Itsaspeko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
68. lerroa: 68. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
* {{eu}}[http://www.aquariumss.com/eu/index.htm Donostiako Aquariuma]
* {{eu}}[http://www.aquariumss.com/eu/index.htm Donostiako Aquariuma]
* {{eu}}{{es}}{{fr}}[http://www.centredelamer.fr/ Biarritzeko Itsas Museoa]
* {{eu}}{{fr}} [http://www.centredelamer.fr/ Biarritzeko Itsas Museoa]
* {{eu}}[http://www.museomaritimobilbao.org/ Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa]
* {{eu}}[https://www.itsasmuseum.eus/eu/ Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa]
{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}



09:54, 10 maiatza 2021ko berrikusketa

Alemaniako itsaspeko handia.

Itsaspeko edo urpeko (ontzi) esaten zaio ur-azpian mugi daitekeen ontziari, hala gudan nola arlo zibilean erabiliak. XVII. mendean lehenengo modeloak egin zituzten, eta XVIII. mendean hasi ziren erabiltzen militarki. Lehen Mundu Gudan oso modu zabalduan eraiki zituzten.

Itsas azpian zein gainaldean ibil daiteken ibilgailua dugu. Itsaspekoa osatzen duen sistema ez da oso konplexua; lasta-depositu batzuez baliatzen da ur-azpian sartzeko eta ur-azalera igotzeko. Helburuaren arabera denbora gehiago ala gutxiago irauten dute. Batetik, gudarako prestatuak daudenak urte eta erdiz iraun dezakete eta, bestetik, badira eskifaia txikia eta ordu gutxi irauten dutenak. Gainazalean daudenean andel horiek haizez beterik daude (haizeak urak baino dentsitate txikiagoa duenez, igeri egoten da), eta murgildu ahal izateko, andel horiek urez betetzen dituzte, honela, itsaspekoak astunago bilakatzen dira, eta hondoratu egiten dira. Berriz, gainazalera itzultzeko aurkako prozesua egiten da, hau da, aire konprimatua txertatzen da andel horietan eta goruntza egiten du.

Itsaspeko zibilak

Normalen itsaspeko zibilak militarrak baina txikiagoak dira. Itsaspeko turistikoak zonalde tropikaletan edo ikuspen oneko uretan erabiltzen dira. Gehienbat  15 eta 50 bitarteko bidaiari garraiatzeko ahalmena daukate. Egunero hamar murgiltze edo gehiago egin dezake.

Diseinuari dagokionez, ikerketako itsaspekoen egituran oinarritzen dira. Bidaiariek bistez gozatzeko lehio handiak dituzte eta sistema mekaniko garrantzitsuak kasko kanpotik kokatuta daude espazioa aurrezteko. Gehien bat bateria elektrikoz funtzionatzen dute eta oso motelak dira.

Berez, itsaspeko ontziak ur azpitik  edo gainazaletik autonomoki funtzionatzeko gai dira. Urpeko ontzien mugikortasuna mugatua da, gehienetan leku berean egoteko zuzenduta baitaude; adibidez erreskateetan, salbamenduetan edo ikerketan erabilitakoak.  Horiei urpeko ontziak deitzen zaie. Gehienetan itsaspeko ontzi handiek urpeko ontzi txikiak eraman ohi dituzte operazio-zonaldera. Urpeko txiki asko zilbor-heste baten bidez konektatuta daude ama-ontzi batera elektrizitatez eta airez hornitzeko.

Batisferak propultsio sistema falta duten itsaspekoak dira eta oso murgilketa sakonetarako erabiltzen dira. Batisferen arbasoa itsaspeko kamera zen. Azkenean, hauek itsaspeko auto-propultsatuak  dira, murgiltze oso sakonetan erabiliak eta gainazalean dagoen ama ontzi baten menpekotasuna daukate. Bitxikeria moduan, Alvin Titanic-en hondoratze ospetsua ikertzeko erabilitako batisfera izan zen.

Arlo honi dagokionez, itsaspeko txikiak kontrol urrenen bidez operatu ahal izatea garapen berri bat izan da. Horiek erabiltzen dira murgiltzeak oso sakonak direnean edo urak arriskutsuak direnean urpekarientzako.

Itsaspeko militarrak

Gaur egun itsaspeko militar gehiago daude funtzionamenduan zibilak baino. Itsaspekoak oso erabilgarriak dira ikuspuntu militarretik, antzematea oso zaila delako sakontasun handian  nabigatzen dutenean. Itsaspeko hauetan diseinua oso garrantzitsua da,  isiltasunean mugi daitezela eta detektatzea saihesteko . Kontuan izan behar dugu soinuak uretan airean baino askoz errazago bidaiatzen duela, beraz  soinuari arreta handia jarri behar diogu, jadanik soinua erraztasunez detektagarria den ezaugarria delako.

Itsaspeko militar motak

Itsaspeko militarrak gehienetan bi taldetan banatzen dira: eraso-itsaspekoetan eta  misil balistikoekin hornitutako itsaspeko estrategikoetan. Lehenengoak itsasontzi etsaien kontra aritzeko eta bigarrenak leku estrategiko batetik lurreko jomugak erasotzeko diseinatuta daude. Bi itsaspeko mota hauen desberdintasuna betetzen duten eginkizunean ikus dezakegu eraikuntzan baino.

Erasotzeko erabiltzen diren itsaspekoak

Eraso-itsaspekoak bi mota orokorretan banatu daitezke: nuklearrak eta diesel-elektrikoak. Nuklearrak azkarragoak eta handiagoak dira; gainera, bigarrenak baino potentzia eta autonomia gehiago daukate. Eginkizunaren arabera batzuetan diesel-elektrikoak ur ez-sakonetan edo itsasbazterreko zereginetan erabiltzen dira.

Bi diseinu mota desberdin hauen arteko berezitasunak saihesteko itsas armadak hasi dira propultsio anaerobikoko ontzietako garapenarekin; hauek diesel-elektriko bezalakoak  dira,  baina murgiltze denbora handiagoarekin.

Itsaspeko militar espezializatu desberdinak garatu dira. Bigarren Mundu Gerran japoniarrek erabili zituzten haien itsaspekoak eraso hegazkinak botatzeko plataforma gisa. Alemaniarrek itsaspeko bat eraiki zuten beste ontziak hornitzeko erabiltzen zena. Itsas armada japoniarrak eta britainiarrak itsaspeko nanoak sabotajean edo espioitzan aritzeko erabiltzen zituzten.

Misil balistikoko itsaspekoa

Misil balistikoko itsaspekoa edo SSBN (Silent Service Missile Ballistic Nuclear) siglen bidez adierazten dira. Hauek misil balistikoak botatzen dituzte itsaspekoetatik hiriak eta munduko edozein leku estrategiko suntsitzeko gai direnak. Gaur egun energia nuklearrak bultzatzen ditu autonomia handiago eta kamuflajearen  ahalmen handiago hornitzeko.

Murgiltzea eta nabigazioa

Itsasontzi guztiak, gainazaleko itsaspekoak sartuta flotazio positiboko egoeran daude, Arkimedesen printzipioaren arabera. Modu hidrostatiko batean murgiltzeko, laguntza mekanikorik gabe, pisua eta bultzada balio bera izan behar dute. Itsaspekoen pisua kontrolatzeko lasta-deposituak dituzte.

Itsaspekoak  murgiltzeko eta urgaineratzeko brankan eta txopan lasta-depositu nagusiak dituzte. Murgildu nahi dutenean depositu horiek ireki eta urez betetzen dira eta urgaineratzeko airez betetzen dira. Sakontasuna kontrolatzeko murgiltzen diren heinean, depositu txiki batzuk dituzte; hauek presio handiagoa jasan ditzakete. Ur kopurua depositu txiki horietan itsaspekoa jaitsiko den sakontasunarekin lotzeaz gain, kanpoan gertatzen diren aldaketei erantzuteko balio izango du. Depositu horiek itsaspekoaren grabitate-zentrotik gertu kokatzen dira edo bestela itsaspekotik banatzen dira okertzean eragina ez izateko.

Murgiltzean,  kroskoak jasan ahal duen ur presioa materialaren arabera desberdina izango da. Altzairuzko kroskoek 3 MPa jasan ahal dituzte, 300 metroko inguruko sakontasunean egon ahal dira eta titaniozko kroskoek 10 MPa jasan ditzakete, 1000 metro inguruko sakontasunean egon ahal dira. Barruko presioa konstante mantentzen da beraz, sortzen diren presio desberdintasun handi horiek eragiten dute itsaspekoak uretan sakontasun handi batean murgiltzerakoan oreka ezegonkorra izatea. Haien joera hondora joatea edo gainazalean flotatzea da. 

Eskora kontrolatzeko itsaspekoak gordetegi batzuk dituzte brankan eta txopan.  Bonbak ura mugiarazten du gordetegi desberdinen artean; honek eragiten du pisu banaketa aldatzea eta hori momentu bat sorrarazten du. Momentu horiek itsaspekoak bira dezala eragiten dute. Gainera, itsaspekoa mugimendu hidrostatiko baten bidez kontrola dezakegu. Honek gainazal desberdinak sortzen lortzen ditu. Gainazal hauek bira ditzakete indar hidrodinamikoak sortzeko, baina soilik abiadura handia daukagunean.

Kroskoak

Itsaspekoen diseinua hasierako itsaspekoetan erabiltzen zenaren antzekoa da. Balearen gorputza eredu moduan hartzen zuten, modu honetan herrestatze hidrodinamikoa txikiagotzen dugu uraren azpian, baina bere portaera okerragotzen du olatuen kontra eta herrestatzea handiagotzen dugu gainazalean gaudenean.

Lehen itsaspeko militarrak propultsio sisteman zituzten mugak zirela eta; denbora gehiengoan gainazalean aritu behar ziren, urpeko abiadura normalean 18 km/h-ko baino txikiagoa zenez ur azpian gertatzen ziren herrestatze guztiak onargarritzat hartzen ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, garapen teknologikoaren eraginez itsaspeko operazioak azkarragoak eta luzeagoak bihurtu ziren; horrez gain, aireko etsaien zainketa iraunkorragoa zenez murgilduta denbora gehiago mantendu behar ziren. Horren eraginez, berreskuratu zen  hasierako itsaspekoek zeukaten forma, horrela herrestatzeak eta soinuak desagertzeko. Itsaspeko militar modernoetan kanpoko kroskoa goma lodi berezi batez inguratuta dago edo plaka berezi batzuez,  soinua xurgatzen dutenak.  Horiek, plaka anekoiak deitzen dira.

Itsaspekoen goiko aldean bela izena daukan dorretxo bat aurki daiteke. Belaren barnean periskopioak edo masta elektronikoak kokatzen dira,  radarra, irratia,  arma elektronikoak eta beste sistema batzuk ere sar daitezke. Aitzinean, hasierako itsaspeko askotan aginte-gela kontrol-dorrean kokatzen zen. Baina gaur egun aginte gela kroskoaren barruan kokatzen da.  Aipatutako gelatxoa ez dugu zubiarekin nahastu behar, zubia bela gainean kokatuta dago eta gainazalean dagoen bitartean begizko behaketa egiteko erabiltzen da. Itsaspeko batzuetan zubiaren beheko aldean beste gelatxo bat aurkitu dezakegu leihoekin eta beira garbigailuekin egun txarretarako.

Krosko bikoitza

Itsaspeko guztiek eta urpekari txikiek, kasko bakarra dute. Itsaspeko handiek kanpoko krosko gehigarri bat edo honen zatiak izaten du. Kanpoko kroskoa edo kasko arina deitzen da, honek ez du presio-desberdintasunik jasan behar. Honen barruan krosko sendoago bat dago, honek barruko presio atmosferikoaren eta itsasoko uraren presioaren desberdintasuna jasaten du. Lehen Mundu Gerraren garaian, presioa jasateko era hobetzeko forma desberdineko bi krosko erabili ziren: presioa jasaten duen barneko bat eta beste bat nabigatzeko forma ezin hobekoarekin.

Eskifaia

Eskifaiari dagokionez, itsaspeko nuklearrek 120 pertsona eraman ahal dituzte, nuklearrak ez direnak tripulazio erdia eraman ditzake. Itsaspekoaren barruan egoera nahiko latza eta zaila da eskifaiako kideek isolatuta lan egin behar dutelako denboraldi luzeetan zehar, bere familien kontakturik gabe. Itsaspekoak irratia isiltasunean mantentzen dute antzematea saihesteko. Itsaspeko bat operatzea arriskutsua da, nahiz eta bake garaian egon, istripu asko gertatzen direlako hauekin.

Emakumeak nahiko berandu hasi ziren                itsaspeko baten eskifaian parte hartzen. 1995ean Norvegiako itsas armada izan zen lehenengoa armada  emakume bat itsaspeko baten kapitaina izendatzen. 1998an Australiako itsas armadak jarraitu zion, Kanada eta Espainia hurrengoak izan ziren.

Argentina izan zen Hego Amerikako lehenengo estatua emakume bat urpekari bateko eskifaian gehitzean, Eliana Krawczy tenientea zehazki. Bitxikeria bat dakigu 2017ko azaroaren 15ean,  Eliana San Juan (S-42a) itsaspekoan armen nagusia moduan lan egiten zebilenean itsaspekoa desagertu zela, 15 egun geroago bukaera eman zioten bilaketari.

Bizi-euskarri sistema

Propultsio nuklearrarekin, itsaspekoak hilabetetan murgilduta egon daitezke,  itsaspeko dieselak  ez bezala. Dieselak aldizka lurperatu behar dira edo snorkel-a erabili bateriak kargatu ahal izateko. Itsaspeko militar moderno gehienak oxigenoa sortzeko gai dira eskifaiarentzat uraren elektrolisiaren bitartez. Atmosfera kontrolatzeko ekipamenduak CO2a bereizteko, airetik gas hau ezabatzeko katalizatzaile bat daramatzan iragazki bat du. Gailu katalizatzaile baten bidez erabiltzen ez den CO2a hidrogenoarekin nahasten dute ura lortzeko.

Ur geza lurrunketak edo alderantzizko osmosiaren bitartez lortzen dugu. Dutxetarako, harrasketarako, janaria prestatzeko eta garbitzeko erabiltzen da. Itsas ura komunean erabiltzen da. Ur hori, beltza deitzen dena, osasun-tankeetan biltegiratu kanpora bota arte.

Itsaspeko moderno eta handietan zaborra tutu batetik sartzen da bidoi bateraino helduz.  Tutuak (Trash Disposal Unit) izena jasotzen du ingelesez. Bidoi hori beteta dagoenean, burdina-lasta baten laguntzarekin ozeanoaren hondoraino erortzen uste da.

Kanpo estekak