti ere estatistika eta matematikaren arloetan.

  • Laginketa teoriaren sarrera. Osakidetza. 1993.
  • Ikerketa-proiektu bat egitea. Osakidetza. 1994-1995.
  • Metodo kuantitatiboak eta ebaluazio-metodoak asistentziaren kalitatea neurtzerakoan. Osakidetza. 1995
  • Ikerketaren metodologia II. "Osasun publiko eta komunitarioa" graduondoko berezko titulua EHU-UPV. Osakidetza. 1997
  • Laginketa-teknikak. "Osasun publiko eta komunitarioa" graduondoko berezko titulua EHU-UPV. Osakidetza. 1997
  • Laginketaren aplikazioak. Malagako Unibertsitatean. 1999

Aholkulari teknikoa estatistikaren erabileraz

Estatistikako kontzeptuak eta metodologia ondo menperatzen zuenez hainbat proiektu ofizial eta pribatutan aritu izan da aholkulari tekniko gisa. Egindako ekarpenak batez ere alor hauetan izan dira: lagin-diseinu konplexuak, datuen sintesirako teknika kuantitatiboak eta aldagai anitzeko analisiak. Besteak beste proiektu hauetan aritu da:

Politikaria: Eusko Jaurlaritzako Sailburua (1999-2005)

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deituta 1999an Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Gaietarako Sailburuorde hasi zen. Eta hurrengo legealdian, 2001ean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan zen.[11][12][13]

Urte horietan Hezkuntza Sailak urratsak egin zituen gai hauetan: Haur Eskolak, Lanbide Heziketaren bikaintasuna, gehiengo sindikalarekin akordio zabalak, Euskal Curriculuma, euskara eta ereduen ebaluazioa... Hezkuntza-sistema propio baten alde urratsa izan zen Unibertsitate Legea onartzea 2004an. Presio handiak izan ziren proiektuaren kontra, baina legearen aldeko kontsentsu zabala lortu zuen Iztuetaren taldeak eta legea lantzeko orduan handia izan zen parte hartzea. Ordura arte, unibertsitate publikoko irakasleek Espainiako funtzionarioa izan behar zuten, derrigor; legearekin, atea ireki egin zitzaion unibertsitateko irakasleria propioari, urteetako eskaera zenari. Unibertsitate-sistema osoarentzat egin zen legea (EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea). Esparru unibertsitarioan euskara berezko hizkuntzatzat hartzen zuen legeak, eta zentralitatea ematen zion. Gainera, euskarazko online unibertsitate bat sortzeko aukera ere zabaldu zuen legeak, nahiz eta gero oraindik horrelakorik ez den gauzatu.[14]

Euskal curriculuma ere onartu zen legealdi hartan, 2004an. Horretan ere kritika asko jaso zituen, baina eskola publikoen, ikastolen, kristau eskolen eta hezkuntza komunitateko eragileen artean adostu eta landutako proiektua zenez aurrera atera ahal izan zuten. Aldiz, Hezkuntza Saila Hezkuntza Sistemarako Lege bat ateratzen saiatu bazen ere, ahalegin haiek gelditu edo izoztu egin behar izan zituzten. Eta bestalde, Bertendonako institutuko irakasleen protesta oso mediatikoa izan zen garai hartan. Hori gertatu zen Hezkuntza sistemako funtzionarioen euskara mailari buruzko eskakizunak bete beharrekoak zirela Eusko Jaurlaritzak berretsi zuenean. Presioak izugarriak izan ziren, alde guztietatik.[14][15][16]

Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea

Eusko Ikaskuntzako Lehendakari ordea izan da geroago Arabatik eta Innobasque-ko Zuzendaritza Batzordekoa.[1][17][18][19][20]

Liburuak

Matematika orokorrean eta estatistika bereziki euskaraz landu zituzten aitzindarietako bat izan zen Iztueta. Bi liburu hauek argitaratu zituen UEUko lehenengo urteetan:

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[23]

Ama eta langilea

Profesional langilea eta aldi berean ama izaten hasi ziren aitzindarietako bat izan zen Iztueta 1970eko hamarraldian. Ordura arte ama lehenengo aldiz izatean ohiko zen bizitza profesionaletik erretiratzea eta etxeko bizimoduan bakarrik aritzea. Lanean jarraitzeko erabakia oso argi zuenez, moldatu egin zen ama eta langilea izaten, biak ala biak.[2]

Errekonozimenduak

  • 1986z gero ISI International Statistical Institute-ko kide izendatua da.
  • 2000: UEUko sarrera-hitzaldia eman zuen izenburu honekin: "Matematikak: zenbaki eta eredu bizidunak"
  • 2019: Urrezko Zeledon Elkarteko kidea da. 2019ko apirilaren 4an ekitaldi berezi batean jaso zuen diploma beste zazpi kide berrirekin batera..[24]

Erreferentziak

  1. a b Solasaldiak - Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua, -2017/05/04-Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta / Enrique Zuazua. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  2. a b c d e f ASURMENDI, Mikel. «Anjeles Iztueta Azkue. Matematikaria: Matematika batez ere lengoaia da, Zientzien lengoaia» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. a b c Anjeles Iztueta: “UEUkideen sarea beti izan dut oso presente nire ibilbide profesional edo politikoan” – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  4. «Anjeles Iztueta eta Enrique Zuazua. Matematikariak: Zenbaki konplexuek badituzte bi zati, erreala eta imajinarioa. Errealitatean ere aurrera pausuak emateko beti erabili behar dugu errealismoa eta imajinazioa» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  5. Ikaskuntza, Eusko. (2017). (Bideoa) Eusko Ikaskuntzako Solasaldiak: Anjeles Iztueta - Enrique Zuazua. Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  6. (Gaztelaniaz) ASURMENDI, Mikel. «Anjeles Iztueta Azkue. Matemática: La Matemática es principalmente lenguaje, el lenguaje de las Ciencias» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  7. Amenabar, Anakoz. (2008-05-31). «"Datuak eskuan, arazo bat dugu gazteekin, eta neurriak behar ditugu" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  8. (Gaztelaniaz) Azurmendi Ayerbe, Maria Jose. «ELABORACION DE UN MODELO PARA DESCRIPCION SOCIOLINGUISTICA DEL BILINGUISMO Y SU APLICACION PARCIAL EN LA COMARCA DE SAN SEBASTIAN» Tesis doctorales: TESEO (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  9. (Gaztelaniaz) Urikjo Urrutia, Manu. (2016). «Gobierno corporativo responsable en el sector público empresarial: un análisis para la Comunicada Autónoma de Euskadi”» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  10. Iztueta Azkue, Anjeles. «Google Académico» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  11. Diaz de Mendibil, Ismael. (2003-05-30). «Elkarrizketa: Anjeles Iztueta» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  12. (Gaztelaniaz) «Anjeles Iztueta» El País 2004-06-26 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  13. Arrieta Alberdi, Leyre. (2004). Ekinez egina : la política educativa a través de sus textos. Alberdania ISBN 84-96310-27-2. PMC 433834230. (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  14. a b Sagarzazu, Jokin. «"Herri honek behar du EAJren eta EH Bilduren arteko aliantza"» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  15. Berria. «Hizkuntz eskakizunik bako irakasleen auzian dekretua betearaziko duela berretsi du Iztuetak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  16. Berria. «Hizkuntz eskakizuna bete ez duten irakasleen auzian "malgutasuna" eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  17. (Gaztelaniaz) Iztueta, Anjeles. (2018-04-27). «Un árbol con raíces alavesas. San Prudencio 2018» suplemento.elcorreo.com (Elcorreo) (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  18. DV. (2020-09-19). «Ana Urkiza da Eusko Ikaskuntzako zuzendari berria» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  19. (Gaztelaniaz) Soria, Txema. (2017-05-16). «Regreso al futuro» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  20. (Gaztelaniaz) «FUNDACIÓN ASMOZ DE EUSKO IKASKUNTZA» silo.tips (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  21. Iztueta, Anjeles. (PDF) Bariantz-analisia. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  22. Iztueta, Anjeles. (PDF) Estatistika: errealitatearen ikerketa osagai nagusien analisiaren bidez. (Noiz kontsultatua: 2017-06-23).
  23. Anjeles Iztuetaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (15 produktu).
  24. «URREZKO ZELEDONAK: BAZKIDE BERRIAK - CELEDONES DE ORO - NUEVOS SOCIOS» CELEDONES DE ORO - URREZKO ZELEDONAK 2019-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak