Te (edaria): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
[[Fitxategi:Teatasak.jpg|thumb|Tea]]
[[Fitxategi:Teatasak.jpg|thumb|Tea]]
[[Fitxategi:Camellia_sinensis_-_Köhler–s_Medizinal-Pflanzen-025.jpg|thumb|''Camellia sinensis'' landarearen marrazki klasikoa.]]
[[Fitxategi:Camellia_sinensis_-_Köhler–s_Medizinal-Pflanzen-025.jpg|thumb|''Camellia sinensis'' landarearen marrazki klasikoa.]]
Tea munduko edaririk ezagunenetakoa da. Milaka zapore eta aroma ezberdin ditu. Ur beroa isuriz edo irakinez prestatzen den edari usaintsua da. Tea, Camellia sinensis landarearen hostoen eta kimuen infusioa da. Jatorriz Txina eta ekialdeko Asiakoa den hosto iraunkorreko zuhaixka batetik dator.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Alan Macfarlane|izenburua=The empire of tea|argitaletxea=Overlook Press|data=2004|url=http://archive.org/details/empireoftearemar00macf|isbn=978-1-58567-493-0|sartze-data=2021-05-26}}</ref> Te mota asko daude; batzuek, txinatar berdeek eta Darjeelingak adibidez, zapore freskagarria dute, apur bat garratza eta astringentea; beste batzuek, berriz, oso profil ezberdinak dituzte, intxaur, lore edo belar-notak barne. Teak efektu estimulatzailea du gizakiengan eta horrexegatik, uraren ondoren, munduan gehien kontsumitzen den edaria da.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Tea|hizkuntza=en|data=2021-05-24|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Tea&oldid=1024891309|sartze-data=2021-05-26|encyclopedia=Wikipedia}}</ref>
'''Te'''a (''[[Te (landarea)|Camellia sinensis]]'') [[landare]]<nowiki/>aren izena eta bertatik egindako [[infusio]]a<nowiki/>rena da. Lau mota nagusi hauetakoa da: te ''beltza'', ''oolong'' tea, te ''berdea'' eta te ''zuria''.

Te landaea gaur egungo Txinako hego-mendebaldea, Tibet, Myanmar iparraldea eta Indiako ipar-ekialdea hartzen dituen eskualdean sortu zen, non zenbait talde etnikok edari medizinal gisa erabili zuten. Te kontsumoaren erregistro goiztiar sinesgarri bat III. mendekoa da. C. Hua Tuok idatzitako testu mediko batean. Txinako Tang dinastian aisialdirako edari bezala ospetsu egin zen, eta tea Asia ekialdeko beste herrialde batzuetara hedatu zen. Portugalgo apaiz eta merkatariek Europan sartu zuten XVI. mendean. XVII. mendean, tea edatea modan jarri zen ingelesen artean, Indian eskala handiko tea landatzen hasi zirenak.

Belar-te terminoa Camellia sinensis ez diren edariei dagokie: fruta-infusioak, hostoak edo landareen beste zati batzuk, hala nola mosketa arrosazko matak, kamamila edo rooiboak. Hauei, epelak edo belar infusioak dei dakizkieke, te plantarekin egindako "tearekin" nahasterik ez izateko.

Infusioa "fruitu edo belar usaintsuetatik, kafetik, kamamila batetik eta abar lortzen den edari bat da". Infusioak tea eraman dezake edo ez, baina beste landare batzuk izaten ditu, gainera ez du inolako estimulatzailerik edo teinarik. Infusioak ur irakinetan edo oso berotan prestatutako fruitu edo belar usaintsuen nahasketa bat dira. <ref>{{erreferentzia|izena=Penelope|abizena=Ody|urtea=2000|izenburua=Complete Guide to Medicinal Herbs|argitaletxea=Dorling Kindersley|orrialdea=48|ISBN=0-7894-6785-2.|hizkuntza=Ingelesa}}</ref>

== Balore nutrizionala ==
Tearen gatz mineralak sodio, potasio eta nikelezkoak dira. Burdina, kobrea, silizioa, aluminioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa ere baditu, nahiz eta hostoen zahartzearekin disolbagarritasuna galtzen duten.

Tearen beste eduki garrantzitsu bat fluorra da, hortzen babesle ezaguna. Tearen olio destilatu esentziala tearen lurrinaren kausa da, hori kolorekoa da eta usain handia du. Teak deribatu polifenolikoak ditu, hala nola mirizetina flabonoideak, kertzetina eta kaempferoa eta tanino katekikoak.

Tearen osagairik ezagunenak eta bere efektuagatik preziatuenak, zalantzarik gabe, oinarri xantikoak dira, horietatik nagusia kafeina delarik, teofilina eta teobromina ere badituen arren. Tean bitaminak oso gutxi daude, baina edaria aberastu egiten dute, A, B, C, E eta P bitaminak baititu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=High-throughput screening of vitamins and natural antioxidants in nutraceuticals from green tea extracts by liquid chromatography coupled to quadrupole orbitrap mass spectrometry|orrialdeak=337–341|hizkuntza=en|data=2015-08-07|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0021967315009140|aldizkaria=Journal of Chromatography A|zenbakia=1406|issn=0021-9673|doi=10.1016/j.chroma.2015.06.050|sartze-data=2021-05-26}}</ref>

Gizakion osasunerako ongintza handiko printzipio aktibo gehien dituen tea te berdea dela uste da.

Kafeina, gutxi gora-behera, tearen pisu lehorraren %3a da, 250 ml-ko katiluko 30 mg eta 90 mg bitartean, mota, marka eta elaborazio metodoaren arabera. Hauek dira te hostoetan ugarienak diren konposatuak, konposaketaren %30-40 osatzen dutenak. Teak teobromina eta teofilina kantitate txikiak ere baditu, estimulatzaileak direnak, eta kafeinaren antzeko xantinak.

Ingurumen kutsadura modernoaren ondorioz, batzuetan fluoruroa eta aluminioa, tean gertatzen dira.

Te beltzak ez du funtsezko mantenugairik eduki esanguratsuan, katilu bakoitzeko 0,5 mg-ko mineral dietetiko manganesoa edo eguneko balioaren %26 izan ezik. Te hostoek hainbat polifenol dituzte, tartean flabonoideak, epigalokatekina galatoa (EGCG bezala ezagutzen dena) eta beste katekina batzuk.

Te berdeak eta beltzak minbiziaren aurka edo beste gaixotasun batzuen aurka babes dezakeela iradoki da, gizentasuna edo Alzheimerren gaixotasuna kasu. Baina ez da modu eztabaidaezinean frogatu te berdean aurkitutako konposatuek giza gaixotasunetan eraginik dutenik. Gainera, gizakiengan eginiko ikerketa batek frogatu zuen te beltzaren lau asteko ohiko kontsumoak ez zuela inolako eragin onuragarririk izan odoleko kolesterol mailaren murrizketan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Takehiko|abizena=Yamamoto|izenburua=Chemistry and Applications of Green Tea|argitaletxea=CRC Press|hizkuntza=en|abizena2=Juneja|abizena3=Chu|abizena4=Kim|izena2=Lekh Raj|izena3=sDjong-Chi|izena4=Mujo|data=1997-07-31|url=https://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=2ZcnLaP6-eoC&oi=fnd&pg=PA13&dq=tea+composition&ots=fgkl0rr5jX&sig=ybyIeOMqll_XdIpjSIsdiES0Dpc&redir_esc=y#v=onepage&q=tea%20composition&f=false|isbn=978-0-8493-4006-2|sartze-data=2021-05-26}}</ref>

Fisikoki, teak soluzio eta esekidura propietateak ditu. Te-hostoetatik atera diren uretan disolbagarriak diren konposatu guztien soluzioa da, polifenolak eta aminoazidoak kasu, baina esekidura bat da osagai guztiak disolbaezintzat hartzen direnean, hala nola zelulosa te-hostoetan. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Propiedades del té: beneficios para la salud|hizkuntza=es-ES|data=2018-09-21|url=https://elclubdelte.com/las-propiedades-del-te-beneficios-la-salud/|aldizkaria=El Club Del Té|sartze-data=2021-05-26}}</ref>

== Propietateak ==
Medikuntza naturalak edo tradizionalak gaixotasun guztientzako panazea aurkituko balu, osagai nagusia te landarea izango litzateke. Teak giza gorputzean duen eragina harrigarria da, bai patologia-eremu zabalari erreparatzen diolako, bai azkar eragiten duelako. Ikerketa zientifiko berrienek hala frogatzen dute, baina duela mende asko, antzinako txinatarrek tearen sendatzeko gaitasuna jada aurkitu zuten.

* Gizentasunaren aurka<ref>{{Erreferentzia|izena=Yung-Hsi|abizena=Kao|izenburua=Tea, obesity, and diabetes|orrialdeak=188–210|hizkuntza=en|abizena2=Chang|abizena3=Lee|abizena4=Chen|izena2=Hsin-Huei|izena3=Meng-Jung|izena4=Chia-Lin|data=2006|url=https://onlinelibrary.wiley.com/doi/abs/10.1002/mnfr.200500109|aldizkaria=Molecular Nutrition & Food Research|alea=2|zenbakia=50|issn=1613-4133|doi=10.1002/mnfr.200500109|sartze-data=2021-05-26}}</ref>

Gorputz osasuntsu eta argalarekiko kezkaren hazkundea dela eta, asko te-ra itzuli dira osagarri dietetiko gisa, pertsona gizenen lipidoak kontrolatzeko gaitasuna dutelako. Izan ere, gure osasunerako eta irudirekiko kezka dutenen artean, te gorriaren dieta da gehien eskatzen eta jarraitzen denetako bat. <ref>{{Erreferentzia|izena=Yan|abizena=Xu|izenburua=The anti-obesity effect of green tea polysaccharides, polyphenols and caffeine in rats fed with a high-fat diet|orrialdeak=296–303|hizkuntza=en|abizena2=Zhang|abizena3=Wu|abizena4=Dai|abizena5=Xu|abizena6=Zhou|izena2=Min|izena3=Tao|izena4=ShengDong|izena5=Jinling|izena6=Zhongkai|data=2015|url=https://pubs.rsc.org/en/content/articlelanding/2015/fo/c4fo00970c|aldizkaria=Food & Function|alea=1|zenbakia=6|doi=10.1039/C4FO00970C|sartze-data=2021-05-26}}</ref>

* Efektu terapeutikoa

Dituen osagai kimiko eta organiko  ugariei esker, teak efektu terapeutikoak eragiten ditu. Horien artean, konposatu polifenolikoek (eragin antioxidatzailea dutenak) eta kafeinak (nerbio-sistemaren estimulatzaileak) tea osasunaren eta gaztetasunaren landare bihurtzen dute. Txinako medikuntza tradizionalak loa murrizteko, ikusmena suspertzeko, burua freskatzeko, koipea kentzeko eta listua botatzeko gaitasuna aitortzen dio.

* Sendagai natural bat

Aspirina ordezkatu dezake buruko mina izanez gero, edo antibiotikoak birus edo bakterio batzuen erasoaren aurrean. Gainera, te berdeak diuretiko, bronkodilatadore eta astringente edo antidiarreiko gisa jarduten du.

* Depresioaren aurka

Te gorria, Txinan oso preziatua eta kontsumitua, depresio arinetan erortzeko joera duten pazienteen egoera animikoa hobetzeko erabiltzen da.

* Desintoxikatzailea

Pu-erh-ak desintoxikoa da, gibela eta barea aktibatzen baititu, toxinak kanporatzea sustatuz. Txinan, te mota honek sustrai eta tradizio handia du. Bere kalitate, usain eta zaporeak, bere sendabelarrez gain, "Enperadoreen tea" ere bihurtu zuen.

* Propietate antioxidatzaileak

Munduko edaririk zaharrena da. Ikerketa epidemiologikoek aditzera eman dutenez, te berdearen kontsumoak endekapenezko gaixotasunak prebenitzen lagun dezake. Bestalde, Karolinska Institutuko ikertzaile suediarrek egunero gutxienez bi te kikara hartzeak pairatzen ditugun gaixotasunak erdira murriztu ditzakeela jakin dute.

* Kolesterolaren aurka

Tea hipolipemiatzailea da, eta horrek esan nahi du LDL-kolesterol eta triglizerido plasmatikoen (kolesterol txarra) kantitateak murrizteko gaitasuna duela. Gainera, bere efektu antitrombotikoek bihotzeko gaixotasunen aurrean (bularreko angina edo tronbosia, adibidez) babes indartsu gisa adierazten dute.

* Sistema inmunologikoaren babesle

Teak sistema immunologikoa babesten du, izan ere flabonoide eta h bitamina ugari ditu. Hauek,  gorputzeko defentsek funtziona dezaten eta kalte zelularra saihesten laguntzen digute. <ref>{{erreferentzia|urtea=2001|izenburua=Atlas ilustrado de Infusiones. Café, té y Tisanas|argitaletxea=Susaeta|ISBN=843056862X|hizkuntza=Gaztelera}}</ref>

== Te motak ==


Jatorria [[Txina]]n du,<ref>{{Erreferentzia | hizkuntza=en | izena=Martin, Laura|abizena=C. | izenburua=Tea: the drink that changed the world|argitaletxea=Tuttle Pub|data=2007|url=https://www.worldcat.org/oclc/76183735|isbn=0804837244}}</ref> eta [[britainiar]]rek mundura zabaldu zuten. Gaur egun, gehien kontsumitzen duen herrialdea [[India]] da.





10:36, 26 maiatza 2021ko berrikusketa

Artikulu hau edariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Te».
Tea
Camellia sinensis landarearen marrazki klasikoa.

Tea munduko edaririk ezagunenetakoa da. Milaka zapore eta aroma ezberdin ditu. Ur beroa isuriz edo irakinez prestatzen den edari usaintsua da. Tea, Camellia sinensis landarearen hostoen eta kimuen infusioa da. Jatorriz Txina eta ekialdeko Asiakoa den hosto iraunkorreko zuhaixka batetik dator.[1] Te mota asko daude; batzuek, txinatar berdeek eta Darjeelingak adibidez, zapore freskagarria dute, apur bat garratza eta astringentea; beste batzuek, berriz, oso profil ezberdinak dituzte, intxaur, lore edo belar-notak barne. Teak efektu estimulatzailea du gizakiengan eta horrexegatik, uraren ondoren, munduan gehien kontsumitzen den edaria da.[2]

Te landaea gaur egungo Txinako hego-mendebaldea, Tibet, Myanmar iparraldea eta Indiako ipar-ekialdea hartzen dituen eskualdean sortu zen, non zenbait talde etnikok edari medizinal gisa erabili zuten. Te kontsumoaren erregistro goiztiar sinesgarri bat III. mendekoa da. C. Hua Tuok idatzitako testu mediko batean. Txinako Tang dinastian aisialdirako edari bezala ospetsu egin zen, eta tea Asia ekialdeko beste herrialde batzuetara hedatu zen. Portugalgo apaiz eta merkatariek Europan sartu zuten XVI. mendean. XVII. mendean, tea edatea modan jarri zen ingelesen artean, Indian eskala handiko tea landatzen hasi zirenak.

Belar-te terminoa Camellia sinensis ez diren edariei dagokie: fruta-infusioak, hostoak edo landareen beste zati batzuk, hala nola mosketa arrosazko matak, kamamila edo rooiboak. Hauei, epelak edo belar infusioak dei dakizkieke, te plantarekin egindako "tearekin" nahasterik ez izateko.

Infusioa "fruitu edo belar usaintsuetatik, kafetik, kamamila batetik eta abar lortzen den edari bat da". Infusioak tea eraman dezake edo ez, baina beste landare batzuk izaten ditu, gainera ez du inolako estimulatzailerik edo teinarik. Infusioak ur irakinetan edo oso berotan prestatutako fruitu edo belar usaintsuen nahasketa bat dira. [3]

Balore nutrizionala

Tearen gatz mineralak sodio, potasio eta nikelezkoak dira. Burdina, kobrea, silizioa, aluminioa, magnesioa, fosforoa eta kaltzioa ere baditu, nahiz eta hostoen zahartzearekin disolbagarritasuna galtzen duten.

Tearen beste eduki garrantzitsu bat fluorra da, hortzen babesle ezaguna. Tearen olio destilatu esentziala tearen lurrinaren kausa da, hori kolorekoa da eta usain handia du. Teak deribatu polifenolikoak ditu, hala nola mirizetina flabonoideak, kertzetina eta kaempferoa eta tanino katekikoak.

Tearen osagairik ezagunenak eta bere efektuagatik preziatuenak, zalantzarik gabe, oinarri xantikoak dira, horietatik nagusia kafeina delarik, teofilina eta teobromina ere badituen arren. Tean bitaminak oso gutxi daude, baina edaria aberastu egiten dute, A, B, C, E eta P bitaminak baititu.[4]

Gizakion osasunerako ongintza handiko printzipio aktibo gehien dituen tea te berdea dela uste da.

Kafeina, gutxi gora-behera, tearen pisu lehorraren %3a da, 250 ml-ko katiluko 30 mg eta 90 mg bitartean, mota, marka eta elaborazio metodoaren arabera. Hauek dira te hostoetan ugarienak diren konposatuak, konposaketaren %30-40 osatzen dutenak. Teak teobromina eta teofilina kantitate txikiak ere baditu, estimulatzaileak direnak, eta kafeinaren antzeko xantinak.

Ingurumen kutsadura modernoaren ondorioz, batzuetan fluoruroa eta aluminioa, tean gertatzen dira.

Te beltzak ez du funtsezko mantenugairik eduki esanguratsuan, katilu bakoitzeko 0,5 mg-ko mineral dietetiko manganesoa edo eguneko balioaren %26 izan ezik. Te hostoek hainbat polifenol dituzte, tartean flabonoideak, epigalokatekina galatoa (EGCG bezala ezagutzen dena) eta beste katekina batzuk.

Te berdeak eta beltzak minbiziaren aurka edo beste gaixotasun batzuen aurka babes dezakeela iradoki da, gizentasuna edo Alzheimerren gaixotasuna kasu. Baina ez da modu eztabaidaezinean frogatu te berdean aurkitutako konposatuek giza gaixotasunetan eraginik dutenik. Gainera, gizakiengan eginiko ikerketa batek frogatu zuen te beltzaren lau asteko ohiko kontsumoak ez zuela inolako eragin onuragarririk izan odoleko kolesterol mailaren murrizketan.[5]

Fisikoki, teak soluzio eta esekidura propietateak ditu. Te-hostoetatik atera diren uretan disolbagarriak diren konposatu guztien soluzioa da, polifenolak eta aminoazidoak kasu, baina esekidura bat da osagai guztiak disolbaezintzat hartzen direnean, hala nola zelulosa te-hostoetan. [6]

Propietateak

Medikuntza naturalak edo tradizionalak gaixotasun guztientzako panazea aurkituko balu, osagai nagusia te landarea izango litzateke. Teak giza gorputzean duen eragina harrigarria da, bai patologia-eremu zabalari erreparatzen diolako, bai azkar eragiten duelako. Ikerketa zientifiko berrienek hala frogatzen dute, baina duela mende asko, antzinako txinatarrek tearen sendatzeko gaitasuna jada aurkitu zuten.

  • Gizentasunaren aurka[7]

Gorputz osasuntsu eta argalarekiko kezkaren hazkundea dela eta, asko te-ra itzuli dira osagarri dietetiko gisa, pertsona gizenen lipidoak kontrolatzeko gaitasuna dutelako. Izan ere, gure osasunerako eta irudirekiko kezka dutenen artean, te gorriaren dieta da gehien eskatzen eta jarraitzen denetako bat. [8]

  • Efektu terapeutikoa

Dituen osagai kimiko eta organiko  ugariei esker, teak efektu terapeutikoak eragiten ditu. Horien artean, konposatu polifenolikoek (eragin antioxidatzailea dutenak) eta kafeinak (nerbio-sistemaren estimulatzaileak) tea osasunaren eta gaztetasunaren landare bihurtzen dute. Txinako medikuntza tradizionalak loa murrizteko, ikusmena suspertzeko, burua freskatzeko, koipea kentzeko eta listua botatzeko gaitasuna aitortzen dio.

  • Sendagai natural bat

Aspirina ordezkatu dezake buruko mina izanez gero, edo antibiotikoak birus edo bakterio batzuen erasoaren aurrean. Gainera, te berdeak diuretiko, bronkodilatadore eta astringente edo antidiarreiko gisa jarduten du.

  • Depresioaren aurka

Te gorria, Txinan oso preziatua eta kontsumitua, depresio arinetan erortzeko joera duten pazienteen egoera animikoa hobetzeko erabiltzen da.

  • Desintoxikatzailea

Pu-erh-ak desintoxikoa da, gibela eta barea aktibatzen baititu, toxinak kanporatzea sustatuz. Txinan, te mota honek sustrai eta tradizio handia du. Bere kalitate, usain eta zaporeak, bere sendabelarrez gain, "Enperadoreen tea" ere bihurtu zuen.

  • Propietate antioxidatzaileak

Munduko edaririk zaharrena da. Ikerketa epidemiologikoek aditzera eman dutenez, te berdearen kontsumoak endekapenezko gaixotasunak prebenitzen lagun dezake. Bestalde, Karolinska Institutuko ikertzaile suediarrek egunero gutxienez bi te kikara hartzeak pairatzen ditugun gaixotasunak erdira murriztu ditzakeela jakin dute.

  • Kolesterolaren aurka

Tea hipolipemiatzailea da, eta horrek esan nahi du LDL-kolesterol eta triglizerido plasmatikoen (kolesterol txarra) kantitateak murrizteko gaitasuna duela. Gainera, bere efektu antitrombotikoek bihotzeko gaixotasunen aurrean (bularreko angina edo tronbosia, adibidez) babes indartsu gisa adierazten dute.

  • Sistema inmunologikoaren babesle

Teak sistema immunologikoa babesten du, izan ere flabonoide eta h bitamina ugari ditu. Hauek,  gorputzeko defentsek funtziona dezaten eta kalte zelularra saihesten laguntzen digute. [9]

Te motak

Ekoizleak

Munduko herrialde ekoizle nagusiak.

Egungo ekoizle nagusia India da era berean; bigarrena, Txina, eta Sri Lanka eta Kenia hirugarren eta laugerren, hurrenez hurren. 2003an, munduko ekoizpena 3,15 milioi tona izan zen.

Erreferentziak

  1. Alan Macfarlane. (2004). The empire of tea. Overlook Press ISBN 978-1-58567-493-0. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  2. (Ingelesez) Tea. 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  3. (Ingelesez) Ody, Penelope. (2000). Complete Guide to Medicinal Herbs. Dorling Kindersley, 48 or. ISBN 0-7894-6785-2...
  4. (Ingelesez) «High-throughput screening of vitamins and natural antioxidants in nutraceuticals from green tea extracts by liquid chromatography coupled to quadrupole orbitrap mass spectrometry» Journal of Chromatography A 1406: 337–341. 2015-08-07  doi:10.1016/j.chroma.2015.06.050. ISSN 0021-9673. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  5. (Ingelesez) Yamamoto, Takehiko; Juneja, Lekh Raj; Chu, sDjong-Chi; Kim, Mujo. (1997-07-31). Chemistry and Applications of Green Tea. CRC Press ISBN 978-0-8493-4006-2. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  6. (Gaztelaniaz) «Propiedades del té: beneficios para la salud» El Club Del Té 2018-09-21 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  7. (Ingelesez) Kao, Yung-Hsi; Chang, Hsin-Huei; Lee, Meng-Jung; Chen, Chia-Lin. (2006). «Tea, obesity, and diabetes» Molecular Nutrition & Food Research 50 (2): 188–210.  doi:10.1002/mnfr.200500109. ISSN 1613-4133. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  8. (Ingelesez) Xu, Yan; Zhang, Min; Wu, Tao; Dai, ShengDong; Xu, Jinling; Zhou, Zhongkai. (2015). «The anti-obesity effect of green tea polysaccharides, polyphenols and caffeine in rats fed with a high-fat diet» Food & Function 6 (1): 296–303.  doi:10.1039/C4FO00970C. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  9. Txantiloi:Gaztelera Atlas ilustrado de Infusiones. Café, té y Tisanas. Susaeta ISBN 843056862X..

Ikus, gainera

Kanpo estekak