Jump to content

«XII. mendeko Pizkundea»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
[[XIII. mendea]]ren amaieran, [[Marco Polo]] izeneko esploratzaile [[venezia]]rra [[Zetaren Bidea]] [[Txinako Herri Errepublika|Txinaraino]] egiteko lehen europarra izan zen. ''[[Marko Poloren bidaiak|Il Milione]]'' deituriko liburuan bidaiak idatzita utzi zituenean, mendebaldetarrek Ekialde Urrunaren gaineko informazio gehiago bereganatu zuten. Horren ostean, ekialdera misiolari kristau ugarik eta zenbait bidaiari gehiagok ere jarraitu zioten.
 
== Zientzia ==
[[Goi Erdi Aroa|Aurreko Erdi Aroan]], [[Erromatar Inperioaren gainbehera|Erromatar Inperioaren Gainbeheraren]] ondoren [[Mendebaldeko Europa]]n geratu ziren antzinako greziarren kopietan eta iruzkinetan oinarritzen ziren zientzia- eta filosofia-ikasketak. Europa gehienak lehengo ezagutza ahaztuta zeukan. Eszenatoki hau XII. mendeko Pizkundean aldatu zen. [[Islam]]dar munduarekiko hartu-eman ohikoagoak [[Iberiar penintsula|Iberiar Penintsulan]], [[Sizilia]]n eta [[Gurutzadak|Gurutzaden]] bitartez, nahiz [[Bizantziar Inperioa]]rekiko hartu-eman sendoagoak ere, filosofo greziar eta islamdarren lanak, batik bat [[Aristoteles]], [[Euklides]], [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeo]], [[Plotino]], [[Geber]], [[Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi|Al-Khwarizmi]], [[Al-Razi|Rhazes]], [[Abulkasis]], [[Alhazen|Alhacen]], [[Avicena]], [[Avempace]] eta [[Averroes]], aurkitzea eta itzultzea ahalbidetu zien europarrei. Ertaroko unibertsitateen garapenak testu horien hedape azkarra ekarri zuen, eta zientzia-taldeek behar zuten azpiegitura ezartzen hasi zen.