2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t GBai kolore txantiloia
904. lerroa: 904. lerroa:
| bgcolor="#E6ECFF"|{{gora}}4
| bgcolor="#E6ECFF"|{{gora}}4
|-----
|-----
| bgcolor={{Alderdi politiko kolore|GBai}}|
| bgcolor={{Geroa Bai/kolorea}}|
| bgcolor="#E6ECFF"|'''[[Geroa Bai|GBai]]'''
| bgcolor="#E6ECFF"|'''[[Geroa Bai|GBai]]'''
| align="right" bgcolor="#E6ECFF"|60.323
| align="right" bgcolor="#E6ECFF"|60.323

20:01, 15 maiatza 2021ko berrikusketa

Hego Euskal Herriko
udal eta foru hauteskundeak

1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 |
2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | 2023

2019ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan, Nafarroako Parlamentuan, Hego Euskal Herriko udalerrietan eta Nafarroa Garaiko kontzejuetan 2019ko maiatzaren 26an izan ziren, urte bereko Europako hauteskundeekin batera.

Hauteskunde sistema

2019ko maiatzaren 26an Hego Euskal Herrian hiru hauteskunde ospatu ziren batera: batzar nagusietako eta udaletako hauteskundeak, Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak eta Europako hauteskundeak. Jokoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietako 153 ahaldunak, Nafarroako Parlamentuko 50 eserlekuak eta Europako Parlamentuko eurodiputatu batzuk zeuden (kopurua ez da zehatza, bozen araberakoa baizik). Gainera, Hego Euskal Herriko udalerri guztietako zinegotziak ere hautatu ziren hauteskunde hauetan.

Sistemari zegokionean, aurreko hauteskundeetakoa erabiltzen jarraitu zen, jarraian azalduko den moduan.

EAEko batzar nagusiak

EAEko hautesbarrutiak erakusten dituen mapa.

EAEko batzar nagusietako ahaldunak aukeratzeko sistema D´Hondt legea jarraituz gauzatzen da. Hau da, lurralde historiko bakoitza hautesbarruti kopuru jakin batean banatzen da (ikus eskuineko irudia) eta haietako bakoitzari ahaldun kopuru jakin bat dagokio, hauteskunde-deialdia egiten denean zehazten dena. Aipatu beharra dago hauteskunde-deialdia ahaldun nagusiak egin behar duela eta erakunde hauetako hauteskundeen datak zein epeak udal hauteskundeen berdinak izaten dira.[1]

Nafarroako Parlamentua

Nafarroako Parlamentua 50 legebiltzarkideek osatzen dute eta hauen hautaketa Nafarroako hauteskunde araudiak zehazten du, 1986ko azaroaren 17ko foru legearen bidez. Lege honek argi uzten du Nafarroako hauteskundeetan hautesbarruti soil bat baino ez dagoela, lurralde osoa bere gain hartzen duena. Gainera, botoen %3a baino gutxiago lortzen duen alderdi orok ezingo du eserlekurik lortu parlamentuan. Hauteskunde hauen deialdia ere Nafarroako lehendakariari dagokio.[2]

Europako Parlamentua eta udal hauteskundeak

Europako Parlamentuko eurodiputatuak ere aukeratu ziren hauteskunde hauetan, Europako Kontseiluak ezarritako legedia jarraituz.[3] Europako Parlamentuan, Espainiari 54 eurodiputatu egokitu zitzaizkion.[4] Udal hauteskundeak aldiz 1985eko ekainaren 19ko Lege Organikoak arautu zituen, aurreko urteetan bezala.[5] Azken horietan, Araban 429 zinegotzi aukeratu ziren,[6] Bizkaian 1236,[7] Gipuzkoan 986,[8] Nafarroa Garaian 1996,[9] Trebiñuko barrendegian 16 eta Villaverde Turtziozen 7.

Inkestak

Hainbat inkesta egin ziren, udal eta batzar nagusien hauteskundeetan gertatuko zena aurreikusteko itxaropenarekin.

Soziometroen inkestak

Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Soziometroek haien inkestak egin zituzten, probintzia horietako batzar nagusietarako hauteskundeetan gertatuko zena iragarri nahian. Gipuzkoako Soziometroak 2019ko apirilaren 1etik 8ra bitartean egin zuen galdeketa, mila bostehun telefono-dei eginez. Probintzia honetan, inkestak esandakoa beteko balitz, EAJk irabaziko luke, 19 jarlekurekin eta botoen %35arekin. Bigarren indar geratuko litzateke, hurbil bada ere, EH Bildu, botoen %31.3arekin eta 18 jarlekurekin. Bi alderdi hauek eskuratutako botoen eta jarlekuen erdia baino gutxiagorekin egongo lirateke, hurrenez hurren, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos. Azken postuan, aipatutako bi horiengandik urrun, Alderdi Popularra, botoen %4.4arekin eta jarleku soil batekin.[10]

2018ko abenduaren 10etik 15era bitartean datuak bildu zituen Bizkaiko Soziometroaren arabera, EAjk izan beharko luke Bizkaiko batzar nagusietako indar nagusi, botoen %40a baino gehiagorekin eta 25 jarlekurekin. Bigarren indar, urruti, EH Bildu, 11 jarlekurekin eta botoen %20tik hurbil. Ondoren, hurrenez hurren, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta PP, azken hau jarleku soil batekin eta botoen %6a kostata gaindituz. Gipuzkoan bezalaxe, beste alderdiek ez lukete ordezkaritzarik lortuko.[11]

Arabako Soziometroari kasu eginez, 2019ko martxoaren 1etik 5era bitartean bildu zituen datuei alegia, EAJk irabaziko luke Araban, botoen %29 inguru eskuratuz, alboan EH Bildu duelarik, botoen %21.6arekin. Alderdi Popularrak izango luke galerarik handiena, botoen %6tik gora galduko lituzke, lehen indar izatetik hirugarrena izatera igaroz. Elkarrekin Podemos eta PSE-EE izango lirateke laugarren eta bosgarren indar, hurrenez hurren.[12]

Gizakerren inkesta

2019ko maiatzaren 24, 25 eta 26an (goizez) Gizakerrek EITBrentzat eginiko inkestaren arabera, EAJ izango litzateke EAEn garaile nagusia, hiru batzar nagusietan eta hiru hiriburuetan alderdirik bozkatuena izanik. Inkesta honen arabera, EAJk Bilbon ia gehiengo osoa eskuratuko luke 14-15 zinegotzirekin, Donostian 11 zinegotzi eskuratuko lituzke eta Gasteizen 7-8 bitarte. Hiru hiriburuetan ere gora egingo luke bai zinegotzietan eta baita boto kopuruan ere. EH Bilduk ere goranzko joera nabarmena mantenduko luke hauteskunde hauetan, Gizakerrek eginiko inkestaren arabera, lau probintzia euskaldunetako hiriburuetan bigarren indarra izango bailitzake eta Gasteizen kasuan, EAJ gainditzeko aukerak izango bailituzke, haien arteko botoen aldea %0.5ekoa izango litzatekeelako.[13]

Inkesta honen arabera, Gasteizen egon beharko luke lehiarik handiena, EAJ eta EH Bilduren artean, aurreko hauteskundeetan bozkatuena izan zen Alderdi Popularra hirugarren postuan utziz. Alderdi Popularra, inkesta honen arabera, boto-kopuruan gehien jatsi beharko lukeen alderdia da, Bilbon bi zinegotzi galduko bailituzke, Gasteizen hiru edo lau eta Donostian bat. Azken bi hiri horietan bosgarren postuan geldituko litzateke, bi zinegotzirekin bakoitzean. EAEn, Gernikako Estatutuaren aurka azaldu ziren bi alderdiek (Herritarron Alderdia eta Vox) ez lukete ordezkaritzarik lortuko hiriburuetan, botoen %2 edo %3aren bueltan ibiliko liratekeelako.[13]

Iruñearen kasuan, Nafarroak Batzen Du alderdia izango litzateke lehen indar, 10 edo 11 zinegotzi eskuratuta eta bigarren indarra EH Bildu izango litzateke, 7 zinegotzirekin. Alabaina, Nafarroak Batzen Du alderdiak gobernatzea lortzeko, inkesta honek zionena bete izan balitz, Alderdi Sozialistaren babesa beharko luke.[13]

Parte-hartzea

Hauteskunde hauetan, aurreko beste hainbatetan bezala, eguerdiko ordu bietako parte-hartze datuak eta seietakoak argitaratu ziren. Udal hauteskundeei zegokienean, ordu bietan, EAEko hiru probintzietan parte-hartze datua igo egin zen, 2015ekoarekin alderatuz gero, bi puntu inguru Bizkaian (%36.88) eta puntu bat inguru Gipuzkoan eta Araban (%38.27 eta %35.41, hurrenez hurren).[14] Hala ere, aipatu beharra dago, ordu honetako datuak urte bereko apirilean ospatu ziren hauteskundeenarekin alderatzen badugu, bost puntu jatsi zirela. Nafarroaren kasuan, puntu bat inguru egin zuen behera, 2015eko hauteskundeetako eguerdiko datuekin alderatuta, hala, %39.96an kokatuz.[14]

Seietako datuei zegokienean, EAEn goranzko joerak iraun zuen, gehienbat Bizkaian eta Gipuzkoan, betiere, bi puntu inguruko gorakadarekin. Nafarroan beheranzko joera hori pausatu eta aurreko hauteskundeetako datuekin orekatu ziren 2019ko datuak. EAEn %52.7ko parte-hartzea egon zen seietan, baxuena Araban zuelarik eta Nafarroako parte-hartzea %55.68koa zen ordu honetan.[14]

Seietako datuetan oinarrituz gero, Europako Parlamenturako hauteskundeetako parte-hartzea nabarmen igo zen Hego Euskal Herrian, ia %18 hazi zen EAEn eta %20.7 Nafarroan, aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta.[14]

Foru hauteskundeak

Hautagaiak

Lurraldea eta aurreko legealdiko diputatu nagusia/presidentea Hautagaiak


Araba
Ramiro Gonzalez Vicente (EAJ-PNV)



Bizkaia
Unai Rementeria Maiz (EAJ-PNV)



Gipuzkoa
Markel Olano Arrese (EAJ-PNV)



Nafarroa
Uxue Barkos (GBai)

Emaitzak

Jarraian hauteskunde hauen emaitzak ageri dira, banatuta, izan ere, hiru hauteskunde ezberdin ospatu ziren egun berean, arestian esan dugun bezala.

Foru hauteskundeak

EAEko batzar nagusietako hauteskundeei zegokienean, hiru probintzietan ere EAJk irabazi zuen, boto gehien eta eserleku gehien eskuratuz. Bigarren indar, hiru probintzietan ere, EH Bildu geratu zen, Gipuzkoan nagusitasun handiagoarekin. Nafarroako Parlamentuan berriz, Navarra Suma eskuineko koalizio espainiazaleak irabazi zuen, eta Nafarroako Alderdi Sozialista izan zen bigarren indarra.

Arabako Batzar Nagusiak

2019ko Arabako foru hauteskundeak

Osaera Ahaldun nagusia eta gobernua Alderdia Bozak % Prokuradoreak +/-


  • Errolda: 250.882
  • Abstentzioa: 87.155 (% 34,74)
    • Baliogabeak :1.696 (% 1,04)
    • Zuriak: 1.402 (% 0,86)
EAJ-PNV 47.686 % 29,69 17 4
EH Bildu 33.954 % 21,14 12 1
PSE-EE 30.555 % 19,02 10 5
PP 24.256 % 15,10 8 4
Elkarrekin Podemos 16.027 % 9,98 4 5
C's 3.721 % 2,32 0 1
Vox 2.272 % 1,41 0 =
Besteak 2.158 % 1,34 0 =
Kuadrilla Errolda Alderdia Bozak % Prokuradoreak +/–

Aiara[15]
5 ahaldun
  • Errolda: 27.351
  • Hautesleak: 18.923 (%70.48)
  • Abstentzioa: 7.926 (%29.52)


  • Baliogabeak: 263 (1.39%)
  • Zuriak: 153 (%0.82)
EAJ-PNV 7.668 %41.43 3 =
EH Bildu 5.123 %27.68 2 =
PSE-EE 2.007 %10.84 0 =
Podemos 1.321 %7.14 0 1
OMNIA 1.200 %6.48 0 =
PP 1.021 %5.52 0 =

Gasteiz[16]
39 ahaldun
  • Errolda: 189.056
  • Hautesleak: 119.774 (%63.35)
  • Abstentzioa: 69.282 (%36.65)


  • Baliogabeak: 1.061 (%0.89)
  • Zuriak: 981 (%0.83)
EAJ-PNV 30.822 %26.18 11 4
PSE-EE 25.562 %21.71 9 4
EH Bildu 22.001 %18.69 8 1
PP 20.296 %17.24 7 3
Podemos 12.846 %10.91 4 2
C's 3.410 %2.9 0 1

Zuia, Agurain, Añana,
Kanpezu eta Guardia[17]
7 ahaldun
  • Errolda: 34.455
  • Hautesleak: 24.527 (%71.19)
  • Abstentzioa: 9.928 (%28.81)


  • Baliogabeak: 372 (%1.52)
  • Zuriak: 263 (%1.09)
EAJ-PNV 9.020 %37.75 3 =
EH Bildu 6.717 %28.11 2 =
PSE-EE 2.912 %12.19 1 1
PP 2.839 %11.88 1 =
Podemos 1.836 %7.68 0 1

Bizkaiko Batzar Nagusiak

2019ko Bizkaiko foru hauteskundeak

Osaera Ahaldun nagusia eta gobernua Alderdia Bozak % Ahaldunak +/-


  • Errolda: 909.664
  • Abstentzioa: 310.792 (% 34,17)
    • Baliogabeak :4.613 (% 0,77)
    • Zuriak: 4.905 (% 0,82)
EAJ-PNV 255.754 % 43,48 25 2
EH Bildu 116.794 % 19,86 10 1
PSE-EE 97.653 % 16,60 8 1
Elkarrekin Podemos 62.430 % 10,61 6 =
PP 39.197 % 6,66 2 2
C's 7.034 % 1,20 0 =
Vox 5.535 % 0,94 0 =
Besteak 3.793 % 0,65 0 =
Eskualdeak Errolda Alderdia Bozak % Ahaldunak +/–

Bilbo[18]
15 ahaldun
  • Errolda: 272.891
  • Hautesleak: 168.592 (%61.78)
  • Abstentzioa: 104.299 (%38.22)


  • Baliogabeak: 942 (%0,56)
  • Zuriak: 1.433 (%0.85)
EAJ-PNV 71.446 %42.98 7 =
PSE-EE 28.421 %17.10 3 1
EH Bildu 24.401 %14.68 2 =
Podemos 18.450 %11.10 2 =
PP 15.999 %9.63 1 1

Busturia-Uribe[19]
13 ahaldun
  • Errolda: 229.024
  • Hautesleak: 157.483 (%68.76)
  • Abstentzioa: 71.541 (%31.24)


  • Baliogabeak: 1.144 (%0.73)
  • Zuriak: 1.270 (%0.81)
EAJ-PNV 73.678 %47.51 7 1
EH Bildu 39.186 %25.27 3 1
PSE-EE 15.140 %9.76 1 =
Podemos 12.755 %8.23 1 =
PP 10.369 %6.69 1 =

Durango-Arratia[20]
10 ahaldun
  • Errolda: 171.566
  • Hautesleak: 117.030 (%68.21)
  • Abstentzioa: 54.536 (%31.79)


  • Baliogabeak: 1.157 (%0.99)
  • Zuriak: 1.084 (%0.93)
EAJ-PNV 48.174 %41.97 5 =
EH Bildu 30.394 %26.48 3 =
Podemos 11.877 %10.35 1 =
PSE-EE 17.569 %15.31 1 =
PP 5.332 %4.65 0 =

Enkarterri[21]
13 ahaldun
  • Errolda: 236.183
  • Hautesleak: 154.922 (%65.59)
  • Abstentzioa: 81.261 (%34.41)


  • Baliogabeak: 1.372 (%0.89)
  • Zuriak: 1.224 (%0.79)
EAJ-PNV 62.563 %41.07 6 1
PSE-EE 36.522 %23.98 3 =
EH Bildu 22.881 %15.02 2 =
Podemos 19.408 %12.74 2 =
PP 7.490 %4.92 0 1

Gipuzkoako Batzar Nagusiak

2019ko Gipuzkoako foru hauteskundeak

Osaera Ahaldun nagusia eta gobernua Alderdia Bozak % Batzarkideak +/-


  • Errolda: 556.062
  • Abstentzioa: 185.465 (% 33,35)
    • Baliogabeak :3.114 (% 0,84)
    • Zuriak: 3.205 (% 0,86)
EAJ-PNV 130.799 % 35,91 20 2
EH Bildu 116.198 % 31,90 17 =
PSE-EE 62.846 % 17,25 9 =
Elkarrekin Podemos 32.858 % 9,02 4 2
PP 17.290 % 4,75 1 =
C's 3.685 % 1,01 0 =
Besteak 602 % 0,17 0 =
Eskualdeak Errolda Alderdia Bozak % Batzarkideak +/–

Bidasoa-Oiartzun[22]
11 batzarkide
  • Errolda: 116.029
  • Hautesleak: 72.170 (%62,20)
  • Abstentzioa: 43.859 (%37.80)


  • Baliogabeak: 754 (1,04%)
  • Zuriak: 630 (%0.87)
EAJ-PNV 21.551 %30.45 4 1
EH Bildu 18.555 %26.21 3 =
PSE-EE 16.663 %23.54 3 =
Podemos 9.064 %12.80 1 1
PP 3.551 %5.02 0 =

Deba-Urola[23]
14 batzarkide
  • Errolda: 149.388
  • Hautesleak: 104.550 (%69.99)
  • Abstentzioa: 44.838 (%30.01)


  • Baliogabeak: 903 (%0.86)
  • Zuriak: 827 (%0.79)
EAJ-PNV 41.461 %40.32 6 =
EH Bildu 39.834 %38.74 6 =
PSE-EE 12.428 %12.09 1 =
Podemos 6.546 %6.37 1 =
PP 2.551 %2.48 0 =

Donostialdea[24]
17 batzarkide
  • Errolda: 191.578
  • Hautesleak: 124.912 (%65.20)
  • Abstentzioa: 66.666 (%34.80)


  • Baliogabeak: 829 (%0.66)
  • Zuriak: 1.123 (%0.90)
EAJ-PNV 41.651 %33.87 6 =
EH Bildu 31.319 %25.57 4 =
PSE-EE 25.072 %20.39 4 =
Podemos 12.554 %10.20 2 =
PP 9.657 %7.85 1 =

Oria
9 batzarkide[25]
  • Errolda: 99.067
  • Hautesleak: 68.807 (%69.46)
  • Abstentzioa: 30.260 (%30.54)


  • Baliogabeak: 623 (%0.91)
  • Zuriak: 637 (%0.93)
EH Bildu 26.405 %39.09 4 =
EAJ-PNV 26.104 %38.65 4 1
PSE-EE 8.625 %12.77 1 =
Podemos 4.677 %6.92 0 1
PP 1.544 %2.29 0 =

Nafarroako Parlamentua

2019ko Nafarroako foru hauteskundeak

Osaera Lehendakaria eta gobernua Alderdia Bozak % Aulkiak +/-


  • Errolda: 485.405
  • Abstentzioa: 135.035 (% 27,82)
    • Baliogabeak :2.169 (% 0,62)
    • Zuriak: 2.731 (% 0,78)
NA+ 127.346 % 36,57 20 3
PSN 71.838 % 20,63 11 4
GBai 60.323 % 17,32 9 =
EH Bildu 50.631 % 14,54 7 1
Ahal Dugu 16.518 % 4,74 2 5
I-E 10.472 % 3,01 1 1
Vox 4.546 % 1,31 0 =
Besteak 3.788 % 1,09 0 =

Udal hauteskundeak

2019an Hego Euskal Herriko lau probintzietan batera ospatu ziren udal hauteskundeak, Espainiako beste udalerriekin batera. Azpian ageri den grafikoan alderdirik bozkatuenak ageri dira, Nafarroan aurkeztutakoak eta EAEn aurkeztutakoak, denak batera. Autonomia Erkidego bakoitzeko alderdi homologoak batu egin dira multzo berean, adibidez, Euskadiko PSOE eta Nafarroako PSOE. Grafikoa ehunekoetan dago, hau da, alderdi bakoitzak guztira emandako bozen artetik lortu duen bozen ehunekoa adierazten du. Berria egunkaritik hartutako datuekin egin da grafikoa.


Zinegotzien banaketa

Azpiko irudian ageri da Hego Euskal Herriko zinegotzien banaketa erakusten duen grafiko orokorra. Bertan, EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoko zinegotzi guztiak batu dira eta bi autonomia erkidegotan dauden alderdi homologoak multzo berdinean sartu dira, adibidez, Nafarroak Batzen Du eta Euskadiko Alderdi Popularra batera ageri dira, Euskadiko eta Nafarroako Alderdi Sozialistak bezalaxe. Aipatzekoa da, Nafarroan EAJ ez zela aurkeztu, Nafarroak Batzen Du, I-E eta Geroa Bai ere ez Euskal Autonomia Erkidegoan. Besteak multzoan herri desberdinetako alderdi independenteak edo taldeak batu dira, gehienez 12 zinegotzi lortu dituztenak. Espainiako beste hainbat eremutan indar handia lortu zuten Vox eta Herritarron Alderdiak ez zuten babes aipagarririk eskuratu Hego Euskal Herrian, EAEn zinegotzi bat bera ere ez zuten lortu.[26][27][28]

Hiriburuak

Hiriburuei zegokienean, EAJ nagusitu zen Gasteiz, Bilbo eta Donostian, Iruñean aldiz, Nafarroak Batzen Du alderdia. Jarraian ageri den taulan ikus daitezke xehetasunak.[29][24]

2019ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Alderdien postuak Gasteizko Udala
27 zinegotzi
Bilboko Udala
29 zinegotzi
Donostiako Udala
27 zinegotzi
Iruñeko Udala
27 zinegotzi
Lehen indarra
Fitxategi:EAJ-PNV.png
EAJ (7 zinegotzi)
Fitxategi:EAJ-PNV.png
EAJ (14 zinegotzi)
Fitxategi:EAJ-PNV.png
EAJ (10 zinegotzi)
NA+ (12 zinegotzi)
Bigarren indarra
PSE-EE (6 zinegotzi)
PSE-EE (5 zinegotzi)
EH BILDU (6 zinegotzi)
EH BILDU (7 zinegotzi)
Hirugarren indarra
EH BILDU (6 zinegotzi)
EH BILDU (4 zinegotzi)
PSE-EE (5 zinegotzi)
PSN (5 zinegotzi)
Besteak
PP (5)

Elkarrekin Podemos (3)

Elkarrekin Podemos (3)

PP (3)

PP (3)

Elkarrekin Podemos (3)

Geroa Bai (2)
Auzoz auzo

Auzoz auzo, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan emaitzak honakoak izan dira[30]:


     EAJ /      EH Bildu /      PSE /      Navarra Suma /      Euskadiko Alderdi Popularra

Hiri garrantzitsuak

Azpian ageri den taula zabalgarrian daude Hego Euskal Herriko hiririk garrantzitsuenetan izan diren emaitzak. Ez dira soilik hiririk populatuenak ageri, hauteskunde hauetan garrantzia izan zutenak, adibidez, espero ez zen emaitza bat lortu zelako eta eskualde jakin batzuetako hiri garrantzitsuak ere ageri dira.

2019ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herriko hiri nagusietan

Hiria
Fitxategi:EAJ-PNV.png
EAJ
EH BILDU
PSE-EE/PSN
NA+
E. Podemos
PP Euskadi
Geroa Bai
Barakaldoko Udala
11 zinegotzi

(botoen %38.44)

3 zinegotzi

(%11.25)

8 zinegotzi

(%26.99)

Ez da aurkeztu 4 zinegotzi

(%13.29)

Zinegotzi 1

(%6.20)

Ez da aurkeztu
Getxoko Udala
11 zinegotzi

(%39.37)

4 zinegotzi

(%14.86)

3 zinegotzi

(%10.96)

Ez da aurkeztu 2 zinegotzi

(%7.94)

5 zinegotzi

(%16.64)

Ez da aurkeztu
Irungo Udala
7 zinegotzi

(%25.05)

3 zinegotzi

(%13.95)

10 zinegotzi

(%36.03)

Ez da aurkeztu 4 zinegotzi

(%15.55)

Zinegotzi 1

(%5.50)

Ez da aurkeztu
Portugaleteko Udala
5 zinegotzi

(%24.93)

2 zinegotzi

(%12.20)

10 zinegotzi

(%43.75)

Ez da aurkeztu 3 zinegotzi

(%12.58)

Zinegotzi 1

(%5.71)

Ez da aurkeztu
Santurtziko Udala
10 zinegotzi

(%41.78)

4 zinegotzi

(%18.11)

5 zinegotzi

(%21.45)

Ez da aurkeztu 2 zinegotzi

(%10.96)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu
Bermeoko Udala
9 zinegotzi

(%48.42)

5 zinegotzi

(%28.68)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu
Errenteriako Udala
3 zinegotzi

(%16.16)

9 zinegotzi

(%37.25)

6 zinegotzi

(%28.29)

Ez da aurkeztu 3 zinegotzi

(%14.25)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu
Bergarako Udala
7 zinegotzi

(%38.11)

9 zinegotzi

(%48.63)

Zinegotzi 1

(%6.40)

Ez da aurkeztu Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu
Oiongo Udala
4 zinegotzi

(%32.60)

2 zinegotzi

(%22.36)

2 zinegotzi

(%19.59)

Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu 2 zinegotzi

(%17.40)

Ez da aurkeztu
Tafallako Udala
Ez da aurkeztu 5 zinegotzi

(%25.14)

3 zinegotzi

(%19.59)

5 zinegotzi

(%25.23)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu Zinegotzi 1

(%5.89)

Lizarrako Udala
Ez da aurkeztu 6 zinegotzi

(%28.41)

3 zinegotzi

(%17.83)

7 zinegotzi

(%35.77)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu Zinegotzi 1

(%9.13)

Tuterako Udala
Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu 3 zinegotzi

(%14.88)

11 zinegotzi

(%45.21)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu Ordezkaritzarik gabe


Aipatzekoa da, Tuteraren kasuan Ezkerra alderdiak zazpi zinegotzi lortu zituela eta botoen %28.10a, aitzitik, aipatutako beste udal guztietan alderdia ez zen aurkeztu edo ordezkaritza oso murritzarekin geratu zen, baldin bazuen. Bestalde, PP Euskadi alderdia Nafarroan bere homologoarekin aurkeztu zen, hau da, Nafarroako Alderdi Popularrarekin, baina honek, UPN eta Herritarron Alderdiarekin batera, Nafarroak Batzen Du (N+) koalizioa eratu zuen.[31]

Badira beste hainbat udal aldaketa nabariak pairatu zituztenak, adibidez, Altsasun Geroa Bai alderdiak irabazi zuen gehiengo osoarekin, 10 zinegotzi eskuratuta eta botoen %63 pasatxo. Bigarren indar Euskal Herria Bildu izan zen 3 zinegotzirekin eta gainerako alderdiek ez zuten ordezkaritzarik eskuratu. Gogoan izan behar dugu herri honetara, kanpainan zehar, Herritarron Alderdia, Vox eta UPN hurbildu zirela, espainiar nazionalismoaren beste zenbait jarraitzailerekin batera.[32][33][34] Alkatearen eta bertako herritar ugariren iritziz probokazio bat izan zen hau, Altsasuko presoen kasuari estu lotua.[35]

Horretaz gain, Euskal Herria Bildu alderdiak zenbait udal berreskuratzea lortu zuen, hala nola, Elantxobekoa, Oñatikoa, Zumaiakoa edo Mutrikukoa. Horretaz gain, Hernanin, Oiartzunen, Baztanen, Leitzan eta beste hainbat herri txikietan zuen nagusitasuna erraz mantendu edo indartu zuen. Helburu zuen Arrasate hirian ordea, EAJ nagusitu zitzaion, alderdi honek hauteskunde hauetan izan zuen gorakada nabarmenaren seinale. [22]

Barrendegiak

Trebiñuko barrendegiari zegokionean, indar abertzaleak gailendu ziren; Trebiñun EAJk irabazi zuen, bertako alderdi independenteekin batera, bi zinegotzi eskuratuz eta Argantzonen EH Bildu nagusitu zen 3 zinegotzi eskuratuz. Bi herrietan ere Alderdi Popularrak zinegotzi bakarra eskuratu zuen. [36][37]

Villaverde Turtzioz herrian aldiz, Kantabriako Alderdi Erregionalistak irabazi zituen hauteskundeak, bertako zazpi zinegotziak bereganatuz eta botoen %88.62a eskuratuz. Aipagarria da, euskal alderdi abertzaleek bertan ez zituztela zerrendarik proposatu eta beraz, Villaverde Turtziozko biztanleek ezin izan zutela alderdi hauen aldeko bozkarik eman.[38]

2019ko udal hauteskundeak barrendegietan

Hiria
Fitxategi:EAJ-PNV.png
EAJ
EH BILDU
PSOE
C's
PRC
PP
Independenteak /
Herri Hautagaitzak
Trebiñuko Udala
 Gaztela eta Leon
2 zinegotzi

(botoen %18.66)

1 zinegotzi

(%11.99)

Ez da aurkeztu Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu Zinegotzi 1

(%16.84)

2+2+1 zinegotzi

(%18.97+%18.82+%8.95)

Argantzongo Udala
 Gaztela eta Leon
3 zinegotzi

(%35.45)

3 zinegotzi

(%44.03)

Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu Zinegotzi 1

(%15.3)

Ez da aurkeztu
Villaverde Turtziozko Udala
 Kantabria
Ez da aurkeztu Ez da aurkeztu Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu 7 zinegotzi

(%88.62)

Ordezkaritzarik gabe Ez da aurkeztu

Erreferentziak

  1. «Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Batzarkideak» w390w.gipuzkoa.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  2. «Hauteskunde araudia. Sarrera - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  3. «Europako Parlamentua 2014. Hauteskunde-legedia eta-araudia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  4. «Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Hautatu beharreko karguen kopurua» www.euskadi.eus 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  5. «Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Hauteskunde-araudia» www.euskadi.eus 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  6. «Udal hauteskundeak. Araba. Zinegotzi-banaketa» www.euskadi.eus 2019-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  7. «Udal hauteskundeak. Bizkaia. Zinegotzi-banaketa.» www.euskadi.eus 2019-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  8. «Udal hauteskundeak. Gipuzkoa. Zinegotzi banaketa» www.euskadi.eus 2019-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  9. (Gaztelaniaz) Vidondo, Aser. (2019-03-03). «El número de concejales en Navarra caerá hasta los 1.996» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  10. «Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Inkestak Gipuzkoako Foru Aldundia 2019ko apirilaren 11a» www.euskadi.eus 2019-04-12 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  11. «Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Inkestak-Bizkaiko Foru Aldundia-2018ko abenduaren 29a.» www.euskadi.eus 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  12. «Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Inkestak EiTB 2019ko martxoaren 14a» www.euskadi.eus 2019-03-15 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  13. a b c «EAJk EAEko hiru hiriburuetan irabaziko luke, eta Navarra Sumak, Iruñean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  14. a b c d «Parte-hartzea igo egin da EAEn, eta Nafarroan, duela lau urtekoaren paretsu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  15. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  16. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  17. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  18. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  19. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  20. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  21. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  22. a b «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  23. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  24. a b «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  25. «Behin-behineko emaitzak» www.euskadi.eus 2019-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  26. «2019ko udal-hauteskundeen behin-behineko emaitzak» udalhauteskundeak.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  27. «Elecciones 2019» resultados.eleccioneslocaleseuropeas19.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  28. «Udal hauteskundeak» Euskadi.eus 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  29. (Gaztelaniaz) País, El. (2019-05-27). «Resultados de las elecciones municipales en grandes capitales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  30. Hegoaldeko hiriburuetako argazkiak, auzoz auzo. 2019ko maiatxaren 31a, Berria.eus
  31. Berria.eus. «Navarra Suma, abertzaletasunari aurre egin nahian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  32. Berria.eus. «Ciudadanos, PP eta Voxi 'askatasun gune' batekin erantzungo die Altsasuk» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  33. Berria.eus. «"Utzi bakean" oihukatuz hartu dituzte Altsasun Ciudadanoseko jarraitzaileak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  34. «Guardia Zibilarentzat 'errespetua' eskatuko du Ciudadanosek Altsasun» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  35. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Alsasua pide a los vecinos 'no caer en ninguna provocación'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  36. «Resultados Elecciones municipales 2019 en La Puebla de Arganzón» La Vanguardia 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  37. «Resultados Elecciones municipales 2019 en Condado de Treviño» La Vanguardia 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).
  38. «Resultados Elecciones municipales 2019 en Valle de Villaverde» La Vanguardia 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2019-05-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak