Santo Domingo de la Calzada: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°26′31″N 2°57′09″W / 42.441944444444°N 2.9525°W / 42.441944444444; -2.9525
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
153. lerroa: 153. lerroa:
Errioxa guztiko gastronomia bera dauka Santo Domingo de la Calzadak. [[Patatak Errioxako erara]] dira jaki ezagunena.
Errioxa guztiko gastronomia bera dauka Santo Domingo de la Calzadak. [[Patatak Errioxako erara]] dira jaki ezagunena.


Azkenburuko propioa badu, "ahorkaditos" izenekoa. Arbendolezko kremadun hojaldrea da, [[bieira]] itxura duena, Donejakue bidearen sinboloa hain zuzen ere. José Alberto Hernando gozogileak sortu eta patentatu zuen eta gaur egun Errioxako ekitaldi instituzionaletako azkenburu ofiziala da.
Azkenburuko propioa badu, "ahorcaditos" izenekoa. Arbendolezko kremadun hojaldrea da, [[bieira]] itxura duena, Donejakue bidearen sinboloa hain zuzen ere. José Alberto Hernando gozogileak sortu eta patentatu zuen<ref>{{Erreferentzia|izenburua=«Empezó mi abuelo y yo soy la tercera generación»|hizkuntza=es-ES|data=2007-08-22|url=https://www.larioja.com/20070822/rioja-region/empezo-abuelo-tercera-generacion-20070822.html|aldizkaria=La Rioja|sartze-data=2021-05-08}}</ref> eta gaur egun Errioxako ekitaldi instituzionaletako azkenburu ofiziala da.


=== Kirolak ===
=== Kirolak ===

14:16, 8 maiatza 2021ko berrikusketa


Santo Domingo de la Calzada
municipality of La Rioja (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaJavier Azpeitia Saez (en) Itzuli
Izen ofizialaSanto Domingo de la Calzada
Posta kodea26250
INEk ezarritako kodea26138
HerriburuaSanto Domingo de la Calzada
Geografia
Koordenatuak42°26′31″N 2°57′09″W / 42.441944444444°N 2.9525°W / 42.441944444444; -2.9525
Map
Azalera40 km²
Altuera641 m
MugakideakSanturde de Rioja, Corporales, Grañón, Villalobar de Rioja, Bañares, Cirueña, Manzanares de Rioja eta Santurdejo
Demografia
Biztanleria6.283 (2023)
41 (2022)
alt_left 3.143 (%50) (%49,3) 3.095 alt_right
Dentsitatea157,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakWinnenden
MatrikulaLO
santodomingodelacalzada.org

Santo Domingo de la Calzada Errioxako (Espainia) udalerria da, 2020ko erroldaren arabera 6.276 biztanle ditu. Erkidegoaren mendebaldean kokaturik dago, Errioxa Garaia eskualdean. Oja ibaiak zeharkatzen du.

UNESCOk 1993. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen Donejakue bidea eta Santo Domingo de la Calzadako hainbat eraikin ere barnean hartzen ditu.

Etimologia

Izena Domingo de la Calzada eremutarretik datorkio, Donejakue bidearen sustatzaile handia izanik bertan erromesentzako aterpea eta ospitalea eraiki zituen eta hura izan zen gerora sortuko zen hiriaren oinarria. 2009an fundatzailearen heriotzaren milurtekoa ospatu zuen.

Udalerri hau izendatzeko euskaraz Ozkabarte izena ere erabili izan den arren, Euskaltzaindiak ez du ontzat ematen.[1]

Ospetsua da oiloaren miraria, sukaldatua izan ondoren kokoriko egin zuena (antzeko mirari bat Portugalgo Barcelos hiriko Oilarra da, aldaera gutxirekin).

Historia

Sorrera

Domingo de la Calzada santuak monasterio bat sortu zuen leku horretan 1044. urtean, Donejakue Bidearen erromesen topagune izan zena. Alfontso VI.ak aginduta, zubi bat eraiki zuten Glera ibaiaren gainean eta zubiaren inguruan ospitaleak eta ostatuak sortu ziren. 1120. urteko hiru agiri gordetzen dira katedralean; Alfontso VI.ak eliza eta burgoa ezartzeko ematen duen baimena, "Cofrades de la Casa de Santo Domingo de Río de Ohia" elkarteak etxea Naiarako apezpikuari ematen diona eta hirugarrena emakume baten testamendua bere jabetzako eraikinak monasterioari ematen dizkiona behartsuak artatzeko. 1136ko kartolariotan ere agertzen da eta 1141ean jaso zuenhiri pribilejioa. 1250 artean apezpikuaren menpe egon zen eta urte horretan erregearen babesera pasa zen. XIII. mendean jaso zuen hiri-gutuna, eta apezpikuen hiri eta Errioxako hiriburu bihurtu zen. 1367an, hiria gotortzen hasi ziren Petri I.aren aginduz eta harresia eraiki zen.

XIV. eta XV. mendeen artean, harresia eraiki zen eta hegoaldean La Puebla, Merkatuaren auzoa (katedralaren atzean) eta Pinar kalea eraiki ziren. Handitze horrek gaur egungo alderdi zaharra eratu zuen.

Aro modernoa

XVI. mendean, hiria garatu zen 3.000 biztale lortu arte. Errebal berriak agertu ziren, hala nola, San Roke (Pinar kaleko ekialdeko atearen ondoan) eta San Frantzisko, izen bereko komentuaren ondokoa.

1672. urtean argitaratu zen Parte del Atlas Mayor o Geographia Blaviana Que contiene las Cartas y Descripciones de Españas liburuan Santo Domingo de la Calzadaren deskribapena egiten da: 600 biztanle zituen eta ogi, ardo, fruita ugari eta baita abereak, hegazti etxekotuak eta arrantza ere. Parrokia bat, fraideen komentu bat, monjen beste bat, ospitaea eta katedrala ere aipatzen dira.

XVII. mendean, hiriak, Espainian moduan, krisialdia jasan ondoren, XVIII.ean hirigintza-loraldia izan zuen: Plaza Nagusia eraberritu zen, udaletxea eta korregidore-etxea barne; Espolón eta La Carrera izeneko pasealekuak eraiki ziren. Dorre exentua gartzelaren orubean altxatu zen, azken hau korrejidore-etxera aldatuz.

XIX. mendean, Logroño probintzia sortu zenean, Santo Domingo eskualdeko burua eta barruti judiziala bilakatu zen eta Errioxa Garaiko hiri garrantzitsuenetariko bat ere. Mendearen amaieran, 4.000 biztanle izan zituen eta zonaldeko zerbitzu-gune bilakatu zen.

Aro garaikidea

1959. urtean Calahorrako eta La Calzada-Logroñoko elizbarrutia sortu zen. Aurretik Calahorrako elizbarrutia izan zen baina urte horretan Logroñoko La Redonda eliza konkatedral izandatu zuten eta hiru hirien izena hartuko zuen elizbarrutia sortzea erabaki zuten. Apezpikuaren egoitza gaur egun Logroñon dago.

1973an, Espainiako Kultura Ministerioak Santo Domingo de la Calzadako alde zaharra historiko-artistiko gunea aldarrikatu zuen.

Gaur egun zonaldeko zerbitzu-gune nagusia da, administrazioan, turismoan, industrian eta merkataritzan etorkizun handia izanik.

Biztanleriaren bilakaera

Iturria: INE, 1857-2011

Ekonomia

Laborantza (garia, garagarra, patata, mahatsa) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak

Santo Domingoko katedrala.
Udaletxea.

Elizak

  • Santo Domingo de la Calzadako katedrala: XII. mendean eraiki zen.Dorre exentoa XVIII. mendekoa da.
  • San Frantzisko komentua (XVI. mendekoa)
  • Zistertarren abadetxea (XVII. mendekoa)
  • Plazako Andre Mariaren baseliza
  • Zubiko baseliza
  • Erleen Andre Mariaren baseliza
  • Santuaren mahaiaren baseliza

Eraikin zibilak

  • Trastamara etxea: Henrike II.a Gaztelakoa bizi eta hil zen bertan. Gaur egun liburutegia eta turismo bulegoa dago bertan.
  • Antzinako harategien etxea
  • Udaletxea: XIV. mendeko harresiaren gainean eraiki zen.
  • Santuaren kofradiaren etxea
  • Korregidorearen etxea
  • Ensenadako markesaren etxea
  • Lorenzo de Tejadaren etxea
  • Martínez de Pisón alkatearen etxea
  • Ociotarren etxea
  • Karlos V.aren idazkariaren etxea
  • Santo Domingok XI. mendean eraikitako zubia
  • Harresia:

Pasealekuak

  • La Carrera pasealekua
  • Erroten pasealekua
  • Espolón pasealekua
  • Errioxako Lorategi Botanikoa, Naiarara bidean hiritik 12 kilometrotara.

Kultura

Oiloaren kondaira

Katedraleko oiloa eta oilarra.

XIV. mendean sortu zen kondaira bat da. Alemaniatik Donejakue bidean zehar bazetozen gurasoak eta Hugonell semea. Santo Domingora iristean ostatuko neskamea mutilaz maitemindu zen. Hugonellek ez zuen berarekin harremanik izan eta honek mendekuz zilarrezko kopa bat lapurtu eta poltsan sartu zion. Hugonell salatu zuen ondoren eta hau urkamendira eraman zuten. Gurasoek alde guztietan erregutu arren ez zuten askapenik lortu eta Santo Domingori errezu egin zioten.

Urkatu ondoren hildako semea agurtzera joan zirenean bizirik zegoela ikusi zuten, santuak piztu zuen. Korregidorearengana joan ziren berri ona ematera eta honek ez zien sinetsi. Bazkaltzen ari zen une horretan eta horrela esan zien: "zuen semea jaten hari naizen oilo eta oilar hauek bezain bizirik dago". Une horretan plateretik salto egin eta oilarra kukurrukuka eta oiloa kakaraka hasi ziren[2].

Kondaira haren omenez Santo Domingoko katedralean oilar eta oilo bizi bana daude elizako txoko batean.

Jaiak

  • Santuaren jaiak maiatzaren 1 eta 15 artean ospatzen dira.1988ko azaroaren 29an Nazio Interes Turistiko izendatuak izan ziren.
  • Gracias y Hermosilla jaiak: Irailaren 18an eta 19an.
  • Sortzez Garbiaren jaia eta Erdi Aroko merkatua, abenduaren 4 eta 8 artean.

Gastronomia

Errioxa guztiko gastronomia bera dauka Santo Domingo de la Calzadak. Patatak Errioxako erara dira jaki ezagunena.

Azkenburuko propioa badu, "ahorcaditos" izenekoa. Arbendolezko kremadun hojaldrea da, bieira itxura duena, Donejakue bidearen sinboloa hain zuzen ere. José Alberto Hernando gozogileak sortu eta patentatu zuen[3] eta gaur egun Errioxako ekitaldi instituzionaletako azkenburu ofiziala da.

Kirolak

Herriko kirol taldea CDFC La Calzada da. 2006an sortu zen eta futbol taldea 3. mailan du. Hermosilla izeneko saskibaloi eta atletiso taldeak ere baditu.

Calzadatar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 149. arauaː Euskal Herri inguruko exonimoak. .
  2. Carandell, Luis. (1991). El Camino de Santiago. Barcelona y Madrid: Lunwerg. ISBN 84-7782-147-X..
  3. (Gaztelaniaz) ««Empezó mi abuelo y yo soy la tercera generación»» La Rioja 2007-08-22 (Noiz kontsultatua: 2021-05-08).

Kanpo estekak