Jump to content

Nabigazio menua

«Peter Lorre»: berrikuspenen arteko aldeak

No change in size ,  Duela 12 urte
t
Robot: Cambios triviales
t (robota Erantsia: tr:Peter Lorre)
t (Robot: Cambios triviales)
'''Peter Lorre''' ([[Rosenberg]], [[Austria-Hungariako Inperioa]], egun [[Eslovakia]]; [[1904]]ko [[ekainaren 26]]a - [[Hollywood]], [[Ameriketako Estatu Batu|AEB]]; [[1964]]ko [[martxoaren 23]]a), jatorri judutar eta hungariarreko aktorea izan zen. Bere benetako izena '''László Löwenstein''' zen.
 
== Biografia ==
[[Alemanera]]z hezi zuten eta txikia zela familiak [[Viena]]ra jo zuen. Aitak aginduta-edo bankari izateko ikasi zuen, eta horretan jardun sasoi batean, lanetik bota zuten arte. Antzerkiari ekingo dio, inprobisazioaren bidetiko eskola batean izena emanaz; [[psikoanalisia]]ren gaineko interesa ere garai horretan ernatu zitzaion, bizitza osoan kezka izango duen disziplina. Zuzendu zuen film bakarra horren adierazgarri da: "Der Verlorene".
 
Bizpahiru urtean hainbat antzokitan ibiliko da aktore, [[Breslau]], [[Zurich]] edo Vienan; 1929an [[Bertolt Bretch]]ek ''Mann ist Mann'' lanerako [[Berlin]]era ekarri zuen. [[Georg Büchner]] eta [[Frank Wedekind]] idazleen lanak ere taularatu zituen edota Brecht eta [[Kurt Weill]] musikagileak elkar batera sortutako ''Happy End'' lana. [[Fritz Lang]] zinema zuzendariak antzokian ikusi zuen eta ''[[M (1931ko filma)|M]]'' ([[1931]]) filmerako hautatu.
 
[[Nazi]]ek [[1933]]an [[Alemania]]n boterea eskuratutakoan, erbestera bidea egin zuen Lorrek, aurrena [[Paris]]era eta hurrena [[Londres]]era. Han [[Alfred Hitchcock]]ek aukera eman zion gaiztoarena egiteko ''The Man Who Knew Too Much'', 1934ko filmean.
466.290

edits