Mixel Berhokoirigoin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa Android app edit
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
50. lerroa: 50. lerroa:
* {{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2307/mixel-berhocoirigoin Elkarrizketa] [[Argia]]n (2012-I-22).
* {{eu}} [http://www.argia.com/argia-astekaria/2307/mixel-berhocoirigoin Elkarrizketa] [[Argia]]n (2012-I-22).


{{bizialdia|1952ko||Berhokoirigoin, Mixel}}
{{bizialdia|1952ko|2021eko|Berhokoirigoin, Mixel}}


[[Kategoria:Gamartearrak]]
[[Kategoria:Gamartearrak]]

00:57, 9 maiatza 2021ko berrikusketa

Mixel Berhokoirigoin

Bizitza
JaiotzaGamarte1952ko abuztuaren 16a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaGamarte, 2021/05/07 (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraknekazaria

Inguma: mixel-berhokoirigoin

Mixel Berhokoirigoin[1] (1952 Gamarte - 2021eko maiatzaren 7) Ipar Euskal Herriko laborari militantea izan zen. ELB sindikatuaren sortzaile eta erreferentzia nagusietakoa eta 2005ean sortu zenetik Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea izan zen.

Bere arloan zuen eraginagatik Ipar Euskal Herriko pertsonarik inportanteenen artean aipatzen dute sarritan[2]. Euskal Herriko José Bové deitu izan diote, bai bere ohorerako bai bere kontra aritzeko[3].

Biografia

Gamarte jaioterriko Uhartia baserrian[4] esne-ekoizpenean aritu izan da 30 urte baino gehiago.

Nekazaritzako ikasketak egin zituen. ELBko eledunik ezagunena izateaz gain Confédération Paysanneko idazkari nagusia ere izan zen.

Egun Uhartia etxaldearen lanak Iñaki bere semearekin konpartitzen ditu[5]. Esnekiez gain kiwai edo "Siberiako kiwien" landaketa[6][7] eta Done Jakue bidearekin lotutako zerbitzu alternatiboak ere bultzatzen dituzte[8].

ELB

Ipar Euskal Herriko laborari txikien aldeko lanean aspalditik konprometitu zen; FDSEA sindikatu nagusi ofizialak zeraman ildoarekin ados ez zeuden beste laborari batzuekin batera 1982an ELB. Harrezkero sindikatu berriarekin alde batetik nekazaritza-eredu oldarkorraren kontra borrokatu nahi zuten, garapen iraunkorraren alde jo eta bestetik Ipar Euskal Herria onartuko zuen arloko egitura bat sortzearen aldeko jarduna bultzatu dute.

Laborantza Ganberarako hauteskundeetan behin baino gehiagotan ELBko zerrendaburua izan da eta hauteskunde deialdi bakoitzean boto kopurua handituz joan da: 2001ean estrainekoz Ipar Euskal Herriko lehen sindikatua bilakatu zen (1.936 boto, % 51,16; departamenduan %24) FDSEAren aurretik (1.714, % 45,30). Botoa eman zutenak % 68 izan ziren Ipar Euskal Herrian eta % 53 Bearnon.

2007an ere ELBren zerrrrendaburua izan zen Bihar ere laborari lelopean[9]; ordurako gamartearra EHLGren presidentea zen.

EHLGren kontrako auzia

2005ean sortu zenetik Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea izanik, Berhokoirigoin izan da erakunde honen kontra frantses estatuak (departamenduko prefeta urte berean jarritako kexuari segituz) bultzatu zuen salaketa judizialaren protagonista nagusia[10].

2008ko irailean Baionako prokuradoreak auzipetzea erabaki zuen. 2009ko martxoan lehen aldiz errugabetuta atera zen eta 2010eko otsailean bigarren epaiketa batetik behin betiko errugabe.

Bestelako ekimenak

Ia beti laborantza munduarekin lotuta, bestelako ekimenak ere garatu ditu:

Bibliografia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak