Ștefania Mărăcineanu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Bizitza: Zuzenketa
6. lerroa: 6. lerroa:
Bukaresten jaio zen 1882ko ekainaren 18an. Haurtzaro korapilatsua izan zuen. 1910ean fisika eta kimika gradua lortu zuen, eta laster Bukaresteko neskentzako "Centrar" Ikastetxean irakasle bihurtu zen.

[[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerraren]] <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lehen Mundu Gerra|hizkuntza=eu|data=2021-03-25|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lehen_Mundu_Gerra&oldid=8466977|sartze-data=2021-05-04|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref>ondoren, Parisera joan zen espezializazio bat lortzera, zehazki, Irratiaren Institutura, non [[Marie Curie|Marie Curieren]] agindupean lan egin zuen.
[[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerraren]] <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Lehen Mundu Gerra|hizkuntza=eu|data=2021-03-25|url=https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lehen_Mundu_Gerra&oldid=8466977|sartze-data=2021-05-04|encyclopedia=Wikipedia, entziklopedia askea.}}</ref>ondoren, Parisera joan zen espezializazio bat lortzera, zehazki, Radio Institutura, non [[Marie Curie|Marie Curieren]] agindupean lan egin zuen.

Ospe handiko aldizkari zientifikoetarako artikulu ugari argitaratu zituen 1919 eta 1930 artean. 1925ean, Bukaresteko Zientzia Fakultateko laguntzaile izendatu zuten, eta Errumaniako lehen erradioaktibitate laborategia antolatu zuen.

16:34, 23 maiatza 2021ko berrikusketa

Ștefania Mărăcineanu

(1922)
Bizitza
JaiotzaBukarest1882ko ekainaren 18a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errumania
HeriotzaBukarest1944ko abuztuaren 15a (62 urte)
Hobiratze lekuaBelluko hilerria
Hezkuntza
HeziketaCentral School in Bucharest (en) Itzuli
Sorbona
Bukaresteko Unibertsitatea
(1907 -
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Tesi zuzendariaMarie Curie
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, kimikaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Curie Institutua  1926)
Parisko Behatokia  1929)
Bukaresteko Unibertsitatea
KidetzaRomanian Academy of Sciences (en) Itzuli
stefania-maracineanu.ro
Stefania Maracineanu, Curie laborategiko lehenengo solairuko fisika gelan

Ștefania Mărăcineanu (Bukarest[1], 1882ko ekainaren 18a - ibidem, 1944ko abuztuaren 15a) fisikari errumaniarra izan zen, ezaguna bere lanagatik erradiazioari buruz, konkretuki, sistema bat alfaren desintegrazioa neurtzeko.

Bizitza

Bukaresten jaio zen 1882ko ekainaren 18an. Haurtzaro korapilatsua izan zuen. 1910ean fisika eta kimika gradua lortu zuen, eta laster Bukaresteko neskentzako "Centrar" Ikastetxean irakasle bihurtu zen.

Lehen Mundu Gerraren [2]ondoren, Parisera joan zen espezializazio bat lortzera, zehazki, Radio Institutura, non Marie Curieren agindupean lan egin zuen.

Ospe handiko aldizkari zientifikoetarako artikulu ugari argitaratu zituen 1919 eta 1930 artean. 1925ean, Bukaresteko Zientzia Fakultateko laguntzaile izendatu zuten, eta Errumaniako lehen erradioaktibitate laborategia antolatu zuen.

Ekarpenak

Esperientzia interesgarriei ekin zien, hala nola euri artifiziala lortzeari, bai bere herrialdean, bai atzerrian, gatz erradioaktiboak erabiliz eta emaitza batzuk lortuz: Lurrikaren eta euriaren arteko loturari buruzko lan baliotsuak argitaratu zituen, eta, lurrikara baten bezperan, epizentroan erradioaktibitatea nabarmen handitzen dela esaten lehena izan zen, Radon [3]erradioaktiboaren emisioen ondorioz (erradioaren deskonposizioak eragindako gas bat). Hipotesi honek garrantzi praktiko handia izan zuen eta urte batzuk beranduago baieztatua izan zen.

Polonioaren konstanteari buruzko tesian lan eginez, 1924an, honako fenomeno hau ikusi zuen: gailuak jasaten dituen berun metalikoa, polonioaren erradioaktibitatearen eragina da, erradiakzioa igortzen hasiz polonioak parte hartzen duenean, baina, hau utzi ondoren, irauten du.

Egin zituen ikerketei buruzko argitalpen batzuk idatzi zituen:

- alfa bonbardaketak eragindako erradioaktibitate artifiziala.

Beruna merkurioan eta urrean transmititzea

euri artifizialaren aurkikuntza

Lurrikaren eta erradioaktibitatearen arteko ustezko erlazioa

Gainera, Marie Curieren errekonozimendua jaso zuen.

Sariak

Ștefania Mărăcineanu Errumaniako sigilu batean

Fredericek eta Irene Joliot-Curiek erradioaktibitate artifiziala lortu zuten aluminioa alfa partikulekin bonbardatuz, Alfa erradiazio iturria kendu ondoren metala desintegratzea eragin zuena. Aurkikuntza honek 1935ean Kimikako Nobel Saria[4] eman zioten elementu erradioaktibo berrien sintesian egindako lanengatik. Komunitate zientifikoa[5]ren arabera, Sari honekin elkartua izatea merezi zuen, fenomenoa identifikatzen lehena izan zelako

1936ko ekainaren 24an, Stefaniak ofizialki eskatu zion Errumaniako Zientzia Akademiari beren lanaren lehentasuna eta garrantzia onar zezatela. Bere eskaera 1937an onartu zen, Errumaniako Zientzia Akademiako kide izendatu zutenean, eta bi urte beranduago ikerketa zuzendari bihurtu zen.

Erreferentziak

  1. Bukarest. 2021-02-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. Lehen Mundu Gerra. 2021-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  3. Radon. 2020-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  4. Kimikako Nobel Saria. 2021-04-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  5. Elkarte zientifiko. 2020-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).

Kanpo estekak