Kaligrafia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}}
{{Wikipedia1000}}
{{Wikipedia1000}}
[[Fitxategi:龜-aorder.gif|thumb|Kaligrafia txinatarra]]
[[Fitxategi:龜-aorder.gif|thumb|Kaligrafia txinatarra]]

12:54, 10 ekaina 2021ko berrikusketa

Kaligrafia txinatarra

Kaligrafia (antzinako grezierazko κάλλος kallos "eder" + γραφή graphẽ "idazkera") modu egokian idazteko antzea da. Ekialdean antzinatik txit aintzat harturiko antzea izan da. Txinan eta Txinaren eragina duten idazketa-sistemetan, kaligrafia pinturaren eta eskulturaren parekotzat hartu izan da.

Herrialde musulmanetan, Koran liburu sakratua kopiatu beharrak itzal handia eman zion kaligrafiari eta bide horretatik arte-mailara iritsi zen.

Mendebalean, greziarren artean idazketa silabikoa K.a. VIII. mende inguruan agertu zen. Bizantzion erabili zen lehen aldiz letra xehea. Erdi Aroan eta lehen Errenazimentuan kaligrafia monasterioetako kopiatzaileen lanari esker garatu zen batez ere. XVI. mendeaz gero, inprentaren hedapenak kopiatzaileen lana murriztu zuen eta kaligrafia gehiegizko apaingarriz hornitu zen ondoko 300 urteetan. XIX. mendearen amaierarekin kaligrafiaren tradiziozko formen errenazimentua etorri zen.

Pedagogiaren alorrean, garai guztietan kaligrafiak garrantzi handia izan badu ere, haren irakaskuntza galduz joan da gure egunotan ikasleen artean boligrafoa sartu den heinean. XVI. mendean Joanes Itziar bizkaitar kaligrafoa nabarmendu zen antze honetan Espainian eta Europan.

Erreferentziak


Kanpo estekak