Kultura Intereseko Ondasun (Espainia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Kultura Intereseko Ondasun'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskadi.eus/araudia/font-color-b22423-espainiako-ondare-historikoaren-legea-font/web01-a2kulonz/eu/eu_bienes_interes_cultural.html|izenburua=Espainiako Ondare Historikoaren Legea|sartze-data=2019-01-14|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> ({{lang-es|Bien de Interés Cultural}}, BIC) [[Espainia]]ko figura juridiko bat da, ondare higiezinen zein higigarrientzat, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, paleontologia, arkeologia, teknika edo gizarte balio berezia duten '''kultura ondasunak''' babesteko helburua duena. Ondare dokumental eta bibliografikoa, aztarnategiak eta gune arkeologikoak eta balio artistikoa, historikoa edo antropologikoa duten gune naturalak, lorategiak eta parkeak ere BIC gisa deklaratu daitezke.
'''Kultura Intereseko Ondasun'''<ref>{{erreferentzia|url=https://www.euskadi.eus/araudia/font-color-b22423-espainiako-ondare-historikoaren-legea-font/web01-a2kulonz/eu/eu_bienes_interes_cultural.html|izenburua=Espainiako Ondare Historikoaren Legea|sartze-data=2019-01-14|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> ({{lang-es|Bien de Interés Cultural}}, BIC) [[Espainia]]ko figura juridiko bat da, ondare higiezinen zein higigarrientzat, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, paleontologia, arkeologia, teknika edo gizarte balio berezia duten '''kultura ondasunak''' babesteko helburua duena. Ondare dokumental eta bibliografikoa, aztarnategiak eta gune arkeologikoak eta balio artistikoa, historikoa edo antropologikoa duten gune naturalak, lorategiak eta parkeak ere BIC gisa deklaratu daitezke.


Herrialde, nazioarte mailako erakunde eta herrialdez azpiko lurralde-erakude askok garatu dute legedia euren [[Kultura-ondare|kultura ondarea]] babesteko. [[UNESCO|Unescok]], adibidez, [[Gizateriaren ondare]] izendapenak deklaratzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak Espainiako BIC figura juridiko honetan oinarrituak daude. [[Ipar Euskal Herria]]n aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, [[Monumentu historiko (Frantzia)|monumentu historikoa]] (MH) da.
Herrialde, nazioarte mailako erakunde eta herrialdez azpiko lurralde-erakude askok garatu dute legedia euren [[Kultura-ondare|kultura ondarea]] babesteko. [[UNESCO|Unescok]], adibidez, [[Gizateriaren ondare]] izendapenak deklaratzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak Espainiako BIC figura juridiko honetan oinarrituak daude. [[Ipar Euskal Herria]]n aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, [[Monumentu historiko (Frantzia)|monumentu historikoa]] (MH) da.

09:37, 23 ekaina 2021ko berrikusketa

Kultura Intereseko Ondasun[1] (gaztelaniaz: Bien de Interés Cultural, BIC) Espainiako figura juridiko bat da, ondare higiezinen zein higigarrientzat, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, paleontologia, arkeologia, teknika edo gizarte balio berezia duten kultura ondasunak babesteko helburua duena. Ondare dokumental eta bibliografikoa, aztarnategiak eta gune arkeologikoak eta balio artistikoa, historikoa edo antropologikoa duten gune naturalak, lorategiak eta parkeak ere BIC gisa deklaratu daitezke.

Herrialde, nazioarte mailako erakunde eta herrialdez azpiko lurralde-erakude askok garatu dute legedia euren kultura ondarea babesteko. Unescok, adibidez, Gizateriaren ondare izendapenak deklaratzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak Espainiako BIC figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.

Kultura-ondasunak Euskal Autonomia Erkidegoan

Monumentu-plaka
Monumentu-plaka

Lege zaharra

Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legeak[2] ondarearen hiru sailkapen mota bereizten zituen:

  1. Monumentua: honelakotzat, bana-banan hartuta, nolabaiteko kultura-interesa duten ondasun higigarri zein higiezineko guztiak jotzen dira.
  2. Monumentu multzoa: honelakotzat, kultura-batasuna osatzen duten ondasun higigarri zein higiezineko multzo guztiak jotzen dira.
  3. Kulturagunea:[3] honelakotzat, iraganeko izan eta Euskal Herriaren kultura eta bizikera-adierazgarri nabariei atxikiriko toki, ekintza, sorkuntza, sinesmen, tradizio eta gertakariek osatutakoa jotzen da.

Aipatutako legeak, halaber, bi babes-maila nagusi ezar zitzakeen ondasunetan: babes inbentariatua (edo zerrendatutakoa) eta babes sailkatua (zermugatua edo kalifikatua); azken hori zen gorena.[4] Haien artean, era bertsuan, hiru maila zeuden: oinarrizkoa, erdi mailakoa eta berezia.

Egungo legea

Euskal Autonomia Erkidegoak lege berria argitaratu zuen 2019an: 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena[5]. Bertan hauen artean bereizten du : ondare higiezinak, higigarriak eta immaterialak.

Olaso dorreko lorategi historikoa
Olaso dorreko lorategi historikoa

Guztira, hamahiru kategoria desberdintzen ditu: sei, kulturako ondare higiezinen kasuan (monumentu-multzoa, eremu arkeologiko edo paleontologikoa, leku historikoa, kultura paisaia eta lorategi historikoa, eta kultur ibilbidea); bi, kulturako ondare higigarriei dagokienez (banakako ondare higigarria eta ondare higigarrien multzoa); eta bost, kulturako ondare immaterialen kasuan (kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak, ikuskizunaren arteak, gizarte-ohiturak, errituak, jai-ekintzak, artisautzari lotutako jakintzak eta teknikak; elikatzeko moduak eta sukaldaritza sistemak). Ondare higiezinen kasuan honela definitzen da kategoria bakoitza:

  1. Monumentua: giza jarduerak sortutako eraikina edo obra materiala, unitate berezia osatzen duena.
  2. Monumentu-multzoa: lege honetan babesten diren balioetako batzuk dituztelako kultura-unitate bat osatzen duten ondasun higiezinen multzoa, modu jarraituan zein ez-jarraituan; ez da nahitaezkoa izango osagai diren elementuek banaka garrantzirik edo kultura-baliorik izatea.
  3. Eremu arkeologikoa edo paleontologikoa: interesa duten aztarna arkeologiko edo paleontologiko egiaztatuak dituen gunea.
  4. Lorategi historikoa: gizakiak diseinatutako eta zedarritutako gunea, kultura- eta natura-balioak eta -berezitasunak dituena.
  5. Kultura-ibilbidea: biztanlegune, eskualde eta herrialde ezberdinen arteko truke eta elkarrizketarekin lotutako kultura-esanahia duen komunikazio-bidea.
  6. Kultura-espazioa: esanahi desberdinak, ukigarri zein ukiezinak, identifikatzen diren esparru naturala, lurrekoa, itsasertzekoa, ibaietakoa, landa gunekoa, hirigunekoa edo hiri-ingurukoa.

Hiru babes-maila daude: oinarrizkoa, ertaina eta berezia. Bestalde, aurrekoko legearen arabera Euskal kultura-ondareko ondasun kalifikatuei edo inbentariatuei egiten zaizkien erreferentziak babes berezia eta babes ertaina duten ondasunei dagozkiela ulertzen da lege berri honekin.

Sailkatutako elementu higiezinak lurraldeka

Kultura-ondasunak Nafarroako Foru Erkidegoan

Nafarroa Garaiko kultur ondarea osatzen duten ondasunak, babesari dagokionez, honako mota hauetako batean sartuko dira, 14/2005 Foru Legearen arabera:[6]

  1. Interes kulturaleko ondasunak.
  2. Ondasun inbentariatuak.
  3. Garrantzi lokaleko ondasunak.
  4. Gainerako kultur ondasunak.

Interes kulturaleko ondasunak

Interes kulturaleko ondasun higiezinak honako kategoria hauetakoren batean sartuko dira:

  1. Monumentuak: arkitektura edo ingeniaritza obrak diren ondasun higiezinak dira, edo eskultura lan erraldoiak, betiere historia, etnologia, arte, zientzia edo gizarte ikuspegitik interesgarriak direnak.
  2. Multzo historikoa: kokapen-batasun jarraitu nahiz barreiatua osatzen duten ondasun higiezinen multzoa da, giza talde baten bilakabidearen adierazgarri den egitura fisiko batek baldintzatua, haren kulturaren lekukotasuna ematen duelako edo gizartearentzat erabilpen eta gozamen balioa osatzen duelako. Multzo historikoa da, halaber, ezaugarri horiek dituen edozein higiezin gune banakatu, garbi zehazterik dagoen populazio batasun handiago batean sartua dagoena.
  3. Leku Historikoa: leku edo paraje naturala da, balio historikoa duten antzinako gertaera edo oroitzapenei, kultur edo natur sorkuntzei edo gizakiaren obrei loturikoa.
  4. Esparru arkeologikoa: leku edo paraje naturala da, metodologia arkeologikoz azter daitezkeen ondasun higigarri edo higiezinak dituena, bai atera direnean bai ateratzeko daudenean, dela lur azalean, dela lurpean edo urpean.
  5. Kultur paisaia: paraje natural, interes etnologikoko leku edo eraikin edo instalazioen multzoa da, Nafarroa Garaiko herriaren bizimoduari, kulturari edo tradiziozko jarduerei lotua.
  6. Bide historikoa: kultura, historia, etnologia edo teknika aldetik garrantzi nabarmena duen bidea da.
  7. Lorategi historikoa: eremu mugatu bat da, gizakiak elementu naturalak antolatu izanaren ondoriozkoa, batzuetan fabrikazko egiturak osagarri dituena eta interesgarritzat hartzen dena jatorriagatik edo iragan historikoagatik edo balio estetiko, zentzumenetako edo botanikoengatik.

Sailkatutako elementu higiezinen zerrenda

BIC izendapena duten ezaugarri ezberdinetako adibide batzuk


Erreferentziak

  1. Espainiako Ondare Historikoaren Legea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legea.[Betiko hautsitako esteka]
  3. Legean «kultur gunea» jartzen du, baina geroztik Euskaltzaindiak hitz elkarketarako emandako arauak dio -gune atzizkia lotuta idaztekoa dela hor.
  4. Ondareari buruzko artikulua Argia astekarian
  5. «"Euskal Kultura ondareari buruzko Legea", EHAA» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) 2017-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
  6. Nafarroako Foru Erkidegoko Kultur Ondareari buruzko legea

Ikus, gainera

Kanpo estekak