Luthier: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
esteka zuzendu
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Antonio stradivari.jpg|thumb|Antonio Stradivariren irudia, luthier garrantzitsuenetakoa.]]
[[Fitxategi:Antonio stradivari.jpg|thumb|Antonio Stradivariren irudia, luthier garrantzitsuenetakoa.]]
'''Luthierrek''' [[hari instrumentu|hari igurtzizko eta pultsatuzko instrumentuak]] sortzen, doitzen edota konpontzen dituzten artisauak dira. Besteak beste, [[Biolin|biolinak]], [[Biola|biolak]], [[Biolontxelo|biolontxeloak]], [[Kontrabaxua|kontrabaxuak]], [[Gitarra|gitarrak]], [[Laute|lauteak]], [[mandolina]] [[Harpa|harpak]] eta bestelako [[Hari instrumentu|harizko instrumentuekin]] egiten dute lan.
'''Luthierrek''' [[hari instrumentu|hari igurtzizko eta pultsatuzko instrumentuak]] sortzen, doitzen edota konpontzen dituzten artisauak dira. Besteak beste, [[Biolin|biolinak]], [[Biola|biolak]], [[Biolontxelo|biolontxeloak]], [[Kontrabaxu|kontrabaxuak]], [[Gitarra|gitarrak]], [[Laute|lauteak]], [[mandolina]] [[Harpa|harpak]] eta bestelako [[Hari instrumentu|harizko instrumentuekin]] egiten dute lan.


Luthierren ogibidea bi taldetan banatu ohi izan da, batetik, pultsatutako eta urratutako instrumentuak egiten dituztenak daude, eta bestetik, igurtzizko instrumentuak egiten dituztenak. Hori dela eta, azken talde honetako luthierren barruan beste talde bat badago, hain zuzen ere, arkuak egiten dituztenak. Luthierrek instrumentuak egiten eta konpontzeaz gain, egiteko prozesua ere irakasten dute.
Luthierren ogibidea bi taldetan banatu ohi izan da, batetik, pultsatutako eta urratutako instrumentuak egiten dituztenak daude, eta bestetik, igurtzizko instrumentuak egiten dituztenak. Hori dela eta, azken talde honetako luthierren barruan beste talde bat badago, hain zuzen ere, arkuak egiten dituztenak. Luthierrek instrumentuak egiten eta konpontzeaz gain, egiteko prozesua ere irakasten dute.

18:15, 6 maiatza 2021ko berrikusketa

Antonio Stradivariren irudia, luthier garrantzitsuenetakoa.

Luthierrek hari igurtzizko eta pultsatuzko instrumentuak sortzen, doitzen edota konpontzen dituzten artisauak dira. Besteak beste, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, gitarrak, lauteak, mandolina harpak eta bestelako harizko instrumentuekin egiten dute lan.

Luthierren ogibidea bi taldetan banatu ohi izan da, batetik, pultsatutako eta urratutako instrumentuak egiten dituztenak daude, eta bestetik, igurtzizko instrumentuak egiten dituztenak. Hori dela eta, azken talde honetako luthierren barruan beste talde bat badago, hain zuzen ere, arkuak egiten dituztenak. Luthierrek instrumentuak egiten eta konpontzeaz gain, egiteko prozesua ere irakasten dute.

Etimologia

Lutherie hitzak, lehenago aipatu bezala, harizko instrumentuak egitearen arteari deritzo. Baina, etimologiari dagokionez, luthier hitza frantsesezko luth hitzetik dator eta era berean hitz honen jatorria arabieran dago العود al-ʿūd ('laúd'), beraz, luthier hitzak  etimologikoki laute esan nahi du. Hortik abiatuta, hitz hau eraldatuz joan da eta esaterako izen (Luther) eta abizenetan (Lutero) eraldatu da .

Bestalde, luthier galizismoa gaztelerara eta euskarara egokitua izan da eta hiztegietan eta musika arloko hizkuntzan hedatua den termino bat da.

Hari pultsatua

Laudeak

Lautea

Lautearen familiako (artxilauteak, bihuelak...) instrumentuetan espezializatutako luthier garrantzitsuenetakoak:

  • Tieffenbrucker family
  • Martin Hoffmann
  • Matteo Sellas

Gitarrak

  • Louis Panormo y Georg Staufer gitarra klasiko modernoaren garapenarekin erlazionatutako XIX. mende hasierako bi Luthier garrantzitsu dira.
  • Antonio Torres Juradori gaur egun oraindik ere erabiltzen den gitarra klasikoaren formaren garapena aitortu izan zaio.
  • Christian Frederick Martin alemaniarrak egindako gitarraren garapenak gaur egungo altzairuzko haridun gitarrara sortzera eraman zuen.
Gitarra

Orville Gibson estatu batuar luthierra mandolinetan espezializatu zen eta berari eransten zaio archtop gitarraren sorrera eta geroago XX. mendeko bi luthier famatuk, John D'Angelico eta Jimmy D'Aquistok, gitarra hauek egin zituzten. Lloyd Loarrek, bestalde, Gibson Guitar Corporationerako egin zuen lan mandolinak eta gitarrak eginez. Arkuzko instrumentuentzako egin zituen diseinuak gaur egungo luthierrentzako oso preziatuak dira.

Paul Bigsbyk egindako ekarpenik garrantzitsuenetakoa achtop gitarrentzako eta gitarra elektrikoentzako sortutako tremoloaren besoa izan zen eta badirudi Leo Fenderrek Stratocaster gorputz solidoko gitarra elektrikoarako egindako diseinuan eragina izan zuela. Era berean, Fenderren lanarekin Les Paulek gorputz solidoko gitarraren forma berri bat sortu zuen, hain zuzen ere, trastedun gorputz solidoko gitarra elektrikoak izan ziren. Gitarra hauen ondorengoa, berriz, George Beauchampek patentatu eta Adolph Rickenbacher sortutako altzairuzko gitarra bat izan zen.

Hari igurtzia

Arkuarekin jotzen diren instrumentuena artean honako hauek sartzen dira: biolontxeloa, kontrabaxua, biolina, biola (biola da gamba, biola da braccio, biola d'amore) eta abar.

Historia

XVI. eta XVIII. mendeen artean lan egin zuten gaur egun ere luthier ezagunenak direnek, nagusiki Italiako iparraldean.

Bresciako (Italia) eskola munduko zaharrena da, 1530 eta 1630 artean sortua eta 20 "magister" edo maisuek osatua. Horien artean Giovan Giacomo della Corna, Daniel de Laude, Guglielmo Frigiadi, Francesco Inverardi, Battista Laffranchi, Fiorini Inverardi eta Micheli familiakoak (Zanetto Micheli, Pellegrino, Giovanni, Battista eta Francesco) ditugu.

Hauetaz gain, Gasparo da Salò (1540-1609), Gio Paolo Maggini (1580-1630), Amati familia (Andrea Amati, Antonio Amati, Hieronymus Amati I, Nicolo Amati eta Hieronymus Amati II), Guarneri (Andrea Guarneri, Pietro de Mantua, Giuseppe Guarneri, Pietro Guarneri eta Giuseppe del Gesù), Tiroleko Jacob Stainer (1617-1683), Cremonako Stradivari familia (Antonio: ca. 1644-1737), Gagliano familia (Alexander, Nicolo I eta Ferdinand), Piacenzako Giovanni Battista Guadagnini (1711-1786) eta Bolognako Ansaldo Poggi (1893-1984) eta Roberto Regazzi (1956).

Gaur egun, luthier eskolak sortu dira munduan zehar. Nahiz eta onenetakoak Europan aurkitu, Amerikan, Japonian eta Txinan ere aurkitu ditzakegu luthier eskolak. Euskal Herrian, Bele Lutheria Eskola dago, Bilboko Musika Kontserbatorioaren barruan.[1][2][3]

Erreferentziak

  1. «Nola egiten da biolin bat? Bilboko luthier eskolan sartu gara.» Euskadi Irratiko Faktoria saioa 2014-05-27 (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  2. Bele Lutheria Eskola. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  3. Arroitajauregi: Taller de Luthería. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).

Kanpo estekak