Jump to content

Nabigazio menua

«Mixel Berhokoirigoin»: berrikuspenen arteko aldeak

1.004 bytes added ,  Duela 4 hilabete
argazkia
(→‎Biografia: bakearen artisauak)
(argazkia)
'''Mixel Berhokoirigoin'''<ref>[[Frantses]]tutako grafian ''Michel Berhocoirigoin''.</ref> ([[1952]] [[Gamarte]] - [[2021]]eko [[maiatzaren 7]]) [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] [[Nekazaritza|laborari]] militantea izan zen. [[Euskal Herriko Laborarien Batasuna|ELB]] sindikatuaren sortzaile eta erreferentzia nagusietakoa eta [[2005]]ean sortu zenetik [[Euskal Herriko Laborantza Ganbera]]ko presidentea izan zen.
 
Bere arloan zuen eraginagatik Ipar Euskal Herriko pertsonarik inportanteenen artean aipatzen dute sarritan<ref>Ikus, adibidez, [http://www.lexpress.fr/informations/vie-publique_641348.html ''L'Express''] egunkariko artikulu hau.</ref>. ''Euskal Herriko [[José Bové]]'' deitu izan diote, bai bere ohorerako bai bere kontra aritzeko.<ref>[https://web.archive.org/web/20101129175714/http://www.communautarisme.net/capve/Les-masques-sont-de-saison-a-Bayonne_a78.html Konparazioa] [[CAP Vivre Ensemble]] abertzaletasunaren kontrako elkartearen webgunean.</ref>.
[[Fitxategi:Biarritzen bakearen alde 1.png|thumb|260x260px|[[Bakegileak]], [[Biarritz]], 2019-06-08]]
[[Bakearen artisauak|Bakegileak]] taldeko kidea zen eta 2016ko Luhusoko ETAren armagabetze-ekintzan parte hartu zuen. Euskal presoen aferan, Frantziako Gobernuarekiko harremanetan sartu ziren artekari nagusienetako bat izan zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jon O.|abizena=Urain|izenburua=Kartzeletako korapiloaren unea|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2455/004/001/2018-12-20/kartzeletako-korapiloaren-unea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-09}}</ref>
 
== Biografia ==
EHLGk hamar urte bete zituenean utzi zuen Berhokoirigoinek presidentetza. 2015eko hondarra zen, eta ordurako Euskal Herrian gatazkaren konponbide prozesuan aldaketa sakonak gertatzen ari ziren. ETAren desegitea trabatuta zegoen, eta haren armategiaren zati bat desegiteko ekintza herritar bat eratu zen: Luhusoko taldea.
 
Harremanetan jarri ziren ETArekin, eta beren burua eskaini armagabetze prozesua aurrera eramateko. Hartu eman horien ondorioz, ETAk “jendarte zibilaren esku” utzi zuen armagabetzea. Luhuso herrian ETAren armak suntsitzeko prestatu zuten tailerra. Baina, 2016ko abenduaren 16an, Poliziak atxilotu zituen. Aske utzi zituzten aurki, eta ''Bakearen artisau'' izendatu zituzten atxilotuak orduan, jendartean babes handia lortuta.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berriatb|urtea=2018-12-20|izenburua=Luhusoko ekintzaileak elkarrekin, polizia operaziotik bi urtera|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.youtube.com/watch?v=gI0TmeQHmpc|sartze-data=2021-05-09}}</ref> Atxilotu eta berehala, elkartasun mezuek ez zuten etenik izan, eta asko ziren Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako hasierako bertsioa gezurtatu zutenak. Izan ere, ETAren aurkako kolpe gisa aurkeztu zuten polizia-operazioa bi herrialde horietako Barne Ministerioek eta zenbait kazetak. Baina bost atxilotuek utzitako frogek beste panorama bat azalarazi zuten; atxilotuek, gizarte zibileko kide gisa, atxiloketak gertatu baino lehenago prest agertuak baitziren idatziz ETAren armagabetze prozesua aurrera eramaten laguntzeko. NEB [[Nazioarteko Egiaztatze Batzordea]]<nowiki/>k gainbegiratu behar zuen prozesua, eta armak suntsitzen zituztela berretsi. Horren erakusle zen atxilotuetako hiruren eta ETAren arteko korrespondentzia. Gutun horietan irakur zitekeen ETAren armagabetzeko borondatea, eta Luhusoko operazioan atxilotuena, bide horretan laguntzeko. Izan ere burutzen ari ziren ekintzak haien atxiloketa ekar zezakeelakoan prest utziak zituzten zenbat dokumentu, poliziak esku hartuz gero argitaratuak izan zitezen. Baionan 4000 lagun inguru elkartu ziren operazio poliziala salatzeko eta «bakegileei» (izen hori hasi zen erabiltzen egun haietan) elkartasuna adierazteko. Akitania eskualdeko osoko bilkuran, berriz, zazpi hautetsik atxilotuen aldeko ohar bat irakurri zuten, eta Alain Rousset Akitaniako Kontseiluko presidenteak ere bat egin zuen. Eta ardura hartu zuen deklarazio ofizial hori Frantziako lehen ministroari eta Justizia ministroari igortzeko. Andde Sainte-Marie, Mathieu Berge, Alice Leiziaguezahar, Emilie Dutoya, Michel Veunac, Frederic Espagnac eta Sandrine Dervillek izan ziren adierazpenaren zazpi sinatzaileak.
[[Fitxategi:Armagabetzea_prentsaurrekoa_Argia001(2).jpg|thumb|350x350px|2017ko apirilaren 8an goizeko bileraren berri emateko prentsaurrekoa (irudiaren iturria: ''Argia'', Dani Blanco).]]
[[Fitxategi:Armagabetzea_prentsaurrekoa_Argia007(2).jpg|thumb|350x350px|2017ko apirilaren 8an Bakegileek planteamendua jendaurrean azaldu zuten unea, Baionan (irudiaren iturria: ''Argia'', Dani Blanco)]]
* {{fr}} [http://www.ehlgdoitvivre.org/?p=3235&lang=eu Berhokoirigoinen mintzaldia] [[Euskal Herriko Laborantza Ganbera|EHLGren]] kontrako epaitik ateratzean.
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2307/mixel-berhocoirigoin Elkarrizketa] [[Argia]]n (2012-I-22).
*''[https://www.youtube.com/watch?v=gI0TmeQHmpc&t=388s Luhusoko ekintzaileak elkarrekin, polizia operaziotik bi urtera].'' Berriatb. (Youtube, 2018-12-20). <small>Noiz kontsultatua: 2021-05-09</small>.
 
{{bizialdia|1952ko|2021eko|Berhokoirigoin, Mixel}}
13.977

edits