Martin Ugalde: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+edukiak
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
mendurrena ospatzeko jarduerak
3. lerroa: 3. lerroa:
'''Martin Ugalde Orradre''' ([[Andoain]], [[Gipuzkoa]], [[1921]]ko [[azaroaren 11]] - [[Hondarribia]], Gipuzkoa, [[2004]]ko [[urriaren 4]]a) kazetaria, idazlea eta politikaria zen. [[Eusko Jaurlaritza|Erbesteko Eusko Jaurlaritzako]] [[Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea|lehendakariorde]] izan zen lau urtez [[Jesus Maria Leizaola]] [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria|lehendakariaren]] agintaldian.
'''Martin Ugalde Orradre''' ([[Andoain]], [[Gipuzkoa]], [[1921]]ko [[azaroaren 11]] - [[Hondarribia]], Gipuzkoa, [[2004]]ko [[urriaren 4]]a) kazetaria, idazlea eta politikaria zen. [[Eusko Jaurlaritza|Erbesteko Eusko Jaurlaritzako]] [[Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea|lehendakariorde]] izan zen lau urtez [[Jesus Maria Leizaola]] [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria|lehendakariaren]] agintaldian.


Hainbat urte eman zuen erbestean, ideologikoki [[nazionalismo|nazionalista]] zelako. [[Euskara]]z eta [[gaztelania]]z argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta [[Francisco Franco|Franco]] hil ondorengo lehen euskarazko [[egunkari]]aren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "[[Martin Ugalde Kultur Parkea]]" eraiki zuten jaioterrian.
Ideologikoki [[nazionalismo|nazionalista]] zenez, 1936ko gerraren ondorioz hainbat urte eman zuen erbestean, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea. [[Euskara]]z eta [[gaztelania]]z argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta [[Francisco Franco|Franco]] hil ondorengo lehen euskarazko [[egunkari]]aren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "[[Martin Ugalde Kultur Parkea]]" eraiki zuten jaioterrian.<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor|abizena=Susaeta|izenburua=Letrak bide|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1936/003/001/2021-05-21/letrak-bide.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-23}}</ref> 2021ean Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten: bere obra guztia digitalizatzea. erakusketa, hitzaldi.zikloa, filma irakurketa jarraitua, Martin Ugalde beka eta ipuin-sariketa.<ref>{{Erreferentzia|izena=Igor|abizena=Susaeta|izenburua=Martin Ugalderen obra digitalizatuko dute, eta herritarren eskura jarri|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/197978/martin-ugalderen-obra-digitalizatuko-dute-eta-herritarren-eskura-jarri.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-05-23}}</ref>


== Biografia ==
== Biografia ==

11:16, 23 maiatza 2021ko berrikusketa

Martin Ugalde


Eusko Jaurlaritzako Euskara Gaietarako Zuzendari

1980ko martxoaren 31 - 1982ko urtarrilaren 12a

4. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1971ko abenduaren 26a - 1975eko ekainaren 1a
Joseba Rezola - Mario Fernández
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Ugalde Orradre
JaiotzaAndoain1921eko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2004ko urriaren 4a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Anamari Martinez
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
University of Northwestern Ohio (en) Itzuli
(1960 - 1962)
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Diario Vasco  (1945 -  1947)
Creole Petroleum Corporation (en) Itzuli  (1960 -
Andrés Bello Unibertsitatea  (1967 -  1968)
Eusko Jaurlaritza  (1971ko abenduaren 16a -  1976ko ekainaren 1a)
Deia  (1977 -  1980)
Eusko Jaurlaritza  (1980ko martxoaren 31 -  1982ko urtarrilaren 12a)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Inguma: martin-ugalde-orradre-1921-2004 Literaturaren Zubitegia: 129

Martin Ugalde Orradre (Andoain, Gipuzkoa, 1921ko azaroaren 11 - Hondarribia, Gipuzkoa, 2004ko urriaren 4a) kazetaria, idazlea eta politikaria zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izan zen lau urtez Jesus Maria Leizaola lehendakariaren agintaldian.

Ideologikoki nazionalista zenez, 1936ko gerraren ondorioz hainbat urte eman zuen erbestean, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "Martin Ugalde Kultur Parkea" eraiki zuten jaioterrian.[1] 2021ean Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten: bere obra guztia digitalizatzea. erakusketa, hitzaldi.zikloa, filma irakurketa jarraitua, Martin Ugalde beka eta ipuin-sariketa.[2]

Biografia

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean garai gorriak igaro behar izan zituen Martin Ugaldek eta bere familiak.[3] Gerraostean, 1945 inguruan Diario Vasco egunkarirako artikuluak idazten hasi zen.

1947an bizitza markatuko zion erabakia hartu zuen. Urte hartan, Venezuelara ihes egin zuen, bere bigarren aberri bilakatuko zen herrialdera, eta han 22 urte eman zuen. Hastapenetan, Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Orduan hasi zen fikziozko lanak egiten. 1951ean venezuelar nazionalitatea hartu zuen[3] eta 1955an, ezkondu egin zen bertan ezagututako Ana Maria Martinez Urreiztietarekin, bizitzan osoan zehar lagun izango zuen emakumea. Seme bat eta bi alaba eduki zituzten, han jaioak.

1969an Euskal Herrira itzuli zen, 48 urte zituela.[3] EAJn lanean buru-belarri sartu zen berehala, Zeruko Argia aldizkarian eta Deia egunkaria sortzeko lanetan hartu zuen parte;[4] azken horretan, zuzendariorde, eta euskarazko erredakzioaren arduradun.[5] 1976an Hondarribira joan zen bizitzera. 1982an Karlos Garaikoetxea lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Euskarazko Gaietarako zuzendari nagusi izendatu zuen.[4] 1985ean Eusko Alkartasunean afiliatu zen.

Idazle moduan, euskarazko ipuingintza modernoaren aitatzat ikusten da, 1961eko Iltzailleak narrazio liburuagatik. Venezuelan argitaratutako lan honetan, Latinoamerikako literaturan hain ospetsua zen narraziogintza euskal literaturara ekarri zuen.[3] Bizitza osoko lanarekin bibliografia oparoa utzi zuen: ipuinak, saioak, antzezlanak eta eleberriak.

‘Egunkaria’ aurkezteko agerraldia, 1990ean: Joxemi Zumalabe, Martin Ugalde, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai.[6]

1990an, Euskaldunon Egunkaria sortzeko taldeetan gogoz egin zuen lan, egitasmoaren arima bilakatuz. Administrazio Kontseiluaren Lehendakari izendatu zuten. Ondorengo urteetan, hainbat omenaldi egin zizkioten: Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen, Andoaingo Udalak seme kuttun, Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsal eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain.[4] 2002ko ekainean inauguratu zuten Martin Ugalde Kultur Parkea.[7]

2004ko urriaren 4an hil zen Hondarribian, azken urteak gaixorik egonda, Parkinsonak jota.

Argiaren azala Egunkaria sortu eta hurrengo astean. Martin Ugalde, Josemi Zumalabe eta Imanol Murua.

Lanak

Ipuinak

  • Un real sueño sobre un andamio (Cromotip, 1957)
  • La semilla vieja (Caracas, 1958)
  • Iltzailleak (Caracas, 1961)
  • Las manos grandes de la niebla (Caracas, 1964)
  • Sorgiñaren urrea (Itxaropena, 1966)
  • Itsasoa ur-bazter luzea da (Mensajero, 1973)
  • Tres relatos vascos (Txertoa, 1974)
  • Cuentos de inmigrantes (Ediciones Vascas, 1979)
  • Mantal urdina (Erein, 1984)
  • Mugarri galduen itsumundua (Irun Hiria saria, 1985)
  • Bihotza golkoan (Erein, 1990)
  • Erretiradako trena (Erein, 1997)
  • La semilla vieja y otros cuentos (Alberdania, 2003).

Antzerkia

  • Ama gaxo dago (Cromotip, 1964)
  • Gurpegin aspaldi gertatua (argitaragabea, 1965)

Eleberria

  • Las brujas de Sorjín (Axular, 1975)
  • Itzulera baten historia (Elkar, 1990)
  • Pedrotxo (Elkar, 1995)
  • Mohamed eta parroko gorria (Elkarlanean, 2000)

Historia lanak

  • Síntesis de la historia del País Vasco (Ediciones vascas, 1974)
  • Historia de Euskadi (Planeta, 1981)
  • Biografía de tres figuras nacionales vascas: Arana-Goiri, Agirre, Leizaola (Sendoa, 1984)
  • Lezo Urreiztieta (Elkar, 1990)
  • Manuel de Irujo, un hombre leal a su tiempo (Txertoa, 1992)
  • Nueva síntesis de la historia del País Vasco (Ttarttalo, 1997)

Saiakera

  • Unamuno y el vascuence: contra-ensayo (Ekin, 1966)
  • El problema vasco y su profunda raíz político-cultural (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1980)

Kazetaritza

  • Imágenes de la Semana Santa en Venezuela (Caracas, 1956)
  • Cuando los peces mueren de sed (Caracas, 1963)
  • Hablando con los vascos (Ariel, 1974)
  • Hablando con Chillida (Txertoa, 1975)
  • Bajo estos techos (Caracas, 1979)
  • Batasun eta zatiketaren artean (Elkar, 1989).

Erreferentziak

  1. Susaeta, Igor. «Letrak bide» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  2. Susaeta, Igor. «Martin Ugalderen obra digitalizatuko dute, eta herritarren eskura jarri» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «Ugalde Orradre, Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. a b c (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-10-05). «Martín Ugalde, escritor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  5. (Gaztelaniaz) BETI SÁEZ, Iñaki. (2004-10-08). «Martín de Ugalde, una vida y una obra al servicio de la libertad» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  6. Agirre, Maider Galardi F.. «Ateak ireki eta hormak gainditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  7. Martin Ugalde Kultur Parkea. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak